Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko apirilaren 29koa, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena. Horren bidez, BGAEen hainbat jarduera egitea arautzen duen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren zenbait manu garatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2380
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/29
  • Argitaratze-data: 2009/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu honen bidez, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretua zati batez garatzen da. Dekretu horren bidez, Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeen (BGAE) zenbait jarduera egitea arautu zen.

Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretu horren 1. artikuluan, aurreikuspen planak dauzkaten BGAEak arautu ziren, aurreikuspen planen inguruan egiten dituzten jardueretarako soilik.

Agindu honek funtsezko hiru esparru garatzen ditu: BGAEek egiten dituzten jarduerei ematen zaizkien eskubide eta betebeharretan bereizketa egokia egitea, BGAEren ohiko jardunbidearen ondorioz (finantza-bitarteko jakin batzuk erabiltzeagatik) arrisku handiagoa sortzen den gaien garapena eta, azkenik, entitate horien gardentasuna.

Lehenengo kapituluan barne prozedura baten artikulazioa lantzen da, BGAEek egiten dituzten zenbait jarduerengatik sortzen diren erantzukizunak bereizten direla bermatzeko: batetik, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuan sartutako jarduerak eta, bestetik, aurreikuspen planei lotutakoak. Irizpide bera erabiltzen da BGAE batean dauden aurreikuspen planetatik eratorritako eskubide eta betebeharrekin.

Bigarren kapituluan, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11.6 artikuluko d) idatz-zatia garatzen da. Lan modalitateko aurreikuspen planak osatzen dituzten BGAEek, errenta finkoko beren zorroan orokorra ez den balorazio irizpide bat erabili ahal izateko bete behar dituzten betekizunak arautzen ditu (otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuaren 16.1.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako), baita hornidura teknikoak estaltzea ere. Zehazki, hemen, lan modalitateko aurreikuspen planei esleitu zaizkien errenta finkoko zorroetarako kostu amortizatuko irizpide bat erabiltzea baimentzen da, diru bihurtzeko baloreko irizpide orokorra erabili beharrean, plan hauen irizpide bereziak kontuan izanik.

Hirugarren kapituluan, finantza-bitarteko eratorriekin eta egituratutako aktiboekin aritu nahi duten BGAEek eduki behar duten kontrol prozedurak arautzen dira, bitarteko horiekin jarduteari lotutako berariazko arriskuen aurrean. Zentzu horretan, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluko b) idatz-zatiarekin bat etorriz, multzo heterogeneo honetan dauden ezberdintasun handiak kontuan izanik, aktiboen kategoria honetan aktibo egokitzat jotzeko derrigorrezko ezaugarriak zehazten dira, otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuaren 16.1.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta hornidura teknikoak estaltzea ere bai. Gainera, finantza-bitarteko eratorriak estalduratik edo inbertsiotik eratorriak direla adierazteko irizpideak eta kalifikazio horretatik eratorritako ondorioak arautzen dira. Era berean, BGAE batek bitarteko horietako bat erabiltzean kontrako alderdi bakoitzeko bere gain har dezakeen gehienezko arriskua definitzen eta mugatzen da.

Laugarren kapituluan bi gai aztertu dira. Batetik, balore negoziagarritzat jo daitezkeen aktiboek bete beharreko betekizunak, gai honetan maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuan gai horretan ezarritako irizpideak garatze aldera. Bigarrenik, likidezia koefiziente bat eta hura estaltzeko aktibo egokien tasak ezartzea, BGAEetan izaera ez-errekurrenteko balizko prestazio, mobilizazio edo erreskateak ordaintzeko berme gisa. Era berean, zenbait xedapen sartu dira hemen, dibertsifikazio eta barreiatze irizpideak sendotzen dituztenak, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarriak.

Bosgarren kapituluan, higikor-baloreak erosteko eta saltzeko bitartekaritza gastuen portzentajea kalkulatzean BGAEek erabili behar dituzten formulak zehazten dira. Aktibo horiek aurreikuspen plan bakoitzari entitateak esleitutako aktiboen gainean daukaten errotazio ratioa ere zehazten da. Bazkidearen esku egon behar den informazioaren eta laburtutako kudeaketa txostenean urtero sartu behar den informazioaren barruan sartu behar dira bi ratio horiek, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 4. artikuluarekin bat etorriz.

Seigarren kapituluan, zenbait irizpide definitzen dira, higiezinetan eta higiezinen gaineko eskubide errealetan inbertsioak egiteko, berme egoki bat lortze aldera, otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuaren 16.1.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, baita hornidura teknikoak estaltzeko ere, tipologia honetan aktiboak inbertituz.

Zazpigarren kapituluan, bazkide babesle edo sustatzaileek sustatzen dituzten banakako aurreikuspen planak sinatzeko asmoz BGAEek egiten dituzten publizitate kanpainek errespetatu behar dituzten irizpideak definitu dira. Zenbakidun bazkideari aurreikuspen planeko pizgarri gisa eskaintzen zaizkion ordaintze mekanismoak dauzkaten kanpainetan, babesle edo sustatzaileek bete beharreko baldintzak azaltzen dira.

