Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 6koa, Justizia eta Herri Administrazio sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak datu pertsonalen zenbait fitxategi automatizatu sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 5006
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/06
- Argitaratze-data: 2009/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak
Testu legala
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20.1 artikuluan ezartzen duenez, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratutako xedapen orokorraren bidez bakarrik sortu, eraldatu edo ezaba daitezke Administrazio Publikoetako fitxategiak. Artikulu beraren 3. paragrafoan adierazten da fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategi horien norakoa ezarriko dela edo, hala denean, fitxategi horiek suntsitzeko hartutako neurriak.
Arau osagarri moduan, baina ez aipatuaren ordezko moduan, aplikagarria da otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa. Lege autonomiko horrek 4.1 artikuluan ezartzen du, aipatutako oinarrizko arauak bezala, fitxategiak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko, nahitaezkoa dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian xedapen orokor bat argitaratzea. Bestalde, 18. artikuluan, Datuak Babesteko Erregistroa arautzen du. Erregistro horretan, besteak beste, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren fitxategiak inskribatu behar dira, halaxe ezartzen baita 2.1 artikuluan, arauaren aplikazio-eremua jasotzen den artikuluan, alegia. Horrela, agindu honen bidez sortzen eta aldatzen diren fitxategiak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribatu beharko dira, bulego horrek ezartzen duen eredu normalizatuaren bitartez, fitxategiak sortzeko eta aldatzeko xedapenaren kopia bat helaraziz.
Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazioko lehendakariordearen 2004ko martxoaren 2ko Aginduren bitartez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko datu pertsonaleko fitxategiak arautu ziren.
Era berean, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urtarrilaren 15eko Aginduaren bitartez, aipatutako 2004ko martxoaren 2ko Agindua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko datu pertsonaleko fitxategiak arautzen dituena, aldatu zen.
Arestian esandakoari jarraituz, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen datu pertsonalen fitxategiak eguneratzeko asmoz, fitxategiok Eusko Jaurlaritzaren 2002ko uztailaren 16ko Akordioaren edukietara egokitzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren datu pertsonalei buruzko fitxategi automatizatuen segurtasunaren antolaketari buruzko Akordioa), honako agindu honek aldatu egiten du datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen aurreko xedapena, eta beste hauek sortzen ditu: IVAPen sarrera-irteeren erregistroaren fitxategia, hizkuntza-kontsultei buruzko Duda-muda fitxategia eta ikerketen sustapena izeneko fitxategia.
Azaldutako guztiaren ondorioz, honako hau
Datu pertsonalen honako fitxategi automatizatu hauek sortzen dira, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen datu pertsonalen fitxategi automatizatuen multzoari eransten zaizkio: IVAPen sarrera-irteeren erregistroaren fitxategia, hizkuntza-kontsultei buruzko Duda-muda fitxategia eta ikerketen sustapena izeneko fitxategia.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko dizkio agindu honetan bildutako datu pertsonalen fitxategiak, horretarako ezartzen den prozedura normalizatuaren bitartez, fitxategiok Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistroan inskribatzeko eta horren ondoren Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan baterabiltzeko.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 6a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Fitxategia: Sarrera-irteeren erregistroa.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak:
Erakundean, dela paperean, dela modu telematikoan, sartzen diren eta handik irteten diren agirien erregistroa eta kontrola. Fitxategiak honako atal hauek dauzka:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen
(IVAPen) Erregistro Orokorra: Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen
(IVAPen) Bizkaiko Erregistro Osagarria: Errekalde zumarkalea, 18-1. - 48009 Bilbao.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen
(IVAPen) Gipuzkoako Erregistro Osagarria: San Bartolome kalea 28 - 20007 Donostia-San Sebastián.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen
(IVAPen) Ikasketa eta Argitalpen Zerbitzua: Unibertsitateko etorbidea, z/g - 20560 Oñati (Gipuzkoa).
IVAPen erregistro telematiko orokorra.
Datuen jatorri diren pertsonak edo taldeak:
IVAPera, dela paperean, dela telematikoki, bidaltzen diren agirien igorleak.
IVAPek, dela paperean, dela telematikoki, bidaltzen dituen agirien hartzaileak.
Datuak biltzeko prozedura:
Erregistroan aurkezten diren agiriak:
Paper-euskarrian.
Telematikoki.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak.
Jakinarazpeneko datuak.
Datu-lagapenak:
Ez da horrelakorik egiten.
Fitxategiaren erantzukizuna duen organoa:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak zein zerbitzu edo ataletan erabil ditzakeen doakionak.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia.
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Segurtasun-neurrien maila:
Oinarrizko maila.
Fitxategia: Duda-muda. Hizkuntza-kontsultak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak:
Euskarari buruzko hizkuntza-kontsulten kudeaketa. Edozein interesdunek egin ditzake horrelako kontsultak, Duda-Muda doako zerbitzua erabilita.
Egindako kontsultaren erantzuna bidaltzea.
Datuen jatorri diren pertsonak edo taldeak:
Webaren bidez euskarari buruzko hizkuntza-zalantzaren bat bidaltzen dutenak.
Datuak biltzeko prozedura:
Telematikoki, web-inprimaki baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak.
Jakinarazpeneko datuak.
Datu-lagapenak:
Ez da horrelakorik egiten.
Fitxategiaren erantzukizuna duen organoa:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak zein zerbitzu edo ataletan erabil ditzakeen doakionak.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia.
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Segurtasun-neurrien maila:
Oinarrizko maila.
Fitxategia: Ikerketen sustapena.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak:
IVAPen ikerketen sustapeneko programa guztiak kudeatzea, norgehiagokako deialdiak nahiz berariazko enkargu edo proiektuak barne direla.
Datuen jatorri diren pertsonak edo taldeak:
Ikerketak esleitzeko norgehiagokako prozeduretan parte hartzen duten guztiak.
Berariazko proiektu edo enkarguetan jarduten duten ikertzaileak.
Datuak biltzeko prozedura:
Hautaketa-prozesuaren deialdia eskatuta, edo proiektua aurkeztuta edo enkargua proposatuta:
Paper-euskarrian.
Telematikoki.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak.
Jakinarazpeneko datuak.
Curriculum vitae-a eta hura egiaztatzeko dokumentazioa.
Esleipeneko deialdiaren garapenari eta ikerketaren beraren bilakaerari buruzko dokumentazioa.
Programa, enkargu edo proiektuaren hasieratik amaiera arte gerta daitezkeen gorabeherak.
Zuzenean programaren ondorio diren administrazio-arazoak, programa, proiektua edo enkargua amaitu ondoren aurkez daitezkeenak (batik bat, baliabideak, erreklamazioak, ziurtapenak).
Amaitutako ikerketak.
Datu-lagapenak:
Ez da horrelakorik egiten.
Fitxategiaren erantzukizuna duen organoa:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak zein zerbitzu edo ataletan erabil ditzakeen doakionak.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia.
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Segurtasun-neurrien maila:
Oinarrizko maila.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 15ekoa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pert
- Ikus: AGINDUA, 2004ko martxoaren 2koa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu denarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertson