Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko otsailaren 10ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, 2009ko abenduaren 4ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez garatzen da Joko-makinen eta jokorako bestelako sistemen Araudia onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen araudia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 899
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/10
  • Argitaratze-data: 2012/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea eman zen, hartara, Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluak, jokoaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoari uzten dion eskumen esklusiboa garatzeko. Eskumen horrek ahalmena ematen dio Gobernuari artikulu horretan ezarri diren garapeneko eta gauzatzeko xedapenak egiteko.

Araudiak egiteko ahalmenaz baliatuz, Joko-makinen eta jokorako bestelako sistemen Araudia onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretua argitaratu zen. Horren Lehen Azken Xedapenak ahalmena ematen dio sailburuari horretan araututako makinen eskakizunak eta ezaugarriak garatzeko eta burutzeko.

Denbora igaro da 2009ko abenduaren 4ko Agindua indarrean sartu zenetik eta kontuan hartuz praktikoki aplikatzen hasi zela, egokitzat jotzen dugu BS makinen baldintza eta eskakizun teknikoak aldatzea, merkatuaren bilakaerari eta berrikuntza teknologikoei dagokienez; hori dela eta, makina horietarako berariazko beste konfigurazio tekniko bat sortuko da, apustu eta zenbateko handiagoa baimenduko duena eta, aldi berean, sariak erabiltzaileei itzultzeko ehuneko handiago bat eskatzen duena.

Horrenbestez, honako hau

  1. Homologatzeko, BS motako makinek, 2. artikuluan ezarritako betekizunez gain, hauek ere batu behar dituzte:

    1. Partida bakoitzaren prezioa ezin da izan euroko 20 zentimokoa baino gehiagokoa eta partida batean pertsona bakoitzak batera egin ditzakeen apustuen balioa ezin da 2 eurokoa baino gehiagokoa izan.

      2.f) artikuluan zehaztutako itzultze-ehunekoak bete beharko dituzte; hortaz, 2.000 euro baino gehiagoko sariak eman ditzakete.

  2. Era berean, BS motako makinek izan dezakete aurreko paragrafoan aurreikusitakoa ez den bestelako konfigurazio teknikoa; eta homologatzeko, 2. artikuluan ezarritakoaz gain, a, b, d, f, g paragrafoetan xedatutakoa izan ezik, betekizun hauek bete behar dituzte:

    1. Partida bakoitzaren prezioa ezin da izan euroko 20 zentimokoa baino gehiagokoa eta partida batean pertsona bakoitzak batera egin ditzakeen apustuen balioa ezin da 3 eurokoa baino gehiagokoa izan.

    2. Makina bakoitzak, gutxienez, egindako apustu guztien 100eko 82 itzuli beharko du, guztira dauden konbinaketa guztien partiden estatistikaren arabera. Aurrekoa eragotzi gabe, sari bakoitzak eman dezakeen gehieneko saria ez da izango partidan apustu egindakoaren balioa baino mila aldiz handiagoa.

    3. Partida bakoitzaren batez besteko iraupena ez da izango hiru segundokoa baino laburragoa eta, era berean, seiehun partiden iraupena ez da izango hogeita hamar minutu baino laburragoa.

    4. Apustuak egin eta sariak kobra daitezke jokoaren arloan eskumena duen Zuzendaritzak baimendu dituen ordaintzeko eta itzultzeko txartel edo euskarri elektroniko fisikoen bidez.

  3. BS makinak konfigura daitezke postu anitzeko makinen gisa eta haien arteko konexioa egin ahalko da bai kanpotik bai barrutik, joko lokaletan instalatutako B motako beste makina batzuekin.

  4. BS motako makinak sistema edo unitate nagusi baten bidez elkarri lotuta badaude, Agindu honetako 4.2 artikuluan ikusitako elementu eta funtzionaltasunak izan beharko dituzte.

  5. BS makinetan hainbat joko homologa daitezke batera, 2009ko Joko Makinen eta jokorako bestelako sistemen Araudiaren 23.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  6. Artikulu horren 2. paragrafoan aurreikusitako konfigurazioa duten BS makinen gehieneko kopuruak ez du gaindituko joko aretoan instalatutako makina guztien % 50.

  7. BS makinen joko-programa oinarrituta egon daiteke edozein joko-modalitatetan, BG makinetarako xedatutakoa izan ezik.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 10a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.