Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa, Herrizaingoko sailburuarena, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 3310
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/22
  • Argitaratze-data: 2011/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Terrorismoaren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legeak, 27. artikuluan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio izaera osagarria duten jarduerak sustatzeko, lege horretan ordaina jasotzeko eta laguntzeko ezarritako xedeak hobeto bete ahal izateko komenigarriak edo beharrezkoak direnak.

Era berean, sustapen-politika horren helburu gisa, bereziki adierazten du elkarteek eta erakundeek sustatutako egitarauak eta jarduerak bultzatzea, egitarau eta jarduera horien xedea hauxe denean: bai biktimei arreta eta giza laguntza ematea, lagunekin eta familiakoekin batera epaiketetara laguntzea, terrorismoaren biktimei orientazio edo laguntza psikosoziala ematea; eta bai gai honi buruzko foroak, ikastaroak eta mintegiak egitea eta hezkuntzara edo balio etiko eta demokratikoen sustapenera bideratutako bestelako jarduera eta proiektuak lantzea.

Bestalde, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren otsailaren 23ko 55/2010 Dekretuak ezartzen du, kide anitzeko organo honen zereginen artean, Eusko Jaurlaritzari proposatzea terrorismoaren biktimen arloan jardun ohi duten erakunde eta elkarteentzako laguntza eta diru-laguntza publikoak banatzeko irizpideak.

Eta horrek guztiak behartzen du terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak emateko araubidea arautzea aipatu legean ezarritako araudiarekin bat eta, hala badagokio, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak egindako proposamenekin bat.

Horren indarrez,

  1. Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Herrizaingo Sailaren bidez, ematen dituen laguntzak arautzea, hain zuzen horiek zuzendu badira terrorismoaren biktimei laguntzeko programak eta jarduerak finantzatzera, terrorismoaren biktimen edo giza-eskubideen arloan jardun ohi duten erakunde eta elkarteek sustatuta, Terrorismoaren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legearen IV. tituluan ezarritakoa betetzeko asmoz.

  2. Agindu honek araututako laguntzak zuzenduko dira helburu hauek dituzten programak edo jarduerak sustatzera:

  1. Terrorismoaren biktimei arreta, orientazioa eta giza babesa.

  2. Biktimak edo bere senitarteak laguntzea Entzutegi Nazionalean gauzatuko diren epaiketetara, hain zuzen biktimak izatera eraman dituzten delituekin lotutako epaiketetara.

  3. Terrorismoaren biktimei eta zaintzailearen lana betetzen duten familiako pertsonei laguntza psikosoziala.

  4. Oro har, terrorismoaren biktimei buruzko eztabaida-guneak, ikastaroak edo mintegiak antolatzea.

  5. Hezkuntzara edo balio etiko eta demokratikoen sustapenera bideratutako bestelako jarduera eta proiektuak lantzea.

  1. Agindu honen xede diren programak eta jarduerak burutu beharko dira laguntzen deialdia egingo den urtean zehar.

Aurreko artikuluaren xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak aterako dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan berariaz ezarritako aurrekontu-dotazioetatik. Aurrekontu ekitaldi bakoitzean emango diren laguntzen zenbateko osoak ezin du gainditu aipatutako zuzkidura edo haren kopuru eguneratuta, baldin eta indarreko legeriarekin bat etorrita, aurrekontu aldaketak onesten badira, prozeduraren ebazpena onartu baino lehen. Horrelakorik gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez.

  1. Agindu honek arautu dituen laguntzen onuradun izan daitezke entitate hauek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten terrorismoaren biktimen elkarteak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egoitza duten terrorismoaren biktimen elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako ekintza terroristen biktimak izanez gero beraien kideen artean.

    3. Irabazi asmorik gabeko beste pertsona juridiko pribatu batzuk, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako ekintza terroristen biktimei laguntzeko berezko helburua badute, edo bakea eta giza eskubideak edo horren hezkuntza sustatzen badute, betiere programa edo jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badira.

