Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2011rako deialdia egiten duena ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2869
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/20
  • Argitaratze-data: 2011/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

2007ko ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuaren (dekretu hori abenduaren 16ko 214/2008 Dekretuaren bidez aldatu zen) xedea honako hau da: euskal ikus-entzunezkoen sektorean produkzioa, lehiakortasuna eta enplegua ikus-entzunezko proiektuak finantzatzearen bidez bultzatzeko sustapenlerroen erregimena eta baldintzak ezartzea. Horretarako, bi sustapen-lerro ezarri dira: interes-tasarik gabeko maileguen bidez (Dekretuaren II. Kapituluan araututako modalitatea) eta kontratuak finantzatzeko maileguen bidez (III. kapituluan araututako modalitatea).

Adierazitako Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen duenez, ezarritako lerro bakoitza finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura eta eskabideak aurkezteko epeak jakinaraziko dira Kulturako sailburuaren Agindu bidez.

Azaldutakoagatik, eta adierazitako Dekretuan ezarritako ahalmena betez,

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuan ezarritako bi finantzaketa-lerroetako edozein lortzeko eskabideak aurkezteko Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2011ko uztailaren 15ean amaitu.

    Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzia gertatzen bada, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpenean adierazitako egunera mugatuta geratuko da epe hori, zirkunstantzia horretarako aurreikusitako ondorioekin.

  1. Agindu honetan adierazitako finantzaketa-lerroetako edozein lortzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia, 1 01010 Vitoria-Gasteiz).

  2. Eskabideak zuzenean Kultura Saileko Kultura Ssustatzeko Zuzendaritzan, Kultura Saileko lurralde-zerbitzuren batean edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako baliabideetako edozeinen bitartez aurkeztuko dira.

  1. Eskabideak Agindu honi eranskin gisa gaineratutako ereduari eta formularioei jarraiki beteko dira.

  2. Aurreikusitako modalitateetako edozeinetan, jarraian xehatuko dugun dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabideekin batera.

    1. Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

      Eraketa-eskritura.

      Identifikazio Fiskaleko Txartela.

      Ekonomia Jardueren gaineko Zergan eta dagokion epigrafean alta hartu izana egiaztatzen duen dokumentua.

      Eskatzailearen legezko ordezkariaren ahalordea egiaztatzen duen dokumentua.

      Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      Gizarte Segurantzarako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      Eskatzailearen ordezkariak pertsona juridiko pribatu independentearen izaera duela (ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan) egiaztatzen duen dokumentazioa edo ordezkariak berak izenpetutako deklarazioa.

      Erakunde eskatzailearen organoetan erabakitzeko ahalmena duten pertsonen eta subjektuen, eta, hala badagokio, eskatzaileak duen kapital sozialaren titularren eta titulartasun-proportzioa dutenen deklarazioa.

      Eskatzailearen egoitza egiaztatzen duen dokumentazioa eta EAEn establezimendu iraunkorra izan duenaren egiaztagiria edota laguntza lortuz gero establezimendua eratzeko konpromisoa.

      Eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkeztuko debekurik ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz.

      Eskatzaileak adierazi beharko du, ondoren adierazten diren legez kanpoko eta bateraezinak diren laguntza fiskal hauetara ez duela jo: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00).

    2. Enpresa eskatzailearen ekonomia eta finantza egoera egiaztatzen duen dokumentazioa:

      Aurreko hiru urteetako emaitzen eta balantzeen kontua. Baldintza horretaz salbuetsitako bakarrak iraupen txikiagoko Merkataritza Sozietateak izango dira. Hala ere, eratzen direnetik aurrerako denbora-tarteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

      Diruzaintzaren eta likideziaren proiekzioak.

      Aktibo zirkulatzailearen eta aktibo finkoen banakatzea.

      Enpresako bazkideen ondasun pignoratuen, hipoteka higikor eta higiezinen eta berme pertsonalen banakatzea.

    3. Finantzatu beharreko ikus-entzunezko obrari buruzko dokumentazioa:

      Ikus-entzunezko proiektuaren memoria, behin betiko gidoia eta proiektuaren bereizgarri diren gainerako identifikazio-elementuak barne hartuta.

      Proiektuaren aurrekontu xehatua, partiden arabera (proiektuaren galeren eta irabazien kontua, aurreikusitakoaren arabera).

      Cash Flow-a: hilekoa, egungoa eta aurreikusitakoaren araberakoa.

      Fitxa teknikoa eta artistikoa. Taldeka sailkatutako profesionalen zerrenda barne hartuko du (artistak, argi eta soinu teknikariak eta abar, eta casting-aren berrespena), bai eta produkzio-etxearekiko lan-harremanaren izaera ere.

      Produkzio-plana, ondokoak barne hartuta: aurreikusitako egutegia, filmazio edo errealizazio plana, iraupena eta kokapenak.

      Proiektuaren finantzaketa-plana, baliabideen jatorria eta izaera berariaz adierazita (diru-laguntzen ondoriozko diru-sarrera bakoitza eta eskaera formulatzen den egunean duten egoera xehatuta). Dokumentu horrekin batera, bermatutako finantzaketa egiaztatuko duten jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira (telebista-kateekin eta/edo banaketa-sozietateekin sinatutako kontratuak, enpresa eskatzaileak esleitutako fondo propioei eta horien titulartasunari buruzko banku-ziurtagiria, diru-laguntzen emakida eta produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ematen dituzten beste finantzaketa-modu batzuk).

      Proiektuaren Marketing Plana (aurreikusitako gastuak banakatuta, bidezkoa denean).

      Targetari, hau da, obraren xede diren ikusleei buruzko azterketa.

      Merkatu-kuotaren gainean egindako hurbilketa.

      Merkaturatze-plana (harremanak eta aurresalmenta-kontratuak).

      Sustapenerako, publizitate eta prentsarako, eta harreman publikoetarako tresnak.

      Marken, euskarrien eta gainerako irudi-elementuen ustiapenari buruzko aurreikuspena (merchandising).

      Finantzatu beharreko obraren produkzio-arrisku nagusiak estaliko dituen aseguru-poliza konbinatua.

      Gidoiaren gaineko jabetza-eskubideak eta, hala badagokio, lehendik baden obraren gaineko aukera-eskubidea badituela egiaztatuko duen dokumentazioa.

      Ikus-entzunezko obraren negatiboaren jabetzari buruzko deklarazioa.

      Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artístiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa.

    4. Kopuruen itzultzeari buruzko dokumentazioa.

      Kopuruak ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuaren 11.2 eta 16.2 artikuluek aurreikusitako modalitate bakoitzerako ezartzen duten parametroen barruan itzultzeko proposamena.

  3. Koprodukzioen kasuan, interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarrien modalitateko mailegu-eskabidearekin batera 107/2007 Dekretuaren 10.5 artikuluan aurreikusitako ziurtagiria eta laguntza lortzeko titulartasunak metatzen dituen koproduzitzaile bakoitzari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dira.

  4. Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioari dagokionez, interesatuak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluko f) paragrafoan aurreikusitakoari lotu ahal izango zaizkio, betiere dokumentazioak aipatzen dituen dokumentuen aurkezpenetik bost urte igaro ez badira. Eskubide hori erabiltzen dutenek Administrazio honetan jasota dauden dokumentuak zein diren, eta zein egunetan eta zein organoren aurrean aurkeztu ziren jasoarazi beharko dute berariaz eskabidean, bai eta zirkunstantziak aldatu ez direla baieztatuko duen berariazko eta zinpeko deklarazioa ere. Eskubide hori ezin izango da erabili zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriei dagokienez.

  1. Mailegu-eskabideekin batera (bi modalitateetan), Administrazioak 107/2007 Dekretuan edo Agindu honetan bertan ezarritakoari jarraiki onartzen dion kopuruari erantzuteko eskatzaileak eskainitako itzultze-bermeak aurkeztu beharko dira ezinbestez.

  2. Aurkezten diren bermeetarako exijitutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, profesional independente batek sinatuko duen eta eskainitako bermea eskatutako mailegu guztia itzultzeko nahikoa dela adieraziko duen txosten bat aurkeztu ahal izango da bermeekin batera. Txosten hori ez da loteslea izango, eta ez da salbuespena izango Administrazioak bermea 107/2007 Dekretuan ezarritako parametroei jarraiki baloratzeko eginbeharra betetzeko.

  3. Kontratuak finantzatzeko maileguen modalitatean, kontratua bera edota finantzatu nahi den ikus-entzunezko obra eskuratu edo ustiatzeko eskaintza irmoak gaineratu beharko zaizkio eskabideari, berme gisa. Kontratuak edo eskaintza irmoa egiaztatuko duen dokumentazioak negoziatutako eskubideengatiko ordainsaria eta 107/2007 Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritako gainerako edukiak barne hartu beharko ditu.

  4. Interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarrien modalitateko eskabideetan, berariaz jasoarazi beharko da ematen den mailegurako eskainitako bermearen lotespena, dagokion kopurua onartzen duen Ebazpena ematen den unetik bertatik hain zuzen ere. Eskainitako bermea emandako kopuruaren itzultzeari lotzea ez da oztopo izango Ebazpenak, eskainitako berme-mota kontuan hartuta, dokumentu independente batean formalizatzeko beharra edota, eragiketaren emaitza ona bermatzeko, bermearen izaeraren arabera aginduzkoa den beste edozein formalitate ezartzeko.

  1. Finantziazio-lerro bakoitzean ekitaldi honetan emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira gehienez:

    Interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarrien lerroa: 5.000.000 euro.

    Kontratuak finantzatzeko maileguen lerroa: 3.235.000 euro.

  2. Zuzkidura horren zenbatekoa aldatu ahal izango da, eskatutako kopuruen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Kultura Sailburuaren Agindu bidez erabakiko diren hasierako zuzkidurarekiko gehikuntzak EHAA aldizkarian jakinaraziko dira eta, hala badagokio, laguntza-lerroetarako eskabideak aurkezteko epe berria zabalduko da.

  1. Edozein sustapen-lerrori esleitutako zuzkidura agortzen bada, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak bidezko ebazpena emango du. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen horrek zirkunstantzia horren berri emango du eta baietsitako azken eskaeraren data eta ondorengo eskaeren ezespena adieraziko ditu.

  2. Agortutako lerroa beste lerroari esleitutako soberako kopuruekin igotzea xedatu ahal izango du ebazpen horrek, betiere aurkeztutako eskaera guztiak erabaki badira. Horrela bada, ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuta ere sustapen-lerroari hasiera batean esleitutako baliabide ekonomikoak agortu izanagatik ezetsi diren eskabideei emango zaie lehentasuna, aurkeztu diren ordenaren arabera.

  1. Mailegu-eskabidea exijitutako dokumentazio guztiarekin batera aurkeztu ondoren, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak espedientea bideratuko du eta mailegu-eragiketa eta aurkeztutako dokumentazio erantsia aztertuko ditu. Horretarako, kudeaketa-organoak beharrezkoak diren zuzenketak eta/edo argibideak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari. Zirkunstantzia horiek 107/2007 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortuko dituzte.

  2. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak, Kudeaketa Zuzendaritzak landutako azterketa ikusi ondoren, dagokion administrazio-ebazpena emango du eta, bertan, hala badagokio, mailegu baten emakida onartuko du eta mailegu horren zenbatekoa eta emakidari lotutako baldintzak adieraziko ditu, eskatutako itzultze-bermeak bereziki aipatuta eta programaren erakunde laguntzailea eta horri esleitutako zereginak jakinarazita. Eskabideak eskatutako mailegua lortu ahal izateko baldintzak betetzen ez baditu, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak ukapenari buruzko ebazpena emango du, ukapen horren arrazoiak adierazita.