Era berean, sektorearen gardentasuna areagotze aldera, administrazioak BGAEen datu konparatiboei publizitatea emateko exijitzen dituen ezaugarri nagusiak garatzen dira, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 6. artikuluko azken paragrafoan definitzen diren parametroekin bat etorriz.

Agindu honen bidez, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren zenbait atal garatzen dira. Dekretu horren bidez, Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeen (BGAE) zenbait jarduera egitea arautu zen.

  1. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 1. artikuluarekin bat etorriz, aurreikuspen planei lotutako aktiboak eta pasiboak BGAEen beste jarduera batzuei (artikulu horretan ez daudenak) lotutakoetatik bereiztuta antolatu eta kudeatuko dira. Ezinezkoa izango da jarduera mota bien artean eskubideak eta betebeharrak transferitzea.

  2. Modalitate bietan sar daitezkeen jarduerak egiten dituzten BGAEek (hau da, aurreikuspen planei lotutako jarduerak eta legearen arabera egin ditzaketen beste batzuk egiten dituztenek) kudeaketa, erregistro eta kontabilizazioko barne prozedura bat eskaini behar dute, egindako jarduera bakoitzari lotutako eskubide eta betebeharrak modu independentean zehazteko helburuarekin.

  1. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 1. artikuluan ezarritako gertakizunak betetzeko helburuarekin aurreikuspen plan bat baino gehiago eratu dituzten BGAEek aurreikuspen planen arteko bereizketa edo independentzia ekonomikoa bermatu behar dute.

  2. BGAEek kudeaketa, erregistro eta kontabilizazioko barne prozedura eskaini behar dute, aurreikuspen planetako bakoitzari lotutako eskubide eta betebeharrak modu bereiztuan eta independentean esleitu ahal izateko.

Lan modalitateko aurreikuspen planak dauzkaten BGAEek, otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuaren 16.1.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta hornidura teknikoak estaltze aldera, amortizatutako kostua baloratzeko irizpidea erabil dezakete, kontabilitateko araudian ezarritakoaren arabera, beraiei esleitutako errenta finkoko aktiboak baloratzeko, aurreikuspen planeko aktiboan jarraitzeko helburuz.

  1. Balorazio arau hori aplikatzen zaien errenta finkoko aktiboak «mugaeguneratu arte mantendutako inbertsioak» izeneko kategorian, edo antzeko batean, sailkatu beharko dira beren-beregi, aplikatu beharreko kontabilitateko araudia betez. Kategoria honetako aktiboak eta gerta litezkeen balizko inkorporazio edo bajak argi eta garbi identifikatzea baimentzen duen prozedura bat ezarri beharko da.

  2. Kategoria honetan sar daitezke ELGAren barruan araututako merkatuetan negozia daitezkeen errenta finkoko eskubideak eta baloreak, finkatutako mugaegunarekin, zenbateko zehaztu edo zehazgarri baten kobrantzekin, baldin eta lan aurreikuspeneko planak dauzkan BGAEak kobrantza horiek mugaeguneratu arte kontserbatzeko benetako asmoa eta finantzatzeko gaitasuna badu.

  3. Egituratutako finantza-aktiboak, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11. artikuluko 3. idatz-zatiko b) hizkian definitutakoak, ezin izango dira kategoria honetan sartu.

  1. «Mugaegunera arte mantendutako inbertsioen» kategorian ez da finantza-aktiborik sartuko, baldin eta urteko kontuek aipatzen duten ekitaldian edo aurreko bietan kategoria honetan dauden aktiboak saldu edo birsailkatu badira, kategoriaren zenbateko osoaren aldean adierazgarria den zenbateko batean, salbu eta baldintza hauek betetzen dituzten salmentak edo birsailkapenak direnean:

    1. Mugaegunetik oso hurbil egotea, edo

    2. BGAEak diru-zenbateko nagusia ia osorik kobratu duenean gertatu direnean, edo

    3. BGAEren kontrolpean ez dagoen gertaera isolatu baten ondorio direnean, errekurrentea ez dena, eta BGAEak aurreikusi ezin zezakeena.

  2. Errenta finkoko titulu baten sailkapena «mugaegunera arte mantendutako inbertsio» gisa egokia izateari uzten dionean, BGAEren finantza gaitasunean edo asmoan aldaketa baten ondorioz, edo aurreko paragrafoaren arabera adierazgarria den zenbateko bat saltzearen edo birsailkatzearen ondorioz, titulu hori, «mugaeguneratu arte mantendutako inbertsioen» kategoriako errenta finkoko gainerako tituluekin batera, «saltzeko modukoak» kategorian birsailkatuko da eta errealizazio balioaren irizpide orokorrarekin baloratuko da.

  3. Baldin eta BGAEaren finantza gaitasun edo asmoan izandako aldaketaren batek ondorioak badakartza, edo baldin eta «mugaeguneratu arte mantendutako inbertsioak» kategoriako errenta finkoko titulu bat, «saltzeko modukoak» kategoriara birsailkatzen denetik bi ekitaldi oso igaro ondoren, errenta finkoko titulu bat «mugaeguneratu arte mantendutako inbertsioaren» kategorian birsailkatzen bada, errenta finkoaren tituluaren kontabilitateko balioa amortizatutako kostu berria izango da.

BGAE batek finantza-bitarteko eratorriak eta egituratutako aktiboak erabiliz gero, baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. BGAEek arau argiak izango dituzte, idatziz, Gobernu Batzordeak onetsiak, bitarteko eratorriak eta egituratutako finantza-aktiboak erabiltzeari buruzkoak. Arau horien artean, funtzioen banaketa eta eskuordetzea, eta zuzendaritza organo egokiaren barruan erantzukizunen deskribapena sartuko dira. Zentzu horretan, baimenak emateko, aginduak betetzeko, erabilera kontrolatzeko eta informazioa erabiltzeko funtzioak pertsona ezberdinek bete behar dituzte. Funtzio horiek BGAEko langileek edo 92/2007 Dekretuaren 12. artikuluan aipatzen diren kontratatutako erakundeetako langileek egin behar dituzte.

  2. Bitarteko eratorriak eta egituratutako finantza-aktiboak erabiltzeko kontrolak aldian behin egingo dira eta behar bezala dokumentatuko dira. Aldian behin haien emaitzen berri emango zaie erakundeko arduradun bati (aginduak betetzen dituzten pertsonak bere ardurapean ez dituena) eta, betiere, BGAEko Gobernu Batzordeari.

  3. BGAEek jarraibide argiak eduki behar dituzte, idatziz, Gobernu Batzordeak onetsiak, ondoko gaiei buruz: erabil daitezkeen bitarteko eratorrien eta egituratutako finantza-aktiboen kategoriak, onartzen diren gehienezko jarrerak, baimendutako kontrako alderdiak, eta gainera, bitarteko eratorrien kasuan, bitarteko horiek estaldura edo inbertsio helburuz kontratatzeko bete behar diren baldintzak.

    Erregulatutako merkatuetatik kanpo eragiketarik eginez gero, BGAEak ziurtatu behar du aurkako alderdiak (edo finantza bitartekariak, balego) jarreren likidezia bermatzen dutela, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11. artikuluko 3. idatz-zatiko n) hizkian ezarritakoaren arabera.

  4. BGAEak balizko gehienezko galera kalkulatzeko eredu estandarra izan behar du, inbertitzeko asmoz eskuratu diren bitarteko eratorriak erabiltzean, agindu honetako 12. artikuluan aipatzen direnak.

  1. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11.3.b) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, egituratutako finantza-aktiboa hau izango da: negozio juridiko bakar baten bidez gauzatzen diren bi (edo gehiago) aktiboren, bitarteko eratorriaren edo bien arteko konbinazioaren bidez osatzen dena. Egituratutako finantza-aktiboan honela sailka daitezke:

    1. Aktibo egituratuak, haien merkatuko balioa haiek osatzen dituzten bitarteko eratorrien edota aktiboen merkatuko balioak erabakitzen duenean, salbu eta bitarteko eratorriak baditu eta bitarteko horien azpikoa kalifikazio, indize edo kreditu gertakizun bati buruzkoa bada.

    2. Egituratutako aktiboak, haien kreditu-arriskua haiek osatzen dituzten bitartekoen kredituko arriskuaren mende dagoenean, albokoak deritzena, edo bitarteko eratorriak baditu eta haien azpikoa kalifikazio, indize edo kreditu gertakizun bati buruzkoa bada.

  2. Ez dira egituratutako finantza-aktibo izango finantza-aktibo negoziagarriak, baldin eta haien emari guzien data finkoa bada, haien zenbatekoa zehaztua edo aktiboa emateko unean metodo objektibo baten bidez zehaztu daitekeena bada, bitarteko eratorriak dauzkatenak, aurreko idatz-zatiko b) hizkian daudenetatik ezberdinak, haren emarietako edozeinen zenbatekoan edo kobratzeko edo mugaeguneratzeko datan eragina izan dezaketena, baldin eta aktiboa mugaeguneratzeko datarako izena emateko ordaindu den edo ordaindu behar den diru-zenbateko osoa bermatzen bada, operazioaren berezko gastuak kontuan izan gabe.

  3. Egituratutako finantza-aktiboak negoziagarriak edo negoziaezinak dira.

    1. Egituratutako finantza-aktiboak negoziagarriak dira baldin eta ELGAren eremuan araututako merkatuetan negoziatzeko onartu badira eta finantza-merkatu batean trafiko orokor eta inpertsonal batean sartu ahal badira, agindu honen 16.1 artikuluan ezarritako terminoen arabera.

