Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2010eko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 453
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/27
- Argitaratze-data: 2010/01/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan bilduta dauden aurreikuspenak bete eta garatuko dira 2010ean. Orokorrean hartuta, Agindu honetan ez dira errepikatuko adierazitako Dekretuko edukiak, baina diru-laguntzen deialdi horretara aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu beharko dituzte eduki horiek.
Dekretu horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen babesean, esku-hartze sozialaren jarduerak pertsona, familia eta talde guztien autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babesteko eta sustatzeko jarduerak dira.
Aipatutako Dekretuaren arabera, halaber, sustatze-lan horretan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere berariazko erantzukizuneko ikuspegiak eta zeharkako politikak hartu behar ditu kontuan batez ere, hala nola gizarteratzearekin, familiarekin, haurrekin eta nerabeekin, droga-mendetasunekin, immigrazioarekin, dibertsitate eta askatasun afektibo eta sexualarekin lotuta daudenak, baita desgaitasunarekin eta mendekotasunarekin, adinekoekin eta, bereziki, genero-berdintasunarekin lotuta daudenak ere.
Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio irabazi-asmorik gabeko erakundeek gauzatzen dituzten esku-hartze sozialeko jarduerak sustatzen, bereziki lurraldez gaindiko eremukoak direnak, hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoan gauzatzen direnak.
Dekretu horretan aurreikusten diren diru-laguntza lineak honako hauek dira:
Gizarte esku-hartzerako jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin.
Gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak.
Gizarte esku-hartzerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak.
Horren guztiaren ondorioz, honako hau
Agindu honen xedea esku-hartze sozialeko eremuan gauzatzen diren jarduerak gauzatzeko diru-laguntzetarako 2010eko deialdia egitea da. Jarduera horiek pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera bideratuta daude, bereziki honako gai hauetan biltzen badira edo horiei buruzkoak badira:
gizartezerbitzuak
gizarteratzearekin
familiaren babesarekin
droga-mendetasunen prebentzioarekin eta horren ondoriozko arriskuen eta kalteen murrizketarekin
haurrak eta nerabeak zaintzearekin eta babestearekin
etorkinen integrazioarekin eta, oro har, kulturartekotasunarekin
adinekoak zaintzearekin eta babestearekin
mendetasun-egoeran, eta, orokorrean, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak zaintzearekin eta babestearekin
askatasun eta dibertsitate afektibo-sexualarekin
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 1.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, laguntza jasotzen duten jarduerek egokitu beharko dute esku-hartze sozialaren esparruarekin zerikusia duten arauetan eta plangintza estrategikoan jasotako printzipio eta jarraibideetara, batez ere ondokoetan jasotzen direnetara:
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
Gizarteratzeko Erakundeen arteko II. Plana.
13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei Laguntzekoa.
Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II. Plana.
18/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, droga-mendetasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Droga-mendetasunei buruzko V. Plana.
3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa.
Immigrazioko II Euskal Plana.
17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntariotzari buruzkoa.
Boluntariotzaren II. Euskal Plana.
Jarduerak gauzatzeko epea 2010eko ekitaldia da.
Diru-laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Diru-laguntzen bateragarritasunari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Zuzenketei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Eskaerak idazki normalizatu bidez egingo dira. Idazki hori I. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta honako helbide honetan dago eskuragarri: www.euskadi.net/tramiteak/diru-laguntzak. Eskabide-orri horren atal guztiak behar bezala bete beharko dira eta erakunde eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko du; horretaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).
Eskabide-orria dagokion diru-laguntza lineari dagokion kudeaketa-organora bidaliko da, linea horretan aurreikusten den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera (Donostia kalea, 1- 01010 Gasteiz) bidali beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Nolanahi ere, eskaera kudeatzeko ardura duen Zuzendaritzak eta/edo Balioespen Batzordeak beharrezko irizten dioten informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango diete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera balioestearren.
Diru-laguntzarako eskabide-orriarekin batera (I. eranskina) honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira edo Agindu honi dagokion beste eskabideren batekin batera entregatzen badira izan ezik:
Jarduera azaltzeko memoria, idazki normalizatu bidez. Idazki hori II. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta honako helbide honetan dago eskuragarri: www.euskadi.net/tramiteak/diru-laguntzak. Paperean aurkezteaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).
