Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko urriaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, pertsona helduen Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma erabaki eta Euskal Autonomiako Erkidegoan finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 6543
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/31
  • Argitaratze-data: 2008/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, zera erabaki zuen: biztanleriaren kultura-nahia gero eta zabalago denez, oinarrizko irakaskuntza orokortu denez, produkzio-sektorearen eskaerak eta behar hainbat prestatutako pertsonen konbergentzia lortzeko europar prozesuan parte hartzeko behar den kualifikazioen maila handia denez, nahitaezkoa da hezkuntza-sistema etengabe moldatzea, hezkuntza-eskubidea bermatzea eskolarako sarrera emanez, eta, azkenik, hezkuntza-prozesua arrakastaz amaitzea.

Bizitza osoan zehar pertsonen prestakuntza eta kualifikazioa lantzeak helduen prestakuntza-zentroetako ikasketen bidez hezkuntzaren oinarri nagusi bati erantzuten dio: giza gaitasunen garapen integrala sustatzea, hau da, Oinarrizko Hezkuntza akademikoki egiaztatu ez duten pertsonen gaitasun fisikoak eta motorrak, kognitiboak, komunikatiboak, sozialak eta afektiboak.

Ikasleak bizitza osoan zehar ikas dezaten derrigorrezko eskolatzearen garaian ematen den sentsibilizazioak eta prestakuntzak hezkuntzaren helburua soziala betetzen lagundu behar du, eta beste aukera bat eskaini behar du titulazio akademikoa lortzeko edo ikasketa-sistema arautuan sartzeko, eta, horrela, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko.

Urriaren 16ko 175/2007 Dekretuak, Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma erabaki eta Euskal Autonomiako Erkidegoan finkatzen duenak, bere laugarren xedapen gehigarrian dio helduentzako Oinarrizko Hezkuntzak pertsona horientzat moldatuko duela Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren berariazko curriculuma.

Agindu horretan arautzen da zer-nolakoa izan behar duen titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak, eta, aldi berean, esparru ireki eta malgu bat finkatzen du beste ikasketa batzuk egiteko, eta aurreikusten du balioztatu egin daitezkeela helduek bizitza osoan zehar lan-munduan lortutako gaitasunak.

Agindu honetan ezartzen da pertsona helduei Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzen lagunduko dien Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma. Oinarrizko hezkuntza hori beharrezkoa da: pertsona guztien oinarrizko gaitasunak lortu eta garatu behar direlako, beste ikasketa- eta lan-maila batzuetara iristen lagundu, eta gizarte-, kultura-, politika- eta ekonomia-bizitzan parte hartzeko ahalmena garatu.

Pertsona helduentzako hezkuntzak curriculum eta antolaketa ireki eta malguak izan behar ditu, helduen bizi-baldintzek hala eskatzen dutenean. Pertsona helduen curriculuma egiterakoan kontuan hartu behar da lehenagoko hezkuntza formalean ikasitakoa, eta beren bizitza profesionalean edo pertsona gisa osatzean ikasiz joandakoa. Dena dela, lehendik ikasitakoarekin lotu behar dira ikasketa berriak, eta gizartean gertatzen diren benetako egoeren aurrean baliagarriak izan behar dute egitasmo profesional eta pertsonaletan aurrera egiteko.

Oinarrizko hezkuntza honen helburua da gaitasun orokorrak eta Oinarrizko Hezkuntzaren oinarrizko gaitasunak garatzea pertsona helduen testuinguruan. Prestakuntza honen bidez lortu nahi den kultura-garapenaren barruan, oso garrantzitsua da helduek modu aktiboan parte hartzea euskal gizartearen kulturan. Horrela, gizarte-testuinguru horretan sartu, partaide bihurtu, eta eskura dituzten kultura-baliabideak erabili ahal izango dituzte.

Helduentzako oinarrizko hezkuntza honek bere egitura dauka hezkuntza-sistemaren barruan eta hiru gradutan banatzen da: lehenengoa, Hasierako Ikasketak I, ikasketa-maila baxuena dutenei zuzenduta dago, eta beren alfabetatze funtzionala lortu nahi du; Hasierako Ikasketak II delakoak, bizitzaren eremu guztietan parte hartzen lagunduko duten ezagutza eta trebetasunak finkatu nahi ditu, eta hezkuntza- eta prestakuntza-maila altuagoetara iristen lagundu; azkenik, Bigarren Hezkuntza hiru eremutan banatuko da eta bakoitza bi mailatan, eta bi urtean egin ahal izango da, oinarrizko gaitasunak ikasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Graduatua lortzeko.

Ikastetxean edo urrunetik ikastea eskaintzen da, baina aurreneko aukerak du lehentasuna, eta urruneko hezkuntza kasu berezientzat soilik izango da, ikastetxera joaterik ez dutenentzat.

Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak irakaskuntzaren gaitasunak, helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak jasotzen ditu. Hiru eremuren inguruan antolatzen da: Komunikazioa, Gizartea, eta Zientzia eta Teknologia. Agindu honetan ezarritako curriculuma orientagarria da, eremu bakoitzeko helburuak izan ezik, eta lau hilabeteko derrigorrezko modulutan eta aukerako irakasgaitan eskainiko zaie ikasleei. Aukerako irakasgaien bidez ikasleen beharrei eta interesei zuzenean erantzun, eta, era berean, oinarrizko curriculumaren ikasketak indartzen dira.

Ikastetxeek zehaztu, garatu eta egokituko dute curriculuma ikasleen egoera soziokultural eta ezaugarrietara, eta hezkuntza-eskaintzako beste alderdiak ere zehaztuko dituzte. Ikastetxe bakoitzak bere Hezkuntza Proiektuan jasoko ditu erabaki nagusiak: ikastetxearen lan-ildoa, curriculumaren antolaketa eta barne funtzionamendua, eta bere integrazioa eta lankidetza inguruko hezkuntza-zentroekin.

Pertsona heldu bakoitzak, lehendik izandako eskola-prozesua eta lortutako gaitasunen garapena kontuan izanik, bere hezkuntza-bidea jarraituko du, curriculuma osatu eta oraindik lortu ez dituen helburuak bete arte. Bide hori eratzerakoan, kontuan izango dira ikasleak eskain dakiokeen denbora, eta ikastera eraman duten interes pertsonal, kultural eta profesionalak.

Curriculum berriaren eraketa honako faktore hauek erabaki dute: urte hauetako esperientziak, irakasle askoren praktikak, eta kultura- eta gizarte-garapenerako edo lanbide-heziketarako prestatu beharrak. Curriculumean jasotzen dira Oinarrizko Hezkuntzaren eduki nagusiak, eta pertsona helduen hezkuntza-behar zehatzak.

Beraz, dagozkion aginduzko txostenak egin ondoren, eta hezkuntza-komunitateak egindako iradokizun eta proposamenak jaso eta aztertu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren hezkuntza-eskumenen arabera, bidezkoa da, Agindu honen bitartez, ikasketa hauek emateko onartuta dauden ikastetxeetan, pertsona helduen Oinarrizko Hezkuntzarako curriculuma ezartzea.

Guztiaren arabera,

  1. Agindu honen bidez ezartzen da pertsona helduentzako Bigarren Hezkuntzako curriculuma, urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera. Izan ere, dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma sortu eta ezartzen da.

  2. Ikasketa horiek 2008-2009 ikasturtetik aurrera hasiko dira ematen.

  3. Pertsona helduen Oinarrizko Hezkuntza alfabetizazioan hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Graduatua lortuta amaitzen da.

Agindu hau aplikatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan helduen hezkuntza emateko baimena duten ikastetxeetan.

  1. Pertsona helduen hezkuntzaren helburua da oinarrizko gaitasunak lortzeko aukera eskaintzea, eta garapen pertsonal eta profesionalerako ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea, eguneratzea, osatzea edo zabaltzea.

  2. Proposatutako helburu hori lortzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lankidetzan jardun ahal izango du helduen prestakuntzan eskumenak dituzten beste herri-administrazio batzuekin (eta, bereziki, lan-arloko administrazioarekin), toki-korporazioekin eta gizarte-eragileekin.

  1. Oinarrizko Hezkuntzaren xedea da osorik garatzea gizakien gaitasunak -hau da, gaitasun fisikoak, motorrak, kognitiboak, komunikatiboak, sozialak eta afektiboak-, bai eta bizitzan zehar behar diren oinarrizko gaitasunak ere, norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, hiritar aktiboa izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko.

  2. Oinarrizko Hezkuntzak orientatu egiten du garapen pertsonala, familiarra, soziokulturala, akademikoa eta profesionala. Oinarrizko Hezkuntzaren azken xedea ikasleen potentzialtasun osoa garatzen laguntzea da, bakoitzaren aukera errealei erreparatuta.

  3. Pertsona helduen hezkuntzan, irakasle guztiek esku hartu behar dute batera eta modu koordinatuan.

  4. Berdintasunean, elkartasunean eta aukera-berdintasunean oinarritutako inklusibitatetik abiatuz, Oinarrizko Hezkuntzak lehentasuna emango dio oinarrizko gaitasunak eskuratzeari eta ikasleen aniztasuna erantzuteari, agertu bezain laster ikasteko zailtasunak aurkitu eta tratatzeari, tutoretza eta hezkuntza-orientazioari, eta familiarekiko harremanari, ikaslea adinez txikia denean.

  5. Ikastetxeetako bizikidetza egokia izan dadin, bake positiboa, giza eskubideak, justizia, elkartasuna eta inklusioa irakatsi behar dira.

  6. Pertsona helduen hezkuntzan, gaitasun orokorrak eremuetan integratu behar dira eta oinarrizko gaitasunak oso-osorik garatu, baita Euskal Herriko hizkuntzari eta gizarte- eta kultura-ondareari buruzkoak ere.

  1. Oinarrizko hezkuntza nahiz hezkuntza orokor integraleko ardatzak dira hezkuntza-gaitasun orokorrak, eta hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira, bai formaletan, bai informaletan. Hezkuntza-gaitasun orokorrak komunak dira Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arlo eta irakasgai guztietan, xedeen eta arlo eta irakasgai guztien arteko lotura dira, eta lagundu egiten dute hezkuntza-planteamendua integralagoa izaten, eta oinarrizko gaitasunak eskuratzen.

  2. Hauek dira hezkuntza integral baten ardatzak, maila pertsonalean, familiarrean, soziokulturalean, akademikoan eta profesionalean:

    1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, nork bere burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea, seguru sentitzeko. Naturaz eta natura-baliabideez modu arduratsuan gozatzen ikastea, gizadi osoaren eta egungo nahiz geroko belaunaldien ondarea baitira.

    2. Irizpide kritikoz ikasten eta pentsatzen ikastea, eta askotariko iturrietatik (batik bat, komunikabideetatik) jasotako informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta zientziaren eta matematikaren metodoak aplikatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta praktikoaren arazoak identifikatzeko eta ebazteko.

    3. Bi hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea, eta komunikabideak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak kritikoki erabiltzen eta interpretatzen ikastea, bai eta musika-, gorputz-, plastika- eta ikus-adierazpenen hizkuntza artistikoak ere.

    4. Elkarrekin bizitzen ikastea, hau da, harreman positiboak izatea, gatazka-egoeretan elkarrizketara eta negoziaziora jotzea, gogoz eta demokratikoki parte hartzea, taldean jardutea eta lan egitea, eta aniztasuna errespetatzea, elkartasuna erakutsiz.

    5. Pertsona gisa garatzen ikastea, hau da, norbera izatea, emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea, autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea.

    6. Egiten eta ekiten ikastea, hau da, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea bizitzaren alor guztietan.

  1. Oinarrizko gaitasunak dira testuinguruaren araberako jakintza, trebetasun, jarrera eta balioen konbinazio integratua, eta gaitasun horiek eskuratu behar dituzte Oinarrizko Hezkuntzako ikasle guztiek, bai pertsona gisa errealizatzeko eta garatzeko, bai hiritar aktiboak izateko eta gizarteratzeko.

  2. Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren oinarrizko gaitasunak:

    1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

    2. Ikasten ikasteko gaitasuna.

    3. Matematikarako gaitasuna.

    4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

    5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

    6. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.

    7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

    8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

  3. Oinarrizko gaitasunak eskuratzen dira jakintza-eremuak landuz, eskolako nahiz eskolaz kanpoko bizipenen bidez, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamenduaren bidez, irakaskuntza-jardueren bidez, hezkuntza-komunitateko kideen arteko harremanen bidez, eta programatutako jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoen bidez.

  4. Pertsona helduek Oinarrizko Hezkuntza amaitzerako eskuratu behar dituzten oinarrizko gaitasunak azaltzen ditu urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren III. eranskinak. Gaitasun horiek eskuratzea izango da dekretu honetako curriculumaren eta ikastetxeek heziketa-proiektuetan egindako zehaztapenen xedea.

Hezkuntza-gaitasun orokorrak oinarri hartuta zehazten dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak, betiere, oinarrizko gaitasunei erreparatuta:

  1. Arduraz bizitzen ikastea:

    1. Giza gorputzaren eta sexualitatearen funtzionamendu anitza ezagutzea, ulertzea eta onartzea; norberaren eta besteen gorputzarekin lotutako ekintza eta erabaki pertsonalek norberaren eta giza taldeen osasunean dituzten ondorioez jabetzea; gorputza zaintzeak eta osasuntsu mantentzeak, ariketa fisikoa egiteak, higieneak eta elikadura orekatuak dakartzan onurak garatzea, finkatzea eta balioestea; eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzea.

    2. Natura-ingurunea balioestea eta hura arduraz gozatzea; haren funtzionamenduaren oinarrizko mekanismoak aztertzea; giza jarduerek naturan duten eragina ulertzea; eta hura babesten, zaintzen eta hobetzen laguntzea, gizakien eta gizakien ondoko animalien bizi-kalitatea baldintzatzen duen elementua baita.

    3. Nork bere burua kosmoseko eta lurreko partaide, izaki bizidun eta giza espeziearen kidetzat hartzea, horrela norberaren izaera eta gizaki guztien izaera komuna ulertzeko eta ekosistema osasuntsu egon dadin arduratzeko.

  2. Ikasten eta pentsatzen ikastea:

    1. Modu koherentean eta kritikoan pentsatzen ikastea, eta diziplina, esfortzua, erantzukizuna eta banaka eta taldean lan egin eta ikasteko ohiturak garatzea eta sendotzea; horrela, ikasketako lanak eraginkortasunez egin, garapen pertsonala lortu, eta horrek bultzatu egiten du norbere buruarekiko konfiantza, sen kritikoa, ekimen pertsonala, jakin-mina, interesa eta sormena.

    2. Problema zientifikoak eta matematikoak identifikatzea, planteatzea eta ebaztea -kalkulu-eragiketa, geometria-jakintza eta zenbatespenen bidez eta eguneroko bizitzan aplikatuz-, eta, horrela, ikasleak bere jakintza eta baliabide materialak edo beste inoren lankidetza edo laguntza erabiliz, problema horiek sormenez eta autonomiaz ebazteko.

    3. Zientziaren eta teknologiaren garapena, aplikazioak eta haiek ingurune fisikoan eta sozialean duten eragina jakitea eta balioestea, horretarako zientzia jakintza integratutzat hartuz -hainbat diziplinatan egituratua-, metodo zientifikoak aplikatuz eta baliabide teknologikoak erabiliz, jakintzaren eta esperientziaren eremuetako problemak identifikatzeko eta ebazteko.

  3. Komunikatzen ikastea:

    1. Zuzen, egoki, autonomiaz eta sormenez ulertzea eta adieraztea euskarazko eta gaztelaniazko testuak eta mezuak, ahozkoak eta idatziak, eta horiek erabiltzea komunikatzeko, norberaren pentsamenduak antolatzeko, errealitatea interpretatzeko eta hizkuntza-prozesuei buruz gogoeta egiteko, bai eta literatura irakurtzen, lantzen eta aztertzen hasteko ere. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Eremu Bateratuko B2 maila izango da erreferentzia.

    2. Zuzen, egoki eta oinarrizko autonomiaz ulertzea eta adieraztea atzerri-hizkuntza bateko edo gehiagoko testuak eta mezuak, ahozkoak eta idatziak, eta horiek erabiltzea komunikatzeko, norberaren pentsamenduak antolatzeko, eta hizkuntza-prozesuei buruz gogoeta egiteko. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Eremu Bateratuko B1 maila izango da erreferentzia.

    3. Ikaslearen inguruneko errealitate soziolinguistikoa kritikoki interpretatzea, hau da, hizkuntzak sortzeko eta garatzeko eta hizkuntzen arteko harremanak finkatzeko faktoreak ezagutzea, hizkuntzen aniztasuna errespetatzea eta aniztasun hori herrien eta gizabanakoen aberastasun eta eskubidetzat hartzea, eta interesa eta errespetua izatea eskubide horrekiko eta hizkuntza-normalizazioko prozesuekiko.

    4. Informazio-teknologiak eta komunikabideak erabiltzea ikasteko eta jakintza berriak eskuratzeko, betiere, hartutako eta sortutako mezuekiko ikuspegi kritikoa izanda.

    5. Arte-sorkuntza ulertzea, ezagutzea eta balioestea; arte-hizkuntzaren mezu esplizituak eta inplizituak identifikatzea eta kritikoki aztertzea; eta arte-adierazpenez eta -lanez gozatzeko ahalmena, sentikortasun estetikoa eta sormena garatzea, eta arte-hizkuntzak erabiltzea gauzak adierazteko eta komunikatzeko.

    6. Hitzezko hizkuntza eta arte-, matematika- eta zientzia-hizkuntzak interpretatzea eta modu aktiboan eta kritikoan erabiltzea, zehatz komunikatzeko, azalpenak eta argudioak emateko, eta norbera, gizartea eta natura errealitatea egoki irudikatzeko.

  4. Elkarrekin bizitzen ikastea:

    1. Talde-jarduerak planifikatzen eta egiten laguntzea, horretarako bizikidetza-arauak eta demokratikoki ezarritako beste arauak ezagutuz eta betez, norberaren helburuak eta interesak taldeko gainerako kideenekin uztartuz, norberarenak ez bezalako ikuspegiak errespetatuz, elkarrizketa landuz, norberari dagozkion ardurak hartuz, giza eskubideak errespetatuz, eta hiritar aktiboa izateko prestatuz.

    2. Auziak saihesteko eta haiek modu baketsuan konpontzeko trebetasunak eskuratzea; esaterako, entzute aktiboa, enpatia, asertibitatea, emozioak erregulatzea eta kontrolatzea, eta negoziazioa eta bitartekaritza, horrela lankidetzan bizi ahal izateko eskolan, familian, etxean eta ikaslearen giroko gizarte-taldeetan.

    3. Betebeharrak arduraz onartzea eta eskubideak ezagutzea eta erabiltzea ondokoa errespetatuz, diskriminaziorik ez onartzea -jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia eta bestelako ezaugarri indibidual edo sozialengatik-, tolerantea izatea eta lankidetza eta elkartasuna agertzea pertsonekiko eta taldeekiko.

    4. Pertsonen arteko harremanean eta gizarte-jardueretan gizarteko arauak eta konbentzioak errespetatzea, besteak beste, bide-hezkuntzako arauak eta nork bere burua babesteari dagozkionak, horrela errespetua lantzeko eta trafiko-istripuak eta bestelako istripuak saihesteko.

    5. Sexuen arteko diferentziak eta pertsona guztien arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna balioestea eta errespetatzea, eta, horrekin batera, gizonen eta emakumeen arteko diskriminazioa eragiten duten estereotipoak baztertzea.

    6. Nork bere burua kultura askoren arteko euskal herritartzat hartzea, eta balioa ematea euskal hizkuntza eta kulturari edota norberaren berezko eta erreferentziazko kulturei, horrela, identitate anizkunetatik nortasun propioa eraikitzeko modu inklusiboan, eta erreferentziazko esparru bateratu bat eraikitzeko, pertsonen arteko diferentziak errespetatuz eta bizikidetza erraztuz.

    7. Euskal Herriko kulturaren eta historiaren oinarrizko alderdiak eta arte- eta kultura-ondarea ezagutzea, balioestea eta errespetatzea, bai eta gainerako kulturak eta gizarteak ere; haien funtzionamenduko mekanismoak eta balioak aztertzea, batik bat, hiritarren eskubideei eta betebeharrei dagozkienak, haien aurrean kritikoa izateko eta iritzi eta irizpide pertsonalak edukitzeko.

  5. Pertsona gisa garatzen ikastea:

    1. Bizi-ibilbidea gainerako pertsonekin batera eraikitzen duen subjektu autonomotzat ikustea norberaren burua, norberaren ekintzek zein irizpide eta balio jarraitzen dituzten jakitea, kritikoa eta arduratsua izatea norberaren buruarekin eta besteekin, horrela lortu ahal izateko norberaren garapen osoa, gizartearen garapena eta naturarekiko oreka.

    2. Autoestimua eta gaitasun emozionalak lantzea eta horiek adieraztea nortasunaren esparru guztietan eta besteekiko harremanetan; betiere, indarkeria eta aurreiritziak alde batera utzita.

    3. Nork bere buruaren, bere ezaugarrien eta aukeren irudi zuzena egitea, jarduerak autonomiaz eta orekaz egitea, eta balioa ematea esfortzuari eta zailtasunak gainditzeari.

  6. Egiten eta ekiten ikastea:

    1. Ekintzaile-sena garatzea, horretarako nork bere buruarekiko konfiantza, partaidetza, sen kritikoa eta ekimen pertsonala erabiliz; eta konpromisoa hartzea planifikatu, erabakiak hartu eta ardurak hartzea eskatzen duten proiektuekin.

    2. Norberaren jarrerak identifikatzea eta ikasketa- nahiz lan-aukera bakoitzaren alderdi onak eta txarrak balioestea, horrela norberaren proiektu akademikoa eta profesionala zehazteko, errealista izanda eta norberaren gaitasun eta balioekin bat etorrita.

  1. Helduentzako Oinarrizko Hezkuntza modulutan dago antolatua, hiru gradutan:

    1. Gradua, edo Hasierako Ikasketak I: pertsona helduak gai izan behar du oinarrizko gaitasunak eskuratzeko matematiketan eta hizkuntza-komunikazioan, ahozko eta idatzizko ulermenean, adierazpenean eta harremanean, hortik abiatuta oinarrizko gaitasunak eskuratu ahal izateko.

    2. Gradua, edo Hasierako Ikasketak II: pertsona heldua maila guztietan garatu ahal izateko jakintza eta gaitasun orokorrak sendotzen dira.

    3. Gradua, edo Bigarren Hezkuntza: pertsona helduen prestakuntza osatu, zabaldu eta sakondu nahi da, amaierako gaitasunak aski izan daitezen pertsona helduak diharduen eremu guztietan parte handiagoa izateko; maila hau gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Graduatua lortzen da.

  2. Gradu bakoitzak lau lauhileko ditu - lehenengoa astean 10 ordukoa, bigarrena 12 eta hirugarrenena 15ekoa-, eta salbuespen gisa, iraupena zabaldu edo murrizten ahal izango da ikasleen esperientzien, premien eta interesen arabera.

  3. Etapa honetan parte har dezakete 18 urtetik gorakoek edo matrikula egindako urte naturalean adin hori betetzen dutenek; salbuespen gisa, 16 urte bete eta lan-kontratua dutenek, baldin eta erregimen arrunteko ikastetxeetan ikasi ezin badute eta, baita ere, errendimendu handiko kirolariek, eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan matrikulatuta egonik beren borondatez moduluak egin nahi dituztenek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Graduatua lortzeko.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak helduen irakaskuntzarako lankidetza-hitzarmenak sustatu ahal izango ditu unibertsitateekin, toki-korporazioekin eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin. Azken kasu horretan, irabazi-asmorik gabeko elkarteei emango zaie lehentasuna. Hitzarmen horiek, halaber, irakaskuntzen premia teknikoei eta metodologikoei erantzungo dieten materialak lantzeko aukera hartuko dute kontuan.

  1. Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak ikaslea euskal kulturan integratzen saiatuko da, euskara eta euskal kultura irakatsiz.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparruaren barruan, neurriak hartuko ditu hezkuntza-sistema elebiduna sendotzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna lortzeko, helduentzako Oinarrizko Hezkuntza amaitzean. Xede hori lortzeko, ikastetxeek euskara eta gaztelania landuko dituzte, bi hizkuntza horiek ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko trebetasunak eskuratzeko, biak ala biak erabilpen- eta harreman-hizkuntzak izan daitezen eremu pertsonalean, sozialean eta akademiko guztietan.

  3. Helburu horiek lortzeko, ikastetxeek, beren Hizkuntza Proiektua aintzat hartuta, beren ezaugarrietara moldatu eta egokituko dute dekretu honetako curriculuma; halaber, aintzat hartuko dute hizkuntzak komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea dela bide egokiena elebitasuna lortzeko eta jakintza-arlo eta irakasgai bakoitzeko curriculum-edukiak zabaltzeko. Euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia eskola-esparruan.

  4. Elebitasuna oinarri hartu eta ikasle eleanitzak sortzeko, atzerri-hizkuntzen ikaskuntza eta erabilpena indartzeko neurriak ezarriko dituzte ikastetxeek, eta bermatu egingo dute bete egiten direla bi hizkuntzentzat aurreikusitako gaitasun-mailak. Ikastetxeek aukera izango dute aukerako irakasgairen bat edo eremuren bat atzerri-hizkuntza horietan irakasteko, horretarako araututako baldintzak betez.

  1. Populazio helduaren prestakuntza-premiei erantzuteko, Oinarrizko Hezkuntza ikas daiteke bai ikastetxera joanez bai urrunetik, baina ikastetxean ikasteak du lehentasuna, eta hori egitea posible ez denean joko da urruneko irakaskuntzara.

  2. Urruneko irakaskuntzaren eta ikastetxean ematen denaren curriculumak berdinak izango dira, dagozkien egokitzapenekin, eta horregatik, urruneko ikasketek ikastetxean egindakoen balio berbera izango dute.

  3. HHEko zentroek modalitate presentziala malgutu dezakete pertsona heldua lanean ari delako, gaixo dagoelako, edo behar bezala justifikatutako bestelako arrazoiengatik-, eta bere hezkuntzan aurrera joateko behar duen laguntza pedagogikoa eskainiko diote.

  1. Agindu honetan azaltzen denaren arabera, curriculuma osatzen dute irakaskuntza arautu behar duten helburuek, edukiek, pedagogia-metodoek eta ebaluazio-irizpideek. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma I. Eranskinean jasotzen da.

  2. Ikasleak oinarrizko gaitasunak eskura ditzan, zentro bakoitzak garatu, zehaztu eta moldatuko du curriculuma, kontuan hartuz inguruko gizartearen eta heziketaren egoera, eta ikasleen ezaugarriak eta premiak.

  1. Agindu honetan azaltzen den pertsona helduen Oinarrizko Hezkuntzarako curriculuma modulutan antolatuko da, hiru eremu hauen inguruan: Komunikazio-eremua, Gizarte-eremua eta Zientzia eta Teknologia-eremua.

  2. Agindu honen arabera, eremua esaten zaio curriculuma antolatzeko moduari, eta bertan elkarri loturik jasotzen dira aginduzkoak diren helburuak, Oinarrizko Hezkuntzako arloen eta irakasgaien edukiak eta ebaluazio-irizpideak, denak ala denak moldaturik, helduek oinarrizko gaitasunak eskura ditzaten.

  3. Komunikazio-eremuan txertatzen dira Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Atzerriko Lehen Hizkuntza; Gizarte-eremuan, berriz, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Hiritartasunerako Hezkuntza, Plastika eta Ikus Hezkuntzako pertzepzio-gaiak, eta Musika. Zientzia eta Teknologia-eremuan txertatzen dira Natura Zientziak, Matematika, Teknologiak, Informatika, eta Gorputz Hezkuntzaren curriculumeko osasuna eta natura-inguruneari buruzko alderdiak.

