Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) «San Frantzisko Xabier Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan Haur Hezkuntzako instalazioak aldatzeko eta HEko 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 381
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/21
  • Argitaratze-data: 2012/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Arrasateko (Gipuzkoa) «San Frantzisko Xabier Ikastola» izeneko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Haur Hezkuntzako 1. zikloan lau unitate gehitzeko eta HEko instalazioak aldatzeko baimena eskatuz hasi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua (19ko EHAA); Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

Kode-zenbakia: 20002773.

Izen espezifikoa: «San Frantzisko Xabier Ikastola».

Titularra: Arizmendi Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Otalora Lizentziaduna, 8 - Olarte, z/g - Galizia, 10 - Uribarri, z/g.

Udalerria: Arrasate.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 4 unitate gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostutarako edukiera.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostutarako edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia:

Hezkuntza Bereziko 2 unitate.

Zereginen ikaskuntzako ikasgela bat.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik