Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urtarrilaren 12koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez erabaki da Donostia-San Sebastiángo Altza auzora zabaltzea birgaitze integratuko areentzat oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1275
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/12
- Argitaratze-data: 2010/03/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ekonomia
Testu legala
Donostiko Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areentzat jarrita dauden diru-laguntzak eskatzeko, Donostiko Altza auzorako. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen eta justifikazio memoria, azterlan urbanistikoa, ekonomia eta finantza azterlana eta jarduketa-programa.
Espedientean jasotzen diren agirietan, hau da, Donostiko Udalak aurkeztutako mugaketa planoan, inguruaren begizko ikuskapenean eta udalerriko Plan Orokorrean eremu horren jardute-esparrua mugatzen da, eta hori Agindu honekin batera doan planoan zehazten da.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko burua da espediente hau ebazteko organo aginpideduna, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ohartemandakoaren arabera, eskaera data kontuan izanda hori baita aplikatzeko araudia.
Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Saileko buruak Birgaitze Integratuko Areentzat finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie horretarako Agindua emanda aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar denean.
Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta hirigintza-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Bilboko Gurutze auzoa, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak 2010eko urtarrilaren 11n emandako txostenaren arabera.
Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areentzako diru-laguntzak ematea Donostiko Altza auzoan burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei.
Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 12a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.