  1. Modulua da antolaketarako eta ebaluaziorako behin-behineko unitatea, eta jakintza multzo batez osatua dago, denak ala denak ardatz beraren inguruan, eta modu koherente eta mailakatuan multzokaturik.

  2. Ikastetxeek eremu bakoitzaren curriculuma derrigorrezko 12 modulutan banatuko dute -gradu bakoitzean lau-, gehi aukerako irakasgaiak, bakoitza lau hilabetekoa.

  3. Aukerako irakasgaiak II. eta III. graduetan eskainiko dira, eta horrela modu egokiagoan erantzungo zaie ikasleen prestakuntza-interes eta premiei, derrigorrezko curriculumaren edukien ikasketa indartuz, beste hezkuntza-mailetara iristeko oinarrizko jakintzak emanez, edo prestakuntza zabalduz bestelako kultura- eta gizarte-interesetara. Ikastetxeari dagokio irakasgai horiek antolatzea, diseinatzea eta orduka banatzea.

  4. Gradu bakoitzeko eremu eta aukerako irakasgaien gutxieneko ordu-banaketa Agindu honen II. eranskinaren arabera egingo da. Asteko orduen banaketa orientagarria baino ez da.

  1. Ikasle bakoitzari hasierako ebaluazioa egin behar zaio, eta bertan aintzat hartuko dira bere aurreko ezagutza eta esperientziak -nahiz eta prestakuntza-modu arruntean hartuak ez izan-, baita bere asmoak eta interesak ere, eta horrela zehaztuko da bakoitzaren prestakuntza-bidea. Hasierako ebaluaketaren ondorioz baliozkotutako moduluak jasoko dira ikaslearen espedientean, kontuan izanik gainditutako ikasketa arautuak eta aurkeztutako egiaztagiriak (III. eranskina).

  2. Hasierako ebaluazioren ondorioz eta baliozkotzeak finkatu ondoren, pertsona helduarekin adostuko da bere prestakuntza-bidea: ikasi behar dituen moduluen sekuentzia, curriculumaren egokitzapenak, eta modulu bakoitzari eskaini beharreko ordutegia.

  3. Lehen Hezkuntza edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren 6. maila gaindituta daukatenek, automatikoki gaindituak izango dituzte II. graduko moduluak. Irakaskuntza arautuko edozein modalitatetan (Lehen Hezkuntzan, Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean, Lanbide Heziketan, Batxilergo Bateratu Balioanitzean, Irakaskuntza Ertainen Erreforman edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan) gainditutako arloekin edo irakasgaiekin bat datozen moduluak ere baliozkotuko dira. Eskola Graduatua dutenek III. graduko bi azken moduluak besterik ez dituzte ikasi beharko. Horretaz gain, ikastetxeek modulu bat edo gehiago baliozkotzea erabaki dezakete, aurkeztutako egiaztagirien edo hasierako ebaluazioren arabera helburuak gaindituta baldin badaude, Hezkuntza Proiektuko baldintzei jarraituz.

  4. Pertsona helduek euskara ez ikastea eska dezakete, araututako beste ikasketa guztietako baldintza berdinetan.

  5. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek ikasketa horiek egin ditzakete, curriculumean beharrezko egokitzapenak egin ondoren.

  1. Ikasleen gaitasunen ebaluazioa bana-banakoa, jarraitua eta globala izango da. Ebaluazioaren barruan sartzen dira ikasleak, ikastetxe osoa, eta hezkuntzan parte hartzen duten eragileak.

  2. Ikasleak eremuka eta moduluka ebaluatzen dira, kontuan hartuz curriculum honetako ebaluazio-irizpideak, zentroko Curriculum Proiektuan eta programazio didaktikoetan zehaztuak.

  3. Ikastetxera joanez ikasten duenak erregulartasunez joan behar du eskolara, ebaluazio jarraitua egin ahal izateko. Urrunetik ikasten duenak agindutako lanak egin behar ditu, eta ikastetxeak agindu eta lanak aurkezten ez dituenari ez zaio ebaluaziorik egingo.

  1. Lauhileko bakoitzaren bukaeran, talde bakoitzeko irakasleek elkartu, ikasle bakoitzak ikasitako moduluak ebaluatu eta kalifikatuko, eta kalifikazioa ikaslearen ikasketa-espedientean erregistratuko da. Kalifikazioarekin batera ikaslearentzako txosten bat egingo dute, eta, bertan, bere ikasketen egoera azalduko da etorkizunerako orientazio egokienekin batera.

  2. Ebaluazio jarraituaren barruan, ikasle baten aurrerapena bat ez badator aurreikusitako helburuekin, irakasleek lau hileroko ebaluazio-bileran ikasketa horiek indartzeko neurriak hartuko dituzte, eta hala balegokio, curriculuma aldatuko dute.

  3. Gradu bakoitza amaitzean, ebaluazio-taldeak neurtuko ditu eremu bakoitzean lortutako gaitasunak. Ebaluazioa negatiboa bada, ikasle batek hurrengo gradukoak egin aurretik, dagozkion moduluak ikasi behar dituela erabaki dezake ebaluazio-taldeak.

  4. Gradu beraren barruan modulu batetik bestera igaro daiteke eremuren bat gainditu gabe, baina goiko modulua ebaluatzeko, gaindituta eduki behar da beheko modulua.

    III. graduaren azken bileran, ebaluazio-taldeak ikasle bakoitzaren prestakuntza-bide osoa ebaluatu eta kalifikatuko du, eremuka eta moduluka. Eremuka eta moduluka egindako kalifikazioa ikaslearen Espedientean eta ebaluazio-agirietan azalduko da.

  1. Eremu eta modulu guztietan kalifikazio positiboa lortu duen pertsona heldua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduaturako proposatuko da. Salbuespen gisa, hiru eremuetako baten modulu bat gainditu ez duena ere proposa daiteke titulua jasotzeko, baldin eta ebaluazio-taldearen gehiengoaren iritziz Oinarrizko Hezkuntzaren gaitasun nagusiak lortu baditu, eta idatzi bat egin beharko dute, hori arrazoituz.

  2. Prestakuntza-bidea amaitu dutenentzat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua jasotzeko proposamena urtean bitan egingo da, lauhilekoak bukatzearekin batera.

  3. Eskatzen duten ikasleei ikastetxeko egiaztagiria emango zaie, eta bertan azalduko dira ikasitako moduluak eta lortutako kalifikazioak.

  1. Dekretu honen esanetara, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua da hezkuntza-aukera eta jardunbide-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen integrala, eta erreferentzia da hezkuntza-komunitateak ikastetxean egindako esku-hartzea koherentea izan dadin.

  2. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barruan doaz hezkuntza-jardueraren balioak, helburuak eta lehentasunak; ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak erabiltzeko irizpideak, aukerako irakasgaiak eskaintzeko; ebaluazio-prozesuaren alderdi orokorrak; aniztasuna tratatzeko neurriak; eta ikastetxeak erabakitako bestelako alderdiak. Hori guztia bat etorriko da euskal gizartearen eta ikastetxearen testuinguru sozioekonomiko eta kulturalarekin, bai eta ikasleen ezaugarri eta premiekin ere, eta neurri horien helburua beti izan behar du oinarrizko gaitasunak eskuratzen laguntzea. Zentroaren Hezkuntza Proiektuaren barruan joango da Elkarbizitza Plana ere.

  3. Zentro publikoetan Ordezkaritza Organo Gorenari dagokio, eta itunpeko ikastetxe pribatuetan titularrari, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua onartzea, eta betiere publiko egin behar da.

  4. Halaber, ikastetxeek konpromisoak sustatuko dituzte ikasleekin, batzuek zein besteek hezkuntza-prozesua errazteko zein eginkizun eta jarduera egingo dituzten zehazteko.

  5. Ikastetxeek, beren autonomia erabilita, esperimentazio eta lan-planak egin ditzakete, antolamendu moduak probatu eta eskola-ordutegia handitu; baina, betiere, ikasleak ezertara behartu gabe eta hezkuntza-administrazioari eskakizunik egin gabe.

  1. Agindu honen esanetara, Hizkuntza Proiektua da hizkuntzak irakastearekin eta erabiltzearekin lotutako alderdi guztien plangintza, ikastetxe bakoitzak egindakoa, bere esparruan aplikatzeko. Hezkuntza Proiektuan jasotako ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak nola irakatsiko eta erabiliko diren finkatuko du Hizkuntza Proiektuak, eta zehaztuko du zer-nolako trataera izango duten hizkuntzek Curriculum Proiektuan. Bertan jasotako erabakiek eragin zuzena izango dute ikastetxeko beste agiri batzuetan: barne-araudian, urteko plangintzan, barne- eta kanpo-harremanak arautzen dituzten printzipioetan, eta abarretan. Izan ere, horien bidez gauzatzen dira Hizkuntza Proiektuan adostutako printzipioak.

  2. Ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Proiektuaren barruan jasoko du bere Hizkuntza Proiektua.

  1. Agindu honen I. eranskinean araututako curriculumek ikastetxe bakoitzean duten zehaztapena da Curriculum Proiektua.

  2. Curriculum Proiektuak Agindu honen eranskineko curriculuma egokitu egin behar du ikastetxearen testuinguru sozioekonomiko eta kulturalera, ikasleen ezaugarri eta premietara, eta ikastetxearen hizkuntza-aukeretara eta baliabideetara; betiere, ikastetxeko Hezkuntza Proiektua erreferentzia gisa hartuta, eta helduentzako Oinarrizko Hezkuntzaren modulu, eremu eta gradu bakoitzerako zehaztuta.

  3. Ikastetxearen Curriculum Proiektuak honako alderdi hauek finkatuko ditu, gutxienez:

    Hezkuntza-jarduerako gaitasunak, helburuak eta edukiak, ikasleen beharrei egokituak irakaskuntza-alderdi guztietan.

    Ebaluazio-irizpideak moduluka eta eremuka, eskuratu beharreko gutxieneko gaitasun-mailak, eta ebaluazio- eta promozio-prozesuari buruzko erabakiak.

    Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak.

    Irizpide pedagogikoak eta didaktikoak, bai eta aukeratutako metodologia eta curriculum-materialak ere, betiere, ikastetxeko irakasleen lanaren jarraikortasuna eta koherentzia bermatuz.

    Hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleak osotasunean tratatzeko irizpideak, batik bat hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, eta hezkuntza-sistemara berandu sartu direnak.

    Aukerakotasunari buruzko erabakiak.

    Tutoretzari eta hezkuntza-orientazioari buruzko irizpideak.

  1. Ikastetxeek Curriculum Proiektua egin, Hezkuntza Administrazioari aurkeztu, eta hark erabakiko du, Hezkuntza Ikuskaritzaren txostena jaso ondoren, proiektua bat datorren hari aplikagarri zaizkion arauekin, eta, hala balegokio, proiektua bideratzeko oharrak egingo ditu.

  2. Irakasleen Klaustroak egin beharko du Curriculum Proiektua. Klaustroari dagokio Curriculum Proiektua onartzea, baina, lehenik, Eskola Kontseiluaren iritzia jaso behar da ikastetxe pribatuetan, eta Ordezkaritza Organo Gorenarena ikastetxe publikoetan. Curriculum Proiektuan xedatutakoak urteko planean gauzatuko dira, hain zuzen ere, irakaskuntza-jardueren programaren bidez, eta prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programaren bidez.

  3. Ikasturte hasieran jakitera eman behar dira ikasturte bakoitzean gainditu beharreko gutxieneko helburuak eta ikastetxearen Curriculum Proiektuan onartutako ebaluazio-irizpideak.

  1. Ikastetxearen Curriculum Proiektuari jarraituz egingo dute irakasleek beren irakaskuntzaren plangintza, hura ikasleen berariazko ezaugarrietara egokituz.

  2. Eremu berean irakasten duten irakasleek koordinatu egingo dituzte ikasgela-programazioak, elkarren artean koherentzia izan dezaten.

  1. Hezkuntza-funtzioaren barruan dago orientazioa, eta irakasle-talde osoak egingo du. Ikastetxeek beren ikasleei orientazio akademiko, pertsonal eta profesionala bermatuko diete.

  2. Irakasle bakoitzari ikasle-talde baten tutoretza emango zaio. Tutoreak, ikasle bakoitzaren jarraipena egiteaz gain, ikasleari buruz beste irakasleen informazioa jaso eta haiekin elkartuko da ebaluazioa egiteko.

  3. Hezkuntza-motaren arabera -ikastetxera joanda edo urrundik-, tutoretza eta orientazioa egokitu egin daitezke pertsona bakoitzaren egoerara, aukeratzen duen motaren arabera.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erabakiko ditu Orientazio Zerbitzua ezartzeko baldintzak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak orientazioak eskainiko ditu pertsona helduen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua lortzeko curriculuma garatzeko, Agindu honek dioenari jarraituz.

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 31.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

  1. Sarrera.

    Eremu honen xedea da pertsona helduek gizarte- eta giza errealitatea ulertzeko behar diren tresnak lortzea, errealitate horretan eragina izateko gai izan daitezen, heldutasun eta izpiritu kritikoz, eta, batik bat, tokian tokiko eremutik etorkizuneko mundu globalizatuari aurre egiteko presta daitezen.

    Haurrak edo nerabeak ez bezala, pertsona helduak lehen pertsonan bizi izan du hemen ikasiko den historiaren zati bat, bere ingurunean gertatu diren aldaketen parte aktiboa izan da, eta, beraz, bere esperientziak eta bizipenak eremu honetako curriculumaren barruan joan behar dute.

    Bera bizi den ingurunea, sortu dituen harreman pertsonalak, eta hiritar aktibo gisa bere komunitatean izan duen partea kontuan hartu behar da gizarte-eremua sakontzeko orduan.

    Ikasle helduak kultura bat dakar, eta Freirek dioen moduan, alfabetatu gabeko pertsonek, nahiz eta irakurtzen eta idazten jakin ez, nortasun kultural eta historia pertsonal baten jabe dira. Finkatutako jokabideak dauzkate, garatutako gaitasunak eta zehaztutako nortasuna, hau da, jakintza daukate, bizitzak aurrean jarri dizkien problemak konpontzen eta zailtasunak gainditzen ikasi dute, eta errotutako balioak eta jarrerak dauzkate. Horregatik, elkarrizketa eta hitza izango dira ardatzak, hezkuntza-jarduera gehienak gauzatzeko orduan.

    Edukien barruan doaz, gehienbat, gizarteko inguruneak, osagaiak, harremanak, antolaketak eta rolak. Gizartea aztertzeko orduan aintzat hartu behar da denbora (Historia), espazioa (Geografia) eta ikaslearen ingurunea: laneko, kulturako eta pertsonen arteko harremanak.

    Gizarte Eremu honen zati garrantzitsu bat Hiritartasunari eta Giza Eskubideei dagokie. Horren bitartez bilatzen da hiritarrak aurre egitea gizarte-garapen konplexuaren eskakizunei: ekonomia eta kultura globalizatuari, jakintzaren kudeaketari, ingurumena hondatzeari, giza eskubideak urratzeari, terrorismoari, etab.

    Hiritartasuna praktikan jartzeak esan nahi du eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, inguruan baliatzea -HHE zentroan, gelan, familian, auzoan etab.-, elkarrizketa eta demokraziaren alde egotea, eta giza eskubideak errespetatzea.

    Azterketa- eta gogoeta-gaiak dira hiritarraren eskubideak eta betebeharrak, gizarteko eta politikako partaidetza, pertsona ahulenekiko konpromisoa eta elkartasuna, egungo gizarteen eta kulturen aniztasunaren balioa, azken urteotan emakumeak lortutako protagonismoa, kultura artekotasuna helburu gisa, etab.

    Baita kulturaren mundua, musika, plastika- eta ikus-arteak, produkzio-guneak, komunikabideak eta aisia ezagutzea ere, eta, era horretan, gozatzea eta balioa ematea gure naturako, historiako, arteko eta kulturako ondareari, eta gogo onez hartzea paisaia desberdinak, kulturak, ohiturak, historia-hondarrak, etab. Bistan daude, beraz, beste zientzia batzuen ekarpenak Artearen Historia, Ekologia, Ekonomia, Antropologia, etab.-, hori dena ikuspuntu global eta integratzaile batetik.

    Ezin dugu ahaztu, gainera, etengabe agertzen direla arte-adierazpenak pertsonen inguruan eta bizitzan. Gure gizartea denetariko arte-erreferentziaz beteta dago, eta horiek agerian daude gure sozializazio-prozesuetan, gure nortasuna eraikitzerakoan, eta bizi dugun munduari buruzko ideiak lantzerakoan. Bestalde, erreferentzia estetiko horiek gertatzen diren testuinguruan aldaketa handiak egon dira, batik bat informazio- eta komunikazio-teknologiak garatu direlako, horiengatik kontsumitzen da hainbeste musika eta irudi, eta gero eta estuagoak eta aberasgarriagoak dira arte-adierazpen desberdinen arteko topaketak: musika, dantza, ikus-arteak eta komunikabideen beste produktu batzuen artekoak.

    Arte-hezkuntzari esker garatzen da sormena, irudimena, autonomia, sentimena eta mugimendua, sentimen estetikoa, adierazpen pertsonala, gogoeta kualitatiboa, adimen emozionala, komunikatzeko eta sozializatzeko gaitasuna..., eta gaitasun horien bitartez geureganatu behar ditugu musikazko eta irudizko produktuak.

    Oso garrantzitsua da pertsona helduek gizarte-gaitasunak garatzea -gizartean eta lanaren munduan sartu eta gizarte-esklusiorik egon ez dadin-, eta etorkizuneko erronka gisa bizitza osoko prestaketa hartzea.

    Azkenik, ezin gara ahaztu Euskal Herrian gaudela, bertako gizarte-, hizkuntza- eta kultura-nortasuna ezagutu, bultzatu eta garatu behar dugula, eta gure euskal gizartea anitza dela, multikulturala eta nortasun desberdineko euskaldunez osatua. Gure nortasuna aberastu eta osatu egiten da errealitate eta eremu zabalagoekin -adibidez, espainiarrarekin eta europarrarekin-, beste herriak eta nazioak ahaztu gabe, batik bat geure elkartasuna eta babesa behar dutenak garatu ahal izateko.

    Gizarte-eremu honen lehen atalean, eremu honek oinarrizko gaitasunak eskuratzen nola laguntzen duen azaltzen da. Bigarrenean, eremuaren helburuak harremanean jartzen dira. Hirugarrenak 13 multzo ditu, eta gaien artean Historia, Geografia, Hiritartasun Hezkuntza, Musika, Plastika eta Ikus Arteak, Ekologia, Ekonomia eta abarren edukiak daude. Ikusten denez, helburua ez da historiaren ikuspegi diakronikoa ematea edo geografia klasikoaren eduki nagusiak azaltzea, baizik eta eduki horiek guztiak curriculum honen eremuan txertatzea.

    13 multzo horietako bakoitzean lantzen dira, hurrenez hurren, prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko edukiak. Lehenbiziko multzoa denentzat berdina da, eta bertan, batik bat, edukiak, prozedurak eta jarrerak edo balioak lantzen dira.

    Azkenik ebaluazio-irizpideak datoz, zein bere adierazlearekin.

  2. Gizarte-eremuaren bidez oinarrizko gaitasunak eskuratzea.

    Aipatutako proposamenak kontuan hartuz, oinarrizko gaitasuna esaten zaio testuinguruaren araberako jakintza, trebetasun, gaitasun, jarrera eta balioen konbinazio integratuari, ikasle guztiek lortu eta eduki beharrekoa pertsona gisa egiteko eta garatzeko, bai eta hiritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzeko ere. Erreferentziazko ardatz diren hezkuntza-gaitasun orokorrak ez bezala, oinarrizko gaitasunak dira lortu beharreko helburuak, ikasleentzat ezinbestekoak, eta, beraz, ebaluatzeko erreferenteak direnak.

    Eremu hau integratzailea denez, errazagoa da oinarrizko gaitasunak eskuratzea.

    Gizarte- eta hiritar-gaitasuna.

    Gaitasun honi esker inguruko gizarte-errealitatea uler daiteke, lagundu, elkarrekin bizi eta hiritartasun demokratikoa erabili gizarte anitz batean, eta bera hobetzeko konprometitu. Bertan integratutako jakintza eta trebetasun konplexuei esker parte hartu, erabakiak hartu eta hauta daiteke nola jardun hainbat egoeratan, eta norberak hartutako erabakiei aurre egin.

    Horrela, eremu honetatik egin beharreko lan garrantzitsu bat da ikasleei laguntzea era kritikoan eta eraikitzailean integratzen euskal gizarte anitzean, iragan historiko luze eta konplexukoa, eta gaur egun ere konplexutik asko duena. Gizarte horretan, mendebaldeko beste edozein gizarteko tirabira eta gatazkez gain, nortasun- eta pertenentzia-sentimendu desberdinak daude.

    Testuinguru horretan, eremu honek lagundu behar du hiritarrak prestatzen, beren nortasun anitzetatik besteenak errespetatzen, eta beren gatazkak modu baketsuan konpontzen.

    Gizarte-trebetasunak lantzerakoan, bestearen lekuan jartzeko gaitasuna lantzen da, hau da, enpatia. Bestalde, ulermen horri esker, ezinbestekotzat hartzen da problemak konpontzeko elkarrizketa erabiltzea, edo norberarenak ez bezalako iritziak dituzten pertsonak errespetatzea, baina, gainera, balio horiek erabiltzen dira talde-lanean edo eztabaidan aritzerakoan, halakoetan nork bere ideiak adierazi eta besteenak entzun eta errespetatu behar baitira. Gaur egungo edo iraganeko gizarte-errealitate desberdinak ezagutzeak, edo kultura desberdinen ekarpenak epaitzeak ere laguntzen du, zeharka bada ere, gizarte-trebetasunak garatzen. Gai honek ekarpen interesgarriak egiten ditu pertsona izaki bakar eta errepikaezin gisa eraikitze aldera ere: izan ere, gizabanako bakoitzak besteekiko harremanean eraikitzen du bere nortasuna, izaera eta jarduteko era, zuzenean eragiten baitiote pertenentzia-taldeek eta haien kultura-erreferentziek; baina baita kulturen artean gero eta ugariagoak diren harremanek ere, bai bakoitzaren lurraldekoek -gero eta ugari eta konplexuagoek- bai denetariko fluxuek, ohikoak baitira gizarte gero eta global eta interaktiboagoan, non masa-komunikabideak oso garrantzitsuak diren.

    Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

    Irakurriz eta idatziz informazioa bilatu, metatu eta prozesa daiteke, eta arloko testu-mota desberdinak ulertu, osatu eta erabili. Horregatik, irakasgai honen bitartez diskurtsoaren hainbat aldaera erabil daitezke -batik bat deskribaketa, kontaketa, berbaldia eta argudioa-, eta hiztegia eskura daiteke, hau da, ikaslearen ohiko hizkuntzara pasatu behar lukete berariazko hitzek edo irakasgaia ikasteko balio dutenek.

    Elkarrizketan jardutea, iritzi kritiko eta etiko baten jabe egitea, ideiak sortzea, jakintza egituratzea, eta norberaren diskurtsoari, ekintzei eta zereginen koherentzia eta kohesioa ematea. Bestalde, komunikatuz eta elkarrizketan jardunez lotura eta harreman eraikitzaileak ezar daitezke besteekin eta ingurunearekin, kultura berrietara hurbildu, eta, horiek ezagutu ahala, aintzat hartu eta errespetatu. Horregatik, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna agertzen da elkarrekin bizitzeko eta gatazkak konpontzeko ahalmenean, eta, era berean, tresna izan daiteke berdintasuna lortzeko, estereotipoak eta adierazpen sexistak, etnizistak eta abar deuseztatzeko.

    Elkarrizketa etengabeak eta jarraituak izan behar du oinarri nagusia hezkuntza-jardueran.

    Informazioa tratatzea eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

    Eremu honetan, gazteen eta helduen arteko arrail digitala saihestu behar da. Horregatik, gero eta sarriago erabili behar dira IKTak informazioa biltzeko, komunikatzeko eta digitalizazioaren munduan sartzeko.

    Gero eta sarriago erabili behar da internet informazioa bilatzeko historia, geografia, munduko gatazkak eta abarrei buruz.

    IKTek aukera ematen dute pertsonak hurbiltzeko eta komunikazioa hobetzeko, inoiz hura ordezkatu gabe.

    Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

    Giza eta arte-kulturarako gaitasunak zerikusi zuzena dauka arte-adierazpenak ezagutzearekin eta balioestearekin. Horretarako, artelan-bilduma bat ikusi -esanguratsua dena estiloak edo artistak karakterizatzen dituelako, edo kultura-ondarearen parte delako-, eta hori behatzeko eta ulertzeko trebetasuna eman behar zaio ikasleari. Horrela lortzen da artelanak estimatzea, pertzepzio- eta sentsibilizazio-trebetasunak eskuratzea, haiekin hunkitzeko gaitasuna garatzen da, eta laguntzen da kultura-ondarea balioesten, errespetatzen eta bere zaintzaz arduratzen.

    Autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

    Helduarentzat garrantzi handikoak dira autonomia eta ekimen pertsonala. Erabakiak aztertzea, planifikatzea eta hartzea ezinbesteko urratsak dira helduen autonomia pertsonalerako. Politikako, zuzenbideko edo administrazioko erakundeen eta gizarte-zerbitzuen funtzionamendua ezagutzeak hiritar hobeak sortzen ditu.

    Bestalde, mikro eta makroekonomiaren oinarri batzuk jakinda erabakiak har daitezke familia-ekonomiaren eremuan, eta oinarri hobe batez parte har daiteke gizarte-bizitzan. Hau da, gizartearen antolaketa eta funtzionamendua hobetu ulertuz era aktiboagoan eta sortzaileagoan har daiteke parte taldeetan.

    Pertsona helduak lan-munduan sartzeko estrategiak, eskubideak eta lan-harremanen oinarri nagusiak ezagutzea.

    Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

    Giza jardueraren gune fisikoa ezagutzea esan nahi du, ingurumena zaintzea, eta horrek pertsonen bizitzan duen eragina jakitea.

    Nor bere gunearen jabe izateko eta kokapen geografikoa jakiteko trebetasunak eskuratzea eta erabiltzea: orientazioa, kokapena, behaketa edo interpretazioa.

    Osasun-hezkuntzaren alde ere egin dezakegu eremu honetatik.

    Matematikarako gaitasuna.

    Gure eremuan eragiketa sinpleak erabili ahala -magnitudeak, ehunekoak eta proportzioak, zenbaki-eskalak, grafikoak eta forma geometrikoak-, matematika-gaitasuna bultzatzen ari gara.

    Ikasten ikasteko gaitasuna.

    Gaitasun honek esan nahi du pertsona helduek autonomia pertsonala dutela beren prestakuntza-premiak aurreikusteko, ikasketa-tresnak edukitzeko, eta gizarteko etengabeko aldaketen aurrean bizitza osoan ikasi beharra dagoela ulertzeko.

    Beraz, ezagutu beharra daude informazio-iturriak, eta haietara iristeko modua.

  3. Helburuak.

    Gizarte-eremua irakasteak gaitasun hauek ditu helburu:

  1. Gizarte-fenomenoak eta gertaera politiko, ekonomiko eta kulturalen arteko harreman-prozesuak eta -mekanismoak ezagutzea, eta egungo gizarteen bilakaeraren arrazoiak eta gizon-emakumeek berorietan jokatzen duten papera ulertzea, era horretan Historiaren ikuspuntu zabala eta kritikoa edukitzeko.

