Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urriaren 17koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluan dituen mahaikideen kopurua aldatu eta horiek izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5509
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/17
  • Argitaratze-data: 2011/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Osasun Saileko Aholku Kontseiluen erregimenari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren babesean, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortu zen 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko urtarrilaren 28ko Aginduak aldatu egin zuen 2006ko Agindua eta, ondorioz, aldatu egin zen mahaikideen kopurua eta horien banaketa. Hamalau mahaikideko kopurua ezarri zen, eta horietatik hiru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren izenean.

Zerbitzu sanitarioetako profesional klinikoen ordezkaritza hobetze aldera, beharrezkoa da 2002ko maiatzaren 8ko Agindua aldatzea eta, ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren izenean jardungo duten mahaikideen kopurua gehitzea eta horiek izendatzea.

Horiek horrela, hau

Honako banaketaren arabera izendatuko dira kideak:

  1. Kide 1, Asociación Española contra el Cáncer (AECC) elkartearen ordezkaria.

  2. Kide 1, Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko elkartearen ordezkaria.

  3. Kide 1, Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako elkartearen ordezkaria.

  4. Kide bat, Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako elkartearen ordezkaria.

  5. Kide 1, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal elkartearen (Osatzen) ordezkaria.

  6. Kide 1, Zainketa Aringarrietarako Euskadiko Elkartearen (Arinduz) ordezkaria.

  7. Kide 1, kliniko-asistentziala, Institutu Onkologikoaren ordezkaria.

  8. 6 kide, kliniko-asistentzialak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren sanitate zerbitzuetako ordezkariak.

  9. 3 kide, Osasun eta Kontsumo Sailaren ordezkariak.

  10. Kide 1, Eritzaintzako titulua dutenak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkariak.

Purificación Martínez Prado.

Severina Domínguez Fernández.

Andrés Avelino Alía Ramos.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 17a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

Javier Rafael Bengoa Rentería.