Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskadiko kooperatiba-sozietate txikien estatutu sozialen eredu lagungarria onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1840
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/27
  • Argitaratze-data: 2010/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko kooperatiba-sozietate txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legearen 2.3 artikuluan xedatzen denez, «Kooperatiba-sozietate txikien eratze-eskriturak, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 12. artikuluko beste baldintza guztiak betetzeaz gainera, eredu orientagarri bati jarraituz idatzitako estatutu sozialak ere jaso behar ditu».

Bestalde, Euskadiko kooperatiba-sozietate txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Lege horren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, «Eusko Jaurlaritzan kooperatiba-arloko eskumenak dituen saileko buruaren agindu baten bidez, estatutu sozialen eredua onartuko da, eta kooperatiba-sozietate txikia eratu nahi dutenen esku jarriko. Eredu horrek zenbait aldaera izango ditu, betiere lege honetan ezartzen denaren barruan administrazio- eta ordezkaritza-organoa era batera edo bestera taxutu ahal izateko».

Kooperatiba-sozietate txikien sustatzaileek legearen 2.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki erabiliko dituzte estatutu lagungarri horiek; artikulu horretan honako hau xedatzen da: eratze-eskrituraren eta estatutu sozialen kalifikazioa eta inskripzioa egiteko epea hogeita hamar egunekoa izango da gehienez ere, eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita. Estatutu lagungarri horiek izatea eta kooperatiba-sozietate txikien esku egotea mesedegarria da, estatutuak arinago eta azkarrago aztertuko baitira, eta, beraz, sozietate berriaren inskripzioa denbora-tarte laburrean egin daiteke.

Bestalde, ereduari esker, kooperatibei buruzko euskal legedian estatutuen gutxieneko edukitzat jotako alderdi guztiez gain, sustatzaileek egiten dituzten Estatutu Sozialetan kooperatiba-sozietate txikien berezko bereizgarriak ere biltzen dira.

Halaber, eredua lagungarria baino ez denez, bazkide sustatzaileek beharrezko iritzitako sozietate-itun eta -klausulak txerta daitezke, bakoitzaren errealitate zehatzera egokitzearren, borondate-autonomiaren printzipioa aplikatuta.

Goian esandakoari jarraiki, orain onartu diren Estatutu lagungarrietan oinarrizko elementuak jasotzen dira; hain zuzen ere, kooperatiba-sozietate txikiaren araubide juridikoa arautzen duten oinarrizko elementuak, modu argi eta sinplean; hala ere, horrek ez du esan nahi bazkideek ezin dutenik beste Estatutu Sozialik idatzi, Agindu honetan ezarritako ereduan oinarritu gabe, baldin eta legez xedatutako gutxieneko edukiak eta baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, Estatutuak kalifikatu eta inskribatzeko epea legedi espezifikoan aurreikusitako orokorra izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien zereginak eta jardun-arloak zehazteko Dekretua aldatzen duen Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren arabera, kooperatiben arloa Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagokio, eta, beraz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak du Agindu hau emateko eskumena.

Adierazitako guztiagatik, eta Euskadiko kooperatiba-sozietate txikien ekainaren 25eko 6/2008 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedaturikoa betez, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 27a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

AGINDUA, 2010eko OTSAILAREN 27koa, ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUARENA, EUSKADIKO SOZIETATE-KOOPERATIBA TXIKIEN ESTATUTU SOZIALEN EREDU LAGUNGARRIA ONARTZEN DUENA

................., Koop. S. txikia izenarekin1, lan elkartuko kooperatiba bat eratu da2 .................(e)n3, Euskadiko kooperatiba-sozietate txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legeko printzipioak eta xedapenak betez, eta, osagarririk behar izanez gero, aplikatu beharreko gainerako lege-aginduak eta Estatutu hauek ere betez.

Kooperatibaren egoitza soziala honako hau da4: ................. eta udalerri berean egindako lekualdatzeak .................(a/e)k5 erabaki ditzake/te.

Egoitza soziala aldatzeko erabakiak 4/1993 Legearen 74. eta/edo 75. artikuluetan xedatutakoaren arabera izapidetuko dira.

Kooperatiba-sozietatearen helburua honako hau da6: ................. .

Kooperatibaren iraupena mugagabea izango da eta eraketako eskritura publikoa egilesten denean ekingo die operazio sozialei.

Kooperatiba-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko da, oro har.

  1. Kooperatibaren bazkide langileen kopurua gutxienez bi eta gehienez hamar izango da. Gehieneko kopuru hori gaindituz gero, Estatutu hauek aldatu egin beharko dira ekainaren 24ko 4/1993 Legean Euskadiko Kooperatibena aurreikusitakoaren arabera.

  2. Bazkide langile bat onartzeko honako baldintza hauek bete behar dira:

    1. Kooperatiba-jarduera egiteko gai izatea.

    2. Probaldia gainditzea; probaldian, lanbiderako egokia dela eta sozietatean integratu dela egiaztatuko da. Probaldiaren iraupena sei hilabetera artekoa izango da, eta gehienez ere hemezortzi hilabetera luza daiteke, lanbide-baldintza bereziko lanpostuen kasuan. Lanpostu mota horrek lanpostuen guztirakoaren ehuneko hogei osatuko du, gehienez. Probaldian, Kooperatibak eta izangaiak harremana eten dezakete aldebakarreko erabaki librea hartuta.

