Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko otsailaren 9koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kontratazio-mahaiaren lehendakariaren ordezkapenen araubidea aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1292
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/09
- Argitaratze-data: 2011/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko abenduaren 17ko Aginduz sortu zen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren kontratazio-mahaia.
Administrazioaren eraginkortasun eta erraztasun arrazoiek kontratazio-mahaiaren lehendakariaren ordezkapenen egungo araubidea aldatzea gomendatzen dute.
Horiek horrela, eta ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzkoak, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak egindako txostena jasota, honako hau:
Lehendakaritza: Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitako ekonomia eta aurrekontuen kudeaketarako teknikaria. Lehendakari kargua hutsik badago, lehendakaria ez badago edo gaixo badago, edo legean jasotako beste zerbait gertatzen bada, Zerbitzu Zuzendaritzako ekonomia eta aurrekontuen kudeaketa arloko arduradunetariko edozeinek ordezkatuko du.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 9a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: AGINDUA, 2009ko abenduaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kontratazio-mahaia sortzeari buruzkoa.
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2013ko ekainaren 25ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko kontratazio-mahaia sortzeari buruzkoa.