  3. Kontratuak finantzatzeko maileguen modalitateari buruzko ebazpena ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuaren 15. artikuluan exijitutako baldintzak berariaz onartzearen eta baldintza horiei jarraiki formalizatzearen baldintzapean geratuko da.

  4. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako ebazpenen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Kulturako sailburuaren aurrean, hilabete bateko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

  5. Eskatutako maileguaren emakidari edo ukapenari buruzko ebazpena enpresa interesatu bakoitzari bakarka jakinarazi beharko zaio, bai eta erakunde laguntzaileari ere; nolanahi ere, emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda bat (ukapenaren arrazoiarekin) argitaratu ahal izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

    Emakida jakinarazpenetan eta EHAAko argitalpenetan zein den Entitate laguntzailea zehaztuko da.

  6. Ordainketak hasi aurretik, interesatuek onartu zaien kopuruari uko egin ahal izango diote eta, horretarako, ordezkaritza-ahalmen nahikoa duen pertsonak kopuruari uko egiten zaiola berariaz eta zalantzarik gabe adieraziko duen idazki bat igorri beharko dio Kudeaketa Zuzendaritzari. Ordainketak hasi ondoren, dagokion mailegu-modalitatearen arabera Administrazioari itzuli beharreko kopuruak itzuliko dira maileguari uko egiten zaiola egiaztatzeko. Alderdi horiek guztiak programaren erakunde laguntzaileari jakinaraziko zaizkio.

  1. Luzaro, Establecimiento Financiero de Crédito SA delakoa entitate laguntzailea izango da.

  1. Emandako maileguen itzultzea horretarako adierazitako kontuan egiaztatuko da, Dekretuan, emakidari buruzko ebazpenean bertan eta, hala badagokio, mailegu-kontratuan finkatutako baldintzei eta epeei jarraiki.

  2. Emandako maileguen edozein itzultze egin ondoren, onuradunak autolikidazio-txosten bat igorriko dio Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, eranskin gisa gaineratzen den ereduari jarraiki eta itzultzeari dagokion banku-transferentziaren kopiarekin batera. Bigarren ekitalditik aurrera egiten diren autolikidazio-txostenetan, aurreko ekitaldietan egindako itzultzeen aipamena barne hartuko da.

  3. Artikulu honetan aipatutako alderdi guztiak, halaber, erakunde laguntzaileari jakinarazi beharko zaizkio, egiaztatutako itzultzeak onuradunaren saldoari aplikatzeko.

Datu Pertsonalen Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Saileko, Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute interesatuek Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, hau ere argitaratzen den biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 20a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

I. ESKATZAILEAREN DATUAK

Eskatzailearen izena: IFK/IFZ:

Sozietatearen egoitza: Herria: PK:

Kalea eta zenbakia:

Telefonoa: Faxa: Helbide elektronikoa:

Legezko ordezkariaren izena: NAN:

II. PROIEKTUARI BURUZKO DATUAK

Izenburua:

Generoa: n Fikzioa. n Animazioa. n Dokumentala. n Multimedia.

Formatua: n Zinematografikoa. n Telebistakoa.

Iraupena:....n Seriatua. n Ez-seriatua.

Jatorrizko bertsioa (hizkuntza):

Aurrekontua: ................................. euro.

Koprodukzioa: n Bai n Ez

Koproduzitzaileen zerrenda eta partaidetza (hala badagokio):

ADIERAZI DU,

  1. Eskabide honen xede diren maileguak emateko ezarritako xedapenak ezagutzen dituela eta, bereziki, ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuan eta 2011ko apirilaren 20ko Aginduan ezarritakoak.

  2. Pertsona juridiko pribatu independentea dela, telebistako irrati-difusioko ezein erakunderen eraginaren mende ez dagoela (107/2007 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan), eta Dekretu horren 6. artikuluan jasotako ezein baztertze-arrazoirik eragin ez duela.