  2. Entitate eskatzaileak ezin izango ditu eskatu agindu honetan araututako laguntzak, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, baldin eta diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren administrazio-zehapen edo zigor penalik jaso badu, edo horretarako gaitasuna kentzea dakarren legezko debekurik ezarri bazaio sexuaren ziozko bereizketa egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide.

  3. Onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak emateko eta, bidezkoa denean, ordaintzeko ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta beraren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasita dauden eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- eta zehapen-prozedura guztiak amaitzea.

  1. Aurkeztutako gastu-aurrekontuari aplika daitezkeen muga hauen menpe egongo da laguntzen zenbatekoa, aurkeztutako programa edo jardueraren helburuaren arabera eta entitate eskatzailearen tipologiaren arabera, hurrengo ataletan jaso bezala.

    1. Terrorismoaren biktimei arreta, orientazioa eta giza babesa emateko helburua duten programak edo jarduerak.

      EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: % 90.

      EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: % 70.

      EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: % 60.

    2. Biktimak edo bere senitarteak laguntzeko programak edo jarduerak Entzutegi Nazionalean gauzatuko diren epaiketetara, hain zuzen biktimak izatera eraman dituzten delituekin lotuta.

      EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: % 90.

      EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: % 70.

      EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: % 0.

      Programa horiek orientazioa eta laguntza pertsonala edota psikologikoa eskainiko diete, ahozko epaiketetara edo bestelako prozedura-izapideak egitera joan behar dutenei, bai horiek izan aurretik, bai garatu bitartean, baita izan ondoko jarraipenean ere.

      Entitate eskatzaile bakoitzari gehienez emango zaion zenbatekoa 10.000 euro izango da. Diruz lagunduko diren gastuen artean sartuko dira agerraldia prestatzeko eta laguntzeko behar direnak, baita entitateak berak zuzenean hartutako beste batzuk, hots, biktimen eta senitartekoen eta beraien laguntzaile pertsonalen joan-etorri, mantenu eta ostatutik sortuak. Programa horietan ez da kontuan hartuko aurreikusitako muga, dieta eta bidaia gastuetarako.

    3. Terrorismoaren biktimei eta zaintzailearen lana betetzen duten familiako pertsonei laguntza psikosoziala emateko helburua duten programak edo jarduerak.

      EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: % 90.

      EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: % 70.

      EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: % 0.

      Atal honetan sartzen dira, beste prestazio batzuen artean, zaintzarako prestakuntza, zaintzaileentzako laguntza-taldeak eta dagokien etxeko laguntza.

    4. Aurreko paragrafoetan jasotako gaiei buruzko eztabaida-guneak, ikastaroak edo mintegiak eta hezkuntzara edo balio etiko eta demokratikoen sustapenera bideratutako bestelako jarduera eta proiektuak lantzeko helburuko programak edo jarduerak.

      EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: % 90.

      EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: % 70.

      EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: % 80.

      Atal honetan, finantzatutako bidai eta ostatu-gastu bakarrak irakasle edo hizlariei beraiei dagozkienak izango dira.

  2. Agindu honen 3. artikuluaren 1a) eta 1c) puntuetan jasotako biktimen elkarte edo pertsona juridikoen diru-laguntzaren gehieneko muga 60.000 euro izango da; eta artikulu horren 1b) puntuak jasotzen dituen elkarte horietarako, diruz lagunduko den gehieneko muga 48.000 euro izango da.

  3. Emandako diru-laguntzaren zenbateko osotik, horren % 8 baino ez da bideratuko administrazio eta funtzionamendu gastuetarako, esaterako alokairu-, ur-, argi-, telefono-gastuak, teknikari eta administrarientzat, baita ordezkatze gastuak, dietak eta zuzendaritzaren joan-etorriak. Dena dela, muga horrek ez ditu eragingo proiektuaren garapenerako ezinbestekoak diren gastuak, betiere horrela egiaztatzen bada azalpen-memorian.

  1. Agindu honen babespean lortutako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste laguntza batzuekin, helburu bera badute.

  2. Beste administrazio publiko edo entitate pribatu edo publiko batzuek, estatukoak edo nazioartekoak izan, emandako diru-laguntzekin bat eginez gero, laguntza horien zenbatekoa ez da izango entitate onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa. Gain-finantzaketarik gertatuz gero, emandako diru-laguntzari murriztuko zaio gainditzen duen zenbatekoa, Agindu honen arabera.

