Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, ehun milioi euroko mailegu-eragiketa bat formalizatzea baimendu eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4837
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/01
- Argitaratze-data: 2010/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
99/2010 Dekretuak, martxoaren 30ekoak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, barruko zein kanpoko eragiketetan, eta gehienez bi mila eta hogeita hamazortzi milioi euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 14. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Dekretu horretako Xedapen Gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrari dagokiola, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zor-jaulkipenak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan jaulkipenari buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Zenbatekoa: 100.000.000 euro.
Modalitatea: Mailegua.
Epea: 7 urte, 2 urteko gabealdiarekin.
Formalizatzea: 2010eko urrian.
Xedapen-aldia: 2010eko abenduaren 31ra arte.
Interes-tasa: Aldakorra, Euribor 3 hilabetera gehi %1,85, hiru hilean behin ordaintzekoa.
Amortizazioa: urteko amortizazio berdinak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 1a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.