Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

ORDEN de 8 de octubre de 2008, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, por la que se procede a la actualización de los módulos y bases de compensación económica contenidos en el anexo 4 del Decreto 210/1996, de 30 de julio, de Asistencia Jurídica Gratuita

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 5911
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/08
  • Argitaratze-data: 2008/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ekonomia; Justizia

Testu legala

2008ko apirilaren 10ean eta 14an jaso ziren sail honetan moduluak igotzeko eskabideak. Abokatuen Euskal Kontseiluak eta EAEko Prokuradoreen Kontseiluko Lehendakaritzak dituzte eskabide horiek.

Doako Laguntza Juridikoari buruzko uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoari jarraiki, ofizioz izendatutako abokatu eta prokuradoreen diru-konpentsazioa profesional horiek parte hartzen duten prozeduren tipologiaren arabera ezarritako diru-oinarri eta moduluekin bat etorriz egingo da. Dekretuaren 4. eranskinean zehazten dira modulu eta oinarri ekonomiko horiek.

Dekretu horrek, halaber, honela dio 3.2 artikuluan: Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak urtean behin 4. eranskinean jasotako ordainsarien oinarriak eta moduluak eguneratu ahal izango ditu, betiere, Abokatuen Euskal Kontseiluak eta Prokuradoreen Elkargoek aldez aurretik eskabidea eta txostena egin ondoren. Hori dela eta, 2000ko uztailaren 17ko, 2002ko urriaren 1eko, 2003ko uztailaren 23ko, 2005eko abenduaren 21eko, 2006ko irailaren 27ko eta 2007ko urriaren 31ko Aginduen bidez, eguneratu egin ziren Doako Laguntza Juridikoari buruzko uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaren 4. eranskinean jasotako ordainsarien oinarriak eta moduluak.

Doako Justizia izateko eskubidea zenbait pertsona fisiko eta juridikok dute (1/1996 Legeko 2., 2. eta 3. artikuluak eta EKko 119. artikulua), hain justu ere 1/1996 Legeko 6. artikuluan zehaztutako edukiarekin; bestalde, Doako Laguntza Juridikorako Batzordeei (DLJB) dagokie eskubide hori aitortzea.

Zigor-jurisdikzioan abokaturik izendatzen ez dutenak edo ofiziozko abokatua eskatzen dutenak lagundu eta defendatzea abokatuei dagokie, baina doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortzen ez bazaio, bezeroak ordaindu egin beharko ditu ordainsariak (Abokatuen Estatutuko 45. artikulua, 658/2001 ED). Espainiako Epaitegietako Prokuradoreen Estatutu Orokorreko 45. artikuluan ere aurreikuspen berbera jasotzen da (1281/2002 ED). Doako ordezkaritza, defentsa eta letratu-laguntzarako zerbitzuak atontzea Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoei dagozkie (1/1996 Legeko 22. artikulua).

Ofizioz izendatutako letratuen esku-hartze profesionala diruz laguntzea Herri Administrazioari dagokio (1/1996 Legeko 37. artikulua), baldin eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea berariaz aitortu izan bada (1/1996 Legeko 30. eta 37. artikuluak). Abokatuen Estatutu Orokorraren 45. artikulua dela-eta elkargokideek duten obligazioa ordaintzek oda aipatu diru-laguntza.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren 15.g artikuluan honako hau ezartzen da: Atxilotuak eta/edo presoak ofiziozko txanda eta letratu-sorospenaren alorrean, benetako babes judiziala eta doako justizia izateko dituen eskubideak gauzatu daitezen bideak jartzea.

Ondorioz, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. Tituluan, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2008 Legean xedatutakoari jarraiki, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez

Lehenengoa. Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete hilabeteko epean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari zuzenduta; bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 8a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

UZTAILAREN 30EKO 210/1996 DEKRETUAREN 4. ERANSKINA

TIPOLOGIA 2008 PREZIOAK

Preso edo atxilotuari laguntzea

Laguntza arrunta 143,00 euro

Atzerritartasun-arloko jarduerak

Administrazio-espedientea. 228,82 euro

Zigor-jurisdikzioa

Zigor-prozedura berezia 686,47 euro

Prozedura arrunta 350,00 euro

Kondenen pilaketa (helduak) 344,23 euro

Adingabeak 340,00 euro

Neurriak batzea (adingabeak) 329,41 euro

Adingabeak. Judizioz kanpoko kalte konpontzea 170,00 euro

Judizioa azkarra. 350,00 euro

Kasaziozko errekurtsoa prestatzea. 197,64 euro

Apelazioa 205,94 euro

Espetxe-zaintzako espedienteak 205,94 euro

Zinpekoen Epaimahaiari buruzko Lege Organikoa aplikatzea 686,47 euro

Falta-judizioa 171,62 euro

Falta-judizioen apelazioak 102,97 euro

Jurisdikzio Zibila

Hitzezko prozedura zibila 346,54 euro

Prozedura zibil arrunta 370,00 euro

Ezkontzakoa, adostasunekoa 343,25 euro

Ezkontzakoa, adostasun gabekoa 686,47 euro

Kontulari-banatzaile erabakitzailea 343,25 euro

Hitzezko apelazio zibila 131,76 euro

Apelazio zibil arrunta 137,29 euro

Ezkontza-apelazioa 205,94 euro

Monitorioa 164,70 euro

Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Arrunta. 344,89 euro

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Laburtua 329,41 euro

Apelazioa. P. arrunta 137,29 euro

Apelazioa. P. laburtua 131,76 euro

Lan-arloko Jurisdikzioa

Prozedura osoa 329,41 euro

Ex Lege Judizioan defentsa 170,00 euro

Erregutze-errekurtsoa 137,29 euro

Prozesuz kanpoko jarduketak

Atzera egitea 57,21 euro

Judizioz kanpoko transakzioa 228,82 euro

Uziari eusteko ezintasunari buruzko txostena 164,70 euro

PROKURADOREAK

TIPOLOGIA 2008 PREZIOAK

Zigor-jurisdikzioa

Zigor-prozedura berezia 55,33 euro

Prozedura arrunta 30,16 euro

Apelazioa 21,39 euro

Espetxe-zaintzako espedienteak 21,39 euro

Zigor Kodeko 4. xedapen iragankorreko berrikusketa 21,39 euro

Jurisdikzio Zibila

Familia-auzien prozedura osoa 60,43 euro

Arrunta. Gainontzeko auzi-prozedurak 30,16 euro

Adostutako akordioa 27,71 euro

Apelazio zibila 21,39 euro

Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 27,71 euro

Lan-arloko Jurisdikzioa

Prozedura osoa 27,71 euro

Erregutze-errekurtsoa 21,39 euro

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.