    3. Halaber, bazkide bat mugagabe onartzeko garaian, bazkidea Kooperatiban egoteko aldi bat erabaki daiteke, gehienez ere bost urte izanik.

    4. Estatutu honetako eta onartzeko unean indarrean dauden gainerako erabakietako edukia formalki onartzea.

  3. .................(a/e)k7 hartuko du bazkideak onartzeari buruzko erabakia; argudiatutako arrazoi zuzenagatik baino ezin izango da mugatu onarpena:

    1. onartzeko finkatutako baldintza objektiboak ez direlako betetzen,

    2. bazkide langile berrien premiengatik, eta

    3. probaldiko txostenengatik.

  4. Onarpena ezin izango da onartu eta ukatu legez kanpoko edo bidegabeko diskriminaziotzat har daitezkeen arrazoiengatik, helburu sozialari dagokionez.

  5. Bazkidea onartzeko eskabidea idatzita egin beharko da, probaldia amaitu baino hilabete lehenago; eskabidea .................ari/ei8 zuzendu behar zaio/e. Gehienez ere hirurogei eguneko epean ebatzi beharko du(te), eskabidea jaso zen egunetik kontatzen hasita. Onarpenari buruzko erabakia idatzita jakinaraziko zaio interesdunari eta, ukatzeko ebazpena baldin bada, arrazoiak eman behar dira. Aipatutako epea igaro eta esanbidez ebazpenik eman ez bada, onarpena onartutzat hartuko da.

  6. Ukatzeko erabakiaren aurka errekurtsoa jar dezake eskatzaileak Batzar Orokorrean, jakinarazpena jaso zenetik kontatzen hasita hogei eguneko epean. Batzar Orokorrak, interesdunari entzun ostean, errekurtsoa jaso zen egunetik kontatzen hasita 30 eguneko epean erabaki beharko du isilpeko bozketa bidez.

  7. Onartzeko erabakiaren aurka edozein bazkidek errekurtsoa jar dezake Batzar Orokorrean, egoitza sozialeko eta lantokietako Iragarki Taulan argitaratu denetik kontatzen hasita hogei eguneko epean; Batzar Orokorrak 30 eguneko epea izango du ebazteko, errekurtsoa jaso zenetik kontatzen hasita.

  1. Edozein bazkidek borondatez utz dezake Kooperatiba noiznahi, betiere aldez aurretik eta idatzita .................ari/ei9 jakinarazten badio/e hilabeteko aurrerapenarekin, arrazoi justifikatuen kasuan izan ezik; dena den, .................(a/e)k10 bazkideari eskatu ahal izango dio(te) Kooperatiban beste urte bat egoteko, baja-eskaeraren egunetik kontatzen hasita.

  2. Borondatezko bajak justifikatuak eta justifikatu gabeak izan daitezke.

  3. Justifikatu gabeko borondatezko bajatzat hartuko dira honako hauek:

    1. Lehenengo idatz-zatian aurreikusitakoa ez betetzea, baita esanbidez hitzartutako gutxieneko iraupenaldiak errespetatzen ez dituzten bajak ere, baldin eta .................(a/e)k11, kasuaren ezaugarriei erreparatuta, besterik erabaki ezean; bazkideari hartutako konpromisoak betetzea eta kalte-galeren kalte-ordaina ordaintzea ere eska dakioke,

    2. Bazkideak egingo dituen jarduerak Kooperatibaren jarduerekin lehian daudenean.

  4. Justifikatutako borondatezko bajak izango dira aurreko 3. idatz-zatian aipatu ez diren gainerako borondatezko baja guztiak.

  1. Bazkideek nahitaezko baja hartu beharko dute honako arrazoi hauengatik:

    1. Bazkide izateko lege-baldintzak betetzeari uztegatik.

    2. Iraupen jakin bateko sozietate-loturaren hitzartutako aldia amaitu delako.

    3. Kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpenarekin loturiko betebeharrak ez direlako bete.

    4. Batzar Orokorrak erabaki hori hartu duelako arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamendukoak, produkziokoak edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta.

    5. Legez finkatutako adinean erretiratzeagatik.

    6. Guztizko baliaezintasun iraunkorragatik.

    7. Erabateko baliaezintasunagatik.

    8. Kanporatzeagatik.

  2. Nahitaezko baja .................(a/e)k12 erabakiko du(te), interesdunari entzun ostean, ofizioz, edo beste bazkide batek nahiz interesdunak berak eskatuta. Erabaki hori betearazi egin beharko da Batzar Orokorraren berrespena jakinarazten denean edo errekurtsoa jartzeko epea igarotakoan; interesdunak Batzar Orokorrean errekurtsoa jartzeko aukera du hogeita hamar eguneko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik kontatzen hasita. Batzar Orokorrak, interesdunari entzun ostean, errekurtsoa jaso zen egunetik kontatzen hasita 30 eguneko epean ebatzi beharko du. Erabakia betearaztekoa ez den bitartean, bazkideak Batzar Orokorrean bozkatzeko eskubideari eutsiko dio.

  3. Nahitaezko baja justifikatua izango da honako kasu hauetan: bazkide izateko baldintzak betetzeari uztea ez denean gertatu bazkideak Kooperatibarekiko betebeharrak betetzeari utzi diolako nahita, edo nahitaezko bajaren bidez bidegabeko onura lortu nahi duelako, eta hurrengo idatz-zatian aipatzen den kasuan.

  4. Hainbat arrazoi larriren eraginez (ekonomikoak, teknikoak, antolamendua, produkzioa edo ezinbesteko arrazoiak), eta Kooperatibaren bideragarritasunari eusteko ezinbestekoa bada lanpostuen zenbateko globala edo kolektibo nahiz lanbide-talde jakin batzuen lanpostuak behin betiko murriztea, Batzar Orokorrari dagokio Kooperatiban baja hartu behar izango duten bazkideen kopurua eta izena erabakitzea. Neurri horien eraginpean hartutako bazkideek egindako ekarpena berehala itzultzeko eskubidea izango dute, eta berriz sartzeko lehentasunezko eskubidea izango dute bi urtez, aldi horretan lanpostu berriak sortuz gero eta lanpostu horiek euren lanpostuen antzekoak badira.

  1. Bazkide izateari utziz gero, borondatez edo nahitaez izan bada ere, Kooperatiban lan egiteari utziko zaio behin betiko.

  2. .................ari/ei13 dagokio/e bajak sailkatzea. Bere bajaren sailkapenari buruzko ebazpenekin edo ondorioekin ados ez dagoen bazkideak baja borondatezkoa edo nahitaezkoa izan kanporatzeko kasuetarako aurreikusitako baliabideak eta bideak baliatu ahal izango ditu.

Bazkideek honako hauek egin behar dituzte nahitaez:

  1. Batzar Orokorraren bileretara joatea, baita beste edozein organoren bileretara ere, baldin eta deialdia jaso badute.

  2. Bazkide izatearen betebehar ekonomikoak betetzea.

  3. Kooperatibaren helburu soziala osatzen duten jardueretan parte hartzea; horretarako, gutxieneko arautzat hartzen da Kooperatiban bertan, edo Kooperatibarekin lankidetzan jarduten duten nahiz Kooperatibak parte hartzen duen beste erakunderen batean libre dagoen edozein lan betetzea, betiere helburu sozialarekin loturiko interes berezia baldin badago edozein lantokitan, eta .................(a/e)k14 salbuetsitako arrazoi justifikaturik izan ezen. Nolanahi ere, beste erakundeetan parte hartzen duten Kooperatibako bazkideak gutxiengoa izango dira, hainbat arrazoik (ekonomikoak, teknikoak, antolamendua, produkzioa edo ezinbesteko arrazoiak) eragindako enpresaren krisi-egoeretan izan ezik.

  4. Kooperatibaren jarduerekiko lehian dagoen jarduerarik ez egitea, ezta horrelako jardueretan laguntzea ere, .................(a/e)k15 esanbidez baimentzen ez badu.

  5. Kooperatibaren jarduerei eta datuei buruzko sekretuari eustea, horiek ezagutaraziz gero sozietatearen interesak kaltetu badaitezke.

  6. Kapitalarekiko ekarpenak ordaintzea, aurreikusitako baldintzak betez.

  7. Galera-egozpena onartzea, Batzar Orokorrak erabakitako zenbatekoan.

  8. Legez eta Estatutu hauetan xedatutako gainerakoak.

  1. Bazkideek honako eskubide hauek dituzte:

    1. Kooperatibako organoetako karguetarako kideak hautatzekoa eta hautatuak izatekoa.

    2. Batzar Orokorrean eta partaide diren gainerako organoetan proposamenak egitekoa eta erabakiak hartzeko garaian hitzarekin eta botoarekin parte hartzekoa.

    3. Kooperatibaren jarduera guztietan parte hartzekoa, inolako diskriminaziorik gabe.

    4. Eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko beharrezkoa den informazio guztia jasotzekoa.

    5. Dagokionean, kapital sozialari egindako ekarpenak eguneratu eta itzultzekoa, baita ekarpen horien interesak jasotzekoa ere.

    6. Dagokionean, kooperatiba-itzulkin positiborako eskubidea.

    7. Sozietatearen kontuak ikuska daitezen eskatzekoa. Auditoretza horrek eragindako gastuak .................k16 ordainduko ditu.

    8. Legez eta Estatutu hauetan xedatutako gainerakoak.

  2. Eskubide sozial horiek berdinak dira bazkide guztientzat eta lege-arauak, estatutuetako arauak nahiz Kooperatibako organoek hartutako baliozko erabakiak betez baliatuko dira.

  3. Bazkideek kooperatibaren egoerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea dute. Horretarako, honako hauek egin ditzakete:

    1. Kooperatibaren Estatutu Sozialen eta, baldin badago, Barne Araudiren kopia eskatzea.

    2. Bazkideen Erregistro Liburua eta Batzar Orokorraren Akta Liburua aztertzea, eta Batzar Orokorrean hartutako erabakien eta aktaren kopia ziurtatua jasotzea; halaber, Bazkideen Erregistro Liburuko inskripzioen ziurtagiria ere eska dezake, aldez aurretik eskaera arrazoitua eginez gero.

    3. Norberari eragiten dioten erabakien kopia ziurtatua eskatzea.

    4. Norberaren egoera ekonomikoari buruzko informazioa jasotzea Kooperatibari dagokionez, eskaera egin eta gehienez ere hilabeteko epean.

    5. .................ari/ei17 Kooperatibaren funtzionamenduari edo emaitzei buruzko edozein alderdiren gainean beharrezko iritzitako azalpen edo txostenak idatzita eskatzea; idazkia aurkeztu eta hamabost egun igaro ostean egiten den lehenengo Batzar Orokorrean erantzun beharko zaio eskaerari.

    6. Egoitza sozialean eskuragarri izatea urteko kontuak eta emaitzak aplikatzeko proposamena biltzen dituzten dokumentuak, deialdiaren epean aztertzeko moduan egon daitezen.

    7. Gutxienez bost eguneko aurrerapenarekin, goian aipatutako dokumentazioari buruzko azalpenak idatzita eskatzea, Batzarrean erantzuteko.

    8. Egoitza sozialean, eta deialdiaren epearen barruan, kudeaketa-txostena eta, dagokionean, auditoretzaren txostena aztertzea.

    9. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa alde batera utzi gabe, bazkideen boto guztien % 10, gutxienez, osatzen duen bazkide talde batek egoki iritzitako informazioa eska dezake, noiznahi eta idatzita; informazio hori idatzita eman beharko da, gehienez ere hogeita hamar eguneko epean.

  4. Nolanahi ere, .................(a/e)k18 Kooperatibaren aldagai sozio-ekonomiko nagusien berri eman beharko die bazkideei, gutxienez hiru hilean behin eta egoki iritzitako bideak erabilita.

  5. .................(a/e)k19 informazioa emateari uko egin diezioke/te, arrazoituta, baldin eta eskaera ausartegia edo oztopatzailea bada, edo informazio hori emateak arrisku larrian jar baditzake Kooperatibaren interes legitimoak. Salbuespen hori ez da aplikatuko Batzar Orokorrak kontrakorik erabakiz gero. Nolanahi ere, eskatzaileek uko-egite hori aurkaratu dezakete, 4/1993 Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  1. Kooperatibak, eratu zenetik kontatzen hasita gehienez ere bost urteko epean, besteren konturako langileak edozein modalitatetan eta iraupen jakin bateko bazkide langileak kontratatu ahal izango ditu, betiere, oro har, iraupen mugagabeko bazkide langileen lanaldi osokoak nahiz lanaldi partzialekoak izan kopurua gainditu gabe.

  2. Nolanahi, ezin izango dira kontratatu besteren konturako bost langile baino gehiago.

    320. Era berean, Kooperatiba eratu zenetik kontatzen hasita gehienez ere bost urteko epean, eta iraupen mugagabeko bost bazkide langile edo gutxiago lanaldi osokoak nahiz lanaldi partzialekoak dauden bitartean, gehienez ere besteren konturako bost langile eta iraupen jakin bateko bost bazkide langile lanaldi osokoak nahiz lanaldi partzialekoak kontratatu ahal izango dira.

  1. Aurreko idatz-zatietan aipatzen den bost urteko epe hori amaitzean, kooperatiba-sozietate txikiak besteren konturako langileak eta iraupen jakin bateko bazkide langileak kontratatzeko mugak Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legeak ezarritako horiexek izango dira. Eratu zenetik bost urte igarotakoan, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan jakinarazi eta egiaztatu beharko da, legez xedatutako moduan, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean horrekin loturiko eskakizunak betetzen direla.

  1. Hutsegite sozialak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke garrantziaren, norainokoaren eta ondorio ekonomiko eta/edo sozialen arabera.

  2. Hutsegite sozial arintzat hartuko dira honako hauek:

    1. Kooperatibaren ordena eta garapena behar bezalakoak izateko finkatutako arauak ez betetzea.

    2. Estatutuetako, araudietako eta funtzionamendu-arauetako aginduak ez betetzea, gutxienez behin, ezjakite barkaezina dela-eta.

    3. Deialdia egindako ekitaldi sozialetara, eta bereziki, Batzar Orokorretara, ez joatea justifikatutako arrazoirik gabe.

  3. Hutsegiteko sozial larritzat, aldiz, honako hauek:

    1. Hutsegite arinak berriz egitea, urtebetetik beherako epean.

    2. Kargu sozialen baterako hautatuak direnen kasuan, kargu hori ez onartzea edo kargutik dimititzea, Kontseilu Errektorearen ustez justifikatutako arrazoirik izan gabe, edo kargua prestasunez ez betetzea.

    3. Estatutuetan aurreikusitako betebehar ekonomikoak betetzeko garaian atzeratzea.

  4. Hutsegite sozial oso larritzat hartuko dira honako hauek:

    1. Hutsegite larriak berriz egitea, urtebetetik beherako epean.

    2. Organo eskudunak balioz hartutako erabakiak ez betetzea, argi eta garbi.

    3. Kooperatibaren interes materialen edo izen onaren kalterako izan daitezkeen ekintzak edo ez-egiteak; esate baterako, lehia-operazioak, iruzurra ekarpen edo prestazioetan, erakundearen administratzaile edo ordezkariekiko begirunerik eza, eta antzekoak.

    4. Kontseilu Errektorearen berezko eginkizunak norberaren gain hartzea.

    5. Kooperatibarentzat baino ez diren gutunen edo agirien sekretua haustea edo isilpean gorde beharreko datuak erakustea kanpotarrei.