  2. Ingurune fisikoaren oinarrizko osagaiak ezagutzea, kokatzea eta aztertzea maila desberdinetan; haien arteko harremanak, eta giza taldeek espazioa eta baliabideak erabiltzeko dituzten harremanak ulertzea; jarduera horiek ekonomian, gizartean, politikan eta ingurumenean dituzten ondorioak balioestea; eta, era horretan, balio-eskala bat finkatzea, eguneroko egoeretan nola jardun orientatzeko.

  3. Euskal Herriko, Espainiako eta Europako gertaera historikoak eta prozesu ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak ezagutzea eta denboran eta espazioan kokatzea, eta denboran zehar izan duten bilakaeraren ikuspuntu orokor bat gauzatzea.

  4. Elkarbizitza baketsuan, kulturen arteko ulermenean eta gizarte-gatazken konponketa elkarrizketatuan oinarritutako gizartea eraikitzeko kontzientzia eta parte-hartze arduratsua bultzatzea, eta, era horretan, hiritartasun demokratikoa eta hiritar gisa dagozkigun eskubideak eta betebeharrak erabiltzea.

  5. Gure gizartearen kultura- eta hizkuntza-aniztasuna aberastasuntzat hartzea, eta gureak ez bezalako kulturen aurrean errespetua eta tolerantzia erakustea, haiei buruzko iritzia edukitzeari uko egin gabe.

  6. Euskal Herriko, Espainiako eta Europako erakunde demokratikoen funtzionamendua eta antolaketa-egiturak ezagutzea eta aztertzea, haien oinarrian dauden balioak, printzipioak eta hiritarren eskubideak eta betebeharrak aintzat hartzea, eta oraindik halakorik ez duten herri, gizarte-talde eta pertsonekiko elkartasuna erakustea.

  7. Autoestimua eta gizarte-trebetasunak garatuz gizarteko problemak konpontzeko elkarrizketa eta akordioa bultzatzea; erabakiak era autonomoan prestatzea eta hartzea, egoera pertsonaletan eta taldean moldatzeko, eta beste pertsonekin edo nork bere kasa bizi-proiektuak eraikitzeko.

  8. Lana bilatzeko teknikak eta estrategiak ezagutzea eta erabiltzea, baita lan-munduan ager daitezkeen egoera berrietara moldatzeko mekanismoak ere, era horretan norberak gizartean eta lanean duen egoera hobetzeko.

  9. Gizakiak ingurumenean izandako esku-hartze batzuk aztertzea, iraunkortasunaren ikuspuntutik kritikoki epaitzea, eta eguneroko bizitzan oreka ekologikoa defendatzea eta berreraikitzea, eta kultura-ondarea zaintzea.

  10. Gure gizarteko eta gizadi osoko hizkuntza-, natura-, kultura-, historia-, arte-, musika- eta plastika-ondarea balioestea eta zaintzea, hurrengo belaunaldientzat ere gozamen- eta aisia-iturri izan dadin.

  11. Informazio- eta komunikazio-teknologia berrien bidez informazioa lortzea eremu honi buruz, eta beste edozein jardueratarako dituzten abantailak ezagutzea.

  12. Egungo gizarteen arazo larrienak eta haien erro historiko-sozial posibleak ezagutzea eta aztertzea, era horretan haiei buruzko iritzi pertsonala edukitzeko. Besteak beste, emakumeak oraindik ere gizonaren aldean jasaten duen desberdintasunaz ohartzea, eta edonolako diskriminazioa baztertzea.

  13. Nork bere burua pertsona bakar eta konplexutzat hartzea, norberak besteekiko harremanean dituen ezaugarriak ezagutzea, euskal gizarte konplexuko parte egiten duten kultura-ezaugarrien kontzientzia hartzea eta balioestea, beste talde batzuetako eta gizadiko kide izatearekin bateratzea, eta, era horretan, era aktiboan laguntzea gizartea eraikitzen, tolerantziaz eta errespetuz.

  14. Artearen, irudien kulturaren eta musikaren bidez ideiak, sentipenak eta bizipenak komunikatzeko eta adierazteko dauden aukerak ulertzea, gure historia-ondarea direla konturatzea, eta, horretarako, arte-hizkuntza desberdinen teknikak eta baliabideak ezagutzea eta menderatzea.

  1. Edukiak.

  1. multzoa. Gizarte-eremu osoaren edukiak.

    Hizkuntza-trebetasunak aplikatzea eremu honetan sakontzeko: ahozko testuak eta testu idatziak ulertzea, berariazko hiztegia interpretatzea eta erabiltzea, eta ahoz eta idatziz egoki espresatzea.

    Informazio garrantzitsua lortu, interpretatu eta erregistratzeko ildoak, hainbat iturri erabiliz: ikonografikoak, arkeologikoak, idatziak, landa-lanak, informazio-teknologietakoak, etab.

    Lortutako informazioa banaka edo taldean idazteko ildoak: laburpenak prestatzea eta egitea, sintesiak, lan monografikoak, konparazio-taulak, txostenak, ikerketa-lantxoak, etab.

    Denetariko lanen emaitzak -monografiak, konparazioak, ikerketak, etab. ahoz edo idatziz komunikatzeko ildoak, banaka edo taldean, hainbat euskarri erabiliz, besteak beste digitala.

    Aroak, kulturak eta zibilizazioak, gertaera historikoak, datuak eta lekuak denboran eta espazioan kokatzeko ildoak.

    Kronologia-taulak, denbora-lerroak eta historia-frisoak egiteko teknikak.

    Gertaera historikoen kausa-aniztasuna aztertzeko ildoak: gertaera historikoen, eta eboluzio- eta aldaketa-prozesuen kausak eta ondorioak identifikatzea, eta harremanean jartzea horien sortzaile izandako faktoreekin.

    Denetariko artelanak, zein bere testuinguruan irakurri eta interpretatzeko ildoak.

    Ingurunearen eta giza jardueraren arteko harremanak aztertzeko ildoak: paisaiak eratzerakoan, zenbait gertaera geografiko kokatu eta banatzerakoan, ingurumena hondatzerakoan, etab.

    Mapa historikoak egiteko ildoak.

    Eremu euskalduneko, espainiarreko eta europarreko lan esanguratsuak interpretatzea, zein bere kultura-testuinguruan.

    Taldeko lan-proiektuak diseinatzen, antolatzen eta gauzatzen laguntzea.

    Autoebaluazio-tekniken bidez ikasketa autorregulatzea.

    Elkarrizketa eta negoziazioaren bidez gatazkei ekitea. Bitartekaritza.

    Eztabaidak prestatzea eta burutzea inguruko edo munduko arazoez, gaurkotasuna duten gaiez eta dilema etikoez eta gizalegezkoez. Horretarako, dauden jarrerak eta aukerak hartuko dira aintzat.

    Komunikabideek eta internetek egungo gai edo gertaera bati buruz emandako informazioak konparatzea eta kritikoki ebaluatzea.

    Bidegabekeriez eta desberdintasunez ohartzea. Bizimodu bidezkoagoak bilatzeko eta bizitzeko interesa. Elkartasun-proiektutan parte hartzea.

    Iraganeko gizartearen egoera eta gaur egungoarekin duen harremana ezagutzeko interesa eta jakin-mina.

    Historiako gizarte desberdinen arte- eta kultura-adierazpenak balioestea eta errespetatzea.

    Kultura-, historia- eta arte-ondarearen aniztasuna eta desberdintasuna balioestea, errespetatzea eta gozatzea, eta hura zaintzeko, defendatzeko eta zabaltzeko borondatea edukitzea.

    Kultura-adierazpenen aniztasuna eta aberastasuna balioestea eta errespetatzea.

    Euskal Herriko hizkuntza- eta kultura-aniztasunaz ohartzea, denon altxorra den heinean.

    Euskal gizartera bildutako beste kulturetako pertsona eta taldeekiko onarpena, errespetua, enpatia eta elkartasuna, aniztasuna aberasgarritzat hartuz.

    Talde-lanetan edo bestelako zeregin kolektibotan era aktiboan eta eraikitzailean parte hartzea eta saiatzea, arduraz eta elkartasunez.

    Norberaren akatsak eta okerrak naturaltasunez onartzea eta zuzentzeko prest egotea.

    Inguruneak eskaintzen dituen aukerez ohartzea, eta biodibertsitatea eta garapen iraunkorra zaintzeko borondate aktiboa edukitzea.

    Gizonek eta emakumeek Historiako subjektu gisa izan duten papera balioestea.

    Demokrazia, mantendu eta sakondu beharreko konkista kolektibotzat hartzea.

  2. multzoa. Lurra, gure planeta.

    Grafikoak, diagramak, estatistika-taulak, klimogramak eta abar irakurtzea, interpretatzea eta egitea.

    Euskarri desberdinetan identifikatzea eta kokatzea: mapak, esferak, grafikoak, ingurune fisikoaren oinarrizko osagaiak -ozeanoak eta itsasoak, kontinenteak, erliebe-unitateak eta ibaiak-, inguruan hasi eta mundu-unitate handiak arte.

    Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko klima-zona nagusiak kokatzea.

    Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko kontinenteak, ozeanoak, itsasoak, erliebe-unitateak eta ibaiak kokatzea.

    Batik bat Euskal Herriko, Espainiako eta Europako natura-ingurune nagusien ezaugarriak adieraztea, giza jardueren jokaleku gisa.

    Eguraldia ulertzeko ildoak: meteorologia-mapak interpretatzea, eguraldiari buruz telebistan emandako informazioa ulertzea, internet erabiltzea meteorologia-aurreikuspenak ezagutzeko.

    Lurra unibertsoaren barruan.

    Lurraren mugimenduak.

    Koordenatu geografikoak. Lurraren irudikapena.

    Espazio geografikoa: Geografia-ezaugarri fisikoak: erliebea, klima, lurra, urak.

    Planetako paisaia-unitate nagusiak: landa eta hiria.

    Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko paisaien aniztasuna.

  3. multzoa. Gizakia eta antzinako gizarteak.

    Eskemak eta laburpenak egitea hominizazio-prozesuari buruz.

    Aroak, kulturak, zibilizazioak, gertaerak, datuak edo prozesu historiko garrantzitsuak denboran eta espazioan kokatzeko ildoak.

    Taula kronologikoak eta konparatiboak egitea.

    Taula kronologikoen eta aldibereko denbora-lerroen bidez gertaera historikoen eta sozialen jarraipenaz eta aldaketaz ohartzea.

    Historiaurreko aztarnak kokatzea Euskal Herrian, Espainian eta munduan.

    Ahozko testuak eta testu idatziak ulertzea, berariazko hiztegia interpretatzea eta erabiltzea, eta ahoz eta idatziz egoki espresatzea.

    Gizakiaren jatorriari buruzko teoriak.

    Hominizazio-prozesua. Lehenbiziko nekazari-gizarteak. Lehenbiziko hiri-gizarteak.

    Euskal Herriko historiaurrea: historiaurreko kulturen agerraldi nagusiak.

    Historiaurreko herrien bizimoduak: ehiztariak eta biltzaileak (gizarte-antolaketa, ekonomia, sinesmenak, arte-adierazpenak, etab.).

    Iraultza neolitikoaren aldaketak. Kokapenak. Historiaurreko aztarnak kokatzea Euskal Herrian, Espainian eta munduan.

    Euskal lurraldeen lehenbiziko biztanleak. Historiaurreko kulturen agerraldi nagusiak Euskal Herrian eta inguruan. Euskara: jatorria eta bilakaera. Indoeuropar hizkuntza boteretsuagoekiko harremana.

  4. multzoa. Biztanleria eta migrazio-mugimenduak. Arrazakeria eta xenofobia.

    Demografia-datuak eta grafikoak irakurtzeko eta interpretatzeko ildoak (diagrama-barrak, biztanleriaren piramideak,...), eta estatistiken informaziotik grafikoak egiteko ildoak.

    Euskal Herriko eta Espainiako mapetan biztanle askoko edo gutxiko zonaldeak kokatzea.

    Grafiko desberdinen bidez iraganeko eta egungo demografiaren joerak erakusteko teknikak lantzea.

    Migrazio-mugimenduen bide nagusien berri prestatzea eta aurkeztea ikaskideei.

    Migrazio-mugimenduen arrazoiak aztertzea eta azaltzea.

    Euskaldunek historian zehar egindako emigrazioei buruzko lantxoak egitea.

    Immigrazioari buruzko gaiak aurkeztea jendaurrean.

    Hainbat iturri erabiliz, lantxoak egitea pobrezia-aberastasunari binomioari buruz, eta munduko pobreziaren arrazoiez eta ondorioez iritzia ematea.

    Komunikabideetako informazioetan egon litezkeen planteamendu xenofoboei edota aurreiritziei erreparatzea.

    Egungo demografia-ereduak.

    Migrazio-mugimenduak, eta beren eragina Euskal Herrian eta Espainian.

    Herrialde garatuak eta azpigaratuak. Aberastasunaren banaketa desberdina.

    Aniztasuna eta eskubide-berdintasuna.

    Gizarte- eta kultura-desberdintasunak. Diskriminazio-, xenofobia- eta esklusio-jarrerak baztertzea.

    Diskriminazioaren arrazoiak eta ondorioak: aurreiritzi arrazistak, xenofoboak.

    Egungo gizarteen aniztasuna balioestea: jarrera etnozentrikoak baztertzea.

  5. multzoa. Hiria eta hiritartasuna. Hiritarraren eskubideak eta betebeharrak.

    Mapa batean Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko hiri nagusiak kokatzea.

    Hainbat hiritako planoak eta mapak erabiltzea, bertan kokatzeko.

    Internet bidez informazioa eskuratzea munduko hiri garrantzitsu batzuei buruz.

    Arte erromanikoaren (landa-ingurunean ohikoa) eta gotikoaren arteko bereizketa.

    Talde-lan bat egitea hiri baten zerbitzuei buruz.

    Hiritarrek erakunde desberdinetan parte hartzeko dituzten moduei buruzko azterketa bat egitea.

    Done Jakue bideari buruzko panel bat egitea, eta bertan agertzea herri, hiri, artelan eta leku estrategikoak.

    Lehenbiziko hiri-kokalekuak. Historiako aro bakoitzeko hirien ezaugarriak.

    Hiri klasikoa: polis grekoa eta hiri erromatarra. Antolaketa, artea eta kultura.

    Erromanizazioa eta bere eragina Hispanian eta Euskal Herrian.

    Hiri erromatarraren eta hiri-bizitzaren gainbehera.

    Erdi Aroa: Feudalismoa (arte erromanikoa, Done Jakue bidea).

    Hiri-bizitzaren indarberritzea XIII. mendean (arte gotikoa, katedralak, lonjak, udaletxeak). Arabiar munduko hiria (arabiar artea, meskitak).

    Aro modernoko hiriak eta industria-iraultzaren ondoren jaiotako hiri berriak.

    Egungo hiri handiak. Hiri handien arazoak.

    Hiritartasunaren kontzeptua.

    Hiritarren eskubideak eta betebeharrak.

    Parte-hartzea: eskubide eta betebehar demokratikoa.

    Demokrazia eta gizarte-partaidetza: ikastetxeak, hiritarren elkarteak, GKEak, foroak, sindikatuak, alderdi politikoak.

    Ondasun komunak, kultura-ondarea eta zerbitzu publikoak errespetatzea eta zaintzea.

    Hirietako artea.

  6. multzoa. Jarduera ekonomikoa Euskal Herrian, Espainian eta Europako Batasunean.

    Euskal Herriko eta Espainiako mapa batean ekonomia-sektore desberdinak kokatzea.

    Zeu bizi zaren lekuari buruzko txosten bat egitea, sektore bakoitzaren eragina azalduz.

    Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta meatzaritza. Euskal Herriko ekonomia-jarduerak eta beren ondorioak ingurunean.

    Euskal Herriko ekonomia-sektore bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

    Lehen sektoreko jarduera tradizionalak: nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza eta arrantza.

    Nekazaritza-, arrantza- eta industria-espazioak eta jarduerak.

    Egungo egoera, azken aldiko aldaketak eta etorkizunerako aurreikuspenak.

    Europan sartzearen ondorioak lehen eta bigarren sektorean.

    Bigarren sektorea: Industria-espazioak. Industrializazioa: industriaren produkzio-prozesuan parte hartzen duten elementuak.

    Munduko, Europako, Espainiako eta Euskal Herriko industria-gune nagusiak. Industria-mota desberdinak. Kooperatibismoa Euskal Herrian.

    Hirugarren sektorea: zerbitzuak.

    Finantza- eta administrazio-jarduera: bankuak, burtsa, eta administrazio publikoa.

    Merkataritza, garraioa eta aisia.

    Komunikazioak. Komunikazioak eta teknologia berriak.

    Paisaia berriak ezagutzeko jakin-mina, eta horien aniztasuna aberastasuntzat hartzea.

  7. multzoa. Egungo gizartearen oinarri historikoak.

    Konkistatzaileek Amerikara eta beste kontinenteetara egindako bidaia nagusien mapa egitea.

    Ilustrazioko ideia nagusiei buruzko laburpena prestatzea.

    Euskal ilustratuei buruz ikertzea.

    Kronologia-ardatz bat egitea eta bertan ipintzea XV., XVI., XVII. eta XVIII. mendeko gertaera nagusiak.

    Mapa batean koloniak eta kolonizatzaileak kokatzea.

    Laburpen bat egitea industria-iraultzaren ondorioei buruz.

    Antzinako Erregimenaren krisia.

    Mundu modernoaren hasiera: eraldaketak politikan, artean, ekonomian.

    Amerikaren konkista eta ozeano-bideak zabaltzea.

    Humanismoa eta Errenazimentua.

    Ilustrazioa. Iraultza liberala. Frantses Iraultza eta Amerikar Konstituzioa: beren eragina Espainian eta Euskal Herrian.

    Iraultza burgesa.

    Industria-iraultza: arrazoiak eta ondorioak. Langile-mugimenduaren jaiotza. Sindikatuak eta alderdi sozialisten jaiotza. Mugimendu sufragista. Sozialismoa Euskal Herrian.

    Kolonialismoa eta inperialismoa.

    Nazionalismoak Europan. Euskal nazionalismoaren sorrera.

  8. multzoa. Enpresa, lan-mundua eta globalizazioa.

    Banaka edo taldean lan bat egitea enpresa bat sortzeari buruz.

    Globalizazioari buruzko testuak eta artikuluak irakurtzea, eta ondoren jendaurrean azaltzea.

    Hainbat iturritatik jakitea pertsona helduentzako zein prestakuntza-eskaintza dauden - ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak...-, erakunde, kultura-etxe, auzo-etxe eta abarretan.

    Sistema kapitalistaren oinarriak: merkatuaren funtzionamendua, eskaintza-eskarien legea, produkzioa eta kontsumoa.

    Lan-eskaintza desberdinetara aurkezteko curriculum vitaea eta bestelako dokumentu profesionalak prestatzea.

    Enpresa: kapitala eta lana. Enpresa- eta sindikatu-erakundeak.

    Globalizazioa eta bere eragina ekonomia-harremanetan.

    Enpresen deslokalizazioa eta bere eragina lan-harremanetan.

    Erakunde sindikalak, lan-legeria, hitzarmen kolektiboak.

    Langileen gizarte-babesa. Gizarte-segurantza.

    Enplegua bilatzea, langileak birziklatzea, ekintzailetza, bizitza osoko prestakuntza. Lan-orientazioa.

  9. multzoa. Klima-aldaketa eta aurre egiteko neurriak.

    Azterketa, gogoeta eta talde-eztabaida ingurumen-arazoei buruz: airearen kutsadura, munduko klima-aldaketaren arrazoiak eta ondorioak. Horiek aztertzeko erabiliko dira egunkarietako informazioak, dokumentalak, errealitatearen behaketa eta abar.

    Egungo ingurumen-arazoei buruzko informazioa jasotzea hainbat iturritatik.

    Klima-aldaketari buruzko bideoak eta filmak ikustea eta eztabaidatzea.

    Gizarte Segurantzaren funtzionamenduari buruzko informazioa jasotzea, hainbat iturri erabiliz.

    Komunikabideek klima-aldaketari ematen dioten tratamendua aztertzea.

    Panel bat egin, gelan jarri, eta bertan agertzea zure auzo/herri/hiriko ingurumen-arazo nagusiak.

    Arestian aipatutako arazoak konpontzeko edo arintzeko bideak proposatzen dituen panel bat egitea eta gelan jartzea.

    Mugikortasun iraunkorreko plan bat egitea zure herri edo hirirako, garraio-publikoa bultzatuz, eta bizikleta moduko garraiobide ez-kutsatzaileak erabiliz.

    Ikasleen artean azterketa bat prestatzea, trafikoak Ingurumenari egiten dion kalteaz eta konponbide posibleez.

    Klima-aldaketaren arrazoi eta ondorioei buruzko lan pertsonal bat egitea eta nahi izanez gero ikaskideei aurkeztea, teknologia berriak erabiliz.

    Ingurumena eta bere zaintza.

    Natura-ingurunearen eta gizartearen arteko harremana.

    Energia eta ingurumena.

    Ingurumen-arazo nagusiak: uraren, airearen eta lurren kutsadura.

    Klima-aldaketa: arrazoiak eta ondorioak: kontsumoa, hondakinak.

    Konponbide posibleak: garapen iraunkorra, ordezko energiak, baso-berritzea, hondakinak tratatzea.

    Problema horiek banaka eta taldean konpontzeko edo arintzeko proposamen aktiboak.

    Edozein motako kutsaduratik sortutako arazoak konpontzeko administrazioek edo ekologista-taldeek proposatutako ekintzetan parte hartzea.

    Helburu horiek lortzeko egiten ari diren ahaleginak balioestea.

    Gutako bakoitzak Ingurumena hobetzeko moduei buruzko talde-lana.

  10. multzoa. XX. mendeko gatazka handiak eta giza eskubideak.

    Ardatz kronologiko bat egitea eta bertan kokatzea bi mundu-gerrak, errusiar iraultza, Espainiako bigarren errepublika eta Espainiako altxamendu militar faxistaren hasiera.

    Memoria historikoari buruzko testu baten ulermenezko irakurketa.

    Ahozko iturriak, idatzizkoak edo internet erabiliz, XX. mendearen lehen erdiko bizitza politikoan, sozialean eta kulturalean paper garrantzitsua izan zuten espainiarren eta euskaldunen zerrenda egitea.

    Horiek gerra zibilean eta frankismoan bizi izandako egoeraren testigantzak jasotzea.

    Giza Eskubideen urraketari buruzko esperientzia pertsonalak edo beste iturrietakoak taldean aurkeztea.

    Giza Eskubideen eta Haurren Eskubideen Deklarazio Unibertsala irakurtzea, komentatuz.

    Mundu-gerrak eta munduan izan duten eragina.

    Errusiar iraultza eta bere ondorioak.

    Totalitarismoen gorakada Europan.

    Arrazakeria eta xenofobia.

    Espainiako eraldaketak XX. mendean: Bigarren Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoa Espainian eta Euskal Herrian.

    Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala. Giza eskubideak: giza jokabidearen erreferentzia unibertsala.

  11. multzoa. Gaur egungo mundua: gizadiaren arazo larriak. Espainiaren eta Euskal Herriaren egoera.

    Idatzizko komunikabideak kritikoki aztertzea gure gizarte-errealitatea ulertzeko, errealitateaz dituzten ikuspuntu desberdinei erreparatuz.

    Prentsa-artikuluen irakurketa egituratuak egitea, eta ondorioak ikaskideei aurkeztea.

    Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziz testuak irakurtzea.

    Munduko pobreziarekin lotutako problemak identifikatzea eta eztabaidatzea.

    Espainiako mapa batean estatuko erkidegoak kokatzea.

    Euskal Herriko mapa bat egitea eta bertan agertzea biztanle gehieneko hiriak eta herriak.

    Espainiako mapa batean autonomia-erkidegoak eta probintzia-hiriburuak kokatzea.

    Bi bloke ekonomiko, sozial, politiko eta ideologiko nagusien sorrera eta desagertzea.

    Munduko ekonomiaren aldaketa-prozesuak. Kapitalismo nazionaletik merkatu globalera.

    Europako Batasuna globalizazioaren testuinguruan.

    Globalizazio-prozesuaren ondorioak gizartean: lana nazioartean banatzea. Herrialde aberatsak eta pobreak. Arrail digitala.

    Egoera horren aurreko aukerak: gizarte-mugimenduak, GKEak, boluntariotza.

    Euskal Herriko eta Espainiako trantsizio politikoa, eta estatu demokratikoaren eraketa.

    Espainiako Konstituzioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua eta beste erkidegoetako estatutuak.

    Euskal Herriko errealitate soziala, politikoa eta kulturala.

    Gaur egungo munduaren problema batzuk: pobrezia, gosea eta gaixotasuna. Kolektibo batzuen diskriminazioa: aurreiritzi arrazistak, xenofoboak eta sexistak.

    Mugimendu ekologista sortu eta indartu izana balioestea.

    Gizakiari eta oro har munduari gerrak eta terrorismoak ekartzen dizkioten ondorioez gogoeta egitea.

  12. multzoa. Generoa eta gizarte-rolak.

    Historian zehar izandako emakume garrantzitsuei buruzko lan bat aurkeztea.

    Etxeko lanak egiteari buruz eztabaidatzea eta ondorioak ateratzea.

    Komunikabideek jokabide matxisten aurrean duten jarrera aztertzea.

    Genero-indarkeriaz gogoeta egitea.

    Familiaren, eskolaren, publizitatearen eta komunikabideen bitartez rolak eta balioak zabaltzea.

    Emakumearen borroka bere eskubideak lortzeko.

    Lan munduan eta bizitza publikoan sartu izana.

    Lanaren mundu publikoari eta pribatuari emakumeek egindako ekarpena.

    Genero-indarkeria saihestea eta emakumea babestea: tratu txar psikologikoa eta fisikoa.

    Sexu-genero sistematik sortutako jokabide bortitzak baztertzea.

    Etxeko lana: lanaren banaketa soziala eta sexuala.

    Bizi ahal izateko lanean, gizonek eta emakumeek ardurak banatzeko jarrera ona eta aktiboa edukitzea.

    Emakumeen eskubideak onartzea eta emakumeek berdintasunaren alde egindako ahaleginari ongi iriztea.

  13. multzoa. Arte-hezkuntza.

    Arte-irudiak lortzea hainbat iturri baliatuz: argazkiak, internet, etab.

    Museoak, arte-aretoak, erakusketak, kontzertuak, filmak eta abar bisitatzea.

    Argazkilaritza, collagea, komikia eta kartelaren bidez irudiak sortzea eta manipulatzea.

    Baliabide digitalen bidez arte-produkzioak egitea.

    Arte-adierazpen desberdinekin esperimentatuz sentimenduak eta gustu estetikoa adieraztea.

    Plastikako, ikusizko eta entzunezko erreferenteak ulertzea, jasotzea eta interpretatzea.

    Arte-, plastika-, ikusizko eta entzunezko lanak egitea, adieraztea eta sortzea.

    Musika, arkitektura, pintura eta eskultura: arte-adierazpenak eta beren bilakaera historian zehar.

    Egungo argazkilaritza, zinema eta diseinua.

    Dantza: hainbat sentimenduren adierazpidea.

    Beste pertsonen iritziekiko eta arte-lanekiko errespetua eta interesa, norberaren jakintza-prozesua osatzeko.

    Norberaren gustuetatik urrun dauden arte-produkzioekiko interesa, tolerantzia eta errespetua.

  1. Ebaluazio-irizpideak eta -adierazleak.

  1. Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta planetako ezaugarri geografikoak identifikatzea, kartografian kokatzea, hainbat paisaia eta eremu sozioekonomiko bereiztea, eta ondorioen berri ematea ahoz eta idatziz.