Herrizaingoko sailburuaren urteko aginduaren bidez, Agindu honek arautzen dituen laguntzen deialdia egingo da. Deialdi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta laguntza horietara urtero emango diren baliabide ekonomikoak zehaztuko ditu, baita, hala badagokio, diruz lagunduko diren tipologia guztien artean nola banatu ere.

  1. Interesa duten elkarte eta entitateek prozedura honen izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egin ditzakete, baliabide elektronikoen bidez.

  2. Hauek arautzen dute izapide elektronikoa: Administrazioaren prozeduretan baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak nola erabili behar diren arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua; eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea ezartzen duen dokumentua onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena.

  3. Laguntza horiek izapidetzen erabiliko diren baliabide elektronikoen jarraibideak argitaratuko dira deialdiei dagozkien aginduetan ezarriko diren helbide elektronikoetan.

  1. Eskabideak, deialdiei buruzko aginduetan ezarritako agiriekin batera, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean, adierazitako guztian behar bezala betetako eskabide-orri normalizatuaren bidez.

    Eskabide-eredua egongo da deialdiei dagozkien aginduetako eranskin gisa eta horietan ezarriko den helbide elektronikoan.

    Era berean, eskabideak aurkeztu ahalko dira baliabide elektronikoen bidez euskadi.net helbide elektronikoan, deialdiei dagozkien aginduetan ezarriko duen egoitzan.

  2. Elkarte eskatzaileek eskabidea aurkez dezakete, erantsitako egiaztapenekin batera, aukeratuko duten hizkuntza ofizialean. Halaber, entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da eskabidearen ondoriozko jardueretan eta prozedura osoan zehar, hala ezartzen baitute Euskararen erabilera arautzeko den azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek.

  3. Eskabideek aukera hau ere izango dute: laguntzaren eskatzaileak baimena emango du berariaz diru-laguntza kudeatzen duen organoak agirien zati bat lor edo egiazta dezan eta horrek ez du galaraziko Administrazio Publikoarenak diren egiaztapen, kontrol eta ikuskapen ahalmenak gauzatzea.

  4. Laguntzen entitate eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrean betetzeko egiaztapena automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar bezain beste aldiz, eta aurretik onarpena eman beharrik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz. Nafarroako Ogasuneko Zerga da salbuespena, bertan zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar baita.

  5. Eginbehar hauek egiaztatuko dira erantzukizunezko adierazpenaren bidez:

    Eskabidearen berri ematea eta, hala badagokio, beste administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribaturen batek xede bera duten diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman izana jakinaraztea.

    Eskatzailea murgildurik ez egotea oraindik izapidetzen ari diren itzultze- edo zigortze-prozeduretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitakoak.

    Entitate eskatzaileak ezin du ezarrita eduki laguntza eta diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapenik, ez administrazio arlokorik, ez zigor bidekorik; eta ezin du eduki legez debekatuta halakorik eskuratzea (ildo honetatik, kontuan izan behar dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean sexuaren ziozko bereizkeria zehatzeko ezarritako zigor eta debekuak).

  6. Eskabidea izapidetzean eta agiriak aurkezterakoan, aurrez aurreko kanala edo kanal elektronikoa erabiltzeak ez du behartzen horietaz baliatzera prozeduraren hurrengo izapideetan, izan ere edozein unetan alda baitaiteke. Eskabidearen ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, euskadi.net/nire gestioak izenekoaren bidez egingo dira.

  7. Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunaz geroztik.

Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu edo deialdiaren aginduan eskatutako agiriak berekin ez baditu, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak intereseko entitateari eskatuko dio 10 eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko zaiola, herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoaren arabera.

  1. Laguntzak esleituko dira lehiaketa bidezko bi prozedura desberdinen bidez: bata, 4.1 artikuluaren a), b) eta c) hizkietan aurreikusitako terrorismoaren biktimei buruz zuzeneko ondorioak dituzten programak edo jarduerak aurkeztuko dituzten eskabideen artean; eta bestea, 4.1 artikuluaren beraren d) hizkian aurreikusitako programak edo jarduerak aurkezten dituzten eskabideen artean.

