Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 19koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kontratazio Mahaia aldatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 826
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/19
  • Argitaratze-data: 2009/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko uztailaren 12ko Aginduaren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kontratazio Mahaia sortu zen, eta 2007ko urtarrilaren 10eko aginduaren bitartez aldatu.

Obra, horniketa eta zerbitzuak kontratatzeko espedienteak izapidetzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzako Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari dagokionez, zuzendaritza horri atxiki behar zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kontratazio Mahaia.

Bestetik, saileko zerbitzuen egitura dela eta, Kontratazio Mahaiko kideen osaera aldatzea komeni da.

Hori guztia dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 4. artikuluan eta bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, hau

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko uztailaren 12ko Aginduaren artikulu bakarraren 1. eta 2. idatz-zatiei idazkera berria ematen zaie (Agindu horren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kontratazio-mahaia sortu zen). Beraz, honela geratzen da idatz-zati horien testua:

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kontratazio-mahaia sortzen da Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari atxikita, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7. eta 5. artikuluetan jasotako eginkizunak betetzeko artikulu horietan aurreikusitako jardute-eremuan.

  2. Honako kide hauek osatuko dute mahai hori:

    1. Presidentea: Administrazio eta Dirubideen zuzendaria. Kargua hutsik, zuzendaria kanpoan edo gaixorik, edo legezko beste arrazoiren bat izanez gero, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzuko arduradunak ordezkatuko du.

    2. Bokal bat, kontratazio organoaren ordezkaria, organo horrek izendatuko duena.

    3. Hiru bokal: bat Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria, beste bat Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkaria, eta beste bat Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzaren ordezkaria; azken hori ondasun eta zerbitzu informatiko eta telematikoen espedienteetan bakarrik. Bakoitza bere titularrak izendatuko du.

    4. Bokal-idazkaria: Zuzenbidean lizentziaduna den teknikaria, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari atxikia, aholkulari juridiko eta Mahaiko idazkari arituko dena. Hitz egiteko eskubidea eta botoa ditu.

Indarrik gabe geratzen da Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko urtarrilaren 10eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kontratazio-mahaia aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 19a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.