  3. Legez ordezkatzen duen erakundea(k) (dagokionean hala adierazi):

    Ondoren adierazten diren legez kanpoko eta bateraezinak diren laguntza fiskal hauetara ez duela jo: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00).

    Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta itzuli egin dituela edota blokeaturiko kontu batean ordaindu egin dituela, dagozkion interesak barne.

    Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta ez dituela itzuli ezta blokeaturiko kontu batean ordaindu egin ere, dagozkion interesak barne.

    Horren indarrez, eta adierazitako xedapenetan aipatutako baldintzak erreparorik gabe bere gain hartuta, euroko mailegua eman dakion ESKATU DU, honako modalitate honetan:

    Interes-tasarik gabeko maileguak (Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantziazioa arautzen duena. 107/2007 Dekretuaren II. kapitulua).

    Kontratuak finantzatzeko maileguak (Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantziazioa arautzen duena. 107/2007 Dekretuaren III. kapitulua).

    ...............(e)n,...........(e)ko..............aren.......(e)an.

    Sinadura eta zigilua.

    Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak.

    Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarren batzuei laga; gainera, fitxategiaren erabilera Euskadiko ikus-entzunezko produkzioaren finantzaketa sustatzeko lerroaren kudeaketara (fitxategiaren erabilera ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuan eta hori garatzen duen Aginduan arautua) mugatuta dago.

    Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  1. Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

    Eraketa-eskritura.

    Identifikazio Fiskaleko Txartela.

    Ekonomia Jardueren gaineko Zergan eta dagokion epigrafean alta hartu izana egiaztatzen duen dokumentua.

    Eskatzailearen legezko ordezkariaren ahalordea egiaztatzen duen dokumentua.

    Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    Gizarte Segurantzarako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    Eskatzailearen ordezkariak pertsona juridiko pribatu independentearen izaera duela (ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan) egiaztatzen duen dokumentazioa edo ordezkariak berak izenpetutako deklarazioa.

    Erakunde eskatzailearen organoetan erabakitzeko ahalmena duten pertsonen eta subjektuen, eta, hala badagokio, eskatzaileak duen kapital sozialaren titularren eta titulartasunproportzioa dutenen deklarazioa.

    Eskatzailearen egoitza egiaztatzen duen dokumentazioa eta EAEn establezimendu iraunkorra izan duenaren egiaztagiria edota laguntza lortuz gero establezimendua eratzeko konpromisoa. Konpromisoa laguntzaren ordainketaren aurretik gauzatu beharko da.

    Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, ezta deialdi honetara aurkeztuko debekurik ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz.

  2. Enpresa eskatzailearen ekonomia eta finantza egoera egiaztatzen duen dokumentazioa:

    Aurreko hiru urteetako emaitzen eta balantzeen kontua. Baldintza horretaz salbuetsitako bakarrak iraupen txikiagoko Merkataritza Sozietateak izango dira. Hala ere, eratzen direnetik aurrerako denbora-tarteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

    Diruzaintzaren eta likideziaren proiekzioak.

    Aktibo zirkulatzailearen eta aktibo finkoen banakatzea.

    Enpresako bazkideen ondasun pignoratuen, hipoteka higikor eta higiezinen eta berme pertsonalen banakatzea.

  3. Finantzatu beharreko ikus-entzunezko obrari buruzko dokumentazioa:

    Ikus-entzunezko proiektuaren memoria, behin betiko gidoia eta proiektuaren bereizgarri diren gainerako identifikazio-elementuak barne hartuta.

    Proiektuaren aurrekontu xehatua, partiden arabera (proiektuaren behin-behineko galeren eta irabazien kontua).

    Cash Flow-a: hilekoa, egungoa eta aurreikusitakoaren araberakoa.

    Fitxa teknikoa eta artistikoa. Taldeka sailkatutako profesionalen zerrenda barne hartuko du (artistak, argi eta soinu teknikariak eta abar, eta casting-aren berrespena), bai eta produkzio-etxearekiko lanharremanaren izaera ere.