  1. Meridiano eta paralelo nagusiak identifikatzen ditu mapatan eta esferatan.

  2. Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko ingurune fisikoaren elementu nagusiak mapa batean kokatzen ditu: kontinenteak, ozeanoak, itsasoak, ibaiak, erliebe-unitateak, etab.

  3. Euskal Herriko erliebe-unitate eta ibai nagusiak identifikatzen ditu.

  4. Espainia inguratzen duten ozeanoak eta itsasoak identifikatzen ditu, bai eta erliebe-unitate nagusiak ere.

  5. Esferan edo Europako eta munduko mapetan identifikatu eta kokatzen ditu erliebe-unitate nagusiak, ibaiak, itsasoak eta ozeanoak.

  6. Klimaren osagaiak identifikatu eta deskribatzen ditu.

  7. Espazio baten klima-ezaugarriak interpretatzen ditu, klimogramen bidez.

  8. Meteorologia-informazioak ulertu eta Internetera jotzen du iragarpenak ezagutzeko.

  1. Giza jarduerak ingurumenean dituen eragin batzuk identifikatzea eta azaltzea, horretarako eztabaidak eginez, lanak prestatuz, emaitzak denen aurrean aurkeztuz eta eragin horiek murrizteko neurriak proposatuz.

  1. Hainbat iturritako informazioa jasotzen du ingurumen-arazoei buruz -klima-aldaketa, zaborrak birziklatzea, uraren kutsadura, etab.-, eta arrazoiak eta ondorioak komentatzen ditu.

  2. Gehiegizko kontsumotik sortutako arazoez ohartzen da, norberaren eta besteen ohituretan. Konponbideak aurkezten ditu.

  3. Aldameneko ingurumenari eragiten dioten arazo jakinak planteatu eta jarrera pertsonalen aldaketak proposatzen ditu.

  1. Demografia-jokabideen baldintzatzaile diren faktoreak deskribatzea, demografiaren kontzeptu nagusiak azaltzea, Euskal Herriko, Espainiako eta munduko egoerara aplikatzea, eta munduko desberdintasunez gogoeta egitea, egungo immigrazioaren ondorio diren heinean.

  1. Hainbat kontzeptu deskribatu, azaldu eta identifikatzen ditu: superpopulazioa, immigrazioa, biztanleria zahartzea, jaiotza- eta hilkortasun-tasa, hazkunde begetatiboa.

  2. Hainbat iturritako informazioa jaso herrialde aberatsei eta pobreei buruz, arrazoiak eta ondorioak ikertu, informazioa aztertu, aurkeztu eta ondorioetara iristen da taldean.

  3. Euskal Herriko eta Espainiako immigrazioaren egoera aztertu, arraza-aurreiritziei eta diskriminazioari buruz eztabaidatu eta jarrera hartu, eta zenbait kontzeptu ulertzen ditu: kultura artekotasuna, asimilazionismoa, kultura-aniztasuna.

  4. Egungo sistema kapitalista, merkatuaren funtzionamendua, globalizazioa, enpresa-mundua eta gizarte-eragileak deskribatzea. Enplegua bilatzea eta langileen prestakuntza.

  1. Globalizazioa ahoz eta idatziz deskribatzen du.

  2. Enpresa baten funtzionamendua azaltzen du, bai eta bere osagaiak eta kapitalaren eta lanaren arteko harremanak ere.

  3. Lan-eskaintza eta langileentzako prestakuntza-ikastaroei buruzko informazioa lortzen du hainbat iturritatik.

  4. Laneko lege nagusiak ezagutu eta azaltzen ditu.

  5. Ekonomia-sektoreak eta beren ezaugarri nagusiak deskribatzea.

  1. Ekonomiaren hiru sektore handiak deskribatu eta Euskal Herrian kokatzen ditu.

  2. Euskal Herriko eta Espainiako industria-area nagusiak identifikatzen ditu.

  3. Euskal Herriak gainerako Espainiarekin eta Europarekin dituen komunikazio-bide nagusiak mapa batean kokatzen ditu.

  4. Turismoak ekonomiarentzat duen garrantzia azaldu, eta Euskal Herriko eta Espainiako turismo-gune nagusiak zein diren adierazten ditu.

  1. Kronologia-unitateen bidez denbora historikoa eta eboluzioaren eta aldaketaren nozioak grafikoki irudikatzen ditu, historiako aro bakoitzean.

  1. Historiako kronologia-etapa eta aro nagusiak identifikatzen ditu.

  2. Euskal Herriko eta Espainiako historiaren gertaera nagusiak kronologia-ardatz batean kokatzen ditu.

  1. Iraultza neolitikoak, lehen hirien sorrerak eta bertan garatutako kulturak eta arteak ekarritako aldaketak aurkeztea, bai eta Europa feudalaren eta arabiar munduaren ezaugarri ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak ere.

  1. Hominizazio-prozesuari buruzko eskema bat egiten du.

  2. Euskal Herriko eta iberiar penintsulako mapetan historiaurreko aztarna nagusiak kokatzen ditu.

  3. Gizarte ehiztarietako eta ekoizleetako gizakien bizimoduen konparazio-taula bat egiten du.

  4. Greziar eta erromatar zibilizazioak garatu ziren espazioak mapa batean kokatzen ditu.

  5. Greziar eta erromatar zibilizazioek artearen, politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta abarren munduari egindako ekarpenak deskribatzen ditu.

  6. Mapa batean Grezia kokatzen du, bai eta Erroma sortu zen lekua ere.

  7. Greziar eta erromatar munduen artelan nagusiak deskribatzen ditu.

  8. Erromanizazioak Euskal Herrian eta Hispanian izandako ezaugarri nagusiak azaltzen ditu.

  9. Gure hizkuntzetan eta kulturan izan duten eraginaren adibideak ematen ditu.

  10. Greziako eta Erromako zibilizazioek gure kulturari utzi dioten ondarea balioesten du.

  11. Gizarte feudaleko estamentu nagusien ezaugarriak ezagutu eta deskribatzen ditu.

  12. Landa-ingurunea nagusi zen aroaren ezaugarriak bereizten ditu, Elizak eragin erabakigarria zuenean eta hirien mundua sortzen ari zenean.

  13. Arte erromanikoa eta gotikoa bereizi, eta haien lanik esanguratsuenak adierazten ditu.

  14. Ikaskideekin Done Jakue bideari buruzko lan bat egin, eta bideko arte-monumenturik garrantzitsuenak agertzen ditu.

  15. Arabiar munduak Espainian izandako presentzia eta eragina ulertzen du.

  16. Arabiar munduak artean eta kulturan egindako ekarpenak adierazten ditu.

  17. Islamiar artelan handiak aztertu eta aurkezten ditu, Internet erabiliz.

  1. Estatu modernoaren eraketako une nagusiak bereiztea, bai eta adieraztea ere zer-nolakoak izan diren, besteak beste, industrializazio-prozesuak, ekonomiaren modernizazioa eta iraultza liberal burgesak, eta aldaketa horien eraginak Euskal Herrian eta Europan.

  1. Aro Modernoko ekonomia-bilakaera, gizarte-antolaketa, artea eta erlijio-krisiaren ezaugarri nagusiak deskribatzen ditu.

  2. Aro Modernoan Euskal Herrian gertatutako gertaera historiko nagusiak ezagutzen ditu.

  3. Estatuen sorrerako gertaera eta aro historikoak agertzen diren ardatz kronologikoak egiten ditu.

  4. Amerikaren aurkikuntza eta kolonizazioari buruzko mapa historikoak interpretatzen ditu.

  5. Ilustrazioaren eragina eta haren eragina Espainian eta Euskal Herrian ezagutzen du.

  6. Industria-iraultza erabaki zuten faktoreak eta bizitzaren arlo guztietan eragin zituzten aldaketak identifikatzen ditu.

  7. Espainian eta Euskal Herrian izan zituen ondorioak azaltzen ditu.

  8. Euskal Herriko langile-mugimenduaren eta sozialismoaren jaiotza aztertu eta azaltzen du.

  9. Euskal nazionalismoaren jaiotzan eta ondorengo sendotzan eta garapenean eragina izan zuten faktoreak deskribatzen ditu.

    XX. mendean munduan gertatutako aldaketa eta gatazka handiak denboran eta espazioan kokatzea eta ezaugarriak adieraztea, bai eta Euskal Herriak eta Espainiak Europaren barruan izandako bilakaera politikoaren aro desberdinak ere, XIX. mendearen amaieratik Espainiako Gerra Zibila hasi arte.

  1. Kronologia-ardatz batean kokatu eta ikaskideei aurkezten dizkie XX. mendean munduan izandako gertaera nagusiak: errusiar iraultza, mundu gerrak, Espainiako Bigarren Errepublika eta altxamendu militar frankista.

  2. Europan XX. mendean izandako mugimendu totalitarioei buruzko lan bat egin eta gelan aurkezten du.

  3. Gaur egun nazioartean dauden arazo batzuk aztertzen ditu, aurreko puntuetan aipatutako gertaeren ildotik, mundu osoa aintzat hartuz eta eurozentrismorik gabe.

  4. Espainiako gerra zibila arte, XX. mendean Espainian izandako aro politiko nagusien arrazoiak eta ezaugarriak identifikatzen ditu.

  5. Espainiako aldaketa politikoak harremanean jartzen ditu Euskal Herriaren bilakaera historikoarekin, eta, zehatzago, autonomia-estatutuekin.

  6. Gerra zibilak Espainian eta Euskal Herrian izandako arrazoiak, bilakaera eta ondorioak azaltzen ditu.

  7. Ideia totalitarioak, arrazakeria eta xenofobia borrokatzen jarraitzearen garrantziaz ohartzen da.

  1. Bigarren mundu gerratik sortutako bloke-sistema, ondoren bloke komunistaren desagerpena, eta herrialde horietako aldaketen ondorioak identifikatzea.

  1. Bi blokeen arteko desberdintasunak adierazten ditu ikuspuntu ideologiko, ekonomiko, politiko eta militarretik.

  2. Bloke bakoitzeko herrialdeak mapa batean kokatzen ditu.

  3. Nazioarteko erakunde batzuek -adibidez, NBEak- historian zehar izan duten eta gaur egun duten papera balioesten du.

  1. Espainiak eta Euskal Herriak bizi izandako aro frankista, zapalkuntza, trantsizioa eta demokraziarako prozesuaren ezaugarriak adieraztea.

  1. Euskal Herriko eta Espainiako frankismoaren eta trantsizio demokratikoaren alderdiak ezagutu, eta gizabanakoek historiaren subjektu gisa izandako paperaz eta memoria historikoa zaindu beharraz ohartzen da.

  2. 1978ko Konstituziora eta Estatu demokratikoaren sendotzera arteko ezaugarri nagusiak adierazten ditu, Espainia Europako Batasunaren kide den heinean.

  3. Egungo Euskal Autonomia Estatutua aztertu, eta bere ezaugarri nagusiak aurkezten dizkie ikaskideei.

  4. Europaren eraikuntza-prozesua aztertzen du, etapak eta helburuak identifikatuz.

  5. Gizabanakoen eta taldeen eskubide eta betebeharren artean egon beharreko oreka balioesten du, eta demokrazia eraikuntza-prozesuan dagoela ohartzen da, eta desberdintasunaren eta esklusioaren kontrako konpromiso pertsonala eta kolektiboa eskatzen duela.

  6. Banakako edo taldeko lanak planifikatzen ditu egungo arazoren bati buruz, historiako aurrekariak arakatuz eta iturri desberdinak erabiliz.

  7. Egungo gertaerei buruz ongi informatua egoten saiatzen da.

  1. Arte-adierazpen nagusiak identifikatzea eta balioestea bere inguruan nahiz urrunago-, eta gizadiaren arte-garapena eta ondarea kultura guztien emaitza dela aztertzea.

  1. Estilo nagusien artelanak identifikatzen ditu oinarrizko eran.

  2. Artelanen balio estetikoez ohartzen da.

  3. Artelanak eta arte-objektuak interpretatzen ditu aro bakoitzaren testuinguruan, egilearen gorabehera pertsonalak eta abar aintzat hartuz.

  4. Kultura eta etapa historiko nagusien artelan adierazgarriak denboran kokatzen ditu.

  5. Bere komunitate barruko eta kanpoko arte- eta kultura-ondarea balioetsi eta errespetatzen du.

  1. Egungo bizitzari eragiten dioten aldaketei eta jarraipenei buruzko eztabaidetan parte hartzea eta iritzi arrazoituak ematea, Gizarte Zientzietan oinarrituta, besteen iritziak errespetatuz eta denen artean ondorioak ateratzen eta komunikatzen saiatuz.

  1. Egungo egoerei eta gatazkei buruz iritzia eta arrazoiak ematen ditu, bereak ez bezalako planteamenduak eta proposamenaz onartuz.

  2. Pertsona, talde eta herrialdeen arteko gatazkak konpontzeko orduan elkarrizketa eta bake-bideak defendatzen eta praktikatzen ditu.

  1. Giza Eskubideak giza jokabidearen erreferentzia etiko nagusitzat hartzea eta eskubide zibiko, politiko, ekonomiko eta kulturalen bilakaerari erreparatzea, horiek erabiltzeko eta betetzeko jarrera erakutsiz.

  1. Giza Eskubideei jarraituz epaitzen ditu gizabanakoen eta kolektiboen jokabideak.

  2. Giza Eskubideen aldeko ekintzak proposatzen ditu.

  1. Haurren Eskubideen Deklarazioa ezagutzen du.

  1. Demokrazia eratzen duten balioak ezagutzea eta sustatzea, eta sistema demokratikoaren antolaketa politikoa ezagutzea.

  1. Demokraziaren balio nagusiak identifikatzen ditu.

  2. Sistema demokratikoaren osagai formalak ezagutzen ditu bere inguruan (ikasgelan, familian, udaletxean...).

  3. Bere eskubideak erabili, betebeharrak bete, eta arduraz parte hartzen du.

  4. Bere inguru hurbileko bizitza demokratikoa hobetzeko ekintzetan parte hartzen du.

  1. Munduan gaur egun gizarte-arazorik larrienen sortzaile diren arrazoiak aztertzea (pobrezia, herrialde aberats eta pobreen arteko harremanak, gerrak, terrorismoa, demografia, ekologia hondatzea, espezieak desagertzea, etab.), komunikabideen informazioa kritikoki erabiliz, eta bizimodu bidezkoagoen alde konprometitutako konponbideez ohartzea.

  1. Munduko gizarte-arazoak eta haien arrazoiak lotzen ditu.

  2. Hainbat iturritako informazioa erabiltzen du.

  3. Gizarte-arazoen arrazoiak ematen ditu, hainbat iturritako informazioa erabiliz.

  4. Garapen iraunkorraren ideia eta arazo horien konponbidea lotu, eta horiek gainditzeko edo arintzeko konponbideak proposatzen ditu.

  5. Arazo horiek arintzeko edo ezabatzeko ekintzak proposatzen ditu.

  6. Diskriminazioa eta bere arrazoiak lotu (jatorria, etnia, afektibo-sexuala, etab.), eta esplizituki baztertzen ditu.

  1. Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bultzatzea eguneroko bizitzan (etxean, lanean, kulturan, etab.), emakumeak gutxiesten dituzten agerraldiak baztertzea, eta genero-indarkeriaren kontrako jarrera aktiboa erakustea.

  1. Emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasunaren aldeko jarrera argiak erakusten ditu.

  2. Emakumea gutxiesten edo diskriminatzen duten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak baztertzen ditu.

  3. Emakumeek jasaten duten indarkeria baztertzen du esplizituki.

  4. Kulturako elementuen (estereotipoen, rolen eta abarren) eta emakumeen diskriminazioaren arteko harremana azaltzen du.

  5. Diskriminazioaren eta genero-indarkeriaren kontrako ekintzak proposatzen ditu.

  1. Artearen gertaerak gizarte-kulturaren eta historiako aroen osagai garrantzitsu direla ohartzea.

  1. Jakin-mina erakusten du arte-adierazpenekiko.

  2. Historian zehar sortutako estilo desberdinak bereizten ditu.

  3. Artearekin lotutako hainbat produktu egiten ditu.

  4. Kultura unibertsalaren eta batez ere euskal kulturaren lan handiak ezagutzen ditu.

  5. Artearen zentzu estetikoa balioetsi, eta gure ondarea mantentzen eta zaintzen saiatzen da.

    EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA

    ETA LITERATURA ETA ATZERRIKO HIZKUNTZAREN KOMUNIKAZIO-

    EREMUA

  1. Sarrera.

    Komunikazio-eremuak proposamen integratua aurkezten du, curriculumeko hizkuntza guztiak komunikaziorantz bideratzearren. Helduen hezkuntzako eremu honen erreferentetzat jotzen dira urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren bidez ezarritako curriculumaren oinarrizko alderdi batzuk, hala nola Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Atzerriko Hizkuntzari/Hizkuntzei buruzkoa (175/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma sortu eta ezartzen duena).

    Alderdi horietatik eratutako proposamenaren helburua da komunikatzeko gaitasuna garatzea, hau da, gizarteko testuinguru desberdinetan bi hizkuntza ofizialak erabiltzen jakitea, euskara eta gaztelania, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza bat. Jakintza hori lotuta doa ahozko eta idatzizko oinarrizko ulerpen eta espresioarekin. Irakurtzea, hitz egitea eta idaztea ez dira soilik eremu honetako trebetasunak; aldiz, giza jardueraren maila guztietako trebetasunak dira, hizkuntzak funtzio bikoitza duen heinean: indibiduala eta soziala. Indibiduala, zeren pentsatzen, jakintza eraldatzen, norberaren jarduera arautzen eta espresatzen laguntzen duen tresna baita. Soziala, gizarteak zabaldu eta mantentzen baitu, eta, gainera, giza taldeak eraikitzeko eta garatzeko orduan hizkuntza baita ardatza eta euskarria. Hizkuntza, kulturaren zati garrantzitsu bat izateaz gain, kultura-adierazpenetara iristeko bidea da; horretaz gain, kultura sortu, interpretatu eta zabaltzeko tresna da.

    Helduentzako hezkuntza-zentroak eleanitzak dira -hainbat hizkuntza bizi dira elkarren ondoan-, eta eleaniztasuna garatzen lagundu dezakete, zentroan hitz egin, ikasi eta irakasten diren hizkuntzen aniztasunarekiko jarrera ona sustatuz. Hainbat belaunaldi eta kultura elkartzen diren leku paregabeak dira, eta, bertan, hizkuntza tresna inklusiboa da emakume eta gizonentzat, diskriminazioaren kontra eta elkarrizketaren alde.

    Curriculum-orientazioak garatzeko erreferente bat da Hizkuntzen Europako Esparru Bateratua, Europako Kontseiluak argitaratua, eta Europa osoari oinarri bera eskaintzen diona hizkuntzen programak, orientazioak eta abar egiteko. Agiri horrek ikuspuntu integratzailetik deskribatzen ditu hizkuntza eraginkortasunez erabiltzeko komunikazio-gaitasunaren osagaiak. Irakaskuntza eleanitzaren alde egiten du, hiztunaren hizkuntza-esperientzia zabaldu ahala bere komunikazio-gaitasuna gara dadin, eta horretan laguntzen dute hizkuntza-jakintza eta -esperientzia guztiek. Ildo horretan, hizkuntza da lan-tresna irakasle guztientzat, ez soilik hizkuntza-eremuko irakasleentzat, eta, beraz, denak daude konprometituta hizkuntzak ikasteko eta irakasteko prozesuan. Hau da, irakasgai guztietako irakasleen ardura da talde-lan horretan laguntzea, eta ikasleek jakintza-esparru bakoitza zentzuz eta egoki ulertzen eta espresatzen dutela bermatzea. Jakintza eraikitzerakoan eta kognitiboak eta hizkuntzazkoak diren gaitasun oinarrizkoak garatzerakoan elkarrizketa ere bultzatu behar du.

    Hizkuntza eta kultura anitzeko, eta informazio- eta komunikazio-teknologiek markatutako gizarte batean, jakintzaren gizartean murgilduta eta bizi-dinamika finkatu samartuta bizi diren pertsona helduek ingurune egokia behar dute eguneroko bizitzan aplika daitezkeen prestakuntza eta ikasketa esanguratsuak edukitzeko. Pertsona helduen itxaropen eta gertutasunetik abiatuta egin behar da metodologia-proposamena eremu honetan. Pertsona horientzat moldatu eta malgutu behar da curriculuma, ikasketa autonomoa bultzatzen duten estrategiak aukeratuz.

    Komunikazio-eremu honetan proposatzen den metodologiaren orientazioa komunikazioaren bidezkoa da. Hizkuntzak erabiltzeko ikasten dira, eta erabilerari begira egingo da gogoeta metalinguistikoa. Beraz, hizkuntza deskribatzeari utzi, eta komunikatzeko eta adierazteko tresnatzat hartzen da. Batez ere praktikoak eta komunikazioan oinarrituak diren prozedurak eta proposamenak dira nagusi.

    Ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzeak oinarri hauek onartzea eskatzen du:

  1. Hizkuntzen irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du, hau da, hizkuntzak gizartean erabiliz ikasten dira, eta komunikatzeko behar pragmatikoek bideratzen eta errazten dute kodeaz jabetzea.

  2. Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian, hau da, gelak izan behar du komunikatzeko gune pribilegiatua, ikasleak denetariko jarduera komunikatibotan parte har dezan.

  3. Hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu behar du, kontuan hartuz hizkuntzak zein garrantzitsuak diren gizarteko harremanetan eta gizabanakoen garapen emozionalean.

    Ildo horretatik, ezinbestekoa da komunikazioari jarraitzen dion metodologia bat ezartzea, eta lehentasuna ematea prozedurazko edukiei, «egiten jakiteari», eta ez adierazpen hutsezko jakintzari. Metodologia horren arabera, gainera, irakasleak aldatu egin behar ditu ikasleen komunikazio-gaitasunak garatzeari buruzko aurreikuspenak, eta ebaluazio-proposamen eta -irizpide egokiak finkatu behar ditu, ikasle bakoitzak albait gehien ikas dezan.

    Irakaskuntza-prozesua planifikatu egiten da, eta proposatutako ekintzek eremurako markatutako helburuak garatuko dituzte. Helburuek, bada, era integratuan markatuko dute hizkuntzen arloko lanaren xedea, eta ikasteko eta irakasteko jarduerak bideratuko dituzte. Eztabaidetan parte hartzea, txosten bat idaztea, testu bat laburtzea, irakurritakoa ulertzea, ideiak edo sentimenduak egoki adieraztea, hizkuntza-estereotipoak saihestea, elkarrizketan egoki aritzea, entzuten jakitea, irakurketarekin gozatzea eta abar dira gizarteak hiritarrei eskatzen dizkien komunikazio-gaitasunetako batzuk, eta pertsona helduengan horiek garatzen saiatu behar du hezkuntza-sistemak.

    Gizarteko jardueren esparru esanguratsutan hitz egin, idatzi, entzun eta irakurtzeko trebetasunak eta estrategiak dira curriculumaren ardatza. Trebetasun horiek hiru multzotan ikasten dira: 1. «Ahozko komunikazioa: hitz egitea, entzutea eta elkarrizketan aritzea». 2. «Komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea». 4. «Literatura-hezkuntza». Multzo horiekin lotuta, 3. multzoak -Hizkuntzaren dimentsio soziala eta hari buruzko hausnarketak- hizkuntzek sistema gisa duten funtzionamendua, erabilera-arauak, hizkuntzen arteko erlazioak eta hizkuntzen eta hiztunen artekoak aztertzen dituzte.

    Eduki-multzoetan era analitikoan azaltzen dira hizkuntza eta literatura irakasteko prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko edukiak, baina ez da finkatzen gelako ekintzen ordena ez antolaketa. Horrela, adibidez, ahozko eta idatzizko erabilerari buruzko edukiak bi bloke desberdinetan bereizi dira, baten eta bestearen ikaskuntza argiago aurkezteko, eta ahoz komunikatzeko gaitasunaren garrantzia azpimarratzeko, ahaztuta egon baita irakaskuntza-prozesuetan. Izan ere, garrantzitsua da ikasleen komunikazio-gaitasuna osoki garatzeko, ikasgelako harremanak bultzatzeko eta esanahia negoziatzeko, horrela garatutako gaitasun kognitibo eta linguistikoekin eraikitzen baita jakintza arlo guztietan. Ahozko eta idatzizko generoak desberdinak dira -gizarte-premia desberdinei erantzuten diete-, eta, beraz, jaso eta sortu ahal izateko ikasketa-estrategia bereziak behar dituzte. Baina eduki bakoitza bere aldetik aurkezteak ez du ezkutatu behar ahozko erabilera formalaren eta idatzizkoaren artean dagoen lotura, eta gizarte-jarduera askotan ahozko eta idatzizko erabileren artean dagoen lotura: bilera baten eguneko ordena idazten da, batzar baten akta jasotzen da, irratsaio baten edo ahozko aurkezpen baten gidoia idazten da, etab. Horregatik, egokia da bloke guztien ikaskuntza integratzea programazioak egiterakoan eta ikasgelara jardueren sekuentziak eramaterakoan.

  1. multzoa, Hizkuntzaren dimentsio soziala eta hari buruzko hausnarketa, hizkuntza-aniztasunari buruzkoa da, hiztunei buruzkoa, eta hizkuntza-sistemaren eta bere erabilera-arauei buruzkoa. Multzo hori osatzearen arrazoia da hizkuntza- eta komunikazio-trebetasunak eskuratzeko eta garatzeko ezinbestekoa dela gogoeta egitea hizkuntzen hainbat alderdiz: testuinguruaz, diskurtsoaz eta gramatikaz, bere gizarte-ingurune elebidun eta eleanitzean.

    Literatura irakasteko edukiak 4. multzoan jasotzen dira, eta bertan azaltzen dira irakurketa-ohiturak garatzeko, eta irakurketaren eta tertulien esperientzia zabaltzeko. Eduki horien bitartez literatura-konbentzioei buruzko behaketak sistematizatu, eta harremanean jartzen dira lanak eta haien produkzio- eta harrera-testuinguruak.

    Hizkuntzak irakastearen eta ikastearen helburuak -ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzeak- beharrezkoa egiten du 3. multzoko jardueren programazioa beti hizkuntzaren erabilpena hobetzera bideraturik egotea. Gogoan eduki behar da prozedurazko edukiak daudela irakasgai hauen lanaren oinarrian, eta horien zerbitzura daudela kontzeptuzko edukiak.

    HHE zentroetan ikasle eleanitzak ugaritu direnez, planteatutako hezkuntza-helburuei eutsiz, hizkuntza-irakasleak beharturik daude hausnartzera eta hizkuntzak era integratuan lantzera. Hizkuntzak era integratuan irakastea, ebidentzia hauen ondorioa da: batetik, ikasle elebidunak edo eleanitzak etengabe eskura ditu hainbat hizkuntza eta haien bidez ikasitakoa, eta hori guztia bere jakintzaren eta emozioen parte da. Bestalde, hizkuntzak ikastea transferigarria da, eta hiztunen inguruan hizkuntza bat baino gehiago daude aldi berean. Beraz, hizkuntza bakoitzaren ezaugarri propioak landu behar dira batetik, eta, bestetik, batera landu hizkuntza guztiek dituzten alderdi komunak.

  1. Komunikazio-eremuaren bidez oinarrizko gaitasunak eskuratzea.

    Komunikazio-eremuko hizkuntza-gaiek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute, tresna pribilegiatuak baitira komunikatzeko, mundua irudikatzeko, gizartean txertatzeko, sentimenduak adierazteko eta sormena sustatzeko.

