Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urtarrilaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Berariazko Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko, Gaitasuna Ebaluatu eta Egiaztatzeko Egituraren bitartez egingo diren probetarako lanbide-arloak eta heziketa-zikloak zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 579
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/09
- Argitaratze-data: 2009/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
70/2004 Dekretuak, apirilaren 27koak, Berariazko Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko probak arautzen ditu, eta bere 7. artikuluan, lanbide-gaitasuna ebaluatzeko prozedura malgu eta pertsonalizatu bat ezartzen du, Gaitasuna Ebaluatu eta Egiaztatzeko Egituraren bidezko probak izenekoa, pertsona helduei erraztearren euren lan-esperientzia eta ikaskuntza ez-formalak kapitalizatzeko aukera, Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak osatzen dituzten moduluak gainditze aldera, eta baita horiei lotutako lanbide-gaitasuna aitortzeko ere.
Abenduaren 20ko 419/2005 Dekretuak, apirilaren 27ko 70/2004 Dekretua -Berariazko Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko probak arautzen dituena- aldatu, eta bere xedapen gehigarrian xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari eskumena ematen zaiola agindu bidez egokitu dezan I. eranskina, Gaitasuna Ebaluatu eta Egiaztatzeko Egituraren bitartez egingo diren probetarako lanbide-arloak eta heziketa-zikloak zehazten dituena, alegia.
Horiek horrela, honako hau
Bakarra. Agindu honen I. eranskinean ageri dira Gaitasuna Ebaluatu eta Egiaztatzeko Egituraren proben modalitatearen bitartez egiaztatuko diren lanbide-alorrak eta heziketa-zikloak. Apirilaren 27ko 70/2004 Dekretuaren 7. artikuluak ezarri du modalitate hori.
Agindu honek EHAAn argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Lanbide-arloa Heziketa-zikloa
Fabrikazio mekanikoa Mekanizazioa
Mekanizazio bidezko Produkzioa
Soldadura eta Galdaragintza
Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentzea Karrozeria
Ibilgailuen Elektromekanika
Ostalaritza eta Turismoa Sukaldaritza
Jatetxe Arloa
Elektrizitatea eta Elektronika Tresneria eta Instalazio Elektroteknikoak
Telekomunikazio- eta Informatika-sistemak
Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak
Produkzioko Mantentze eta Zerbitzuak Makineria eta Linea-eroanbideen Instalazio eta Mantentze Elektromekanikoa
Hotz-, girotze- eta bero-instalazioak jarri eta mantentzea
Eraikuntza eta Obra Zibilak Obrak eta Planak Gauzatzea
Administrazioa Administrazioa eta Finantzak
Komunikazioa, Irudia eta Soinua Irudia
Ikus-entzunezkoen, irratiaren eta ikuskizunen produkzioa
Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa
Soinua
Informatika Informatika-sistemen administrazioa
Merkataritza eta Marketina Merkataritza-kudeaketa eta Marketina