    Horren ondorioz, proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da diru-laguntzak emateko; gauzak horrela, prozedura bakoitzari emandako diru-kopurua eskaera guztien artean banatuko da, balorazio fasean lortutako puntuazioaren ehunekoan, eta agindu honetako diru-kopuru mugatua eta ehunekoak errespetatuko dira, eskatutako zenbatekoa gainditu gabe.

  2. Aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, Ebaluazio Batzordea eratuko da; kide hauek izango ditu:

    Lehendakaria:

    Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria edo haren ordezkoa.

    Mahaikideak:

    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

    Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzako teknikari bat.

    Idazkaria:

    Batzordearen idazkari lanak beteko ditu Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari batek, hizpidea bai baina botorik izango ez duena.

    Hurrengo paragrafoan ezarritako irizpideak aplikatuko dira eskabideen balorazioak egiteko; hori egin eta gero, Batzordeak laguntzak emateko proposamena egingo du eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari aurkeztuko dio, ebazpena eman dezan.

  3. Balorazio irizpideak: Eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabideak baloratuko dira hurrengo irizpideen eta ponderazioen arabera eta guztira 100 puntu jaso ahal izango dira:

  1. Entitate eskatzailea (15 puntu).

    Terrorismoaren biktimen elkarteei dagokienez, EAEn burututako atentatuen ondorioz terrorismoaren biktimak edo horien lehen mailara arteko senideak diren kideen kopurua baloratuko da. Gainerako entitateei dagokienez, proposatutakoarekin antzeko izaerako proiektuak gauzatzeko esperientzia eta kaudimena baloratuko da.

  2. Entitate eskatzaileak aurreko hiru urteetan garatutako programak edo jarduerak (15 puntu).

    Terrorismoaren biktimei laguntzeko jardueren eremuan, aurreko hiru urteetako deialdietan garatutako ekintzen kopurua, izaera eta kaudimena (10 puntu).

    Funts pribatuen bidez egindako gastuaren estaldura (5 puntu).

  3. Aurkeztutako proiektua (55 puntu).

    Agindu honetan ezarritako helburuen egokitasuna (15 puntu).

    Kalitate teknikoa (10 puntu).

    Kontrol-mekanismoak, helburuak lortu direla eta gastuaren eraginkortasuna bermatzeko (10 puntu).

    Proiektuarekin pertsona eta entitate pribatuen inplikazioa (10 puntu).

    Benetan onuradunak edo parte-hartzaileak diren pertsonen kopurua (10 puntu).

  4. Entitate eskatzaileak proiektua gauzatzeko aurkezten dituen baliabide pertsonalak eta materialak, herri administrazioek diruz lagundutakoak ez direnak (15 puntu).

    Balorazio orokorrean 40 puntu baino gutxiago lortuko dituzten eskaerak ez dira diruz lagunduko.

  1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak ebazpena emango du, eta horren bidez, eskatutako laguntzak onartu edo ukatuko dira eta, hala badagokio, emandako laguntzen zenbatekoa ere zehaztuko da.

  2. Ebazpena 4 hilabeteko epean eman beharko da eta interesatuei jakinarazi beharko zaie, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horretan berariazko ebazpenaren jakinarazpenik jaso ezean, aurkeztutako eskabidea ezetsitzat eman ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera jakinaraziko da edo, hala badagokio, Administrazioaren prozeduretan baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak nola erabili behar diren arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren 21., 22. eta 23. artikuluen arabera.

  3. Entitate onuradunen zerrenda, baita emandako diru-laguntzen zenbatekoa ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, denek jakin dezaten.

Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira: Lehenengoa, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, 14.2 artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala, interesatuak uko egin ezean; eta gainerako % 25 laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela eta jasotako funtsak 13. artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatu direla egiaztatu eta gero.