    6. Kooperatibaren oinarri sozialei aurkako proselitismo publikoa eta horiei aurka egitea modu sistematikoan.

      10. artikuluan aurreikusitako betebeharrak ez betetzea, larriki edo behin eta berriz.

  1. Hutsegite arinengatik:

    1. Idatzitako kargu-hartzea.

    2. Boto-eskubidea etetea, gehienez ere urtebetez.

    3. Diru-zehapena; unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 10ekoa izan daiteke, gehienez.

  2. Hutsegite larriengatik:

    1. Lehenengo idatz-zatiko aurreko guztiak.

    2. Idatzitako ohartarazpena; Kontseilu Errektoreak egoki iritziz gero, publiko egin ahal izango da.

    3. Boto-eskubidea etetea, gehienez ere 2 urtez.

    4. Kargu sozial baterako hautatua izateko desgaitzea, hurrengo segidako bi hauteskundeetan gehienez.

    5. Diru-zehapena; unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 25ekoa izan daiteke, gehienez.

  3. Hutsegite oso larriengatik:

    1. Aurreko lehenengo eta bigarren idatz-zatietako guztiak.

    2. Boto-eskubidea etetea, gehienez ere 3 urtez.

    3. Diru-zehapena; unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 50ekoa izan daiteke, gehienez.

    4. Kanporatzea.

  1. Hutsegite sozialengatiko zehapenak jartzea .................ari/ei21 dagokio/e, aldez aurretik dagokion espedientea hasita.

  2. Kargu-orria instruktore batek osatuko du; instruktorea .................(a/e)k22 izendatuko du eta erruduntzat jotako bazkideari hutsegitearen behin-behineko sailkapenaren berri eman beharko dio, dagokion zehapen-proposamena, baita deskargu-epea ere (jakinarazten denetik kontatzen hasita, gutxienez 10 egun). Deskargu-orria bazkideari dagokio orri hori osatzea .................ari/ei23 zuzendu behar zaio/e, eta interesdunak onartutako hutsegite sozialen entzunaldia egin ostean, erabakia hartuko du(te), hutsegitearen behin betiko sailkapena eta zehapena zehaztuz.

  3. Hutsegite larri eta oso larriengatiko zehapen-erabakien aurkako errekurtsoa jar daiteke Batzar Nagusietan, jakinarazten denetik 30 eguneko epean. Interesdunek Batzar Orokorraren ebazpenak aurkaratu ditzakete, 4/1993 Legearen 39. artikuluan aurreikusitako prozesu-izapidearen bidez.

  4. Hutsegite arinak hilabeteko epean preskribatzen dira, larriak bi hilabeteko epean, eta oso larriak hiru hilabeteko epean. Preskripzio-epea .................(a/e)k24 arau-haustearen berri du(t)en egunean hasiko da, eta nolanahi ere, arau-haustea egin eta handik hamabi hilabetera. Zehapen-prozedura hastean eten egiten da preskripzio-epea, eta berriz ere zenbatzen hasiko da baldin eta lau hilabeteko epean ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada.

  5. Zehapen oro betearazi egin behar da dagokion errekurtsoa aurkezteko epea errekurtsorik aurkeztu gabe amaitu eta hurrengo egunean, edo dagokion behin betiko erabakia hartu eta hurrengo egunean.

  1. .................(a/e)k25 baino ezin du(te) erabaki kanporatzea, Estatutu hauetan aurreikusitako hutsegite sozial oso larriengatik, eta aurreko artikuluko Bigarren idatz-zatian xedatutakoaren arabera bideratutako espedientearen ondorioz. Kanporatzeko erabakia bazkideari jakinarazi behar zaio, idatzita, erabakia hartzen denetik hamabost eguneko epean, eta erabaki horren aurka, interesdunak errekurtsoa jar dezake Batzar Orokorrean, jakinarazten zaionetik kontatzen hasita, hogeita hamar eguneko epean. Errekurtsoa hurrengo lehenengo saioan ebatziko da, interesduna bertaratuta eta hari entzunda, isilpeko bozketa bidez.

  2. Kanporatzeko erabakia betearazi egin behar da Batzar Orokorraren berrespena jakinarazten denean, edo errekurtsoa aurkezteko epea errekurtsorik aurkeztu gabe amaitzen denean.

  3. Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, bazkide langilearen lan-prestazioa eten egin daiteke .................(a/e)k26 hartutako kanporatze-erabakia jakinarazten denetik aurrera, baina lan-aurrerakina jasotzeko eskubideari behin-behinekoz eutsiko dio, lanean egongo balitz bezala.

  4. Batzar Orokorrak kanporatzeko erabakia berresten duenean, erabaki hori aurkaratu egin daiteke jakinarazten denetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, 4/1993 Legearen 39. artikuluan xedatutako prozesu-bidearen bitartez.

Bazkide langileen finkatuen nahiz probaldian daudenen Gizarte Segurantzaren estaldurari dagokionez, Kooperatibak honako araubide hau aukeratu du27: .................

  1. Honako hau da kooperatibaren gutxieneko kapital soziala28: ................. euro.

  2. Bazkide izateko hasierako nahitaezko ekarpena29 ................. eurokoa izango da.

  3. Besteren konturako langileei iraupen mugagabeko edo iraupen jakin bateko bazkide langile bihurtzeko eskatzen zaien hasierako nahitaezko ekarpena hauxe izango da, gehienez: erakundean sartutako azkeneko bazkideak egindako nahitaezko ekarpen guztien baliokidea, eguneratuta. Edonola ere, eguneratze horiek ezingo dira handiagoak izan ekarpenak egin zirenez gero Estatistikako Espainiako Institutuak argitaratutako KPIak gehituta ateratzen dena baino.

  1. Bazkide izateari utzitako kasu guztietan, bazkide ohi horrek edo haren kausadun egiaztatuek ekarpenak itzultzea eska dezakete, baja hartutako eguneko balioarekin. Baja gertatu den ekitaldiaren itxiera-balantzearen arabera balioetsiko da.

  2. Baja justifikatua baldin bada, edo heriotzagatiko bajaren kasuan, ekarpenei ez zaie kenkaririk aplikatuko. Gainerako kasuetan, Kontseilu Errektoreak honako kenkari hauek erabaki ahal izango ditu, baina soilik nahitaezko ekarpenen kasuan:

    1. % 30 arte, kanporatzeagatiko bajaren kasuan.

    2. % 20 arte, justifikatu gabeko nahitaezko bajaren kasuan.

  3. Itzulkinen kapitalizazioak aurreko kenkarietatik kanpo geratuko dira.

Ekarpenak transmititu daitezke, inter vivos egintzen bidez eta mortis causa oinordetzaren bidez.

  1. Inter vivos egintzen kasuan, bazkideen artean, segidako hiru hilabeteetan bazkide izateko konpromisoa hartzen dutenak barne hartuta, betiere honako arau hauen arabera:

    Bazkide izateko konpromisoa hartu duenarekiko transmisioa baldintzatuta egongo da, egiaz bazkidetzat onartzearekin.

    Transmisioa egin duen bazkidearen ekarpena ez da izango unean uneko indarreko hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoa baino txikiagoa.

    Transmititutako ekarpena hasierako nahitaezko ekarpena egiteko erabil dezake jasotzaileak, baita sarrerako kuota ordaintzeko ere.

  2. Mortis causa oinordetzaren kasuan, kausadunei bazkide baldin badira eta hori egitea eskatzen badute, edo ez badira bazkide, bazkidetzat onartu ostean, betiere heriotza gertatu eta 3 hilabeteko epean oinordekoak bazkide izateko eskaera egin duelako.

  1. Soberakin garbiak, aurreko ekitaldietako galerak konpentsatzeko zenbatekoak eta dagozkion zergak kendu ostean, soberakin baliagarri izango dira.

  2. Batzar Orokorrak soberakin baliagarriak banatuko ditu honako arau hauen arabera:

    1. Ehuneko hogei, gutxienez, Nahitaezko Erreserba Fondora bideratuko da; eta ehuneko hamar kooperatiba-sustapenerako eta -hezkuntzarako nahitaezko ekarpenera eta interes publikoko bestelako interesetara.

    2. Gainerakoa, eta Batzarrak erabakitako proportzioan, honako hauetarako banatuko da: bazkideei itzultzeko, borondatezko erreserba-fondo banagarri edo banaezinak hornitzeko, kooperatiba-sustapenerako eta -hezkuntzarako nahitaezko ekarpena diru-kopuru gehigarriaz hornitzeko, eta interes publikoko bestelako helburuetarako eta soldatapeko langileek kooperatibaren emaitzetan parte hartzeko.

    3. Nahitaezko Erreserba Fondoa kapital sozialaren ehuneko berrogeita hamarrera iristen ez den bitartean, 2.a eta 2.b idatz-zatietan araututako nahitaezko zenbatekoak aldatu daitezke: ehuneko hogeita bost Nahitaezko Erreserba Fondora bidera daiteke eta ehuneko bost kooperatiba-sustapenerako eta kooperatiba-hezkuntzarako nahitaezko ekarpen gisa eta interes publikoko bestelako helburuetara.

Kooperatibaren organo sozialak honako hauek dira: Batzar Orokorra, sozietatearen organo garrantzitsuena; eta30 ................. .

  1. Ohikoa edo ezohikoa, .................(a/e)k31 egingo du(te) Batzar Orokorraren deialdia.

  2. Ohiko Batzar Orokorraren deialdia sozietatearen urtaldia itxi eta segidako sei hilabeteetan egin behar da. Epe horretan deialdia egiten ez bada, edozein bazkidek idatzita eskatu ahal izango dio/e .................ari/ei32 betebehar hori betetzeko. Errekerimendua jaso denetik kontatzen hasita, hamabost eguneko epean eskaerari ez bazaio erantzuten, bazkideak deialdi judiziala egiteko eskatu ahal izango dio egoitza sozialeko Lehen Auzialdiko epaileari.

  3. Ezohiko Batzar Orokorra Kontseilu Errektoreak berak edo bazkideek eskatuta bilduko da, baldin eta bazkide horiek boto guztien ehuneko hogei, gutxienez, ordezkatzen badute. Bigarren kasuan, eskaera idatzita bidali behar zaio/e .................ari/ei33, errekerimendu moduan, gai-ordena eta guzti. Presidenteak egin behar du Batzarraren deialdia, errekerimendua jasotzen denetik kontatzen hasita gehienez ere hogei eguneko epean, eta epe hori igaro eta Presidentetzak deialdirik egiten ez badu, idazkariak gehienez hamar eguneko epean egin beharko du deialdia. Epe horretan ere deialdirik egiten ez badu ez presidenteak, ez idazkariak, deialdi judiziala eskatu ahal izango da aurreko zenbakian bezalaxe.