Erakundearen estatutuen edo erregelamendu ofizialen kopia, izan daitezkeen aldaketekin.
Laguntza jasotzeko eskaera sinatzen duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua (baldin eta aurreko dokumentuan argi eta garbi ikusten ez bada).
Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.
Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia edo, hala badagokio, hirugarrenaren datuak aldatzeko eskabidea.
Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Erakunde onuraduna Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta ez balego enpresaburu gisa, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du hori egiaztatzeko, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizun-adierazpenarekin batera. Adierazpen horretan Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela adieraziko da.
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzerakoan aurkezten diren datuak fitxategi automatizatu batean sartuko dira, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik. Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarren batzuei edo erakundeei laga, eta fitxategia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak erakunde eskatzaileei ematen dizkien laguntzak kudeatzeko baino ez da erabiliko. Hala nahi badutenek, legean aurreikusten diren sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatu daitezke, laguntza-lerro bakoitza kudeatzen duen organoari zuzendutako idatzi baten bidez.
Deialdi honetako diru-laguntza lineetara aurkeztutako eskaerak balioesteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 14 artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Horretarako, eta adierazitako Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide komunekin eta Dekretu horretan biltzen diren gainerako joerekin bat etorriz, diru-laguntza linea bakoitzari dagokion kapituluan, dagokion haztapenarekin, linea horietako bakoitza balioesteko irizpideak zehaztuko dira, eta horiei esker eskaeren arteko hurrenkera ezarri ahal izango da.
Diru-laguntzen ordainketari eta alderdiek dituzten beste betebehar batzuei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 12. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango du eskaera aurkeztu deneko diru-laguntza linearako aurreikusitako zenbatekoaren % 4 gainditu.
Erakunde onuradunek, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute diruz lagun daitekeen jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean:
Diruz lagundutako jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera. Eredu hori Agindu honi erantsi zaio III. eranskin gisa (www.euskadi.net/tramiteak/diru-laguntzak helbidean dago eskuragarri), eta atal guztiak behar bezala beteko dira.
Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, gastua Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen zinpeko aitorpena jaso beharko da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazi beharko dira. Gastua justifikatzeko egiaztagiriek bat etorri beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren kontzeptu guztiekin, eta aurrekontuaren guztizkoari dagokionez kontzeptu horietako bakoitzak duen ehunekoaren araberakoak izango dira.
Dokumentazio publikoa, jarduerarekin lotuta dagoena.
Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Erakunde onuraduna Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta ez balego enpresaburu gisa, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du hori egiaztatzeko, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizun-adierazpenarekin batera. Adierazpen horretan Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela adieraziko da.
Emandako laguntzaren kontura egindako gastuak diruz lagundutako jarduerak gauzatzearekin lotuta egongo dira nahitaez. Gastu horiek justifikatzeko ondoren azalduko ditugun dokumentuak hartuko dira baliozkotzat, eta dokumentu horiek dagokion egunetik aurrera gutxienez bost urtez gorde eta eskura eduki beharko ditu erakundeak. Aipatutako dokumentuak honako hauek dira:
Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Baliagarria izateko, faktura orok 2010ekoa beharko du izan eta honako datu hauek bildu:
1. Zenbakia eta, hala badagokio, seriea.
2. Izen-abizenak edo enpresaren izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorlearen eta hartzailearen helbidea edo, hala badagokio, establezimendu iraunkorraren kokapena, ez-egoiliarrak badira.
3. Eragiketaren azalpenaren eta kontraprestazio osoaren deskribapena. Eragiketa Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita ez badago, zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak adierazi beharko dira fakturan, baita zerga-tasa eta jasanarazitako kuota ere. Kuota prezioaren barruan jasanarazten denean, ezartzen den zerga-tasa bakarrik adieraziko da, edo «BEZa barne» adierazpidea, hori egiteko baimena Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudian jasota badago.
4. Fakturaren igorpen-data.
Arauarekiko salbuespenak fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio ez jaso behar izatea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako tiketekin ordezkatzea, eta abar fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan bildutakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan, baita arestian adierazitako zenbait paragrafo aldatzen edo indargabetzen dituzten ondorengo arauetan ere.
Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatuak, betiere erakunde finantzatzaileek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
Langileei dagozkien gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatzen direnak.
Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egindako eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaindu behar ez duten noizbehinkako lanen kasuan, gastuaren erakunde onuradun igorlearen ordezkariak sinatutako idazki bidez justifikatuko dira gastuak. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idazki horrek: igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; hartzailearen jaso izana eta sinadura; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko PFEZa atxikipena.
Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu behar diren boluntarioen asegurua bi polizek osatu beharko dute, bata istripu-poliza izango da, eta bestea erantzukizun zibileko poliza; azkenekoaren kasuan, aseguratutako 300.506,05 euroko gutxieneko zenbatekoa izango du ezbeharragatiko eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko polizari atxikitako pertsona bakoitzeko. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.
Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarriaren oinarriaren gainean, laguntza eman eta ondorengo bost urtetan egiaztatuko dira, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak egin behar dituen gainerako ikuskapenak, jarraipena eta kontrola alde batera utzi gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.2 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: gizarte esku-hartzerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 8.000.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan arautzen den Kide Anitzeko Organoan, gainera, honako hauek hartuko dute parte: Immigrazio Zuzendaritzak, Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzak, Droga Gaietako Zuzendaritzak eta Gizarteratzeko Zuzendaritzak.
Diru-laguntza linea honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren, bideragarritasunaren eta ebaluagarritasuna barne: 15 puntu arte.
Jarduerari erantzuna eman nahi dion egoeraren eta horren helburuen egokitasuna eta garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua barne: 15 puntu arte.
Familia- eta komunitate-ikuspegiaren aplikazioan izandako merezimendu bereziak, familiaren eta komunitateen arteko harremanetan laguntzen dutenak: 10 puntu arte.
Esku-hartze sozialaren eremuaren eta beste eremu batzuen (hezkuntza- eta osasun-arloko esku-hartzea edo enpleguari buruzko esku-hartzea) arteko koordinazioa: 10 puntu arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi sektore-eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familia, droga-mendetasunak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea, gutxieneko ordezkaritza dutenak, diru-laguntza linea bakoitzeko jardueretan. 10 puntu arte.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntu arte.
Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala, hainbat lurralde historikotako pertsonek jardueran parte hartzeko duten benetako aukera hartuta halakotzat: 5 puntu arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi sektore-eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familia, droga-mendetasunak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntu arte.
Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta hasitako politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia: 5 puntu arte.
Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu arte.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena eta ekonomia solidarioa (pertsona hartzaileek esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea, eta erakundea onura publikokoa edo gizarte-interesekoa dela adierazten duen deklarazioaren jabe izatea barne) 5 puntu arte.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntu arte.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntu arte.
eta b) puntuetan azaltzen diren irizpideetan gutxienez 7 puntu lortzen dituzten eskaerek soilik jaso ahal izango dute diru-laguntza.
Diru-laguntza linea horretan, diruz lagundutako jarduerari ezin izango zaio emandako laguntzaren % 10 baino gehiago egotzi zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.3 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 1.183.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan arautzen den Kide Anitzeko Organoan, gainera, honako hauek hartuko dute parte: Immigrazio Zuzendaritzak, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak, Droga Gaietako Zuzendaritzak eta Gizarteratzeko Zuzendaritzak.
Diru-laguntza linea honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren, bideragarritasunaren eta ebaluagarritasuna barne: 15 puntu arte.
Jarduerari erantzuna eman nahi dion egoeraren eta horren helburuen egokitasuna eta garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua barne: 15 puntu arte.
Jarduera hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin gauzatzea, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak autonomia-eremuko erakundeen, sareen edo federazioen dinamika aktiboetan kokatzen laguntzea eta politika publikoen adierazpena, betearazpena eta ebaluazioa esku-hartze sozialaren eremuan kokatzen laguntzea ere: 15 puntu.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena eta ekonomia solidarioa (pertsona hartzaileek esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea, eta erakundea onura publikokoa edo gizarte-interesekoa dela adierazten duen deklarazioaren jabe izatea barne) 10 puntu.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi sektore-eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familia, droga-mendetasunak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea, gutxieneko ordezkaritza dutenak, diru-laguntza linea bakoitzeko jardueretan. 10 puntu arte.
Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala, hainbat lurralde historikotako pertsonek jardueran parte hartzeko duten benetako aukera hartuta halakotzat: 10 puntu arte.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntu arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi sektore-eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familia, droga-mendetasunak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntu arte.
Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta hasitako politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia: 5 puntu arte.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntu arte.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntu arte.
eta b) puntuetan azaltzen diren irizpideetan gutxienez 7 puntu lortzen dituzten eskaerek soilik jaso ahal izango dute diru-laguntza.
Diru-laguntza linea horretan, diruz lagundutako jarduerari ezin izango zaio emandako laguntzaren % 15 baino gehiago egotzi zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.4 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze soziala produzitzera eta esku-hartze horretarako erabilgarria den jakintza lortzera bideratutako jarduerek, hala nola, prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek, argitalpenak egitea eta hedatzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 480.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan arautzen den Kide Anitzeko Organoan, gainera, honako hauek hartuko dute parte: Immigrazio Zuzendaritzak, Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzak, Droga Gaietako Zuzendaritzak eta Gizarteratzeko Zuzendaritzak.
Diru-laguntza linea honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa; kalitate hori berritzailea izateak, landuko diren gaiek eta irakasleen, txostengileen eta/edo ikertzaileen prestakuntzak zehaztuko dute: 15 puntu arte.
Landuko den gaiaren egokitasuna, garrantzia, gaurkotasuna eta aukera, gai hori jaso lezaketen pertsonen kopurua eta, hala badagokio, bertaratuen edo parte-hartzaileen balioespena: 15 puntu arte.
Esku-hartze sozialaren eremua, eta, bereziki, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema antolatzen eta bideratzen laguntzea: 10 puntu arte.
Gizarteratzeko zeharkako politikak, droga-mendetasunak, familia, immigrazioa edo askatasun eta dibertsitate afektibo eta sexuala antolatzen laguntzea gizarte-babesaren sektore-arlo nagusiekin, hala nola hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte-zerbitzuekin: 10 puntu arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi sektore-eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familia, droga-mendetasunak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea, gutxieneko ordezkaritza dutenak, diru-laguntza linea bakoitzeko jardueretan. 10 puntu arte.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntu arte.
Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala, hainbat lurralde historikotako pertsonek jardueran parte hartzeko duten benetako aukera hartuta halakotzat: 5 puntu arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi sektore-eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familia, droga-mendetasunak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntu arte.
Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta hasitako politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia: 5 puntu arte.
Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu arte.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena eta ekonomia solidarioa (pertsona hartzaileek esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea, eta erakundea onura publikokoa edo gizarte-interesekoa dela adierazten duen deklarazioaren jabe izatea barne) 5 puntu arte.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntu arte.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntu arte.
eta b) puntuetan azaltzen diren irizpideetan gutxienez 7 puntu lortzen dituzten eskaerek soilik jaso ahal izango dute diru-laguntza.
Diru-laguntza linea horretan, diruz lagundutako jarduerari ezin izango zaio emandako laguntzaren % 10 baino gehiago egotzi zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.
Lehenengoa. Ordezko erregimena
Agindu honetan esanbidez aurreikusi ez den orori dagokionez, Agindu honetan honako hauetan biltzen diren aurreikuspenak aplikatuko dira: urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, eta euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan biltzen direnak.
Bigarrena. Errekurtsoak
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aginduaren aurka, alderdi interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindua aipaturiko aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Hirugarrena. Ondorioak
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 27a.
Enplegu, eta Gizarte Gaietako sailburua.
MARIA GEMMA ARANZAZU ZABALETA ARETA.
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO (*)
IFZ edo NAN / NIF edo DNI..............................................3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ...............................
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos
.............................................................................
ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)
A. HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
B. BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Data/Fecha
Sinadura/Firma
(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.
Argibideak/Observaciones:
(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.
(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar
(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:
Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.
Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO
BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA
SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO
DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.