    Produkzio-plana, ondokoak barne hartuta: aurreikusitako egutegia, filmazio edo errealizazio plana, iraupena eta kokapenak.

    Proiektuaren finantzaketa-plana, baliabideen jatorria eta izaera berariaz adierazita (dirulaguntzen ondoriozko diru-sarrera bakoitza eta eskaera formulatzen den egunean duten egoera xehatuta). Dokumentu horrekin batera, bermatutako finantzaketa egiaztatuko duten jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira (telebista-kateekin eta/edo banaketa-sozietateekin sinatutako kontratuak, enpresa eskatzaileak esleitutako fondo propioei eta horien titulartasunari buruzko banku-ziurtagiria, diru-laguntzen emakida eta produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ematen dituzten beste finantzaketa-modu batzuk).

    Proiektuaren Marketing Plana (aurreikusitako gastuak banakatuta, bidezkoa denean).

    Targetari, hau da, obraren xede diren ikusleei buruzko azterketa.

    Merkatu-kuotaren gainean egindako hurbilketa.

    Merkaturatze-plana (harremanak eta aurresalmenta-kontratuak).

    Sustapenerako, publizitate eta prentsarako, eta harreman publikoetarako tresnak.

    Marken, euskarrien eta gainerako irudi-elementuen ustiapenari buruzko aurreikuspena (merchandising).

    Finantzatu beharreko obraren produkzio-arrisku nagusiak estaliko dituen aseguru-poliza konbinatua.

    Gidoiaren gaineko jabetza-eskubideak eta, hala badagokio, lehendik baden obraren gaineko aukera-eskubidea badituela egiaztatuko duen dokumentazioa.

    Ikus-entzunezko obraren negatiboaren jabetzari buruzko deklarazioa.

  1. Kopuruen itzultzeari buruzko dokumentazioa.

    Kopuruak ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuaren 11.2 eta 16.2 artikuluek aurreikusitako modalitate bakoitzerako ezartzen duten parametroen barruan itzultzeko proposamena.

    «Kontratuak finantzatzeko maileguen» bidezko formulapean emandako laguntzetarako kopuruak itzultzeko proposamenak, nolanahi ere, onartutako kopuruaren bermea izango den kontratuarekin bat etorri beharko du.

Eskatzailearen izena - Nombre del solicitante:

Proiektuaren izenburua - Título del proyecto:

Zein modalitatetara aurkezten den - Modalidad a la que se presenta:

Finantzaketa-iturriak -

Fuentes de financiación Finantza-bazkidearen izena -

Nombre del socio financiero Egiaztagiriaren data

Fecha del documento acreditativo Kopurua -tan

Cantidad en %

ZIURTATUTAKO GUZTIZKO FINANTZAKETA

FINANCIACIÓN TOTAL ACREDITADA

PROIEKTUAREN ERREALIZAZIORAKO GUZTIZKO AURREKONTUA -

PRESUPUESTO TOTAL DE REALIZACIÓN DEL PROYECTO 100

Oharra: deklaratutako finantzaketa-iturri guztiekin batera, finantzaketa-baldintzak ziurtatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Nota: todas las fuentes de financiación declaradas deberán ir acompañadas de documentos acreditativos de las condiciones de financiación.

jaunak/andreak (NAN zk.: )

enpresaren ordezkari-lanetan (IFZ: )

Espediente-zenbakia:

ADIERAZI DU HONAKO AUTOLIKIDAZIO HAU EGIN DUELA:

MAILEGUAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA (eurotan).

AURREKO EKITALDIETAN EGINDAKO ITZULTZEAK (eurotan)

URTEA Aurreko urteetan egindako itzultzeen zenbatekoa

  1. urtea

  2. urtea

  3. urtea

  4. urtea

    GUZTIRA

    AURTEN EGIN BEHARREKO ITZULTZEAREN ZENBATEKOA: EURO.