    Hizkuntzaren bidez gizarteko jarduerek eskatutako harremanak behar bezala egitea da hizkuntzen curriculumaren helburua eta, hori horrela izanda, alderdi orotatik garatzen da hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Izan ere, hizkuntzak ikastearen helburu nagusia ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzea da, hau da, denetariko testuak ulertu eta sortu ahal izatea, etapa bakoitzaren komunikazio-egoeretara egokituak era koherentean, kohesionatuan eta zuzenean. Bestalde, hizkuntza jakin bat erabiltzeko trebetasun eta estrategiak, eta hizkuntzari buruzko gogoeta-prozesuak transferigarriak dira, eta hizkuntza-gaitasun orokorra garatzeko balio dute. Printzipio horixe da hizkuntzen curriculum integratuaren oinarrietako bat.

    Ezagutzaren esparruan jarraituz, hizkuntza mugarria da, beraren bitartez sortu, eraiki, metatu eta zabaltzen baita jakintza. Errealitatearen alderdi guztiak menderatu ahal izateko, jakin beharra dago horiez nola jarduten duen diziplina bakoitzak. Hizketan, entzuten, irakurtzen eta idazten ikasten da elkarrekin komunikatzeko gaitasuna eskuratzeko, baina baita jakintza berriak eskuratzeko ere. Beraz, jakintza eskuratzeak eta hizkuntzaren bidez ezagutza eraikitzeak harreman zuzena dauka ikasten ikasteko gaitasunarekin. Eremu guztiak dira garrantzitsuak ezagutzaren eta hizkuntzaren trebetasunak garatzeko, baina komunikazio-eremua da horiei buruz gogoeta egiteko gune egokia.

    Bistan da komunikazio-eremua baliagarria dela matematika-gaitasuna eta zientzia-, teknologia- eta osasun-gaitasuna garatzeko, horiek hizkuntza behar baitute arrazoibidea eta jakintzaren eremuak antolatzeko, eta denetariko diskurtsoak ulertu eta espresatu behar baitira: hipotesiak eta munduaren interpretazioak, mezu zientifiko edo teknologikoen azterketak, eta problemen ebazpenak.

    Hizkuntzak erabiltzen ikastea gizartean harremanak izaten ikastea ere bada, gure inguruko errealitatea hizkuntza ez-sexistaren bidez islatzea, kulturaren eta gizartearen aniztasuna erakutsiz; hizkuntzak erabiltzen ikastea, beraz, komunikazio-egoera bakoitzean estrategia egokiak era autonomoan erabiltzen ikastea da, geure pentsamendua eta jokabidea arautzea baita hizkuntzaren funtzioetako bat, eta norberaren jarduna orientatzea. Horregatik, hizkuntza-trebetasunak garatzeak autonomia eta ekimen pertsonala bultzatzen ditu. Hizkuntza hainbat helburutarako erabiltzen da, bertan islatzen da pertsona bakoitzaren berezitasuna, sormen eta ekimen pertsonala, eta hizkuntzak ikasiz garatzen dira oreka emozionala, autoestimua, autonomia eta nork bere ikaskuntza arautzea, denak ala denak lotuak autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasunarekin.

    Bestalde, komunikazio-eremuak lagundu egiten du informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eskuratzen, haren helburuetako bat baita informazio esanguratsua aurkitzen eta hautatzen laguntzea, beharraren arabera, bai eta gaitasun horrez baliatzea ere, ahozko eta testu idatziak sortzeko. Prozesu horrek, besteak beste, interneteko blogak, foroak, webak eta abar erabiltzea eskatzen du, teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna garatzeko. Gaitasun hori lantzeko beste bide bat da euskarri elektronikoen bidez testuak sortzea, oso egokia idazketa-prozesuko zeregin batzuei eraginkortasunez ekiteko (plangintza, testua idaztea, berrikustea). Teknologia digitalaren bilakaerari esker komunikatzeko era berriak agertu dira, eta, gainera, baita testu-genero berriak ere, gelan landu beharrekoak. Era berean, ugaritu egin dira aukerak beste hizkuntza eta kultura batzuekin benetan komunikatzeko, harremana izateko eta hurbiltzeko; horiek horrela, aukera gehiago daude irakurketa eta idazketa gizartean eta elkarkidetzan lantzeko, eta jakintza elkarlanean eraikitzeko. Beste ikuspegi batetik, komunikazio-eremuak bidea jarri behar du kritikoak izateko bide horiek erabiliz zabaldutako informazioarekin.

    Hizkuntzak funtsezko elementuak dira sozializazio-prozesuetan, eta, beraz, gizarte-eta hiritar-gaitasuna garatzeko orduan. Pertsonen arteko harremanen bidez eskuratu eta ikasten dira, eta komunikazio-trukean eta gizarteko jardueretan erabiltzen, hainbat helburu lortzeko. Eremu honen barruan, hizkuntzak irakasteak lagundu egin behar du berdintasunezko hizkuntza erabiltzen eta hobetzen, ikasleen hizkuntza-errepertorioa zabaltzen, hartara arrakastaz molda daitezen gizarteko giro bakoitzean. Hizkuntza-trebetasunak garatzea -adibidez, elkarrizketa, eztabaida, ikuspuntuak trukatzea eguneroko eta laneko testuinguruetan... beharrezkoa da, besteak beste, esanahiak negoziatzeko, ikuspuntuak hurbiltzeko eta gatazkak konpontzeko, denak ala denak helduaroko giza harremanen oinarrian baitaude.

    Hizkuntzak erabiltzea lagungarri da norberaren nortasuna eraikitzeko, eta nortasun linguistiko eta kultural plural batean parte hartzeko. Helburu horri erantzuteko, komunikazio-eremuak era integratuan eta osagarrian garatuko ditu egungo euskal gizartean behar bezala parte hartzeko behar diren hizkuntza guztiak.

    Hizkuntzaren erabilerak erakusten du hiztunak zer-nolako jarrera duen hizkuntzekiko, hiztunekiko eta hizkuntzen aniztasunarekiko; eta komunikazio-eremuaren helburua da ikasleek jarrera ona izatea aniztasun horrekiko, eta hizkuntzaren erabilpen diskriminatzaileak ezabatzea.

    Literatura-obrak irakurtzea, interpretatzea eta balioestea da bide nagusietako bat giza eta arte-kulturarako gaitasuna lantzeko, gaitasun hori literatura-ondarean eta gizakien betiko kezka funtsezkoen isla diren gaietan sakontzeko bidea baita. Eremu honek balio erantsia izango du, baldin eta literaturaren adierazpenak lotzen badira artearen beste adierazpen batzuekin, hala nola musika, pintura edo zinemarekin. Literaturaren bidez, pertsona heldua harremanean jartzen da espazioan edo denboran urruti dauden errealitateekin, kultura-tradizioan txertatzen da, eta gizakiaren izaeraz gogoeta egin dezake.

  2. Helburuak.

  1. Ikasleen ezaugarri eta interesentzat egokiak diren eremu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta kritikoki interpretatzea, ulerpen hori komunikazio-egoera berriei aplikatzeko.

  2. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz, komunikazio-premia guztiak behar bezala betetzeko, banakako edo taldeko jardueretan.

  3. Euskadiren errealitate elebidun, eleanitz eta kultura-anitza ezagutzea eta interpretatzea soziolinguistikako oinarrizko ezagutzen bidez, hartara jarrera ona edukitzeko hizkuntzekiko, eta hizkuntzen aniztasuna kultura-altxortzat hartzeko.

  4. Hizkuntzen gizarte-erabilera desberdinez hausnartzea, balio-judizio eta aurreiritzi sexistak, klasistak edo arrazistak diren hizkuntza-estereotipoak saihestea, eta gizarteko eta kulturako testuinguru desberdinetan behar bezala komunikatzeko estrategia egokiak hartzea.

  5. Hizkuntzen erabilpen-sistemei buruzko gogoeta egitea, hizkuntzak ulertzeko eta sortzeko prozeduren harian, hartara hizkuntzak egoki, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzeko, beren artean transferigarriak diren jakintzak behar bezala erabiliz.

  6. Norberak hizkuntzak ikasteko daukan gaitasunean konfiantza edukitzea, itxaropen handiak bultzatuz eta ikasteko autonomia bultzatuz, horrela komunikazio-gaitasuna hobetzeko.

  7. Gizarte-komunikabideak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak gero eta autonomoago eta kritikoago erabiliz informazioak eta iritziak lortzea, interpretatzea eta balioestea.

  8. Literatura-generoen oinarrizko konbentzioak aplikatzea, literatura-testuak ulertzeko eta balioesteko.

  9. Literaturaz gozatzea, literatura-tradizioko eta norberak aukeratutako lagin esanguratsuak irakurriz, hartara esperientziak eta munduaren ezagutza zabaltzeko, eta sentsibilitate estetikoa garatzeko.

  1. Edukiak.

    Curriculumeko hizkuntzen bloke bakoitzean landu beharreko edukiak dira hauek. Ikasleen komunikazio-premia eta hizkuntza bakoitzaren jakintza-mailaren arabera erabakiko da edukien banaketa hiru hizkuntzen artean. Eremuko irakasleen elkarlanari esker eta metodologia komunikatibo berdina erabiltzeari esker, hizkuntza bakoitzean garatutako ikasketei etekin didaktikoa aterako zaie eta besteen komunikazio- eta hizkuntza-gaitasuna garatuko dute.

  1. multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea.

    Gaurkotasuna duten testuak entzutea eta ulertzea (albisteak, eztabaidak, dokumentalak, elkarrizketak, kantuak, publizitate-iragarkiak, kirol-iruzkinak, hitzaldiak), komunikabideetatik datozenak eta ikasleen interesetatik hurbil daudenak, eta jasotako informazioa kontrastatzea.

    Ahozko testuak entzutea eta ulertzea (arauak, abisuak, jarraibideak, azalpenak, definizioak, aurkezpenak, elkarrizketak, telefono bidezko solasaldiak, lan-elkarrizketak), eremu akademikokoak, eguneroko bizitzakoak eta eremu publikokoak.

    Testuingurutik abiatuz, testuen igorleak izandako asmoaz ohartzea.

    Ahozko testuen gaiaz eta ideia nagusiez ohartzea.

    Ahozko testuen edukiaz jabetzea hainbat bide erabiliz, eta nahi diren helburuetarako erabiltzea.

    Aurrez prestatu ondoren ahozko diskurtsoak sortzea, helburu eta konplexutasun desberdinekoak, honelako alderdiak kontuan hartuz: egokitasuna, erregistroa, tonua, keinua, gorputzaren jarrera, gizalegearen arauak, zentzua, zuzentasuna, erabilera ez-diskriminatzaileak, jarioa, ahoskera argia eta entzulearen arretari eusteko estrategiak.

    Ongi egituratutako ahozko aurkezpenak egitea eguneroko bizitzako, ikastetxeko edo gizarteko, politikako edo kulturako gaiei buruz - ikasleen interesekoak eta ikuspuntu desberdinak onartzen dituztenak-, ikus-entzunezkoak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiliz.

    Eremu akademikoko komunikazio-egoeretan parte-hartze aktiboa izatea, batik bat jarduerak planifikatzeko proposamenetan, eta zereginen jarraipen- eta ebaluazio-txostenak aurkezterakoan.

    Interes pertsonaleko eguneroko gaiei buruzko elkarrizketetan parte hartzea, denetariko komunikazio-xedeekin: helburu bat lortzea, testu bat eztabaidatzea, jarduera bat antolatzea.

    Komunikazio-estrategiak garatzea norberaren ulerpena arautzeko, harremanak hasi, mantendu eta amaitzeko, eta komunikazioaren etenaldiak gainditzeko.

    Autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategiak erabiltzea ahozkotasuna hobetzeko.

    Edozein hizkuntzatan garatutako hizkuntza-gaitasunak aktibatzea, beste hizkuntzetako ahozko testuak ulertzeko eta sortzeko.

    Ahozko komunikazio-egoeren ezaugarriak.

    Gizarteko komunikazio-arauak: tonua, hitzezkoa ez den hizkuntza, jarrera fisikoa, gizalegearen arauak.

    Ahozko testu-generoen ezaugarriak.

    Ahoskera eta intonazio egokiz ahoz espresatzeko interesa, ahozko harremanaren arauak errespetatuz.

    Atzerriko hizkuntzen hiztunekin komunikazio-trukeak egiteko interesa eta ekimena.

    Denetariko aurreiritzi inplizituak dituzten hizkuntza-erabileren aurrean jarrera kritikoa garatzea.

    Pertsuasiora bideratutako -eta batik bat gizarte-komunikabideetako- mezuen aurrean jarrera kritikoa.

    Ikastetxean gizarte-presentzia txikia duten hizkuntzekiko jarrera ona.

    Hizkuntza ahoz erabiltzen jakitearen garrantzi pertsonalaz eta sozialaz ohartzea.

    Solaskideen hizkuntza-erabilerak errespetatzea.

    Komunikazio-trukeetan -eta batik bat taldeko ikasketa-egoeretan- era aktiboan, errespetuz eta lagunduz parte hartzea.

  2. multzoa: Komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea.

    Eguneroko bizitzako eta eremu publikoko testu idatziak ulertzea (abisuak, oharrak, esku-orriak, iragarki eta seinale publikoak, galdera-sortak, prospektuak, katalogoak, posta, deialdiak, eskabideak, mezu elektronikoak, foroak), ikaslearen esperientziatik hurbil dauden eremuetan.

    Publizitateko eta komunikabide inprimatu eta digitaletako testuak ulertzea (izenburuak, argazki-oinak, albistea, zerrenda komikoak, elkarrizketa, erreportajea, iritzi-artikulua, publizitate-iragarkiak), kontuan hartuz egunkariaren egitura (atalak eta generoak) eta elementu paratestualak.

    Eremu akademikoko testuak ulertzea (jarraibideak, azalpenak, hiztegiak, glosarioak, entziklopediak, testu-liburuak, hezkuntzako webak, aurkezpen akademikoak), eta informazio orokorra eta zehatza aurkitzea.

    Eguneroko bizitzako eta gizarte-harremanetako, komunikabide inprimatu eta digitaletako, eta eremu akademikoko testu idatzietan igorlearen asmoaz ohartzea, testuinguruaren arabera.

    Testu idatzien eta beren atalen harreman logikoen egitura orokorra berreraikitzea.

    Testuaren esanahi orokorraz eta ideia nagusiez jabetzea.

    Irakurketako estrategiak eta ulermena sendotzea.

    Beste hizkuntzetatik dakizkigunak transferitzea.

    Hizkuntza bakoitzeko testuetan hitzen edo esaldien ahoskera-, erritmo-, intonazio- eta azentuazio-eredu nagusiak ezagutzea eta sortzea.

    Liburutegiak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak era autonomoan erabiliz informazioa aurkitzea, aukeratzea eta antolatzea.

    Komunikazio-egoeraren ezaugarriez ohartu ondoren, testuaren edukia planifikatzea laburpen, eskema, ohar, gidoi eta abarren bidez.

    Komunikabideetako testuak (zuzendariari gutunak, iritzi-artikuluak, albisteak...) eta eremu akademikoko testuak (laburpenak, ariketak, deskribaketak, esperientziaren kontaketak, txosten xumeak, iruzkinak...) paperean edo euskarri digitalean idaztea, batzuetan eguneroko bizitzako eta eremu publikoko testu idatziak eredutzat hartuta (oharrak, mezuak, posta, erreklamazioak, curriculum vitaeak, eskabideak, abisuak, inprimakiak eta galdera-sortak...), kontuan hartuz komunikazio-egoerara egokitzen diren, koherentzia, kohesioa eta zuzentasuna.

    Informazio- eta komunikazio-teknologien bidez testuak sortzea eta zuzentzea.

    Idazketaren bidez pentsamendua antolatzea.

    Edozein hizkuntza eta arlotan garatutako hizkuntza-gaitasunak aktibatzea, beste hizkuntzetan idatzitako testuak ulertzeko eta sortzeko.

    Komunikazio idatziko egoeren ezaugarriak.

    Testu-mota nagusien ezaugarriak: kontaketa, deskribaketa, aurkezpena, argudioa, elkarrizketa...

    Testu-generoen ezaugarriak.

    Idazketa informazio- eta ikasketa-iturritzat hartzea, esperientziak, ideiak, iritziak eta jakintzak komunikatzeko bidetzat.

    Denetariko aurreiritzi inplizituak dituzten hizkuntza-erabileren aurrean jarrera kritikoa garatzea.

    Testu idatzietan euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntzak erabiltzeko jarrera ona.

    Euskarri desberdinak erabiliz, atzerriko hizkuntzen hiztunekin komunikazio-trukeak egiteko interesa eta ekimena.

    Pertsuasiora bideratutako -eta batik bat gizarte-komunikabideetako- mezuen aurrean jarrera gogoetatsua eta kritikoa.

    Norberak idatzitako testuetan egokitasuna, koherentzia eta zuzentasuna berrikustearen garrantziaz ohartzea.

    Norberak idatzitako testuetan hizkuntza diskriminatzailea berrikustearen garrantziaz ohartzea.

    Testua menderatzearen garrantzi pertsonalaz eta sozialaz ohartzea.

    Informazio-iturri desberdinak erabiltzearen garrantziaz ohartzea.

    Gramatika-, ortografia- eta tipografia-arauei dagokienez testuak ongi aurkezteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean.

  3. multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala eta hari buruzko hausnarketa.

    Oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoak erabiliz, hizkuntzen egoera aztertzea.

    Ikasgelako eta inguruko hizkuntza desberdinetan sortutako testuak irakurtzea eta entzutea.

    Ahozko komunikazioaren eta komunikazio idatziaren arteko testuinguru eta forma desberdin nagusiak identifikatzea, eta bakoitzaren komunikazio-egoera egokiak.

    Erregistro desberdinak eta gizarteko eremu bakoitzean hizkuntzaren erabilerari eragiten dioten faktoreak ezagutzea.

    Hiztunen asmoak adierazteko modalizazio-prozedura desberdinak ezagutzea.

    Ahozko testuetan eta testu idatzietan deixi pertsonal, tenporal eta espazialaren formak ezagutzea eta pentsatuz erabiltzea.

    Oinarrizko testu-moten egitura prototipikoak ezagutzea: kontaketa, deskribaketa, aurkezpena, elkarrizketa, argudioa, araua.

    Testuko kohesio- eta antolaketa-elementu nagusiak ezagutzea eta pentsatuz erabiltzea.

    Subjektua eta aditz-osagarriak ezagutzea.

    Enuntziatuak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea.

    Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatika-kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea.

    Testuetako aditz-formak ezagutzea eta koherentziaz erabiltzea.

    Izenak eta adjektiboak ezagutzea eta koherentziaz erabiltzea.

    Eguneroko egoera zehatzetako espresio arruntak, esaera xumeak eta hiztegia ezagutzea.

    Euskarri desberdinetako hiztegiek eta beste kontsulta-liburuek eskaintzen dituzten informazioak (gramatika, semantika, erregistroa eta arauak) interpretatzea.

    Eremuko hizkuntzetan berdina den terminologia erabiltzea.

    Horietako edozeinetan lortutako hizkuntza-jakintzak erabiliz besteetan hizkuntza-gogoeta egitea.

    Norberaren testuak aztertuz eta berrikusiz autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategia oinarrizkoak erabiltzea.

    Akatsa ikasketa-prozesuaren parte dela onartzea.

    Hiztunak eta hizkuntzak: hizkuntza-komunitateak, hiztun elebakarrak, elebidunak, eleanitzak.

    Hizkuntza-barietatea: hizkuntza estandarra, dialektoak, euskara batua, euskalkiak.

    Komunikazio-egoeraren osagaiak.

    Erregistroa. Arau sozio-komunikatiboak eta hizkuntzaz kanpoko faktoreak.

    Ahozko testuetako eta testu idatzietako deixi pertsonala, tenporala, espaziala...

    Modalizazioa: perpausen modalizazioa, aditz-moduak, hiztegi baloratzailea...

    Testu-egiturak.

    Kohesio-elementuak: konektoreak eta korreferentzia gramatikal eta lexikoaren elementuak.

    Perpausa: oinarrizko osagaiak. Kategoria logikoen eta sintaktikoen arteko harremana.

    Aditz-konjugazioa.

    Hitza: kategoriak, osagaiak, osaketa-mekanismoak.

    Hitzen arteko harreman semantikoak.

    Testua: antolagailuak eta testu-markagailuak.

    Esaldiaren eta hitzaren ortografia, esaldiaren eta hitzaren fonetika: ahoskera, erritmoa, intonazioa eta azentua. Ortografia- eta fonetika-arauak.

    Hizkuntza guztiak -batik bat ikasgelakoak eta ingurukoak- komunikazio- eta ikasketa-tresnatzat hartzea, norbera eta gizartea beste kulturekin aberasteko bide gisa.

    Ordezko komunikazio-sistemei balio positiboa ematea.

    Jatorri desberdineko pertsonekin komunikatzeko atzerriko hizkuntzak erabiltzeari balioa ematea.

    Komunikazio-egoerarekin bat datorren erregistroa erabiltzeari garrantzia ematea.

    Ortografia- eta fonetika-arauei garrantzia eta gizarte-balioa ematea, erabiltzaileen arteko komunikazio eraginkorra ahalbidetzen baitute.

    Hizkuntza-gogoetari garrantzia ematea, norberaren produkzio-lanak hobetzeko eta ikasketa autonomoa bultzatzeko.

    Testuen koherentziarik eta zuzenketarik ezaren aurrean sentiberatasun kritikoa izatea.

  4. multzoa. Literatura-hezkuntza.

    Ikasleen interesen araberako lanak edo pasarteak irakurtzea, eta ikasturtean landutako literatura-generoekin eta egileekin lotzea.

    Poemak eta bertsoak irakurtzea, entzutea, eta denen artean komentatzea.

    Literatura-kontakizunak denen artean eta komentatuz irakurtzea, horien artean gure eta beste kulturetako mitoak eta elezaharrak.

    Aro desberdinetako antzerki-lan laburrak edo zatiak denen artean eta komentatuz irakurtzea eta entzutea.

    Poemak, kantuak eta abar erritmo, ahoskera eta intonazio egokiz errezitatzea eta ulertzea.

    Literatura-testura hurbiltzea eta gogoeta egitea hainbat alderdiri buruz: literatura-generoa, gaia, pertsonaiak, metrika, hizkuntzaren erabilera, egilearen ikuspuntua.

    Testuak irakurriz literatura-genero nagusiak bereiztea.

    Prestatu ondoren iruzkinak egitea irakurritako literatura-testuei buruz, egitura xumeak eta argumentatuak jarraituz.

    Ikastetxeko liburutegia, liburutegi publikoa eta liburutegi birtualak erabiltzea irakurtzeko ohitura indartzeko.

    Informazio-teknologien bidez informazioa bilatzea ikasturtean aukeratutako literatura-lanei buruz.

    Literatura-generoen ezaugarriak (narratiboa, lirikoa eta dramatikoa).

    Literatura-hizkuntzaren ezaugarri nagusiak.

    Literatura eta ikus-entzunezkoak: komikia, zinema...

    Literaturaren historiako aro eta lan handien ezaugarri nagusiak.

    Irakurtzeko autonomia garatzea eta literaturari balioa ematea, plazer-iturri eta aisiaz gozatzeko bide gisa.

    Literatura-testuen balio esplizitu eta inplizituen aurrean jarrera kritikoa izatea.

    Literatura-testua plazer-iturritzat eta beste errealitateak, beste kulturak eta beste munduak ezagutzeko bidetzat hartzea.

    Iruzkin kolaboratiboa edo literatura-tertulia, literatura-lanari buruz ikasteko, eta iritziak eta irizpideak trukatzeko gunetzat hartzea.

    Literaturak kultura transmititzeko eta norberaren kultura-nortasuna eraikitzeko duen balioaz ohartzea.

  5. Ebaluazio-irizpideak.

    Komunikazio-eremuko ebaluazio-irizpideek gaitasun-mailaren araberako bi adierazle dituzte, Agindu honetako 7.3. artikuluari jarraituz.

  1. Pertsonen arteko komunikazioko, gizarte-komunikabideetako, eremu publikoko eta jarduera akademikoko ahozko testuak -ikasleentzat gai egokiak dituztenak- ulertzea, eta igorlearen helburua, gaia eta ideia nagusiak aurkitzea.

    A adierazlea.

  1. Ahozko testu xume eta laburren edukia jasotzen du hainbat teknika erabiliz (taulak).

  2. Testuen esanahi orokorra identifikatzen du.

  3. Ideia nagusiez ohartzen da.

  4. Igorlearen asmoaz ohartzen da, testuinguruko elementu esplizituetatik.

  5. Ahozko testuen ulerpena arautzeko estrategiak erabiltzen ditu kontzienteki.

  6. Diskriminazioren bat adierazten duten esaldien esanahia ulertu eta baztertzen du.

  7. Testuak ulertzeko prozesuan autonomoa da.

  8. Testuak ulertzeko orduan garrantzia ematen dio autonomiari.

    B adierazlea.

  1. Ahozko testu luze eta konplexu samarren edukia jasotzen du, hainbat teknika erabiliz (oharrak hartzea).

  2. Testuen esanahi orokorra identifikatzen du.

  3. Ideia eta xehetasun nagusiak nabarmentzen ditu.

  4. Igorlearen asmoaz ohartzen da, testuinguruko elementu esplizitu eta inplizituetatik.

  5. Ahozko testuen ulerpena arautzeko estrategiak erabiltzen ditu kontzienteki.

  6. Diskriminazioren bat adierazten duten esaldien esanahia ulertu eta baztertzen du.

  7. Testuak ulertzeko prozesuan autonomoa da.

  8. Testuak ulertzeko orduan garrantzia ematen dio autonomiari.

  1. Denetariko komunikazio-helburuak dituzten ahozko harremanetan era aktiboan eta egokian parte hartzea, arau sozio-komunikatiboak errespetatuz.

    A adierazlea.

  1. Era espontaneoan parte hartu eta ikuspuntu pertsonala eskaintzen du.

  2. Bere hizketaldiari buruzko galderak erantzuten ditu.

  3. Beste pertsonen hizketaldiei buruzko galdera eta iruzkin egokiak egiten ditu.

  4. Ikuspuntu desberdinak konparatzen ditu.

  5. Ahozko trukeen arau sozio-komunikatibo batzuk aplikatzen ditu.

  6. Komunikazioari eusteko konpentsazio-estrategiak erabiltzen ditu.

  7. Besteen hizkuntza-erabilerak eta hizketaldiak errespetatzen ditu.

  8. Erabilpen diskriminatzaileak saihesten ditu.

  9. Ahozko trukeetan parte hartzeari garrantzia ematen dio.

    B adierazlea.

  1. Era espontaneoan parte hartu eta ikuspuntu pertsonala eta arrazoitua eskaintzen du.

  2. Bere hizketaldiari buruzko galderak egoki erantzuten ditu.

  3. Beste pertsonen hizketaldiei buruzko galdera eta iruzkin egokiak egiten ditu.

  4. Ikuspuntu desberdinak konparatzen ditu.

  5. Besteen argudioei aurre egiten die.

  6. Harremanetan esplizituak ez diren elementuak ondorioztatzen ditu.

  7. Ahozko trukeen arau sozio-komunikatiboak egoki aplikatzen ditu.

  8. Ahozko harremanak ulergarriagoak izateko estrategiak erabiltzen ditu.

  9. Besteen hizkuntza-erabilerak eta hizketaldiak errespetatzen ditu.

  10. Erabilpen diskriminatzaileak saihestu eta beste hizkuntza-aukera batzuk bilatzen ditu.

  11. Ahozko trukeetan parte hartzeari garrantzia ematen dio.

  1. Ahozko aurkezpen ongi egituratuak eta argiak egiten ditu eguneroko bizitzako, ikastetxeko edo gizarteko, politikako edo kulturako gaiei buruz ikasleen interesekoak-, batzuetan informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiliz.