  4. Batzar Orokorraren deialdia iragarki bidez egingo da, egoitza sozialean ongi ikusteko moduan eta publikoki jarrita, baita lantoki guztietako iragarki-tauletan ere. Deialdian bileraren eguna, ordua eta tokia zehaztu behar dira, eta lehenengo eta bigarren deialdien artean gutxienez ordu-erdiko tartea utzi behar da; gai-ordena argi eta garbi, eta behar adina xehetasunekin adieraziko da. Deialdia aurrerapenarekin argitaratu behar da, Batzar Orokorra egiteko eguna baino gutxienez hamar lanegun eta gehienez hirurogei lanegun lehenago.

  5. Batzar Orokorraren erabakiak honela hartuko dira:

    1. Erabaki arruntak, emandako baliozko botoen erdia baino gehiagoren bidez, eta ez dira baliozkotzat hartuko boto zuriak, ezta abstentzioak ere, 4/1993 Legean edo Estatutu hauetan gehiengo indartua eskatzen duten kasuetan izan ezik.

    2. Kooperatiba eraldatzea, fusionatzea, zatitzea edo desegitea erabakitzeko, bertaratutako eta ordezkatutako botoen bi herenen gehiengoa behar izango da, betiere Batzarrean boto horien zenbatekoak ez badu gainditzen Kooperatibako boto guztien % 75.

    3. .................34 kargutik kentzeko erabakia hartzeko, bertaratutako eta ordezkatutako botoen bi herenen aldeko botoa behar da, betiere kargugabetzea ez bazegoen Batzar Orokorraren gai-ordenan.

135. Kooperatibaren administrazioa, kudeaketa eta ordezkaritza .................ari/ei36 baino ez dagokio/e, eta Legean edo Estatutu hauetan esanbidez beste organo sozial batzuentzat erreserbatutakoak alde batera utzita, gainerako eskumen guztiak baliatuko ditu(zte). Bost urteko agintaldia izango du eta aldi berean37 berrituko da erabat38. Honako hauek ez dira administratzaile izango:

  1. Administrazioaren zerbitzurako langileak eta funtzionarioak, Kooperatibaren jarduerekin loturiko eginkizunak betetzen badituzte.

  2. Kooperatibaren jarduerekiko lehian dauden jarduerak betetzen edo gauzatzen dituztenak, besteren edo norbere kontura, edo Kooperatibaren interesen kontrakoak dituztenak.

  3. Lan-eszedentzialdian dauden bazkideak, eszedentzian dauden bitartean.

  4. Konkurtso Legearen arabera desgaituak daudenak, konkurtsoaren kalifikazio-epaian erabakitako desgaitzealdia amaitu bitartean; adingabeak eta ezgaituak; Legeen edo lege-xedapenen urraketa larriagatik kondenatuta daudenak edo kargu publikoak betetzeko desgaituak daudenak; eta betetzen duten kargua dela-eta, irabazi-asmoko jarduera ekonomikorik egin ezin dutenak.

  5. Zuzendari-gerentea.

    1. Kontseilu Errektorea39 .................40 kidez osatuko da; horietatik bat presidentea izango da, eta beste bat idazkaria41, eta Batzar Orokorrak hautatu beharko ditu.

    2. Kontseilu Errektorea gutxienez hiru hilean behin bilduko da, baita presidenteak deialdia egiten duen bakoitzean ere, bere kabuz edo gutxienez kideen heren batek eskaera arrazoitua egin duelako, kide bakoitzari zuzendutako idazki bidez; bilera horietan, Kontseiluari dagozkion gai guztiak landu eta erabaki ahal izango dira. Kontseilu Errektorea balioz eratua egongo da bileran kideen erdia baino gehiago42 bertaratzen direnean; asistentzia pertsonala izango da eta ezin izango da inor ordezkatu.

    3. Kontseilu Errektorearen erabakiak bertaratutako kideen botoen erdia baino gehiagoren bidez hartuko dira; bertaratutako kideek boto bana izango dute43.

    4. Kontseilu Errektoreak bertaratuen gutxienez bi herenen44 aldeko botoa beharko du honako erabaki hauek hartzeko:

      1. Jarduera-zentro nagusi bat edo horren zati garrantzitsu bat itxi eta lekualdatzeko.

      2. Kooperatibaren jarduera murriztu, zabaldu edo nabarmen aldatzeko.

      3. Kooperatibaren antolamenduan aldaketa garrantzitsuak egiteko.

      4. Kooperatiba izan ala ez izan, beste erakunde batzuekin harremanak egin edo eteteko, betiere Kooperatibarentzat lankidetza-harreman iraunkorra eta baliagarria izanik.

Kooperatibaren bazkide kopurua «kooperatiba-sozietate txiki» izateko legez finkatutako gehienekoa baino handiagoa bada, kooperatiba-sozietate txiki izateari utziko dio eta Estatutuak egokitu egin beharko ditu ekainaren 24ko Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera.

Kooperatiba honako arrazoi hauengatik desegin daiteke:

  1. Bazkide kopurua murriztu eta kooperatiba osatzeko legez eskatutako kopuruaren azpitik geratzen bada, kopuru horri urtebetez modu jarraituan eusten badio.

  2. Organo sozialak gelditzea edo horien jarduerarik eza, edo kooperatibaren jarduera arrazoi justifikaturik gabe etetea; bi kasuetan, egoera horri urtebetez modu jarraituan eusten bazaio.

  3. Kooperatiba-sozietate txikiei aplika dakiekeen legedian xedatutako beste edozein arrazoi.

Kooperatiba-harremanen esparruan, kooperatibaren eta bazkideen artean, edo kooperatibako bazkideen artean gatazkak sortzen badira baita likidazioaldikoak ere, baita eskubideak betez alderdien eskura libreki jarritako gaiei buruzko gatazken kasuan ere, eta Kooperatibaren barruko bide guztiak agortuz gero, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren arbitrajeari45 atxiki behar zaizkio nahitaez, Bitartu Kooperatibetako Gatazkak Epai-bideetatik kanpo Konpontzeko Euskal Zerbitzuaren bidez, betiere Kooperatibetan gatazkak konpontzeko prozedurei buruzko araudiari jarraiki (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk., 2004ko irailaren 21ekoa), eta alderdiek arbitrajearen laudoa onartzeko konpromisoa hartzen dute esanbidez.

(1) Idatzi sozietatearentzat aukeratutako izena.

(2) Edo egokitu egiten da, 4/1993 Legearen arabera eratutako kooperatiba batetik baldin badator.

(3) Idatzi kooperatiba txikia eratu den herria.

(4) Idatzi kalea, zenbakia, herria eta Lurralde Historikoa.

(5) Baliatzen den aukeraren arabera, Kontseilu Errektorea, Administratzaile Solidarioak, Administratzaile Mankomunatuak edo Administratzaile Bakarra izan daiteke.

(6) Helburu soziala zehatz eta labur finkatu behar da, ez orokorrean.

(7) Ikus 5. oharra.

(8) Ikus 5. oharra.

(9) Ikus 5. oharra.

(10) Ikus 5. oharra.

(11) Ikus 5. oharra.

(12) Ikus 5. oharra.

(13) Ikus 5. oharra.

(14) Ikus 5. oharra.

(15) Ikus 5. oharra.

(16) Bi aukera hauetako bat hauta daiteke: a) kooperatiba; b) eskatzailea; gastuak itzultzeko eskubidea izango du baldin eta auditoretzako txostenean kontabilitateko arazo edo akats ez-formalak atzematen badira.

(17) Ikus 5. oharra.

(18) Ikus 5. oharra.

(19) Ikus 5. oharra.

(20) Eraketa-egunean bost bazkide langile edo gutxiago diren kasuetan baino ez da txertatu behar zenbaki hau.

(21) Ikus 5. oharra.

(22) Ikus 5. oharra.

(23) Ikus 5. oharra.

(24) Ikus 5. oharra.

(25) Ikus 5. oharra.

(26) Ikus 5. oharra.

(27) Hona hemen aukerak: Araubide Orokorra eta Autonomoen Araubide Berezia.

(28) Kooperatibaren gutxieneko kapital soziala 3.000 euro da Legez, baina Estatutuetan gutxieneko kapital sozial handiagoa finka daiteke.

(29) Bazkide guztientzat ekarpen berdina erabaki daiteke, edo bazkide motaren arabera bereiztu.

(30) Kooperatiba-sozietate txikiak honako hauek aukera ditzake administraziorako: pertsona bakarreko organo bat (Administratzaile Bakarra), pertsona anitzeko (Administratzaile Solidarioak edo Administratzaile Mankomunatuak) nahiz kide anitzeko (Kontseilu Errektorea) organo bat.

(31) Ikus 5. oharra.

(32) Ikus 5. oharra.

(33) Ikus 6. oharra.

(34) Ikus 5. oharra.

(35) Administratzaile Bakarra aukeratzen bada, ez da beharrezkoa paragrafo hau zenbakitzea, hurrengo paragrafoak ez baitira idatziko. Administratzaile Solidarioak edo kide anitzekoak aukeratuz gero, 2. paragrafoa ere txertatu behar da.

(36) Honako organo hauetako bat aukeratu behar da: pertsona bakarrek organo bat (Administratzaile Bakarra), pertsona anitzeko (Administratzaile Solidarioak edo Administratzaile Mankomunatuak) nahiz kide anitzeko (Kontseilu Errektorea) organo bat.

(37) Kontseilu Errektoreko kideak partzialki berritzea ere erabaki dezake kooperatibak.

(38) Administratzaile Bakarraren kasuan, ez txertatu esamolde hau: «aldi berean berrituko da erabat».

(39) Edo dagokienean, Administratzaile Solidarioak edo Mankomunatuak.

(40) Gutxienez bi kide izango dira.

(41) Administratzaile Solidarioen edo Mankomunatuen kasuan ez dago barne-kargurik.

(42) Bi administratzailek osatutako Kontseilu Errektorearen kasuan, bi kideek bertaratu beharko dute.

(43) Bi administratzailek osatutako Kontseilu Errektorearen kasuan, presidentearen botoa erabakitzailea izatea nahi bada, esanbidez aipatu behar da.

(44) Bi administratzailek osatutako Kontseilu Errektorearen kasuan, erabakia aho batez hartuko da.

(45) Estatutuetan aukeratu behar da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.