Diru-laguntza justifikatuko da egindako programaren edo jardueraren txosten xehatua aurkeztuz; horrek gastu eta sarreren balantzea izango du eta, halaber, horretan aurkeztuko dira diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak.

Egiaztagiriak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara bidali behar dira, deialdira deitutako urtearen hurrengo urteko martxoaren 1a baino lehen.

  1. Entitate edo elkarte onuradunek, diru-laguntza onartzearekin batera, agindu honetan ezarritako arau guztiak ere onartu behar dituzte, baita itzulketen eta zehapenen erregimenarekin lotuta dauden bermeak ere, hau da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoak.

  2. Diru-laguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasita 15 eguneko epean, entitate edo elkarte onuradunak diru-laguntzari uko egiten diola berariaz eta idatziz jakinarazten ez badu, onartu egin duela ulertuko da.

  3. Zehatz-mehatz, onuradun erakunde edo elkarte bakoitzak betebehar hauek izango ditu:

    Diru-laguntzaren xede den programa edo jarduera egitea.

    Diru-laguntzaren xedea bete dela eta jasotako funtsak Agindu honen 13. artikuluan jasotako terminoetan aplikatzen direla egiaztatzen duen agiria aurkeztea.

    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren egiaztatze-lanak onartzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntza eta diru-laguntzei dagokienez, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak ezarritakoak onartzea ere.

    Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari.

    Diru-laguntza emateko aintzat hartutako inguruabarren batean gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik emanez gero, horren berri Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari ematea.

    Berariaz aipatuko da Herrizaingo Sailaren lankidetza diruz lagundutako jarduera guztietan eta programen hartzaileei jakinaraztea.

    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari ematea 4.1.d) artikuluan sartutako programa edo jardueretako materialak biltzen dituen artxibo digitala, web gunean herritarren esku jar ditzan, edo URL helbidea ematea horren esteka sartu ahal izateko.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio Agindu honen babespean iragarritako deialdian aurreikusitako diru-laguntzen kudeatze-lanak egitea.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egoki jotzen dituen egiaztapenak egin ahalko ditu, emandako diru-laguntzaren inguruan, eta bere esku izango ditu horren gaineko frogagiriak, hala eskatzen badu.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak aldian behin azter dezake aurreikusitako jarduerak Agindu honetako helburuei egokitzen diren, behar diren neurri zuzentzaileak finka dezake eta egoki iritzitako egiaztapenak egin, laguntza ematen duen ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzeko.

  1. Diru-laguntza hau emateko ebazpena aldatzea eragin dezakete, batetik, diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketak eta, bestetik, edozein kasutan, diru-laguntza honekin batera beste administrazio batzuen edo erakunde publiko zein pribatu batzuen diru-laguntzak eskuratzeak eta, xede bera betetzeko, bestelako diru-sarrerak edo baliabideak jasotzeak, betiere onuradun izateko arau honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak gordetzen badira.

  2. Ondorio horietarako eta 10.2 artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoaren proposamenez, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak ebazpena emango du emandako diru-laguntzak berriro egokitzeko. Hala ere, baldintzen aldaketek emandako diru-laguntza gehitzea ekartzen badute horiek onartuak izango lirateke, hasieran emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu gabe.

  1. Euskadiko Ogasun Nagusia Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bateratua onartu duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan zehaztutakoaz gain, hauek izango dira hutsegiteak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat onetsi den xederako ez beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Aukeratutako proiektuan aldaketak egitea, garrantzirik gabekoak izanik, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak ontzat ematen ez baditu.

    3. Diru-laguntza emateko ebazpenean baimendutako partidak ez frogatzea.

    4. Eskaeran edo agirietan datu faltsuak agertzea.

  2. Diru-laguntzaren elkarte edo entitate onuradunak betetzen ez badu emate-ebazpenean edo agindu honetan ezarritako baldintzaren bat, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dio jasotakoa eta legez dagozkion interesak; era berean, dagozkion zigorrak ezarriko zaizkio, betiere Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera.

Indargabe geratzen da Herrizaingoko sailburuaren 2007ko maiatzaren 30eko Agindua, Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituena.

Lehenengoa. Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi- errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzi-salan, bi hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 22a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.