    A adierazlea.

  1. Eguneroko jarduerei buruzko informazioa ematen du, komunikazio-egoeraren ezaugarriak errespetatuz.

  2. Informazio esanguratsua bilatu eta aukeratzen du, gaurkotasuna duten gaiei edo jarduera akademikoari buruzkoa, denetariko iturritakoa eta edozein euskarritan.

  3. Hainbat helburutako ahozko aurkezpen xume eta laburren edukia planifikatzen du, komunikazio-egoeraren elementuak kontuan hartuz.

  4. Komunikazioa bermatzeko koherentzia, zuzentasun eta argitasun nahikoz espresatzen da, kontuan hartuz tonua, keinua, gorputzaren jarrera eta gizalegearen arauak.

  5. Erabilpen diskriminatzaileak saihesten ditu.

  6. Informazio- eta komunikazio-teknologiak era eraginkorrean erabiltzen ditu, ahozko aurkezpenen euskarri gisa.

  7. Autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategiak erabiltzen ditu, bere ahozko erabilera hobetzeko.

  8. Testuak idazteko prozesuan autonomoa da.

  9. Testuak hobetzeko prozesuetan garrantzia ematen dio autonomiari.

  10. Ahozko testuak hobetzeko orduan konfiantza erakusten du.

    B adierazlea.

  1. Informazio esanguratsua bilatu eta aukeratzen du, gaurkotasuna duten gaiei edo jarduera akademikoari buruzkoa, denetariko iturritakoa eta edozein euskarritan.

  2. Hainbat helburutako ahozko aurkezpenen edukia planifikatzen du, komunikazio-egoeraren elementuak kontuan hartuz.

  3. Aurkezpen argia egiten du, kontuan hartuz egokitasuna, tonua, keinua, gorputzaren jarrera, gizalegearen arauak, koherentzia, zuzentasuna, jarioa eta ahoskera argia.

  4. Erabilpen diskriminatzaileak saihestu eta beste hizkuntza-aukera batzuk bilatzen ditu.

  5. Informazio- eta komunikazio-teknologiak era eraginkorrean erabiltzen ditu, ahozko aurkezpenen euskarri gisa.

  6. Autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategiak erabiltzen ditu, bere ahozko erabilera hobetzeko.

  7. Testuak idazteko prozesuan autonomoa da.

  8. Testuak hobetzeko prozesuetan garrantzia ematen dio autonomia pertsonalari.

  9. Ahozko testuak hobetzeko orduan konfiantza erakusten du.

  1. Eguneroko bizitzako, espazio publikoetako, komunikabideetako eta eremu akademikoko testu idatzien informazio orokorra ulertzea, bai eta ohartzea ere zein diren gaia, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak, eta nola antolatzen den informazioa.

    A adierazlea.

  1. Hainbat helburu dituzten testuak irakurtzen ditu euskarri desberdinetan.

  2. Irakurritakoa ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzen ditu: lehendik dakiena, aurre hartzea, inferentziak, transferentziak

  3. Igorlearen asmoaz ohartzen da, testuinguruko elementu esplizituetatik.

  4. Gai orokorra ondorioztatzen du, testuan errepikatzen diren informazioengatik eta berak dakienarengatik.

  5. Testuaren edukia laburtzen du.

  6. Ideia nagusiez ohartzen da.

  7. Testu idatzien egitura orokorra berreraikitzen du.

  8. Informazioaren eta iritziaren arteko diferentziez ohartzen da.

  9. Testu idatzietan diskriminazioren bat adierazten duten esaerak aurkitu eta baztertzen ditu.

    B adierazlea.

  1. Igorlearen asmoaz ohartzen da, testu idatzien testuinguruko elementu esplizitu eta inplizituetatik.

  2. Testuaren esanahi orokorraz ohartzen da.

  3. Testuaren edukia laburtzen du.

  4. Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu.

  5. Testu idatzien eta beren atalen harreman logikoen egitura orokorra berreraikitzen du.

  6. Informazioaren eta iritziaren arteko diferentziez ohartzen da.

  7. Testu-mota nagusiak bereizten ditu, egituraren arabera.

  8. Testu idatzietan diskriminazioren bat adierazten duten esaerak aurkitu, baztertu, eta esanahia aztertzen du.

  1. Eguneroko bizitzako, komunikabideetako eta eremu akademikoko testu idatziak sortzea, testuinguruaren araberakoak, paperean edo euskarri digitalean, genero bakoitzaren konbentzio nagusiak eta behar adinako kohesio eta koherentzia erabiliz, ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak errespetatuz.

    A adierazlea.

  1. Informazioa aurkitu, aukeratu eta antolatzen du, hainbat informazio-iturri erabiliz.

  2. Komunikazio-egoeraren ezaugarriez ohartzen da.

  3. Esaldiak sekuentzia lineal kohesionatutan lotzen ditu, gramatika- eta ortografia-arauak errespetatuz.

  4. Koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak diren testu xume eta laburrak idazten ditu.

  5. Idazketaren bidez komunikatzen ditu esperientziak, ideiak, iritziak eta jakintzak.

  6. Informazio- eta komunikazio-teknologien bidez informazioa eskuratu, antolatu, eta bukaerako testua idatzi eta zuzentzen du.

  7. Autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategiak erabiltzen ditu testu idatzien sorrera arautzeko.

  8. Esaldi diskriminatzaileak saihesten ditu.

  9. Testuen sorrera hobetzeko orduan konfiantza erakusten du.

    B adierazlea.

  1. Informazioa aurkitu, aukeratu eta antolatzen du, hainbat informazio-iturri erabiliz.

  2. Komunikazio-egoeraren ezaugarriez ohartzen da.

  3. Testuaren edukia planifikatzen du laburpen, eskema, ohar eta abarren bidez.

  4. Esaldiak sekuentzia lineal kohesionatutan lotzen ditu, gramatika- eta ortografia-arauak errespetatuz.

  5. Testu luze eta konplexu samarrak sortzen ditu, egokiak, koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak.

  6. Idazketaren bidez komunikatzen ditu esperientziak, ideiak, iritziak eta jakintzak.

  7. Informazio- eta komunikazio-teknologien bidez informazioa eskuratu, antolatu, eta bukaerako testua idatzi eta zuzentzen du.

  8. Autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategiak erabiltzen ditu testu idatzien sorrera arautzeko.

  9. Esaera diskriminatzaileak saihestu eta beste hizkuntza-aukera batzuk bilatzen ditu.

  10. Testuen sorrera hobetzeko orduan konfiantza erakusten du.

  1. Gure errealitate elebiduna eta eleanitza ezagutzea eta interpretatzea, oinarrizko ezagutza soziolinguistikoak erabiliz.

    A adierazlea.

  1. Ikasgelako eta inguruko hizkuntzez ohartzen da.

  2. Hainbat egoera soziolinguistikorekin lotutako testu xumeak irakurtzen ditu.

  3. Euskararen, gaztelaniaren eta munduko beste hizkuntzen egungo egoera ezagutzen du.

  4. Inguruko errealitate elebidun, eleanitz eta kultura anitzekoarekiko errespetua eta jarrera ona erakusten du.

  5. Norberaren euskalkia eta gaztelaniaren barietateak erabiltzearen alde dago, erregistro bariatu baten erakusgarri gisa.

    B adierazlea.

  1. Ikasgelako eta inguruko hizkuntzez ohartzen da.

  2. Hainbat egoera soziolinguistikorekin lotutako testuak irakurtzen ditu.

  3. Euskararen, gaztelaniaren eta munduko beste hizkuntzen egungo egoera deskribatzen du, oro har.

  4. Hizkuntza estandarraren funtzioa aztertu eta balioesten du.

  1. Hizkuntzen arteko ukipenak deskribatzen ditu.

  1. Inguruko errealitate elebidun, eleanitz eta kultura anitzekoarekiko errespetua eta jarrera ona erakusten du.

  2. Norberaren euskalkia eta gaztelaniaren barietateak erabiltzearen alde dago, erregistro bariatu baten erakusgarri gisa.

  1. Hizkuntzen sistemaz eta erabilpen-arauez gogoeta egitea, ulermen-arazoak konpontzeko eta testuak gero eta era autonomoagoan idazteko eta berrikusteko.

    A adierazlea.

  1. Testuinguruko, testuko, sintaxiko eta morfologiako hizkuntza-marka batzuk aurkitzen ditu testu xumetan.

  2. Testuak ulertzeko eta idazteko orduan, gero eta era autonomoagoan aplikatzen ditu hizkuntza-jakintza batzuk.

  3. Testu edo esaldi xumeak eraldatu edo osatzen ditu, emandako irizpideei jarraituz.

  4. Hizkuntzaren edozein planotako akatsak aurkitu eta zuzentzen ditu, norberaren eta besteen testuetan.

  5. Hainbat euskarritako hiztegiak egoki erabiltzen ditu.

  6. Bere idatzietan garrantzia ematen die hizkuntza-arauei, erabiltzaileen arteko komunikazio eraginkorra ahalbidetzen baitute.

  7. Testuen ulermena eta sorrera hobetzeko konfiantza erakusten du.

    B adierazlea.

  1. Testuinguruko, testuko, sintaxiko eta morfologiako hizkuntza-marka batzuk aurkitzen ditu denetariko testutan.

  2. Testuak ulertzeko eta idazteko orduan, gero eta era autonomoagoan aplikatzen ditu hizkuntza-jakintzak eta ortografia-arauak.

  3. Testuak edo esaldiak zuzen eraldatzen ditu, emandako irizpideei jarraituz.

  4. Hizkuntzaren edozein planotako akatsak aurkitu eta zuzentzen ditu, norberaren eta besteen testuetan.

  5. Hainbat euskarritako hiztegiak egoki erabiltzen ditu.

  6. Hizkuntzari buruzko gogoeta-jardueren azalpenak ulertzeko terminologia ezagutzen du.

  7. Bere produkzioetan garrantzia ematen die hizkuntza-arauei, erabiltzaileen arteko komunikazio eraginkorra ahalbidetzen baitute.

  8. Testuen ulermena eta sorrera hobetzeko konfiantza erakusten du.

  9. Testuak berrikusteko orduan garrantzia ematen dio autonomiari.

  1. Edozein hizkuntzatan eskuratutako jakintzak, estrategiak eta jarrerak era gogoetatsuan erabiltzea beste hizkuntzak ikasteko, hizkuntzari buruz gogoeta eginez eta norberaren ikasteko gaitasunean konfiantza edukiz.

    A adierazlea.

  1. Eremuko edozein hizkuntzatan garatutako hizkuntza-jakintzak era kontzientean erabiltzen ditu, beste hizkuntzetako testuen ulermena eta sorrera hobetzeko.

  2. Hizkuntza batean garatutako autorregulazio-estrategiak era kontzientean erabiltzen ditu, beste edozeinetako testuak ulertzeko eta sortzeko.

  3. Hizkuntza guztietan helburu berarekin landutako eta erabilitako hizkuntza-prozedura batzuk konparatzen ditu.

  4. Edozein hizkuntzatan komunikatzeko gaitasuna hobetzeko bidea ikusten du, horrela besteak ikasteko.

    B adierazlea.

  1. Eremuko edozein hizkuntzatan garatutako hizkuntza-jakintzak era kontzientean erabiltzen ditu, beste hizkuntzetako testuen ulermena eta sorrera hobetzeko.

  2. Hizkuntza batean garatutako autorregulazio-estrategiak era kontzientean erabiltzen ditu, beste edozeinetako testuak ulertzeko eta sortzeko.

  3. Hizkuntza guztietan helburu berarekin landutako eta erabilitako hizkuntza-prozedura batzuk konparatu eta aztertzen ditu.

  4. Edozein hizkuntza ikasteko prozesuan mendekotasun- eta autonomia-egoerez ohartzen da.

  5. Edozein hizkuntzatan komunikatzeko gaitasuna hobetzeko bidea ikusten du, horrela besteak ikasteko.

  1. Testu laburrak edo pasarteak ulertzea eta balioestea, egileekin eta generoen ezaugarriekin lotzea, oinarrizko literatura-ezagutzak erabiliz.

    A adierazlea.

  1. Hainbat generotako literatura-testuak irakurri eta entzuten ditu.

  2. Literatura-testuen esanahi partekatuak eraikitzen parte hartzen du, era aktiboan.

  3. Testu edo pasarteen literatura-generoen ezaugarriak ezagutzen ditu.

  4. Liburutegiaren edo informazio-teknologien bidez informazioa jasotzen du testuei buruz, egileei buruz

  5. Literatura-genero bakoitzeko lan eta egile nagusiak ezagutzen ditu.

  6. Testuen ulermena hobetzeko konfiantza erakusten du.

    B adierazlea.

  1. Hainbat generotako literatura-testuak irakurri eta entzuten ditu.

  2. Literatura-testuen esanahi partekatuak eraikitzen parte hartzen du, era aktiboan.

  3. Tradizioko gai errepikakorrak (heriotza, denbora, bizitza, heriotza) edo gai berriak identifikatu eta ondorioztatzen ditu.

  4. Liburutegiaren edo informazio-teknologien bidez informazioa jasotzen du testuei buruz, egileei buruz

  5. Testuen literatura-generoen ezaugarriak ezagutzen ditu.

  6. Literatura-hizkuntzaren ezaugarriez ohartzen da landutako testuetan.

  7. Literatura-genero bakoitzeko lan eta egile nagusiak ezagutzen ditu.

  8. Testuen ulermena hobetzeko konfiantza erakusten du.

  1. Bere intereseko lan oso baten edo pasarte baten irakurketa pertsonal bati buruz iritzia ematea, lanaren edo pasartearen esanahia lotuz testuinguruarekin eta norberaren esperientziarekin.

    A adierazlea.

  1. Literatura-testuak irakurtzen ditu.

  2. Hitzez hitzeko edukia eta lanaren edo pasartearen esanahia bereizten ditu.

  3. Hainbat iturri behar bezala erabiliz informazioa zabaltzen du lan edo pasarte jakin bati buruz.

  4. Lanaren edo pasartearen edukia norberaren esperientziarekin lotzen du.

  5. Garrantzia ematen dio literatura-testuak era autonomoan irakurtzeari.

  6. Literatura plazer-iturritzat hartzen du.

  7. Literatura-lanei buruzko hitzaldi edo tertulietan parte hartzen du.

  8. Ikastetxeak antolatutako kultura- eta literatura-jardueretan parte hartu ohi du.

    B adierazlea.

  1. Lan osoak irakurtzen ditu.

  2. Liburutegietan bilatu eta aukeratzen ditu bere irakurgaiak, era autonomoan.

  3. Hainbat iturri behar bezala erabiliz informazioa zabaltzen du lan edo pasarte jakin bati buruz.

  4. Lanaren edo pasartearen edukia bere testuinguru historiko-sozialarekin lotzen du.

  5. Iritzi kritikoa dauka literatura-testuetako gizarte-balioekiko eta egilearen ikuspuntuarekiko.

  6. Lanaren edo pasartearen balorazio pertsonala ahoz edo idatziz aurkezten du edozein euskarritan, lanaren edo pasartearen edukia beraren esperientziarekin lotuz.

  7. Literatura-lanei buruzko hitzaldi edo tertulietan parte hartzen du.

  8. Ikastetxeak antolatutako kultura- eta literatura-jardueretan parte hartu ohi du.

  9. Literatura plazer-iturritzat hartzen du.

    ZIENTZIA- ETA TEKNOLOGIA-EREMUA

  1. Sarrera.

    Gaur egungo kulturan izugarrizko garrantzia dute zientziak eta teknologiak. Gurea bezalako gizarteen garapen ekonomikoa zientzian eta teknologikoan dago oinarritua, neurri handi batean. Garapen ekonomiko horrek eta horri esker lortutako bizi-kalitateak, ordea, arazo handiak sortu ditu, garapen teknologikoaren erabilera okerraren ondorioz: ingurumenari eta osasunari erasoak, gutxiago garatutako herri eta kulturen morrontza eta mendekotasuna, lehengaiak ahitzea, neurriz kanpoko garapena eta kontsumismoa. Arazo horiek ez dira egiturazkoak. Desiragarria ez ezik, aldaketa posible da. Hain premiazkoa den aldaketaren oinarrian dago eraldatzeko gaitasun humanizatzailea, horren gainean eraikitzen baita pertsonen eta kolektiboen giza dimentsioa. Beraz, gizarte-balioak aldatu beharra dago, eta jarrera kritikoa eta arduratsua eduki jakintza zientifiko-teknologikoen erabilpenaren aurrean. Hau da, konponbideak zentzu zabaleko prestakuntza behar du, gure kasuan pertsona helduen prestakuntza.

    Ildo horretan, eremu honen helburu nagusia ikasleei errealitatea era objektibo, zehatz eta kontrastatuan aztertzeko beharrezko diren tresnak lortzen laguntzea eta zientzia eta teknologiaren balio funtzionala erakustea da, horrela errealitatea kritikoki irakurtzeko eta, jakintza hori eraikiz eta erabiliz, errealitatea humanoagoa eta solidarioagoa izaten laguntzeko.

    Etapa honetan, ezagutza horiek guztiak eremu bakar batean bildu dira: batetik, fenomeno eta gertakari zientifiko-teknologikoei buruzko ikuspegi orokorra eman nahi da, horien eta gizarte-egituraren arteko erlazioak azpimarratuz; bestetik, pertsona helduak bere era berezian eraiki eta bereganatzen du jakintza; eta, azkenik, dimentsio epistemologikoak gero eta beharrezkoago egiten du zientzien arteko diziplinartekotasuna. Errealitatea eta bere jakintza ezin dira partzelatu. Pertsonak ez gara bertan bizi era partzialean, gure historia guztiarekin inplikatzen gara, hau da, gure jakintzen eta esperientzien bagaje guztiarekin, eta gure biografia indibidual eta sozialaren fruitu diren jarrerekin. Pertsona helduarengan, ikastea ez da kapital sinbolikoa metatzea, baizik eta pertsonari gaitasunak ematea eguneroko bizitzako eta benetako arazoak konpontzeko, etengabeko ikasketa-prozesu baten barruan. Bestalde, kontuan hartu behar dugu ezen heldua -maila akademiko formalak eduki edo ez- aberatsa dela bizi-gaitasun oinarrizkotan, eta egunero jartzen dituela bere jakintzak praktikan. Horregatik, gaitasunak ikasten dira jakintzak, esperientzia eta errealitatea sintetizatuz -behin eta berriro elkar berrelikatuz-, zeren eta, bestela, ikasitakoa ez bailitzateke izango jakintza bizia. Horrela, beharrezkoa da eremuaren planteamendu pedagogikoak baldintza soziologiko, psikologiko eta epistemologiko horiei erantzutea.

    Eremuaren funtsa da errealitatea irakurri beharra, gero hitza irakurtzeko. Beraz, eremu honek bilatzen du pertsona helduek jakintza zientifiko-teknologikoaren arlo guztietan berdinak diren ikerketa- eta interpretazio-kontzeptuak eta -prozedurak ezagutzea; jarrera ona, irekia eta kritikoa edukitzea diziplina eta jakintza guztiekiko; eta eguneroko eta inguruko arazoen aurrean jokatzeko balio dutela ohartzea.

    Eremu honek garrantzi handia du etapa honetako helburu orokorretan adierazten diren gaitasunak lortu eta garatzeko, hala nola: mundu fisikoa, izaki bizidunak, gertakari teknologikoak eta hauen arteko erlazioak hobeto ezagutzea; errealitatea ikertzeko eta arazoei era objektibo, zehatz eta kontrastatuan aurre egiteko prozedurak eta estrategiak garatzea; malgutasuna, zehaztasuna eta koherentzia sustatuko duten jarrerak garatzea, oreka pertsonala, norberaren gorputzaren ezaugarriak, mugak eta aukerak ezagutuz. Izan ere, izaki bizidun garen neurrian, zaindu eta hobetu egin behar den ingurunearekin ezartzen ditugun harremanen mende egongo da gure osasuna eta ongizatea.

    Eremu hau lantzean, eduki zientifikoek beren aplikazio teknikoekin duten harremana eta horiek gizartean duten eragina hartu beharko dira aintzat, batik bat inguruan, natura-ingurunean eta gizarte-egituran duten eragina; izan ere, aplikazio tekniko horiek desoreka sozioekonomiko larriak eta ingurumen-arazo handiak dituen gizartea sortu baitute. Gainera, pertsona heldua aplikazio teknologiko jakin batzuk bizi eta esperimentatzen dituenez, eta etxeko eta etxetik kanpoko lanaren ondorioz eremu horretan hainbat esperientzia dituenez, gaitasunetan oinarritutako edukiek izan behar dute nagusi.

    Eremu honetako edukiak zazpi multzotan banatzen diren arren, sailkapen hori ez da aginduzkoa, eta bere helburua da lauhileko bakoitzeko programazioak antolatzea eta ikas unitatetan zehaztea. Kontuan izan behar da Zientzia eta Teknologia Eremu hau ez dela irakasgaien batura bat, baizik eta irakasleek egin beharreko sintesia. Hori egiteko oinarriak dira curriculum honek duen gaitasunen araberako ikuspuntua, eta epistemologia, pedagogia, psikologia eta soziologiak egiten dioten ekarpena bizitza osoko prestakuntzari, eta, zehatzago, pertsona helduen oinarrizko prestakuntzari. Eremu honetan ez da onartzen diziplinak elkarri lotu gabe egoterik, gaindituta baitago ikuskera hori, helburuak ez baizik edukiak menderatzean datzana. Beraz, Eremu honen didaktikaren oinarriak izan behar dute «proiektuak», horrela helburu guztiak lortzeko, horiek benetako bizitzara transferitzeko eta jakintza bizi bat eraikitzeko, era horretan gure bizitza indibidual eta kolektiboaren esfera guztietan jardun ahal izan dezagun.

    Edukien lehen multzoa, Gatazkak ebaztea eta erabakiak hartzea, beste blokeekin zeharkakoa da, lotura estua dauka gaitasunen araberako ikuskerarekin, eta bere edukiei esker pertsona helduak oinarrizko eta berariazko tresna batzuk eduki behar ditu bizitzako arazoei erantzuteko eta aldian aldiko erabakiak hartzeko, eremu publikoan zein pribatuan; ezin ahaztu, gainera, komunikazio-ekintza dela erarik egokiena eta solidarioena erabaki horiek hartzeko.

    Bigarren multzoa, Errealitatea irudikatzea, eguneroko elkarbizitzaz aritzen da, askotan era inkontzientean, zientzia- eta teknologia-eremu honetako irakasgaiekin. Irakasgai horiek, beren semiotika zabalaren barruan, elkarri lotutako hizkuntzak ematen dizkigute, eta horien bitartez ulertzen dugu, kokatzen gara eta jarduten dugu errealitatea eraldatzeko. Errealitate hori, gainera, gero eta konplexu eta insolidarioagoa da, eta gizadiaren beraren biziraupena ere arriskuan egoteraino ari gara iristen.

    Hirugarren multzoa Gizakiak eta osasuna da. Izaki bizidunak hartzen ditu substratu biologikoa duten psiketzat, eta horiek biak eta beren harremanak aztertzen ditu, bai gizabanakoak bai kolektiboak era osasuntsuan jardun dezaten. Multzo honetako gaiak oso garrantzitsuak izango dira gure bizitzako erabaki larriak hartzeko orduan: eritasunak, sexualitatea, afektibitatea, prebentzioa, zaintza, eutanasia, oinazea, etab.

    Laugarren multzoak, Sistema materialen orekak, materiaren egitura ezagutzera garamatza, eta sistema material horien oreka mantendu beharraz ohartzera, bertan bizi baikara. Eduki horiek lagundu egiten digute ingurune naturala hondatzen duten ekintzen aurrean kritikoak izaten eta jarrera aktiboa jartzen.

    Bosgarren multzoa, Energia ekoiztea eta eraldatzea, gizadiak eta gizabanakoak daukan arazo larri bati buruzkoa da: energiari buruzkoa, bere adierazpen guztietan. Garrantzitsua da energiaren oinarriak ezagutzea eta gizabanakoen eta kolektiboen jarrera eta jokabideak garatzea -erabakiak arduraz hartu ondoren-, gure planeta zaintzeko orain jasaten ari den gehiegizko ustiapenetik. Multzo honen edukiak hainbat gairen inguruan doaz: energia aurreztea, ordezko energiak, energia garbiak, kutsadura, ustiapena, agortzea, garapen iraunkorra, etab.

    Seigarren multzoa Teknologia-proiektua da. Zientziaren jakintza loturik doa jakin-aplikatu binomioarekin, eta teknologia da zientziaren jakintzak praktikan jarri eta aplikatzen dituena. Multzo hau, beraz, gehienbat praktikoa da eta lagundu egin dezake, sarreran aipatu moduan, beste multzoen edukiak garatzen eta helburuak lortzen.

    Informatika da edukien zazpigarren multzoa. Multzo hau zeharkakoa da, eremu honetako beste blokeekiko ez ezik esperientziaren eremu guztiekiko. Izan ere, informatika ezagutzeaz eta erabiltzen jakiten hasteaz gain, hiru eremuen helburuak lortzen laguntzen du, hau da, gaur egungo gizartean gai diren pertsona helduak lortzen.

  2. Eremuaren bidez oinarrizko gaitasunak eskuratzea.

  1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

    Eremu honen bidez kritikoki balioesten dira egungo munduan eta pertsonen bizitzan zientziak eta teknologiak izandako aurrerapenak, eta jakintza eskuratzeko eta aplikatzeko orduan zientziaren eta teknologiaren metodologia erabiltzen da: problemak definitzea, hipotesiak formulatzea, ebazpen-estrategiak lantzea, ikerketatxoak diseinatzea, emaitzak aztertzea eta jakitera ematea. Gainera, matematika-ereduak landuz posible da benetako egoera baten ezaugarri nagusiak identifikatzea eta aukeratzea, sinbolikoki irudikatzea, eta erregulartasunak, portaerazko jarraibideak eta inbarianteak zehaztuz iragarpenak egitea. Bestalde, garapen iraunkorra lortzeko konponbideak bilatzen laguntzen du, bai eta globalki planteatutako problema lokalen aurrean zentzuzko erabakiak hartzen ere. Osasunaren arloan, lagundu egiten du nork bere gorputza, bizi- eta osasun-modu eta -ohiturak ezagutzen eta zaintzen, sasoia hobetzen eta bizi-ohitura osasuntsuak hartzen. Berak emandako irizpideen bidez balioets daiteke ingurumenean zein eragin duen giza jarduerak, eta, hain zuzen ere, zenbait gizarte-ohiturak eta zientziaren eta teknologiaren jardunak. Azkenik, lagundu egiten du zientziaren eta teknologiaren oinarrizko jakintza eskuratzen, eguneroko bizitzan aplikatzen, eta gizadiak gaur egun ingurumenarekin dituen arazo larriak aztertzen.

  2. Ikasten ikasteko gaitasuna.

    Eremu honek lagundu egiten du norberak bere ikasketa hasten, jarraitzen, antolatzen eta erregulatzen, bai eta denbora modu eraginkorrean kudeatzen ere. Horrela, jakintza eta trebetasun berriak eskuratu, prozesatu, balioetsi eta asimilatzen ditu, norberak edo kolektiboak, matematikaren, zientziaren eta teknologiaren testuinguruetan; zientziaren eta teknologiaren testuinguruetan behaketa, gogoeta eta esperimentazioa bultzatzen dira; lan indibidualaren edo kolektiboaren aurrean ohitura eta jarrera positiboak edukitzea bultzatzen da; lanak arretaz eta gogoz egitea, eta konponbideak bilatzea bultzatzen da; eta, azkenik, jakintza eskuratzen eta zientziaren eta teknologiaren prozeduretan eta tresnetan aplikatzen laguntzen du, autonomia pertsonala lortzeko, eta lanean eta gizartean integratzen laguntzeko.