    2. Aurreko baldintza betetzen ez dutenak negoziaezinak izango dira.

Egituratutako finantza-aktibo negoziagarriek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Agindu honetako 8.1.a) artikuluan daudenek gutxienez A mailako kreditu-kalifikazioa eduki behar dute, nazioarteko hiru kalifikazio-agentzia nagusietako batek emana.

  2. Agindu honetako 8.1.b) artikuluan daudenek gutxienez AA mailako kreditu-kalifikazioa eduki behar dute, nazioarteko hiru kalifikazio-agentzia nagusietako batek emana.

  3. Egituratutako finantza-aktibo negoziagarrien balore adierazgarriek inbertsioen egoera eta titulartasun arauak bete behar dituzte, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluan aipatzen direnak.

  4. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 11.4 artikuluan aipatzen diren dibertsifikazio eta barreiatze mugak egituratutako finantza-aktibo bakoitzari erreferentzia eginez aplikatuko dira.

    Agindu honetako artikulu honetan eta 15. artikuluan exijitzen diren kreditu-kalifikazioak Standard & Poor´sek emandakoak dira. Gainerako nazioarteko kalifikazio agentziek ematen dituztenak ere onartuko dira, horien baliokideak baldin dira.

Egituratutako finantza-aktibo negoziaezinek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  1. Horniketa teknikoak estaltzeko aktibo egokitzat hartuko dira bakarrik agindu honetako 8.1.a) artikuluan jaso direnak, eta, horrez gain, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.3.n) artikuluko i) eta ii) idatz-zatietan jasotako eskakizunak ere bete beharko dira.

  2. Egituratutako finantza-aktibo negoziaezinen balore adierazgarriek bete egin beharko dituzte maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.3 artikuluan jasotako titulartasun arauak eta inbertsioen egoerak.

  3. Albokoak identifikatuta egon beharko dira, eta maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11. artikuluan aurreikusitako aktibo motetatik batekoak edo bestekoak izan beharko dute.

  4. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.4 artikuluak aipatutako dibertsifikazio eta barreiatzearen mugak aplikatu egingo zaizkio bitarteko eratorri bakoitzari edota egitura osatzen duten aktiboei.

Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.3.n) artikuluan aurreikusitako eraginetarako, aintzat hartuko da finantza-bitarteko eratorriak kontratatzearen xedea zorroak erabat edo neurri batean gain hartutako arriskuak egoki estaltzen direla bermatzea izan dela, betiere, hurrengo baldintzak betetzen badira:

  1. Aurreikuspen planari egokitutako aktiboak arriskuan jartzen laguntzen duten ondare elementuak edo beste eragiketa batzuk egonda, eratorrien helburua arrisku hori deuseztatzea edo nabarmenki murriztea izatea.

  2. Estalitako eragiketak edo aktiboak eta haien estaldura-bitartekoak esplizituki identifika daitezela aipatutako estaldura sortzen denetik bertatik.

  3. Estalduratik eratorriaren azpikoa eta estaltzen ari diren elementuen arriskuari dagokiona berdina izatea.

    Kontrako kasuan, kontabilitate legedian estaldura eragiketa bat eraginkortzat jotzeko onartu ohi diren marjinen barruan, egiaztatu egin beharko da erlazio estatistiko onargarria eta egiaztagarria egon dela azken bi urteetan, estalduratik eratorriaren azpikoaren eta estalitako bitartekoaren artean.

    Estalduraren xede diren inbertsioen kasuan, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.4 artikuluan finkatutako mugak kalkulatzeko, jarrera garbia aintzat hartuko da estaldura aplikatu izan ondoren.

  1. Inbertsio gisa kontratatzen diren finantza-bitarteko eratorriek, aurreikuspen plan bati esleitutako aktiboak eraginkortasun gehiagorekin kudeatzeko edo errentagarritasuneko helburu zehatz bat lortzera zuzendutako kudeaketa baten esparruan, zuzenean nahiz produktu egituratu baten parte izanez, ezingo dituzte balizko galeren edo benetako galeren pean jarri aurreikuspen planari esleitutako aktiboak, horiek planari esleitutako aktibo multzoaren % 5a gainditzen badute.

  2. Balizko galeratzat hartuko da aurreikuspen plan bati esleitutako aktiboek gehienez eduki dezaketen galera, hurrengo idatz-zatian azaldutako eskemari jarraiki.

  3. Gehienez eduki daitekeen galera banaka kalkulatu beharko da aurreikuspen plan bati esleitutako aktiboak eratzen dituzten inbertsioetatik eratorri bakoitzerako, hurrengo adierazpenari jarraiki:

    Galera = 1,3 · · · P

    Non:

    • eratorriaren delta. Parametro honek irudikatzen duena eratorriaren prezioaren bariazioa da, azpiko aktiboaren prezioari dagokionez.

