Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Agindua, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko modua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5916
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/15
  • Argitaratze-data: 2010/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Debagoieneko Erizaintzako zuzendari lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa. Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdian ebazpen honen bitartez egiten da deia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek parte har dezakete (funtzionarioek, estatupekoek nahiz lan-kontratuko langile finkoek), bai eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek eta beste langile batzuek ere. Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:

  1. B1 taldeko Erizaintzako diplomatura titulazioa eduki beharko dute.

  2. Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean. Horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

    Ikasketa-tituluak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 28a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.