  3. Arrazoimendu matematikoa garatzea.

    Eremu honen bidez matematikako ereduak eta prozedurak eskuratu, eta zientziako eta teknologiako fenomenoak eta problemak irudikatu eta interpreta daitezke, bai eta zientziaren eta teknologiaren problema matematikoak definitu, planteatu eta ebatzi ere. Bestalde, lagundu egiten du matematikaren tresnak ezagutzen eta erabiltzen -grafikoak, taulak, estatistikak, formulak-, hainbat arlotako jardueretan (natura-ingurunea, jarduera fisikoa, etxeko ekonomia, aisia eta pertsonen osasuna); gainera, matematikak aplika daitezke eguneroko bizitzako hainbat egoeratan, eta hizkuntza matematikoa erabil daiteke -zehatza, konkretua, laburra eta doia- argudioak ematerakoan berdintasunezko elkarrizketa batean. Horretaz gain, arrazoimendu matematikoak posible egiten du informazio- eta komunikazio-teknologiak ere erabiltzea -internet, aplikazio informatikoak, kalkulagailuak- informazioa bilatzeko, kalkuluak egiteko, datuak irudikatzeko eta ikasten laguntzeko.

  4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzea.

    Eremu honen bidez oinarrizko jakintza zientifikoa espresatu, interpretatu eta irudika daiteke, ahoz nahiz idatziz, gizarteko eta kulturako hainbat girotan. Bere diziplinen berariazko hiztegia eta hizkuntza formala eskuratzen eta erabiltzen ere laguntzen du, bai eta oinarrizko ezaugarriak eta balioak ere: zehaztasuna, konkrezioa, laburtasuna eta doitasuna. Argudio espekulatiboa, eta ikuspuntu desberdinak eztabaidatzea eta kontrastatzea garatzen du, eguneroko gertaera eta problema zientifiko eta teknologikoen aurrean. Ikasitakoa erabiliz ulertu eta jardun daiteke eguneroko komunikazio-egoeratan, hala nola: ekonomia-transakzioen informazioa interpretatzen, gailu jakin baten erabilpen-arau xumeak ulertzen, ohiko problemak konpontzeko azalpenak eskatzen, edo komunikabideetako informazioa aztertzen. Informazio- eta komunikazio-teknologien hizkuntzak garatzea, erabiltzea eta ulertzea bultzatzen du, bai eta zientziako edo teknologiako komunikazio baten informazio nagusia balioesten eta ateratzen ere.

  5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

    Informazio- eta komunikazio-teknologien funtzionamenduaren oinarria ulertzen eta erabiltzen laguntzen du, erabiltzailearen mailan. Informazioa era sistematikoan eta kritikoan bilatzea, lortzea eta tratatzea bultzatzen du -eguneroko lanean, aisian eta komunikazioan-, bai eta hainbat hizkuntza erabiltzea ere (naturala, numerikoa, grafikoa, geometrikoa), informazioa tratatzeko. Hainbat tresna ezagutzea eta erabiltzea bultzatzen du -internet, ordenagailu pertsonalak, programa informatikoak...-, kalkuluak egiteko, grafikoki irudikatzeko, taulak egiteko, testuak prozesatzeko, ereduak simulatzeko, lanak aurkezteko, etab. Tresnak ere ematen ditu IKTen baliabide interaktiboak kritikoki balioesteko eta arduraz erabiltzeko, bai eta prestakuntza-, kultura-, gizarte- edo lanbide-foroetan parte hartzeko ere.

  6. Gizarte- eta hiritar-gaitasuna.

    Eremu honen bidez hobeki ulertzen dira gizartearen eta naturaren errealitatea; izan ere, matematika-, zientzia- eta teknologia-jakintzek parte hartzen duten egoerak eta problemak planteatzen baitira. Talde-lana sustatzen du, funtsezko jokabideak eta jarrerak bultzatzen ditu -erantzukizuna, lankidetza, elkartasuna, akordioak edo kontsentsuak bilatzea, eta elkarrekin egindako lanaren poza-, eta, zientziak eta teknologiak ikasterakoan, genero-estereotipoak gainditzen laguntzen du. Matematiken bidez deskribatu, aztertu eta aurreikusten dira gertaera sozialak; denetariko erabakiak hartzen dira (pertsonalak eta laboralak); hiritar-kulturaren funtsezko dimentsiotzat hartzen da oinarrizko prestakuntza zientifikoa eta teknologikoa; aisia eta denbora librea era sortzailean eta eraikitzailean erabiliz hobetzen dira gizarte-harremanak, inklusioa, eta, oro har, garapen sozio-afektiboa; arau adostuak onartzen dira kirola egiteko, natura-ingurunean jarduerak egiteko eta ohitura osasuntsuak garatzeko. Naturak gizartean duen garrantziaz jabetzen ere laguntzen du -zaindu beharreko denon ondasun gisa-, eta balioa ematen die froga egiaztatutan oinarritutako iritziei, argudioei eta ondorioei.

  7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

    Eremu honen bidez era berritzailean adierazten dira ikerketa zientifikoaren ideiak, esperientziak eta emozioak, denetariko komunikazio-moduak erabiliz (hitzezkoa, grafikoa, zenbakizkoa, geometrikoa); arteko eta kulturako material eta tresna teknologikoak ezagutu eta erabiltzen dira; ikuspuntu zientifikotik ulertu eta kritikoki aztertzen dira kultura-tradizioak, sinesmenak edo mitoak, etxeko erremedioak edo esperientziak; matematika-, zientzia- eta teknologia-aurrerapenen alderdi berritzailea eta originala azpimarratzen da, gizadiaren kultura- eta arte-ondareari egin dion ekarpena, eta Arte, Zientzia, Teknologia eta Matematiken arteko harremanek historian zehar izan duten garrantzia.

  8. Autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

    Ikerketaren eta esperimentazioaren bidez problemak eta aukerak lantzen dira, zailtasun-maila desberdineko konponbideak bilatzen dira, eta jakintzak eskuratzen dira. Espiritu kritikoa eta autonomia intelektuala eta pertsonala bultzatzen du problema irekiei aurre egiteak eta konponbideak bilatzen parte hartzeak. Giza gorputzaren ezagutza, aukerak eta mugak lantzen dira (mugitzeko trebetasunak, gorputza menderatzea eta zaintzea), maila pertsonalean eta gorputz- eta kirol-jardueran, osasun- eta higiene-ohituretan eta lanaren munduan. Azkenik, hobetzen dira erabakiak hartzeko prozesuak -pertsonalak, akademikoak, laboralak-, eta bultzatzen da ekintzailetza, arriskuak era kalkulatuan hartuz, ondorioak aurreikusiz eta ardurak onartuz.

  1. Helburuak.

    Pertsona helduen oinarrizko prestakuntzan zientzia- eta teknologia-eremua irakasteak gaitasun hauek ditu helburu:

  1. Giza gorputzaren funtzionamendua ezagutu eta hura zaintzeko ohitura osasuntsuak garatzea eta sendotzea, era horretan gizabanakoa eta gizartea osasuntsu egon daitezen.

  2. Talde-jarduera zientifiko eta teknikoak prestatzen eta egiten parte hartzea; helburuen arabera norberak eta bestek egindako ekarpenak balioestea; jarrera malgua eta lankidetzazkoa edukitzea; ardurak hartzea eta edozein diskriminazio-mota baztertzea; era horretan, denen artean eta elkarrizketa erabiliz, aurre egitea eguneroko bizitzako oinarrizko problema zientifiko eta teknikoei.

  3. Mezu zientifikoak eta teknologikoak behar bezala ulertzea eta adieraztea, eremuko irakasgaien hiztegia eta notazio- eta irudikapen-sistemak zehatz erabiltzea testuinguru desberdinetan, eta komunikabideek egiten duten erabilpena kritikoki balioestea.

  4. Norberaren jakintzak, trebetasunak eta estrategiak ezagutzea eta balioestea, era horretan konfiantzaz eta autonomiaz ekiteko eguneroko problema zientifiko-teknologikoei, eta haien alderdi sortzaile, manipulatibo, estetiko edo utilitarioekin gozatzeko.

  5. Zientzia- eta teknologia-jakintza eraikuntza-prozesutzat hartzea, historiako une bakoitzaren ezaugarri eta premiei lotua, eta etengabeko bilakatzen eta berrikusten dena, garapenaren objektu ez baizik subjektu izateko.

  6. Zientziaren, teknologiaren eta matematikaren jakintzen bidez fenomeno natural eta objektu teknologiko nagusiak interpretatzea.

  7. Zientziak eta Teknologiak gizakien bizi-kalitatea hobetzeko egindako ekarpenak ezagutzea eta aitortzea, era horretan jarrera aktiboa, kritikoa eta arrazoitua edukitzeko horiek gaizki erabiltzeak naturari, gizakiari eta gizarteari dakarzkion arazo larrien aurrean.

  8. Zientziaren eta Teknologiaren prozedurak eta jarrerak erabiltzea, estrategia desberdinak landuz eta aplikatuz inguruko eta eguneroko bizitzako problemak konpontzeko, eta kritikoa izatea konponketara iritsi arteko prozesuarekin.

  9. Zientziaren eta Teknologiaren datuak eta informazioak bilatu, jaso, antolatu eta tratatzeko teknikak erabiltzea problemak ebazteko, eta lanak eta ikerketak egitea teknologia berriak erabiliz.

  10. Arazo zientifiko-teknologikoen aurrean irizpide pertsonalak eta arrazoituak lantzea, era horretan ikertzeko gogoa eta jakin-mina edukitzeko, eta garrantzia emateko prestakuntza zientifikoari eta pentsamendu zientifikoaren balioak erabiltzeari.

  1. Eduki-multzoak.

  1. multzoa. Problemak ebaztea eta erabakiak hartzea.

    Multzo hau zeharkakoa da eta bertako edukiak aintzat hartu beharko dira gainerako eduki-multzo guztien garapenean eta programazioa diseinatzean.

    Problemak antzeman eta formulatzea, egoera errealak abiapuntutzat harturik.

    Eredu matematiko, zientifiko eta teknologikoak kritikoki erabiltzea egoera errealak deskribatu eta hauen bilakaera aurreikusteko.

    Problemak ebazteko protokolo indibidualak osatu eta aztertzea (motibazioa, aukera,...).

    Problemak ebazteko protokoloak osatu eta aztertzea talde-lanetarako (taldea osatzea, lanaren banaketa, denbora-banaketa orekatua, prozesuaren azterketa...).

    Zientzia- eta teknologia-eremuko arazoak, objektuak eta sistemak aztertzea.

    Informazio-iturri desberdinak erabiltzea arazoak ebazteko.

    Hipotesiak formulatzea, alternatibak planteatzea eta baldintzak ezartzea.

    Aldez aurreko hipotesiak, alternatibak eta usteak justifikatu edo ezeztatzea ahalbidetuko duen plan bat prestatu eta osatzea arazoak ebazteko.

    Problemak ebazteko diseinatutako plana exekutatzea (ekintza-estrategia desberdinak martxan jartzea, bakarka nahiz taldean).

    Emaitzak eta problemen ebazpen-prozesuak ziurtatu eta kontrastatzea.

    Txostenak eta memoriak egitea.

    Teknika heuristikoak erabiltzea problemak ebazteko (analogiak ezarri, kasu errazagoak aztertu,...).

    Problemak ebazteko metodo bereziak erabiltzea (zuhaitz-diagramak, grafikoak, oinarrizko konbinatoria, irudikapen grafikoa, tresna eta erreminten erabilera, prozesu teknologikoak,...).

    Historian zehar eduki matematiko, zientifiko eta teknologiko berrietarako abiapuntu izan diren problema batzuk ebaztea, gerora egindako aplikazioekin lotuz.

    Kalkulagailua eta ordenagailua erabiltzea problemak ebazteko.

    Norberarenak ez bezalako estrategia eta problemen ebazpenekiko interesa eta errespetua.

    Irmotasuna eta pertseberantzia problema matematiko, zientifiko eta teknologikoak ebazterakoan eta aurkitutako ebazpenak hobetzean.

    Erdibideko emaitzak edota azken emaitza sistematikoki berrikustearen aldeko jarrera.

    Norberaren gaitasunetan eta lortutako ezagutzetan konfiantza izatea, problemei aurre egin eta kalkuluak egiteko.

    Zehaztasuna, ordena eta garbitasuna emaitzak aurkeztean eta problemak ebazteko jarraitutako prozesuan.

    Behaketa eta azterketa sistematikoaren, hipotesiak sortzearen eta arazo baten alternatiba desberdinak aztertzearen aldeko jarrera.

    Problemei ikuspuntu desberdinetatik aurre egiteko malgutasuna.

    Lan desberdinak planifikatu eta egitean talde-lanak duen garrantzia onartu eta balioestea.

    Problemak ebazteko faseak: problema identifikatzea eta aztertzea; informazioa bilatzea; hipotesiak edota alternatibak planteatzea; hipotesiei eta ebazpen-estrategiei buruzko erabakiak hartzea, ondorioak ateratzea; ebazpen/hipotesiaren eta jarraitutako prozesuaren ebaluazio/egiaztapena; txostenak edo azken memoriak egitea.

  2. multzoa. Errealitatea irudikatzea.

    Eremuari dagozkion problemak ahoz formulatzea, hizkuntza desberdinak erabiliz (zenbakizkoa, aljebraikoa, geometrikoa, grafikoa,...), zein terminotan planteatzen diren eta ebazpen-prozesua eta -kalkuluak formulatzea, beste prozesu posible batzuekin alderatuz.

    Zenbaki oso, hamartar eta zatiki errazen arteko konparaketa.

    Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketaren ohiko algoritmoak, eragiketen hierarkia eta propietateak eta parentesiak erabiltzeko arauak erabiltzea zenbaki oso, hamartar eta zatiki errazekin egindako kalkulu idatzietan.

    Aljebrako formulak eta hizkuntza erabiltzea egoera desberdinak deskribatzeko.

    Algoritmoak erabiltzea (aljebraikoak, zenbakizkoak, grafikoak,...) ekuazioak egiteko.

    Magnitude desberdinen arteko proportzionaltasuna eta horietako batzuen terminologia berezia identifikatzea eguneroko bizimoduko egoeretan (interesa, nahasketak, tasak, indizeak, ratioak, eta abar), eta prozedura desberdinak erabiltzea proportzionaltasun-kalkuluak egiteko (konbertsio-faktorea, hiruko erregela, hainbestekoa, taulak eta grafikoak erabiltzea,...).

    Neurtzeko ohiko tresnak abileziaz erabiltzea, perdoiak kotatuz magnitude bat estimatu, neurtu edo hurbiltzean.

    Sistema metriko hamartarra eta magnitude bereko unitate batzuetatik besteetara pasatzeko algoritmoak erabiltzea, objektuen tamainari buruzko informazioa interpretatu eta azaltzeko.

    Figura eta gorputz geometrikoak identifikatzea.

    Eredu geometrikoak, eskemak, planoak eta maketak egitea planoan nahiz espazioan, kasu bakoitzari dagozkion eskala, tresna, material eta teknikak erabiliz.

    Figura eta gorputz geometrikoen arteko antzekotasuna identifikatzea, posible denean erabilitako eskala-faktorea lortuz.

    Taula numerikoak, irudikapen grafikoak eta espresio funtzionalak erabili eta osatzea, testuinguruaren eta dagokien fenomenoaren arabera.

    Hizkuntza grafiko eta estatistikoa erabiltzea ingurune sozial, ekonomiko eta zientifikoko fenomenoak deskribatzeko, hiztegi eta sinbolo egokiak erabiliz.

    Banaketa estatistikoa deskribatzeko parametrorik egokienak hautatu eta kalkulatzea, testuinguruaren eta datuen izaeraren arabera.

    Populazio baten portaerari buruzko usteak formulatzea, lagin baten bidez lortutako emaitzen eta laginaren adierazgarritasunaren oinarrizko azterketaren arabera.

    Falaziak antzematea, estatistikako eta probabilitateko hizkuntzen proposizioetan.

    Problemak identifikatzea testuinguru desberdinetan (zenbakizkoak, proportzionaltasunekoak, geometrikoak,...), elementu ezagunak eta ezagutu nahi direnak bereiziz, eta elementu garrantzitsuak eta ez-garrantzitsuak bereiziz.

    Kalkulagailua eta kalkuluak egiteko beste tresna batzuk erabiltzea zenbakizko kalkuluak egiteko, tresna hori erabiltzea komeni den erabakiz, egin beharreko kalkuluen konplexutasunaren eta emaitzetan behar den zehaztasun-mailaren arabera.

    Matematikaren eta hizkuntza matematikoaren zehaztasuna, sinpletasuna eta erabilgarritasuna balioestea eguneroko bizimoduko eta ezagutza zientifiko eta teknologikoko hainbat egoera irudikatu, komunikatu edo ebazteko.

    Sentsibilitatea, interesa eta balorazio kritikoa, matematikako informazio eta mezuen eta hauek erabiltzen diren eren aurrean.

    Kalkulu eta ikerketa matematikoak egiteko kalkulagailuaren eta kalkuluak egiteko beste tresna batzuen erabilgarritasuna onartzea eta kritikoki balioestea.

    Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea problemak ebazteko eta zenbakizko kalkulu eta estimazioak egiteko.

    Neurketak egin edo estimatzearen aldeko jarrera, egoerak hala eskatzen duenean.

    Sentsibilitatea erakustea eta arretaz eta zehaztasunez jokatzea neurketak egiteko tresnak erabiltzean eta neurketak egitean (neurri zuzenen emaitzen berrikuspen sistematikoa, emaitzak onartu ala gaitzetsiz aurreikusitako balioetara egokitzen diren ala ez aztertu ondoren, neurketetako emaitzak erabilitako neurketa-unitateak azalduz adierazten ohitzea...).

    Magnitude eta fenomenoen arteko erlazioak ikertzeko jakinmina.

    Zenbakiak eta aljebra-hizkuntza. Algoritmoak.

    • Ondokoetarako erabiltzen diren zenbaki-moten esanahia eta erabilera: zenbatzeko, neurtzeko, ordenatzeko, kodifikatzeko, kantitateak, partizioak edo magnitudeen arteko erlazioak adierazteko.

    • Eragiketak: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketaren esanahia eta erabilera testuinguru desberdinetan zenbaki natural, oso, hamartar eta zatikizkoekin.

    • Eragiketen hierarkia. Parentesien esanahia eta erabilera.

    • Zenbakiak irudikatzeko erabiltzen diren letren esanahia eta erabilera.

    • Formulak eta ekuazioak.

      Magnitude proportzionalak.

    • Magnitudeen proportzionaltasunaren esanahia testuinguru desberdinetan.

    • Ehunekoak.

      Magnitudeen neurketa.

    • Magnitudeak neurtzea. Neurketa-sistemak. Sistema metriko hamartarra.

    • Neurketa-tresnak. Perdoia.

    • Zeharkako neurketak. Hurbilketa. Neurrien estimazioa. Kantitateen hurbilketa eta estimazioa.

      Espazioaren antolaketa eta irudikapena.

    • Elementu geometrikoak planoan eta espazioan.

    • Figurak eta gorputzak.

    • Antzeko figurak: eskala bidezko irudikapena.

    • Irudikapen grafikoaren erabilera ideiak azaltzeko.

      Funtzio eta grafikoen hizkuntza.

    • Funtzioa, batera aldatzen diren bi magnitudeen arteko erlazio gisa.

    • Funtzio bat irudikatzeko erak: hitzezkoa, grafikoa, tabularra eta aljebraikoa.

    • Funtzio-motak: funtzio lineala, koadratikoa,...

      Informazio estatistikoa interpretatzea, irudikatzea eta tratatzea.

    • Fenomeno estatistikoei buruzko informazioa eta datuak biltzea.

    • Komunikabideetan eta ezagutza zientifikoan gehien erabili ohi diren grafiko estatistikoak.

    • Parametro estatistikoak.

  3. multzoa. Gizakiak eta osasuna.

    Organoak eta sistemak irudikatzea, eredu anatomiko, atlas, diapositiba eta marrazkien bidez.

    Osasunari buruz iturri desberdinetatik -sinesmen herrikoiak ere barne- lortutako informazioa tratatzea. Datu eta iritzien artean bereiztea.

    Norberaren dieta aztertzea eta dieta orekatuak diseinatzea.

    Osasunari buruzko gaien inguruko eztabaidak egitea: elikadura, drogak, sorkuntza eta antisorkuntza.

    Egutegiak diseinatzea prebentzio-planak, botiken erabilera eta beste ohitura osasungarriei buruzko planak burutzeko.

    Gizakiak erabiltzen duen ura edangarri bihurtu, garbitu eta desinfektatzeko teknikei buruzko eztabaida.

    Elikagaiak eta botikak behar bezala kontserbatu eta kontsumitzeko erabilitako teknikak ezagutzea.

    Lehen sorospeneko teknikei buruzko eztabaida.

    Gorputzaren tenperatura eta odol- eta gernu- analisietan jasotzen diren datu batzuk interpretatzea.

    Tolerantzia eta errespetua ezaugarri pertsonalek (jatorrizkoak nahiz ezaugarri fisiko eta psikologikoak) eragindako diferentzia indibidualekiko, integrazioa sustatuko duten jarrerak aztertu eta garatuz, testuinguruak eta pertsonak normaltzearen bidez.

    Norberaren gorputzaren aukerak eta mugak ezagutu eta onartzea, gorputzaren funtzioak hobeto ezagutzearen bidez.

    Osasuna zaintzeko ohitura prebentiboak hartu eta garatzea, pertsona bakoitzak bakarka nahiz gizartean gaur egun dituen ohituren azterketa abiapuntutzat harturik.

    Osasun-eremuko aurrerapen zientifiko eta teknologikoekiko interesa eta balorazio kritikoa.

    Izaki bizidunaren ezaugarriak.

    Materia biziaren antolaketa-mailak. Organismoak sistema gisa: sistemak, aparatuak eta organoak.

    Gizakia sistema biologiko gisa. Anatomia eta funtzio nagusiak.

    Elikadura-funtzioak. Elikagaiak eta dietak. Ura eta haizea elikagai gisa. Horien kutsadura gaixotasun-iturri gisa. Elikagaien kontserbazioa.

    Erlazio-funtzioak. Nerbio-sistemak osasuna mantentzeko duen egitekoa (loa, atsedena, estresa...). Drogak eta nerbio-sisteman eta osasunean duten eragina.

    Ugalketa. Sexualitatea eta ugalketa. Metodo antikontzeptiboak gizon eta emakumeentzat, eta ugalketa-teknika berriak.

  4. multzoa. Sistema materialen oreka.

    Lurra eta Ilargiaren kokapen eta mugimenduekin lotutako fenomeno naturalak interpretatzea (urtaroak, klimak, eguna eta gaua, ilargi-faseak, eklipseak).

    Simulazioak eta maketak erabiltzea sistema naturalak bistaratzeko eta horietan gertatzen diren fenomenoak interpretatzeko.

    Mapak erabiltzea orientatzeko.

    Esperientziak planifikatu eta landa-lana egitea, hurbileko ekosistemak aztertzeko.

    Ekologiako lanei buruzko eztabaidak egitea eta lan horietako emaitzak jakinaraztea.

    Izaki bizidunen arteko eta izaki bizidunen eta faktore abiotikoen arteko erlazioei buruzko hipotesiak formulatzea.

    Gizakiaren eraginari buruzko kasu batzuk identifikatzea ingurune hurbilean.

    Gaur egungo eta iraganeko dokumentuak aztertzea, ingurumen-arazo desberdinen existentziaz eta ingurumena zaindu eta berreskuratzeko prozesu posibleez jabetuz.

    Ekosistemen aldaketa eragiten duen faktore nagusia gizakia dela konturatzea.

    Ingurumena zaintzeko beharraz jabetzea, maila indibidual nahiz kolektiboan.

    Aktiboki parte hartzea ingurumena defendatu eta berreskuratzeko ekintzetan.

    Gizakien arteko eta gizakien eta ingurunearen arteko erlazioak babesteko arauak errespetatu eta onartzea (landare- eta animalia-espezie babestuak, parkeetatik landareak nahiz animaliak hartzeko debekua, itsas azpia...).

    Ingurumena zaindu eta errespetatzea, maila indibidual nahiz kolektiboan zaintzeko beharraz jabetuz.

    Pertsonen eta gainerako izaki bizidunen arteko elkarmenpekotasuna balioetsi eta onartzea.

    Sentsibilizazioa gizakiak ingurunean duen eraginaren aurrean, batik bat, aldaketa itzulezinak eragiten dituzten ekintzen aurrean (neurrigabeko ehiza eta arrantza, deforestazioa, eta abar).

    Jarrera kritikoa ingurumenari buruzko baieztapen errazegi eta ez-zientifikoen aurrean.

    Ingurumena defendatu eta berreskuratzeko ekintzak balioestea, alternatibak bilatu eta garatzeko lanetan aktiboki eta erantzukizunez parte hartuz.

    Unibertsoa. Konposizioa. Astro-motak.

    Eguzki-sistema. Konposizioa. Kokapena.

    Lur planeta eta bere satelitea, Ilargia. Kokapena eta mugimenduak.

    Ekosistemak. Izaki bizidunen arteko eta izaki bizidunen eta ingurunearen arteko erlazioak.

    Izaki bizidunen eta ingurunearen arteko elkarreraginak. Faktore abiotiko nagusiak: klimatikoak, edafikoak, topografikoak, eta abar.

    Ekosistema-ereduak bilakaera-fase desberdinetan. Adibideak Euskal Herrian. Lurreko ekosistema-eredu batzuekin konparaketa posiblea.

    Eraginak. Motak. Naturarenak eta gizakiarenak. Adibide nagusiak historian zehar. Gaur egungo adibideak Euskal Herrian. Planetako ingurumen-arazo batzuk.

    Ingurumena zaindu eta hobetzeko berreskurapen-ekintzak.

  5. multzoa. Energiaren produkzioa eta eraldaketa.

    Energia-transferentziaren era desberdinen adibide diren eguneroko bizimoduko egoerak identifikatu eta aztertzea.

    Energiaren transferentziaren eraginak aztertu eta interpretatzea (kokapen- eta abiadura-aldaketak, argi-aldaketak, egoera-aldaketak, dilatazioak, aldaketa kimikoak, biologikoak, geologikoak...).

    Energiaren kontserbazioa eta degradazioaren adibide diren energia-aldaketak aztertu eta interpretatzea.

    Erabilera arrunteko aparailu eta makinetan gertatzen den energia-transferentzia aztertzea, kontsumoa eta errendimendua alderatuz.

    Energiak eguneroko bizimoduan duen garrantzia eta bizi-kalitatean eta garapen ekonomikoan duen eragina balioestea.

    Energia-baliabideak mugatuak direla konturatzea.

    Ordezko energia-iturriak balioestea.

    Ingurumena defendatzea argudio logikoen bidez, datuak eta iritzi soilak bereiziz.

    Aldaketei lotutako energia (aldaketa fisikoak, biologikoak, geologikoak, kimikoak).

    Energiaren transferentzia (lana, berotasuna, erradiazioa).

    Energiaren hedapena.

    Energiaren kontserbazioa eta degradazioa.

    Energiaren kontsumoa eta energia-iturriak. Ordezko energia-iturriak.

  6. multzoa. Teknologia-proiektua.

    Arazo teknologikoa identifikatzea.

    Ikaslearengandik hurbil dauden proiektu zientifiko-teknologiko errazak egiteko behar diren txostenak jaso, ordenatu eta balioestea.

