Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen inguruko zenbait agindu aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 6770
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/10
- Argitaratze-data: 2009/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak (2008ko martxoaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 59. zenbakian argitaratua) 6. artikuluan arautzen ditu babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak. Bertan xedatzen denez, prezioak kalkulatzeko etxebizitzaren edo eranskinaren azalera erabilgarriaren metro koadroa sailburuaren agindu bidez zehaztuko den zenbaki batekin bidertuko da, betiere etxebizitzaren motaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen kokapenaren arabera.
Arau hori garatzeko onartu zen babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Agindua, eta 2008ko maiatzaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 100. zenbakian.
Une honetan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila aztertzen ari da babespeko etxebizitzen gehienezko prezioari buruz indarrean dauden araudiak, gaur egungo errealitate sozial eta ekonomikora egokitzeko, hain zuzen.
Arautze hori 2010eko ekitaldiaren barruan egingo da, baina bitartean, garrantzi txikiagoko zenbait neurri hartu behar dira, egoerak orekatzeko eta abagune honetan bidegabeak liratekeen zirkunstantziak saihesteko.
Horrela bada, aldatu egin behar dira 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren I. eta II. eranskinak, antzerako ezaugarriak dituzten udalerrietan babespeko etxebizitzek salmentako gehienezko prezio bera izan dezaten. Bereizketa egiteko kontzeptu objektibo bat erabiliko da, biztanleen kopurua, hain zuzen. Horrela, 15.000 biztanletik gora dituzten udalerri guztiak I. eranskinean bilduko dira.
Prezioak automatikoki eguneratzeari buruzko 4. paragrafoa ezabatu egingo da, 39/2008 Dekretuko aurreikuspenekin bat ez datorrelako.
Bestalde, krisi ekonomikoa dela-eta, babes ofizialeko etxebizitza bat erosketa-erregimenean esleitu zaizkien pertsona askok uko egin behar izan diote langabezian daudelako eta ezin dutelako ordaindu. Uko egite horren ondorioz, pertsona horiek ezin dute parte hartu ondoko bi urteetan egingo diren esleipen-prozeduretan, sarbide-erregimen eta etxebizitza-mota bereko esleipen-prozeduretan, hain zuzen. Hala dago xedatuta babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 3.4 artikuluan. Agindu hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2008ko maiatzaren 12an (88. zenbakia) eta aipatutako 39/2008 Dekretuak 12. artikuluan xedatutakoa garatzeko. Logikoa denez, uko egite horiek ez dira aurkezten dituzten pertsonen borondatearen araberakoak eta ez dira zigortu behar. Beraz bada, aldatu beharra dago Agindu hori eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Agindua, etxebizitza eskatzaileen erregistroa arautzen duena (2008ko maiatzaren 12ko EHAA, 88. zenbakia). Horietako lehenengoa aldatu egiten da, era berean, 17. artikuluan aurkitutako disfuntzio bat zuzentzeko.
Ondorioz,
Ezabatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren 2. artikuluko 4. paragrafoa.
Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren I. eranskina. Honela geratuko da idatzita:
Laudio
Vitoria-Gasteiz
Bizkaia
Amorebieta-Etxano
Barakaldo
Basauri
Berango
Bermeo
Bilbao
Durango
Erandio
Ermua
Galdakao
Gernika-Lumo
Getxo
Leioa
Mungia
Portugalete
Santurtzi
Sestao
Sopelana
GIPUZKOA
Andoain
Arrasate
Astigarraga
Donostia-San Sebastián
Eibar
Errenteria
Hernani
Hondarribia
Irun
Lasarte - Oria
Lezo
Oiartzun
Pasaia
Tolosa
Zarautz
Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren II. eranskina. Honela geratuko da idatzita:
Amurrio
Agurain
Oyón-Oion
Bizkaia
Abadiño
Abanto Zierbena
Alonsotegi
Arrankudiaga
Arrigorriaga
Bakio
Balmaseda
Barrika
Berriz
Derio
Elorrio
Etxebarri
Gorliz
Gueñes
Igorre
Iurreta
Larrabetzu
Lekeitio
Lemoa
Lemoiz
Lezama
Loiu
Markina-Xemein
Muskiz
Ondarroa
Urduña
Urtuella
Plentzia
Sondika
Ugao-Miraballes
Urduliz
Trapagaran
Zaldibar
Zalla
Zamudio
Zaratamo
Zeberio
Zierbena
Ziortza-Bolibar
GIPUZKOA
Aretxabaleta
Azkoitia
Azpeitia
Beasain
Bergara
Deba
Elgoibar
Eskoriatza
Getaria
Ibarra
Lazkao
Legazpi
Oñati
Ordizia
Orio
Soraluze-Placencia de las Armas
Urnieta
Urretxu
Usurbil
Villabona
Zestoa
Zizurkil
Zumaia
Zumarraga
Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 4. artikuluko 3. paragrafoa. Honela geratuko da idatzita:
Etxebizitza baten esleipendun izateari uko egiteak, ukatzen denetik bi urteko epean sarrera-erregimen bereko eta etxebizitza-tipologia bereko etorkizuneko prozeduretan parte hartzeko aukera ezabatuko du. Hala ere, honako uko egite hauek ez dira kontuan hartuko:
Bizikidetza-unitatearen kide bakoitzeko 15 m2 erabilgarriko ratioa baino azalera txikiagoa duen etxebizitza baten esleipena bada.
Erosketa-erregimeneko esleipenetan, dena delako esleipen-prozeduran parte hartzeko konputagarriak diren lanaren etekinengatiko sarrerak izan dituzten pertsonak eta esleipena jakinarazteko unean langabezian aurkitzen direnak.
Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 17. artikuluko 2. paragrafoa. Honela geratuko da idatzita:
Dokumentazioa ez aurkeztea, kontratua adierazitako epean ez sinatzeak edo esleipenduna aurki ezin izateak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako metodoak amaitzen direnean, esleitutako etxeari uko egin zaiola ulertzea eragingo du eta dagokion lurralde ordezkariari ahalmena emango dio hutsik dagoen etxebizitzarako beste hautatu bat adierazteko, dagokion zerrendaren ordenari jarraiki.
Ezabatu egiten dira babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 17. artikuluko 3., 4., 5., 6. eta 7. paragrafoak.
Aldatu egiten dira etxebizitza eskatzaileen erregistroa arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoak. Honela geratuko dira idatzita:
Bi etxebizitza-esleipeni esanbidez uko egitea edo etxebizitza bakar bati isilbidez uko egitea, betiere isilbidezko uko-egite hori dagoela aintzat hartuz, Administrazioak esleipen hori aurreikusitako bideetatik jakinarazteko betebeharra bete ondoren, esleipenduna aurkitu ez bada edo harekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan bada.
Erosketa-erregimeneko esleipenetan ez da etxebizitzari uko egitea aintzat hartuko, dena delako esleipen-prozeduran parte hartzeko konputagarriak diren lanaren etekinengatiko sarrerak izan dituzten pertsonenak, esleipena jakinarazteko unean langabezian aurkitzen diren pertsonenak, alegia.
Etxebizitza-esleipen bakar bati uko egitea, eskatutako etxebizitza mota eta erregimen bakarra baldin bada. Ez dira kontuan hartuko aurreko ataleko bigarren paragrafoan aipatutako uko egiteak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: AGINDUA, 2008ko maiatzaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzkoa.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duena.