    • Azpiko aktiboaren urtekako hegazkortasuna. Parametro hau aldagai batek bere batez bestekoarekiko duen aldagarritasuna neurtzen duen barreiatze estatistikoa da.

      P: Azpiko aktiboaren merkatuko balorea, kalkulua egiten den data bakoitzean.

      Erositako aukeren kasu zehatzean, aurreikuspen planari esleitutako aktiboen kudeatzaileak ordezkatu egin ahalko du aurreko adierazpen matematikoarekin bat etorriz eskuratutako gehieneko galeraren kalkulua balantzean agertzen den primaren balioarekin.

      Azpiko balorea merkatuko arrisku mota bat baino gehiagori lotuta badago, galera bat kalkulatuko da azpiko aktiboaren izaeran inplizituki agertzen den arrisku mota bakoitzerako.

      Balizko gehieneko galeraren kalkuluak hurrengo betekizunak bete beharko ditu:

      1. Egunero egin beharko da.

      2. Hegazkortasuna zenbatesteko behatu beharreko oinarrizko aldia urtebetekoa edo gutxiagokoa izan beharko da kalkulua egiten den datarekiko, betiere, arriskuko faktore adierazgarri guztiak zehaztasun handiagoarekin islatzeko xedez, kasuan kasuko ereduak urtebete baino epe luzeagoko datu behaketak sartzea gomendatzen ez badu. Aukeratutako erreferentzia aldiaren tamaina adierazgarria izan beharko da estatistikoki eta denboran zehar mantendu.

      3. Datuak hiru hiletik behin eguneratu beharko dira.

        Aurreikuspen planari esleitutako inbertsioetatik finantza-bitarteko eratorrien zorroak gehienez izan dezakeen galera hurrengo metodologiaren bitartez zenbatetsiko da:

        1. Lehenik eta behin azpiko aktibo berdina duten eratorri guztien galeren batuketa aljebraikoa kalkulatuko da, jarrera luzeak eta motzak oreka daitezen.

        2. Bigarrenik, azpiko berdina duten eratorrientzako eskuratutako galeren balore absolutuen batuketa egingo da, aurreko puntuan zehaztu den moduan.

          Aurreko metodologia aplikatzearen ondotik galerak eratortzen badira eta galera horiek bat ez badatoz aurreikuspen planari esleitutako aktibo multzoan azaltzen direnekin, merkatuko baliotik eratorritako bitartekoak hasiera batean ez edukitzeagatik edo hura adierazgarria ez izateagatik, galeren kalkuluaren sistematika egokitu egin beharko zaio bitarteko eratorriaren izaerari. Horrela, egoki islatuko dira arrisku faktore adierazgarri guztiak.

  4. Artikulu honetan finkatutako muga ez zaie aplikatuko maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11. artikuluko 4. zenbakiko j) letrak adierazitako aurreikuspen planei.

Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.3.n) artikuluari dagokionez, eratorrien antolatutako merkatutzat joko dira ELGAko kide diren estatuetan kokatu, eta bitartekoen negoziazioa modu arautuan antolatzen diren horienak, egunero erregistratzen diren kotizazioen arabera egunera daitezkeen berme gordailuen sistema dutenak edo galerak eta irabaziak egunero egokitzekoa, egindako eragiketak erregistratzeko konpentsazio zentroa dutenak eta kontratuko alderdien artean jarduten duena erosle gisa jardunez saltzailearen aurrean eta saltzaile gisa eroslearen aurrean.

BGAEk une oro mantendu beharko du arrazoizko politika kontrako alderdien arriskua dibertsifikatzeari dagokionez. Edonola ere, merkatu arautuetan negoziatu ez diren finantza-bitarteko eratorrietako jarrerak, agindu honetako 16. artikuluan jasotako definizioari jarraiki, edo eratorrien merkatu antolatuetan negoziatuetakoak, kontrako alderdien arriskuaren arabera atxikita egongo dira maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.4 artikuluko c) idatz-zatian ezarritako mugetara.

Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.3.n.i) artikuluan aurreikusitako eraginetarako, BGAE batek kontratatutako finantza eratorri bateko kontrako alderdi den finantza entitate batek behar besteko kaudimena duela esango da nazioarteko hiru kalifikazio agentzia nagusietatik batek igorritako kreditu kalifikazioa A-ren berdina edo altuagoa denean.

  1. Negoziagarritzat hartzen dira, ELGAren esparruan araututako merkatuetan negoziatzeko onartuak izanda, finantza merkatu batean trafiko orokor eta inpertsonalaren xede izan daitezkeen finantza-aktiboak.

    Edonola ere, balore edo eskubide horiek finantza merkatu batean trafiko orokor eta inpertsonalaren xede direla esango da hurrengo betekizunetatik bat edo beste betetzen denean:

    1. Elektronikoki negoziatzen diren edo negoziatzen diren merkatuko indize adierazgarriaren parte diren errenta aldagarriko balore eta eskubideak direnean.