    Arazo teknologikoa konpontzeko plangintza:

    • Planteamendua: datuak informazio-iturri desberdinetatik jaso eta erabiltzea.

    • Objektu teknologiko sinpleen ezaugarriak, forma, materialak eta abar ikertzea.

    • Hipotesiak eztabaidatu eta planteatzea.

    • Erabakiak hartzea.

    • Maketak eta egiturak egitea, ikasgela-lantegian eskura dauden operadoreak erabiliz.

    • Materialak (ahal izanez gero ikasgela-lantegian erabilitakoak birziklatu eta berrerabiliz), erremintak eta makinak hautatu eta erabiltzea.

    • Prozesuko teknikak eta operazio teknologikoak aplikatzea.

    • Aparailuak eta tresnak erabiltzea prozesuaren faseak eta azken emaitza ziurtatzeko.

    • Emaitzak zuzen eta zehaztasunez adierazi eta jakinaraztea, irudikapenaren eta diseinu grafiko eta idatziaren bidez.

    • Prozesua balioestea.

      Oinarrizko dokumentu administratiboak osatzea testuinguru jakinetan, eremu honi dagozkion teknologia-proiektuak diseinatu eta burutzean sortutako beharrei erantzun ahal izateko.

      Aurrekontu errazak osatzea eguneroko bizimoduko testuinguruan.

      Inbentarioak egin eta eguneratzea.

      Antolaketa- eta kontrol-teknika erraz eta arinak erabiltzea (formularioak, denboralizazioa, material informatikoa, eta abar).

      Hiztegi egokia erabiltzea informazioa interpretatu eta jakinarazteko, egin beharreko lanaren arabera.

      Arazo zientifiko-teknologikoak eta horiek konpontzeko prozesua deskribatzea, beste prozesu posible batzuekin alderatuz.

      Hizkuntza grafikoa erabiltzea, irudikatzen den egoera kontuan hartuz eta hiztegi eta sinbolo egokiak erabiliz.

      Jarraitutako prozesuei eta osatutako ondorioei buruzko txosten, dokumentu grafiko eta diseinu zehatzak osatzea.

      Maketa eta plano tekniko errazak interpretatzea.

      Teknologiaren erabilerak lanaren antolamenduan eta giza harremanetan duen eragina behatu eta aztertzea, teknologiaren bilakaeraren azterketaren bidez.

      Garapen zientifiko eta teknologikoak ingurumenean eta gizakiaren denbora librearen antolaketan izan duen eta duen eragina aztertu eta kritikoki balioestea.

      Lan-mota jakin baten jarraibide orokorrak, eta laneko eta etxeko jardueretan nahiz jarduera ludikoetan erabiltzen diren aparailuen erabilera- eta segurtasun-arauak errespetatzea.

      Makina eta erreminten mantentze-lanak egiteko ohiturak eta jarrerak garatzea.

      Jarrera positiboak eta konfiantzazkoak garatzea makinen aurrean, pertsonen zerbitzuan dauden tresnatzat hartuz eta hasierako errezeloak gaindituz.

      Lanaren garapena planifikatzearen aldeko jarrera, beharrezko diren baliabideei, exekuzio-epeei eta zailtasun eta oztopo posibleei aurrea hartzeari dagokienean.

      Jarrera kritikoa teknologia kontrolik gabeko erabiltzearen aurrean, eta erabilera horiek osasunean, bizi-kalitatean eta oreka ekologikoan eragiten dituzten ondorioekiko ardura.

      Berrikuntza teknologikoko prozesuen, eta gizartearen antolaketa eta egituraren artean dauden erlazioak onartu eta balioestea.

      Besteen iritziekiko sentsibilitatea eta errespetua, arrazoitutako desadostasunak norberaren nahiz besteen ideiak ebaluatzeko tresna egoki gisa hartuz.

      Materialak.

      Eskuzko erremintak eta makina-erremintak.

      Irudikapen-teknikak.

      Oinarrizko operadore teknologikoak.

      Egiturak eta esfortzuak.

      Planifikazioa arazo teknologikoen aurrean.

      Inbentarioa. Aldizkako eguneratzeak.

      Aurrekontuak.

      Informazioa jaso eta kudeatzeko irizpideak eta teknikak (katalogoak, fitxategiak, erregistro informatikoak, eta abar).

      Dokumentu administratiborik ohikoenak (gutuna, eskaera-formularioa, albarana, faktura, txekea, kanbio-letra, kontu-egoera, ordainagiria, eta abar).

      Teknologiaren eragina produkzio- eta enplegu-sistemetan.

  7. multzoa. Informatika.

    Hari gabeko konexioak.

    Kasu bakoitzerako sistema eragilerik egokiena aukeratzea, optimizatzea eta aldizka eguneratzea.

    Datu pertsonalen babesaren oinarriak. Datu pertsonalak babesteko eskubide funtsezkoa.

    Informazioa trukatzea gailu mugikor desberdinekin: bluetooth, hari gabeko elementuak, infragorriak, bestelakoak.

    Hainbat gailu teknologikoren bidez soinuak, irudi finkoak eta mugikorrak jasotzea.

    Sarrerako periferikoetatik ordenagailura irudiak eta soinuak pasatzea eta editatzea.

    Edukiak trukatzeko sareak.

    Inoren produkzioak babesteko eskubideak eta egiletza intelektuala errespetatzea.

    Ingurune hipertestualak sortzea estekak, irudiak, grafikoak eta soinuak txertatuz.

    Multimedia-aurkezpenak diseinatzea, eta lanak aurkezterakoan oreka mantentzea testu, irudi, audio eta bideo artean.

    Informazioaren egiletza intelektuala errespetatzea, jabeduna nahiz jabari publikoko lizentzien mende dagoena.

    Estetika- eta jariakortasun-irizpideak erabiltzea edukiak lantzerakoan.

    Talde-laneko tresnak erabiliz harremanen esparrua zabaltzea beste ikaskideekin, irakasleekin, kulturekin..., jarrera ona edukiz banakako eta taldeko lanaren aurrean.

    Administrazio eta merkataritza elektronikoa mundu globalean.

    Enplegu-, osasun- eta urruneko prestakuntza-plataformetara eta -baliabideetara iristea.

    Aisia-zerbitzuetara eta edukiak banatzeko kanaletara iristea, erne eta ziur jokatuz intimitate-inbasioen aurrean.

    Kritikoa izatea eskura dagoen informazioaren aurrean, ugaritasuna eta kalitatea bereiziz.

    Jabedun softwarea eta banaketa librekoa errespetatzea, balioestea, eta bata edo bestea erabiltzea erabilgarritasun, salneurri eta gizarte-kontzientziaren arabera.

    Sareko talde-lanaren modu berriak.

  1. Ebaluazio-irizpideak.

  1. Jokabide desberdinen komenientzia justifikatu eta arrazoitzea, osasunean dituzten eraginen arabera, ikasleak gorputzaren funtzionamenduari buruz dakiena erabiliz.

  1. Giza gorputzaren funtzionamenduari buruz eta izaki bizidunen oinarrizko prozesuei buruz ikasitakoa aplikatzen du eguneroko bizitzan.

  2. Txukuntasun- eta garbitasun-ohiturak ditu.

  3. Osasun pertsonalarentzat eta kolektiboarentzat arriskutsuak diren jarduerak saihesten ditu.

  4. Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzen ditu.

  5. Kritikoa da osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen elikadura- eta kontsumo-ohituren aurrean.

  6. Denetariko sexu-jarduerak aintzat hartu eta errespetatzen ditu.

  7. Aniztasun fisikoa eta psikikoa altxor kolektibotzat hartzen ditu.

  1. Eduki zientifiko eta teknikoko jarduerak egitea taldean, jardueren plangintza eta egikaritzean parte hartuz, norberaren nahiz besteen ekarpenak balioetsiz ezarritako helburuen arabera, jarrera malgu eta lankidetzaren aldekoa erakutsiz, jardueraren garapenean erantzukizuna hartuz eta arraza, sexu, gizarte-maila, sinesmen edota beste ezaugarri indibidual nahiz sozialetan oinarritutako diskriminazio-mota oro arbuiatuz.

  1. Eduki zientifiko eta teknikoko talde-jarduerak egiterakoan talde-lanaren balorazio ona egiten du.

  2. Talde-lanetan parte hartzerakoan konturatzen da lan-prozesua eta taldearen emaitzen hobekuntza lankidetzaren eta besteekiko errespetuaren araberakoak direla.

  3. Lana banatzean bere gain hartutako erantzukizuna behar bezala burutzen du eta diskriminazio-mota oro saihesten du.

  1. Informazio zientifiko-teknologikoak interpretatu eta osatzea, eremu honetako irakasgaiei dagozkien baliabideak egoki erabiliz.

  1. Zientzia, teknologia eta matematikako adierazpen-formak erraz erabiltzen ditu.

  2. Datuak jaso, ordenatu eta irudikatzen ditu, horretarako, beharrezko denean, taulak, grafikoak, mapak, planoak, eskemak eta abar erabiliz.

  3. Hizkuntza aljebraiko eta geometrikoa zuzen eta zehatz erabiltzen ditu egoera errazak deskribatzeko, eguneroko bizitzako arazoen sinbolizazioari arreta berezia eskainiz.

  4. Gertakari eta problema zientifiko eta teknologikoen definizio eta deskribapenak terminologia egokia erabiliz formulatzen ditu.

  5. Emaitzak eta ondorioak jakinaraztean, eskemak, grafikoak, marrazkiak, koadroak eta abar erabiltzen ditu.

  6. Kritikoki interpretatzen ditu grafiko estatistikoak.

  7. Oinarrizko teknika estatistikoak erabiltzen ditu.

  1. Eremuko hiztegia eta argudio-erak erabiltzea, zuzen eta zorrotz komunikatu ahal izateko.

  1. Egoera bakoitzeko terminologia egokia erabiltzen du.

  2. Zehatz espresatzen da eta behar bezala erabiltzen ditu kontzeptu eta hiztegi zientifikoak.

  3. Komunikabideen hiztegi eta argudio zientifiko-teknikoak kritikoki balioesten ditu, bai eta mezuak hobeto ulertu ahal izateko ikasleak egiten dituen ekarpenak ere, mezu horien erabilera desegokia, neurrigabekoa edo alderdikoia kritikatuz.

  4. Ideia eta proiektu teknikoak agertzeko orduan, hitzezko diskurtsoa bermatzeko aurkezpenak diseinatu eta egiten ditu.

  5. Ustezko demostrazio matematiko eta zientifikotan oinarritutako iruzur publizitarioak detektatzen ditu.

  1. Autonomiaz eta konfiantzaz jokatzea zientzia- eta teknologia-eremuko egoerak eta problemak ebaztean, matematikaz, zientziaz eta teknologiaz dakiena ahalmen sortzaileaz erabiliz eta horren alderdi estetiko eta erabilgarriaz gozatuz.

  1. Eremuarekin lotutako egoeretan segurtasunez eta ahalmen sortzailez jokatzeko behar adina konfiantza du bere buruarengan eta bere ezagutzengan.

  2. Problemak ebatzi ahal izateko estrategiak sortzen ditu.

  3. Problemak ebazteko besteen estrategiak bere egin eta erabiltzen ditu.

  4. Hainbat problemari emandako ebazpenen balio estetikoak estimatzen ditu.

  1. Zientziaren eta teknologiaren ezagutza etengabeko berrikuspena eta bilakaera jasaten duen eraikuntza-prozesu kolektibotzat jotzea, lortutako ezagutzak sekula amaituak eta behin-betikoak ez direla onartuz.

  1. Zientziaren eta teknologiaren garapena, denen artean eraikiz doan bukatu gabeko prozesutzat hartzen du.

  2. Bere aldez aurreko ideiak aldatu eta berriak sortzen ditu, argudio zientifiko-teknikoen aurrean.

  3. Historian zehar eremu honetako ezagutzetan izandako aldaketa nagusiren bat identifikatzen du.

  1. Zientziaz eta teknologiaz dakiena erabiltzea fenomeno naturalak eta eguneroko bizitzako egoerak interpretatzeko.

  1. Ikasitakoa erabiltzen du natura-ingurunea interpretatzeko eta aztertzeko.

  1. Teknologiarekin eta ingurumenarekin lotutako azterketa estatistiko bat behar bezala interpretatzen du, eta emaitzen aurrean kritikoa da.

  2. Neurketa-tresnak egoki erabiltzen ditu.

  3. Planoen eta mapen informazioa erabili, interpretatu eta ateratzen du.

  4. Eguneroko ekonomiarekin lotutako arazoak ebazteko matematika-baliabideak erabiltzen ditu.

  5. Tresna, formula, unitate eta teknika egokien bidez zuzenean edo zeharka neurtzen ditu likidoak eduki ditzaketen ontzien, deposituen edo hodien longitudeak, areak eta bolumenak.

  6. Kalkulagailua erabiliz, problema zientifiko-matematikoak ebazteko kalkulu matematikoak egiten ditu.

  7. Objektu teknologiko errazak proiektatu, diseinatu eta egitea era metodiko eta ordenatuan, laneko plan logikoari jarraiki, eta jarduera teknologikoari dagozkion erremintak, materialak eta operazioak behar bezala erabiliz, bai eta zientzia- eta teknologia-eremuan ikasitako baliabideak, grafikoak eta sinbologia erabiliz ere.

  1. Eremu honetan ikasitakoa erabiliz, objektu teknologikoak planifikatu eta egiteko behar diren pauso eta faseak aplikatzen ditu.

  1. Objektu teknologiko erraz bat diseinatu eta proiektatzeko lanak autonomiaz eta era ordenatuan egiten ditu.

  2. Beharrezko den informazioa edota dokumentazioa erabiltzen du.

  3. Objektua egiteko beharrezko diren pausoak planifikatzen ditu, beharrak kuantifikatuz eta beharrezko diren baliabideak kudeatuz.

  4. Jarraitutako prozesuari buruz eta emaitzen egokitasunari buruz gogoeta egin eta ondorioak ateratzen ditu.

  5. Terminologia, baliabide sinboliko eta grafiko egokien bidez egindako dokumentuak aurkezten ditu.

  1. Bere inguruko ingurumen-arazoren bat antzematea, hori zaindu eta hobetzeko jardueretan parte hartzea eta jarrera objektibo eta kritikoa garatzea.

  1. Ingurumen-arazo nagusiak eta horien arrazoiak identifikatzen ditu.

  2. Bizitzaren forma desberdinak errespetatzen ditu.

  3. Ingurumena zaindu eta hobetzeko alternatiba bat egokia den ala ez esateko aintzat hartu beharreko alderdiak ezagutzen ditu.

  4. Baliabide material eta energetikoak zentzuz erabiltzen ditu.

  5. Uraren gastuarekin zerikusia duten problemak aztertzen ditu, bai eta kontsumo arduratsu baten bidez lor daitekeen aurrezkia ere.

  1. Zientziak eta teknologiak gizakien bizi-kalitatean eragin dituzten aurrerapen eta atzerapenak argudioak emanez balioestea, eta hurbileko egoera eta arazoei buruzko iritzi pertsonal arrazoituak osatzea.

  1. Zientziak eta teknologiak gizakien bizi-kalitatea hobetzeko duten garrantziaz jabetzen da (makinek egitea gizon eta emakumeek egin ohi zituzten lan pisuak, elikagaien eta botiken kontserbazioa, berokuntza eta aire egokitua, material berriak, informazioa maneiatzeko teknologia berriak, eta abar).

  2. Teknologia oker erabiltzeak eragin ditzakeen arazoak zuzen eta oinarri zientifikoz argudiatzen ditu.

  3. Energia kudeatzeko orduan gizadiak dituen problemak eta erronkak aztertzen ditu, zientziaren eta teknologiaren arduraz ohartzen da, bai eta inplikatu beharraz ere, problema horiek konpontzeko eta garapen iraunkorrerantz joateko.

  4. Energia aurrezteari garrantzia ematen dio, eta ikasitakoa aplikatzen du materialak berrerabiltzeko.

  5. Energiaren agerraldi desberdinak identifikatu, eta haren transformazio-prozesuak deskribatzen ditu.

  6. Teknologia-jarduerak ingurumenean duen eraginaz ohartzen da.

  7. Ingurumenari eragiten dioten giza jardueren faktoreak identifikatzen ditu.

  8. Natura-baliabideak agortzearen arrazoiak identifikatzen ditu.

  9. Eskematikoki deskribatzen ditu kutsaduraren arrazoiak, eragileak, efektuak eta teknologia zuzentzaileak, ingurunearen arabera.

  10. Garapen iraunkorraren esanahia deskribatzen du, eta, produkzio-prozesu jakin batetik abiatuz, garapen-mota horrekin bateragarriak diren giza jarduera batzuk aztertzen ditu.

  11. Uraren zikloari buruzko eskemak interpretatu, egin eta garrantzia ematen die, kontuan hartuz giza jarduerek zein eragin izan duten ur gezaren kudeaketan eta kutsaduran.

  1. Hainbat estrategia erabiltzea zientzia eta teknologiarekin lotutako ohiko arazoak konpontzeko, zientziaz, teknologiaz eta matematikaz dakiena eraginkortasunez eta arrazoituz erabiliz, eta irmotasuna, segurtasuna eta autonomia erakutsiz konponbideak bilatzerakoan.

  1. Esperientziatik ikasitako eta kontrastatutako oinarrizko estrategiak eta jarrerak erabiltzen ditu, arazo hurbil eta interesgarriak konpontzeko.

  2. Problemak ebazteko estrategia desberdinen artean (kasu errazak aztertzea, informazioa berrantolatzea, diagramak erabiltzea, adibideak eta kontradibideak erabiltzea, saiakuntza-errorea, eta abar) egokiena erabiltzen du.

  3. Emandako pausoak (problema identifikatzea, aldez aurreko ideiak azaltzea, informazioa bilatu eta hautatzea, hipotesiak formulatzea, esperimentazioa egitea eta emaitzak interpretatu eta jakinaraztea) eta lortutako emaitzak azaltzen ditu.

  4. Zailtasunak gainditu eta, irmotasunez eta ahalmen sortzailez jokatuz, konponbide alternatiboak bere kabuz bilatu edota beste batzuek proposatutakoak onartzen ditu.

  1. Zientzia eta teknologiarekin lotutako lanak eta ikerketak egitea, denetariko informazio-iturriak eraginkortasunez erabiliz, hautatutako materiala egoki tratatu eta antolatuz, emaitzak argi eta txukun aurkeztuz, eta lortutako emaitzen balioa eta koherentzia sistematikoki ziurtatzea.

  1. Informazioa jasotzeko teknika desberdinak erabiltzen ditu, informazio hori ikerketaren edo lanaren helburu eta xedeen arabera tratatu eta ordenatuz.

  2. Emaitzak aurkeztu eta jakinarazteko gai da, bai ordena, argitasun eta garbitasunari dagokionez, bai edukien argudio, zehaztasun eta koherentziari dagokienez.

  3. Lortutako emaitzen eta jarraitutako prozesuaren aurrean kritikoa da.

  4. Emaitzen balioa eta koherentzia kontrastatzeko hainbat estrategia erabiltzen ditu.

  1. Zientziaren eta teknologiaren gai esanguratsuenetan esku hartzen duten mekanismo nagusiak identifikatzea, azalpen propioa emanaz eta azalpen zientifiko eta arrazoiketa garrantzitsuagoekin alderatuz.

  1. Egungo arazo eta fenomeno zientifiko-teknologikorik esanguratsuenen aurrean jakin-mina du eta identifikatu egiten ditu.

  2. Arazo eta fenomeno horien aurrean, irizpide eta arrazoiketa propioak garatzen ditu.

  3. Komunikabideek eskainitako informazio zientifikoak eta, balio zientifiko urriko terminologia eta justifikazioak erabiliz, zientifikotzat jo nahi izaten direnak bereizten ditu.

  1. Pertsonek beren gorputzarekiko eta osasunarekiko dituzten jarrerez eta jokabideez konturatzea eta kontrastatzea.

  1. Organismoaren funtzio desberdinak harremanean jartzen ditu osasunari gehien eragiten dioten faktoreekin -adibidez, bizi-estiloekin-, eritasunak saihesteko eta bizi-kalitatea hobetzeko.

  2. Zentzumen-organoak ezagutu, sistema nerbiosoaren eta endokrinoaren misio integratzailea azaldu, eta lokomozio-aparatuaren hezur eta gihar nagusiak kokatzen ditu.

  3. Alteraziorik ohikoenak harremanean jartzen ditu kasu bakoitzean zerikusia duten organo eta prozesuekin.

  4. Osasunari kalte egiten dioten gizarte-faktoreak identifikatzen ditu, adibidez estresa, eta mendekotasuna sortzen duten substantziak kontsumitzea.

  5. Ados dago banakako babes-ekipoak erabiltzearekin lan praktikoak egiterakoan, eta haiek erabiltzearen garrantziaz ohartzen da.

  6. Gorputz- eta kirol-jarduerarekin lotutako informazio estatistikoak bilatu eta interpretatzen ditu, jarrera kritikoz.

  7. Gizarte-ohitura mesedegarrien eraginaz ohartu -elikadura egokia, atsedena, kirol-jarduera era bizi-estilo aktiboa-, gizarte-ohitura kaltegarriekin alderatu -besteak beste, sedentarismoa, droga-mendekotasuna, alkoholismoa eta tabakismoa-, eta horiek saihestu eta baztertzen ditu.

  8. Janari-mota nagusiek elikadura egokian duten zerikusia azaltzen du, arrazoituz.

  9. Janari batek elikaduran zehar jasaten dituen prozesu nagusiak ezagutu eta jakinarazten ditu, eta eskema eta irudikapen grafikoen bidez etapa bakoitza azaldu, eta justifikatzen du beharrezkoa dela elikatzeko ohitura osasuntsuak edukitzea eta jokaera kontsumistak saihestea.

  10. Giza organismoaren antolaketa plurizelularra ezagutu eta bereizten ditu zelulak, ehunak, organoak eta sistemak.

  11. Elikadura egokiak eta ariketa fisikoak osasunarentzat duten garrantziaz konturatu eta hobetzen saiatzen da, ingesta eta gastu kalorikoa kalkulatuz, janari-multzo bakoitzaren eta eguneroko jardueren kopurua aintzat hartuz.

  12. Proportzionaltasuna erabiliz kalkulatzen ditu dieta bakoitzaren janari-kopuruak edo elikagaiak.

  1. Informazio- eta komunikazio-teknologia berriak oinarrizko eran eta irizpide kritikoz erabiltzea gure bizitzako hainbat eremutan eta hainbat helburutarako -adibidez, aisiarako edo ikasteko-, behar dugun informazioa aukeratzeko eta prozesatzeko, komunikatzeko eta besteekin jarduteko.

  1. Ordenagailu baten periferikoak instalatu, konfiguratu, eta erabiltzeko prest jartzen du.

  2. Interneten erabiltzen diren oinarrizko hitzak ezagutu, eta hiztegi pertsonaleko eta eguneroko bizitzako ohiko hitz moduan hartzen ditu.

  3. Oinarrizko trebetasunez erabiltzen ditu interneten zerbitzu nagusiak: denetariko informazioa kritikoki aurkitu, eskuratu eta agiri batean agertzea, testu-prozesadore bat erabiliz.

  1. Internet erabiltzen du kudeaketa pertsonaletarako: erosketak, informazioa bilatzea, foroak, etab.

  1. Sarerako edukiak sortu eta irisgarritasun-estandarren bidez argitaratzen ditu (web guneak, blogak).

  2. Testuak, grafikoak, irudiak edo soinuak dituzten euskarri elektronikoko dokumentuak sortu, gorde eta berreskuratzen ditu.

  3. Argazkiak edo bestelako irudiak kapturatzen ditu euskarri digitalean.

  4. Argazkien ezaugarriak, formatua eta bereizmena erabakitzen du, helburuaren arabera.

  5. Irudiak edizio-ezaugarriak aldatzen ditu: enkoadratzea, argitasuna, kolore-oreka edo konposizio-efektuak, interesen arabera.

  6. Bideoa eta audioa kapturatu, kudeatu eta gordetzeko gailuak erabiltzen ditu.

  7. Soinuak editatzen ditu.

  8. Kapturatutako irudiekin eta soinuekin ikus-entzunezko mezuak osatzeko bideoa editatzen du.

  9. Mezu konplexuak egituratu eta era ordenatuan agertzen ditu jendaurrean, aurkezpen elektronikoen bidez.

  10. Multimedia-produkzioak aurkezterakoan oreka mantentzen du testu, irudi, audio eta bideo artean.

    Era kongruentean integratzen ditu multimedia-elementuak, mezuaren arabera.

  11. Internet erabiltzen du jarduera pertsonaletarako (egutegiak sortzea, intereseko gaiei buruzko foro edo eztabaida-guneetara harpidetzea...).

  12. Harremanak dituen pertsonekiko errespetua eta gizalegea erakutsi, eta behar bezala babesten ditu pertsonei buruz dakizkien datuak eta informazioa.

  13. Elkarrekiko proiektuak egiterakoan taldean lan egiteko tresnak erabiltzen ditu, ikasketa-mota horren garrantzia aurkitzeko eta balioesteko.

  14. Bere edo besteen edukiak erabiltzeko edo trukatzeko orduan errespetuz jokatzen du.

Gutxieneko ordu-banaketa eremuka eta graduka

Eremuak I. Gradua II. Gradua III. Gradua

Orduak Orduak Orduak

Komunikazioa 256 320

Gizartea 128 192

Zientzia eta Teknologia 256 256

Aukerako irakasgaiak 128 192

Guztira 640 768 960

Banaketa orientagarria asteka

Eremuak I. Gradua II. Gradua III. Gradua

Orduak Orduak Orduak

Komunikazioa 4 5

Gizartea 2 3

Zientzia eta Teknologia 4 4

Aukerako irakasgaiak 2 3

Guztira 10 12 15

D.B.H.KO GRADUATU-TITULUA ESKURATZEKO IKASKETEN EDO PROBEN BALIOKIDETZAK

DBHren 2. ikasturtea Pertsona Helduen Hezkuntzako

  1. Fasearen 2. Modulua

    (1998ko maiatzaren 29ko Agindua) Pertsona Helduentzako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako III. Graduaren I. Maila

    Irakasgaiak Eremua Eremua

    Gutxienez irakasgai hauetako bi gainditu dituzten ikasleak: Matematikak, Natura Zientziak edo Teknologia. Zientzia eta Teknologia Zientzia eta Teknologia

    Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Atzerriko Lehen edo Bigarren Hizkuntza gainditu duten ikasleak. Komunikazioa Komunikazioa

    Gizarte Zientziak eta, hala balegokio, gutxienez irakasgai hauetako bat gainditu duten ikasleak: Plastika eta Ikus Hezkuntza, edo Musika. Gizarte-ezagutza Gizartea

    DBHren 4. ikasturtea Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen modulu boluntarioak Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzeko proba Pertsona Helduen Hezkuntzako III. Fasearen 4.Modulua

    (1998ko maiatzaren 29ko Agindua) Pertsona Helduentzako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako III.Graduaren II. Maila

    Irakasgaiak Eremua Eremua Eremua Eremua

    Gutxienez irakasgai hauetako bi gainditu dituzten ikasleak: Matematikak, Natura Zientziak edo Teknologia. Zientzia eta Teknologia Zientzia eta Teknologia Zientzia eta Teknologia Zientzia eta Teknologia

    Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Atzerriko Lehen edo Bigarren Hizkuntza gainditu duten ikasleak. Komunikazioa Komunikazioa Komunikazioa Komunikazioa

    Gizarte Zientziak eta, hala balegokio, gutxienez irakasgai hauetako bat gainditu duten ikasleak: Plastika eta Ikus Hezkuntza, edo Musika. Gizartea Gizarte-ezagutza Gizarte-ezagutza Gizartea

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.