Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urriaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, urriaren 20ko 572/2009 Dekretuaz erabakitako Euskadiren zor publikoaren jaulkipenaren ezaugarri batzuk finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5745
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/21
  • Argitaratze-data: 2009/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Urriaren 20ko 572/2009 Dekretuaren bidez erabakitzen da Euskal Autonomia Erkidegoak zazpiehun milioi euroko zor publikoa jaulkitzea 700.000.000 -amortizagarria eta obligaziotan eratua- jaulkitzeko erabakiari buruzkoa.

Dekretu horren 7. artikuluarekin bat etorriz eta Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko hirugarren paragrafoan agindutakoaren arabera, zortzapenaren alorreko eskumenak dituen sailari dagokio dekretu horretan jaulkipenari buruz zehaztu ez diren ezaugarriak finkatzea, dekretuan jasotako aurreikuspenen barruan.

Horren haritik, zortzapenaren alorreko eskumenak Ekonomia eta Ogasun Sailak ditu, hala xedatzen baitu maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituenak.

Ondorioz, hau