    2. Errenta finkoko ondasun eta eskubideak direnean, horietatik kontabilitateko egoera orriak lantzen diren data baino lehengo merkatuko azken hiru saioetan kotizazioren bat eskuratzea posible izanez.

    3. Errenta finkoko ondasun eta eskubideak direnean, horiei dagokienez bere kasa jarduten duen finantza agente batek behintzat publikoki prezioak eskaintzen dituenean negoziazioa xedetzat izanez eta eragiketak ixten dituenean une bakoitzean merkatuan indarrean dauden baldintzetara egokituz.

  2. 92/2007 Dekretuko 11.3 artikuluko a) idatz-zatian aurreikusitako eraginetarako, araututako merkatutzat hartuko dira ELGAren esparruan ezarrita daudenak eta 2004/39/CE Zuzentarauan, finantza-bitartekoen merkatuei buruzkoan, ezarritako baldintzak betetzen dituztenak, eta, horrez gain, baita finantza kontroleko agintari espainiarrek zehazten dituztenak ere, haien funtzionamendu baldintzak araudi komunitarioak finkaturikoekiko baliokideak direla uste izateagatik.

    Araututako merkatu horietan negoziaziorako onartutako baloreek artikulu honetako aurreko letran finkatutako negoziagarritasun baldintzak bete behar dituzte.

BGAEek, beren behar eta ezaugarriei jarraiki, gutxieneko likidezia maila ezarriko dute aurreikuspen plan bakoitzeko urtero, horretarako aktibo likidoen kasuan kasuko eskakizun aurreikuspenak jarraituz. Horiek, prestazioekin alderatuta, estalduraren maila egokia definituko dute. Gutxieneko likidezi maila hori mantendu egin beharko da ageriko gordailuetan eta diru merkatuko aktiboetan, horien epe-muga hiru hilabetetik beherakoa bada. 13. artikuluan aipatutako berme gordailuak ezingo dira sartu gutxieneko likidezia mailari atxikitako aktibo likidoen artean.

Ageriko gordailuek edo epe jakinera jarritakoek kreditu entitateetan, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11. artikuluko 3. idatz-zatiko d) letrarako aktibo egokitzat jotakoak, inolaz ere ezingo dute gainditu, osotasunean, aurreikuspen plan bati esleitutako aktibo multzoaren balioaren % 30a, ezta horien % 10a ere hari elkartutako kreditu entitate edo talde bakoitzeko. Eragin horietarako, ez dira agindu honetako 13. artikuluan aipatutako berme gordailuak zenbatetsiko.

Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.4.b) artikuluarekin bat etorriz, ez zaie mugarik aplikatuko Estatuak edo haren erakunde autonomoek, autonomia erkidegoek, udalek, ELGAko Estatuen baliokide diren administrazio publikoek edo Espainia kidetzat duten nazioarteko erakunde edo organoek jaulkitako edo abalatutako baloreetan edo finantza-bitartekoetan egiten diren inbertsioei. Jaulkipen berdin bateko baloreetan egindako inbertsioak ezingo du gainditu haren saldo nominalaren ehuneko 20a.

  1. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.4 artikuluko a) idatz-zatian finkatutako % 70aren mugan bakarrik zenbatetsi ahalko dira dekretu horretako 11.3 artikuluko c) idatz-zatian definitu diren inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzak edo akzioak, betiere, inbertsio fondoetako partaidetzak izanda, kotizatutako baloretzat hartzen badira edo negoziaziorako onartuta badaude, eta, inbertsio sozietateak izanez gero, haien akzioak trafiko orokor eta inpertsonalaren xede izan badaitezke eta araututako merkatuen negoziazioan onartuta badaude.

    Eragin hauetarako, inbertsio fondo bateko partaidetzak negoziaziorako onartutako balore direla esango da partaidetzen ordainketa egunero egin daitekeela bermatzen denean eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak finkatutako informazioa hornitzeko betebeharra betetzen badute.

  2. Inbertsio askeko inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzetan egindako inbertsioa, edo inbertsio askeko inbertsio kolektiboko erakundeen inbertsio kolektiboko erakundeetan eginikoa, 35/2003 Legeak arauturikoak horiek, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.3.k) eta 11.3.m) artikuluek aipatutako arrisku kapitaleko sozietate edo fondoek jaulkitako akzio eta partaidetzekin batera, ezingo dira, osotasunean, aurreikuspen plan bati esleitutako aktibo multzoa baino % 15 altuagoak izan.

Aurreikuspen plan batek erreferentzia gisa burtsako indize bat edo errenta finkoko bat hartzen duela ulertuko da maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11.4 artikuluko j) idatz-zatiari jarraiki, eta, beraz, letra horretan aurreikusi den salbuespena aplikatu ahalko da aurreikuspen plan bati ekarritako errentagarritasun nagusiaz gain errentagarritasun baliokidea ere bermatzen denean, gutxienez bermearen aldiaren hasierako eta amaierako indizeen baloreen arteko alderaketa eginda eskuratutako benetako balio berriaren % 70ean.

Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 4.1 artikuluko d) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraiki, aurreikuspen plan bati esleitutako balore higigarrien zorroko ekitaldi jakin bateko errotazio ratioa, portzentajeetan, honela kalkulatuko da:

Errotazio ratioa = [(Kopuru osoa1- Kopuru osoa2)/M] * 100

Balore higigarriak erostea = C

Balore higigarriak saltzea = V

Kopuru osoa 1 = balore higigarrien transakzioak guztira = C + V

Planari egindako ekarpena = A

Planaren prestazio eta erreskateak = P

Kopuru osoa 2 = Planaren transakzioak guztira = A+P

Balore higigarrien zorroko baloreen erreferentziako batez besteko orokorra = M

C, V, A, P eta M parametroak eurotan duten balio absolutuan hartuko dira. M parametroa lortzeko batez besteko aritmetikoa egin beharko da kasuan kasuko ekitaldi naturaleko hilabete bakoitza ixterakoan balore higigarrien zorroaren balioari dagozkion hamabi balioekin.

Artikulu honetan aurreikusitako eraginetarako, ez dira balore higigarri gisa zenbatetsiko aktiboak aldi baterako erostea.

Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 4.1 artikuluko d) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraiki, aurreikuspen plan bati esleitutako zorroan, ekitaldi jakin batean, ondasun higigarriak salerosteagatiko bitartekaritza gastuak, honela kalkulatuko dira:

Bitartekaritza gastuak = [G/M] * 100

Bitartekaritza gastuak balore higigarriak salerosteagatik = G

Balore higigarrien zorroko balorearen erreferentziako batez bestekoa = M

G eta M parametroak eurotan duten balore absolutuan hartuko dira. M parametroa lortzeko batez besteko aritmetikoa egin beharko da kasuan kasuko ekitaldi naturaleko hilabete bakoitza ixterakoan balore higigarrien zorroaren balio garbiari dagozkion hamabi balioekin.

  1. Ondasun higiezinak aktibo egokitzat jotzen dira horniketa teknikoak estaltzeko, hurrengo ezaugarriak betetzen badituzte:

    1. Landa lurra izan beharko da edo, hirigintzako legediarekin bat etorriz, hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri modura definitzen dena, edo amaitutako eraikinak edo etxebizitza edo lokalak. Azken horien kasuan, eraikinetako parte izanda, erregistroko finka askeak eratu behar dituzte.

    2. Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide baten lurraldearen barruan kokaturik egon.

    3. Jabetzaren Erregistroan BGAEaren izenean inskribatuta egon.

    4. Hipoteken merkatuan ondasunak baloratzeko baimena duen entitate tasatzaile batek tasazioa eginda egon, horretarako hornidura teknikoak estaltzeko egokiak diren higiezinak baloratzeko dauden berariazko arauak jarraituz.

    5. Pro indiviso erako kuota edo partaidetzen kasuan, erregistroan identifikatuta egon beharko dira eta askatasunez eskualdatzeko moduan egon. Ibilgailuak aparkatzeko tokiez ari bagara, jabetza nagusiaren ondoan egon beharko dira, eta, horrela ez badaude, erregistroan identifikatuta egon beharko dira eta askatasunez eskualdatzeko moduan egon.

    6. Hipotekatutako higiezinak badira eta kargak ondasun bati baino gehiagori eragiten badio, banakakotu egin beharko da bakoitzari dagokion erantzukizuna.

    7. Suteen eta edukiari kalte egin diezaiokeen beste zenbait kalteren aurkako arriskurako asegurua edukitzea higiezinaren titularra ez den beste entitate batekin eta egindako azkeneko tasazioan finkatutako eraikuntza balioaren azpitik egongo ez den zenbatekoan.

      Espainiatik kanpo kokatzen diren higiezinak badira, lehen aipatutako irizpideak aplikatuko dira berdin-berdin, estatu bakoitzeko berezko legedia aintzat hartuz.

  2. Higiezinen gaineko eskubide erreal egokiak izango dira aurreko paragrafoetan jasotako betekizunak biltzen dituzten ondasun higiezinen gainean eratu direnak, titulartasunarena salbu, eta Jabetzaren Erregistroan haren izenean inskribatuta daudenak.

Banakako ereduko aurreikuspen planak dituzten BGAEtan, bazkide babesle sustatzailea izango da publizitate kanpainak egitearekin batera datozen nahiz gauzatan egin daitekeen ordainketaren emakidari uztartutako kostuak, dirutan egindako hobariak edo bazkide berriak topatzera edo jada bazkide direnek ekarpen berriak egitera zuzendutako ordainsari mota guztiak oso-osorik gain hartzen dituena.

  1. Banakako ereduko aurreikuspen planei buruzko publizitate kanpainetan, BGAE batek egindakoa, ordainsari bat gauzatan ordaintzea edo dirutan hobaria egitea proposatzen bada, edo estratasa bidezko ordainsaria edo errentagarritasuna ziurtatu edo bermatzen bada, eta horietatik edozein bazkidek egindako ekarpenen zenbatekora atxikita badaude, urteko tasa baliokidea zehaztu beharko da hurrengo irizpideei jarraiki:

    1. Urteko tasa baliokidea gauzatan ordainsari gisa eskainitako objektuaren kostua edo hobariaren dirutako zenbatekoa aintzat hartuta eskuratuko da, diru zenbatekoaren gainean hura lortzeko behar den ekarpenari aplikatuta eta bost urteko erreferentzia aldirako kalkulatuta.

      Ordainsaria gauzatan egiten bada, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 13. artikuluko 6. idatz-zatian deskribatutako komunikazioarekin batera erantsi egin beharko da ordainsari gisa eskainitako objektuen kostu xehatua zein den, produktuaren balioa eratzen duen kontzeptu bakoitzaren argibide xehatuak emanez.

    2. Ordainsariaren xedeak aurreikuspen planari egindako ekarpenari paraleloan doakion gordailu formalizatuaren estratasaren forma hartzen duenean, urteko tasa baliokidea kalkulatzeko, gordailuaren eta lotutako ekarpenaren batura hartuko da sarrerako emari gisa eta, irteerako emari gisa, aldiz, gordailuaren zenbatekoa gehi sortutako interesa (ondoren ordaindu badaiteke) kontratua finkatu zen unean, gehi bost urteko epeari lotutako ekarpenaren zenbatekoa.

      Estratasatzat hartuko da aktibo baliokide batek epe berdinean sortuko lukeena baino nabarmenki altuagoa den errentagarritasuna.

    3. Publizitate kanpainetan kanpoko pertsona juridiko batek ziurtatutako edo bermatutako gutxieneko errentagarritasuna badago, hura urteko tasa baliokidean ere adierazi beharko da, denbora erreferentzia gisa bermearen gehieneko epea hartuz.

    4. Gauzatan egindako ordainsariaren kasuan, edo hobariarekin edo gutxieneko errentagarritasuna ziurtatuta edo bermatuta duen estratasarekin egindakoaren kasuan, urteko tasa baliokidea kalkulatuko da aurreko b) idatz-zatian deskribatutakoaren antzeko prozedura jarraituz, aldi berean ordainsari ezberdinak konbinatzen diren heinean.

  2. BGAE bateko bazkide babesle sustatzaile batek, bazkide berriek egin beharreko ekarpenak areagotzeko helburuarekin edo jada bazkide direnek egin beharrekoak areagotzeko, gauzatan, hobari bitartez, estratasarekin edo antzeko ordainketarekin egitea onartzen duen ordainsari bakar batek ere ezingo du mugatu BGAEren Legeko Erregelamendua Onesten duen otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuko 31. artikuluak araututako mugikortasun eskubidea.

  1. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 6. artikuluko azkeneko paragrafoarekin bat etorriz, Ogasuna eta Herri Administrazio Sailak BGAEko aurreikuspen planen arrisku profilari, administrazio gastuei eta errentagarritasun historikoari buruzko informazioa argitaratu ahalko du, betiere, hurrengo baldintza orokorrak errespetatuz:

    1. Parametro horiei buruzko informazioa aurreikuspen planei buruzkoa izango da beti. Edonola ere, bakoitza sartuta dagoen BGAEa kasuan kasuko publizitate euskarrian sartuko da.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sorrera berriko web orrialde batean sartuko ditu datuak, edo aldez aurretik existitzen den batean bestela, erabiltzaileek horietara iristea posible izan dezaten. Interneteko orrialdea ez den beste publizitate euskarri osagarri batzuk erabili ahalko dira.

    3. BGAE ezberdinen aurreikuspen planak arrisku profilaren arabera multzokatuko dira, eta arriskua plan bakoitzari, dauden aktibo mota ezberdinen artean, esleitutako aktibo banaketaren arabera zehaztuko da.

    4. Aurreikuspen planen errentagarritasun historikoa ekitaldi itxiei buruzkoa izango da beti. Aintzat hartu ahalko dira urte aldi ezberdinak, baina horien artean, halabeharrez, azken ekitaldia sartuko da.

    5. Idatz-zati honek aipatutako datuak, ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31ri buruzkoak, Finantzen Zuzendaritzara bidaliko dira urte bakoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen. Halaber, ekitaldian zehar, horrelakorik jazotzen denean, aurreikuspen planetako arrisku profilean edo administrazio gastuetan izandako aldarazpenak helaraziko dira.

  2. Aipatutako irizpideak Finantzen zuzendariaren Ebazpen bitartez garatu ahalko dira.

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita. Salbuespenak maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11. artikulua garatzen duten xedapenak izango dira, indarrean jarriko direlako 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 29a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.