Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinen bidez garatu eta arautzen baita esne-tasa kudeatzeko eta kontrolatzeko informazio-sistema.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 4411
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/14
  • Argitaratze-data: 2011/09/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Esne-tasari buruzko abenduaren 21eko 235/2006 Dekretuak esne-tasaren araubidea garatzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoko esne-tasaren kudeaketa, kontrola eta bilketa arautzen du.

Dekretu horren 11. artikuluan honako hau ezartzen da: «Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren», gaur egun Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu baten bidez garatu eta arautuko da esne-tasa kudeatzeko eta kontrolatzeko tresna gisa erabiliko den informazio-sistema. Sistema horri esker, baliabide telematikoak erabiliz izapidetu ahal izango dira esne-tasaren kudeaketari, kontrolari eta bilketari dagozkion izapide jakin batzuk, zehazki esne-tasaren aitorpenei dagozkienak.

Prozedura baliabide elektronikoak erabiliz izapidetzea aurreikusita zegoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45. artikuluan; izan ere, artikulu horretan herri-administrazioei eskatzen zaie teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabil ditzatela eta abian jar ditzatela beren jarduera garatzeko eta eskumenak baliatzeko.

Nolanahi ere, baliabide horiek erabiltzeko, Administrazioak prestatuta egon behar du maila teknikoan, informatikoan eta telematikoan. Pixkanaka, Administrazio horrek aurrera egin du bere sistemak prestatzeari dagokionez sistema horiek bere eskumenak gauzatzeko erabili ahal izateko.

Horregatik, alde batetik, barneko administrazio-eraginkortasuna hobetzeko, eta beste alde batetik, herritarrek Administrazioarekin dituzten harremanak errazteko, administrazio-prozeduretan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua eta Erakunde Autonomoen erregistroen sorrerari, antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua argitaratu ziren, eta bi dekretu horiek arautzen dute baliabideen erabilera. Era berean, Jaurlaritzaren sailek beren sistemak egokitu egin dituzte, baliabide horiek aplikatu ahal izateko.

2011. urtean, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bere sistema informatikoak prestatu ditu arestian aipatutako arauak sailaren prozeduretako batzuk izapidetzerakoan aplikatzeko; horien artean esne-tasaren aitorpenak daude, azaroaren 21eko 235/2006 Dekretuan aurreikusita daudenak.

Horri jarraiki, honako hau

Agindu honen xedea azaroaren 21eko 235/2007 Dekretuak sortutako informazio-sistema arautzea da, eta erosle gisa jarduteko eskabideak aurkezterakoan eta erosleek nahiz industrialek egiten dituzten aitorpenetan sistema telematikoa erabil dadin ezartzea, betiere ekainaren 24ko 754/2005 Errege Dekretuan eta azaroaren 21eko 235/2007 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  1. Esne-tasa kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko den informazio-sistemaInternet bidez lortu ahal izango da. Sistema horren bidez modu telematikoan egingo dira erosle gisa jarduteko eskabideak eta erosleek eta industrialek egin behar dituzten aitorpenak.

  2. Sistemaren funtzionamendua, sistemarako sarbidea eta sistema erabiltzeko argibideak ez ezik sistemaren ereduak ere www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean argitaratuko dira.

  1. Azaroaren 21eko 235/2007 Dekretuaren 3. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoa bazter utzi gabe, adierazitako artikuluan aipatzen diren pertsonek baliabide telematikoak erabili ahal izango dituzte www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunearen bitartez erosle gisa jarduteko eskabideen aurkezpenean. Baliabide telematikoak erabiltzea borondatezkoa izango da, eta bereziki, jakinarazpena baliabide elektroniko bidez gauzatzeko, interesdunen esanbidezko baimena behar da, eta baimen hori eskabidearen inprimakian formalizatuko da.

  2. Administrazio-prozeduretan baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dute baliabide elektronikoen erabilera erosle gisa jarduteko eskabideak aurkeztean.

  3. Erosle gisa jarduteko eskabidea egiteko baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren ondorengo izapideetan erabili behar denik, ekainaren 24ko 754/2005 Errege Dekretuaren 24. eta 26. artikuluetan eta azaroaren 21eko 235/2006 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako aitorpenak aurkezteko izan ezik; kasu horretan derrigorrezkoa baita baliabide telematikoak erabiltzea. Halaber, erakunde interesdunak baliogabetu dezake jakinarazpena baliabide telematikoak erabiliz gauzatzeko emandako baimena; kasu horretan, Zuzendaritzan jakinarazi beharko du eta jakinarazpenak egiteko toki bat zehaztu beharko da, betiere abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren 4.4 eta 21.2 artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera.

  4. Eskabideak izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko argibideak eta dagozkion ereduak honako helbide honetan argitaratuko dira: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

  1. Azaroaren 21eko 235/2007 Dekretuaren 3. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen diren pertsonek erosle gisa jarduteko eskabidea aurkezteko baliabide telematikoak erabiltzea aukeratu badute, lehentasunezko baliabide gisa eta esanbidez onartu bada, jakinarazpena telematikoki egingo da.

  2. Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo baimendunak jaso izana elektronikoki sinatzen duen unean.

    Jakinarazpenaren xede den ekintza Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako prestatu duen web-orrian interesdunaren eskueran jartzen denetik egutegiko hamar egun igaro ondoren, interesduna ez bada jakinarazpenaren edukian sartzen, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da. Izapidea gauzatutakotzat hartuko da prozedura jarraituz, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

  1. Erosleek eta industrialek ekainaren 24ko 754/2005 Errege Dekretuaren 24. eta 26. artikuluetan eta azaroaren 21eko 235/2006 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako aitorpenak aurkeztuko dituzte baliabide telematikoak erabiliz, www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunearen bitartez.

  2. Erosleek eta industrialek beren aitorpenak aurkezteko derrigorrez erabili beharko dituzte bide telematikoak eta erabilera hori Administrazio-prozeduretan baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

  3. Aitorpenak izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko argibideak eta dagozkion ereduak honako helbide honetan argitaratuko dira: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, 3. eta 4. artikuluak izan ezik, artikulu horiek Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren titularrak emandako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko baitira indarrean. Ebazpen horretan adieraziko da aipatutako artikuluak aplikatu ahal izateko behar diren euskarri teknikoak eta informatikoak abian jarri direla.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 14a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.