    ETA DEKLARATU DU datan aurreko kopurua sartu zuela.

    (e)n, (e)ko aren (e)an.

Diru-laguntza jaso dezakeen ikus-entzunezko lanen Kulturari buruzko eskakizunen betetze maila.

Ikus-entzunezko proiektuak betetzen dituen eskakizunak x batez markatu

Gidoia EAEn girotua dago. Pertsonaia nagusietako batek gutxienez euskal kulturarekin edo Europakoarekin lotura du. Erantzuna baiezkoa bada aipatu pertsonaia/k

Gidoia euskaraz idatzia dago. Gidoia jatorrizko literatur lan baten moldaketa da. Baiezkoa bada erantzuna aipatu literatur lanaren izenburua eta egilea.

Ikus-entzunezko produkzioaren argumentua edozein adierazpidetako arteari edo artistari buruzkoa da, izan euskalduna edo Europar Batasuneko beste herrialde batekoa. Erantzuna baiezkoa bada aipatu.

Ikus-entzunezko produkzioaren argumentua historiako pertsonaiei edo gertaerei buruzkoa da. Erantzuna baiezkoa bada aipatu historiako pertsonaia edo gertaera

Ikus-entzunezko produkzioaren argumentuak politika-, gizarte- edo kultura- gaiak ukitzen ditu. Erantzuna baiezkoa bada adierazi gaiak

Ikus-entzunezko lanak EAEko ondare arkitektonikoa, arkeologikoa edo naturala erabiltzen du Europako kultura-ingurunea islatzeko. Erantzuna baiezkoa bada adierazi ondarea

A.INPLIKATUTAKO EUSKADIKO ENPRESA ETA GIZA BALIABIDEAK

RECURSOS EMPRESARIALES Y HUMANOS DE EUSKADI IMPLICADOS

Izenak adierazi

Indicar nombres Kopurua tan

Cantidad en %

  1. Talde teknikoa / Equipo técnico

    Zuzendaria

    Director/a:

    Gidoilaria

    Guionista:

    Ekoizle exekutiboa

    Productor(a) ejecutivo/a:

    Ekoizpenburua

    Jefe producción:

    Zuzendaritza-laguntzailea

    Ayudante dirección:

    Argazki zuzendaria

    Dtor(a) fotografía:

    Zuzendari artistikoa

    Dtor(a) artístico/a:

    Musikaren egilea

    Autor(a) música:

    Muntatzailea

    Montador(a):

    Beste batzuk

    Otros:

  2. Talde artistikoa / Equipo artístico

    Aktore nagusiak

    Actores principales:

    Aktoresa nagusiak

    Actrices principales:

    Beste zenbait

    Otros de interés:

  3. Banatzailea/Distribuidora:

  4. Beste zenbait ekipo eta zerbitzu-enpresa

    Otros equipos y empresas de servicios:

  5. Beste batzuk / Otros:

    (Zehaztu/Especificar)

    Euskadiko enpresa eta giza baliabideen totala

    Total recursos empresariales y humanos de euskadi

    Proiektuaren aurrekontu totala

    Presupuesto total del proyecto 100

    OHARRA: Euskadin bizilekua edo egoitza soziala duela akreditatu behar da, bai agiri bidez bai enpresa eskatzailearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpen bidez. Edozein kasutan, diru-laguntzaren onuradunek justifikazio moduan aurkeztuko duten auditorearen txostenak ziurtatu beharko du Euskadiko enpresa eta giza baliabideen total moduan eranskin honetan jarritako portzentaia bete dela.

    NOTA: Es necesario acreditar documentalmente o por medio de una declaración jurada del representante legal de la empresa solicitante la residencia o domicilio social en Euskadi. En cualquier caso, el informe de auditoría que tendrán que presentar los beneficiarios de las ayudas como justificación deberá acreditar que se ha cumplido el porcentaje total de recursos empresariales y humanos de Euskadi señalado en este anexo.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik