Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko abuztuaren 1ekoa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2004ko martxoaren 2koa, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza; Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 5060
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/08/01
  • Argitaratze-data: 2008/09/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 201. artikuluan dioenez, herri-administrazioetako fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko, ebazpen orokor bat eman beharko da, eta ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko da.

Ildo beretik, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4,1. artikuluan ezarritakoaren arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatu nahi izanez gero, fitxategia atxikita dagoen saileko titularrak agindu bat eman beharko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, indarrean dagoen legeriak eskatutako aipamen guztiak adierazita. Halaber, otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 18. artikuluan Datuak Babesteko Erregistroa araututa dago, hor inskribatu behar baitira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko fitxategiak.

Aurreko aginduak betetze aldera, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Agindua onartu zen, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertsonalei buruzko fitxategiak arautzen zituena. Aipatutako sailetako datu pertsonalen fitxategiak eguneratzen zuen 2008ko urtarrilaren 15eko Aginduak aldatu egin zuen agindu hori.

Herritarrei laguntzeko zerbitzu berri bat, Zuzenean, sortu da, eta datu-base bat izango du oinarri, Eusko Jaurlaritzaren eta herritarren arteko administrazio-harremanak eraginkortasunez kudeatzeko asmoz. Hori dela eta, datu pertsonalen fitxategi berri bat sortu beharra dago, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan.

Agindu honen bidez aldatu egiten da 2004ko martxoaren 2ko Agindua, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako datu pertsonalen fitxategiak arautzen zituena.

Aurreko guztiagatik,

Agindu honen eranskinean ezarritakoa betez, datu pertsonalen fitxategi bat eratzen da, Jaurlaritzaren Lehendariordetzako Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzan.

Agindu honetan araututako fitxategian jasotako datu pertsonalak Administrazioko beste organo batzuei jakinarazteko, indarrean dagoen legeria bete behar da.

Jaurlaritzaren Lehendariordetzako Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzak behar beste neurri hartuko ditu agindu honen eranskinean aipatutako datu pertsonalen fitxategiaren erabilera bermatzeko, hain zuzen ere, eratu zeneko helburuei eusten diela bermatzeko eta datu pertsonalak babesteko, horrela datu horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskura ez daitezen, eta indarrean dagoen legerian jasotako bermeak, obligazioak eta eskubideak gauzatu daitezen.

Fitxategiaren izena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua, Zuzenean.

Aurreikusitako helburua eta erabilerak.– Herritarrei zerbitzu emateko datu-basea, Eusko Jaurlaritzarena, leihatila bakarraren moduan diharduena; bide hauek eskaintzen ditu: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta era diferitua (internet, ohiko posta, posta elektronikoa, faxa…).

Datuen jabe diren pertsonak edo kolektiboak.– Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuarekin, Zuzenean-ekin, zerikusia duten pertsonak.

Datuen jatorria.– Herri-administrazioa, interesatua edo bere legezko ordezkaria.

Datuak biltzeko prozedura.– Bide hauek erabiliz: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta era diferitua (internet, ohiko posta, posta elektronikoa…).

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta dituen datu pertsonal moten deskribapena.

  • Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, helbidea, izen-deiturak, telefonoak, posta elektronikoa, ahotsa.

  • Beste datu batzuk: jaioteguna, sexua, harremanetarako hizkuntza, familia-harremanak (aita, ama, semea, alaba).

    Datuak uztea: Administrazioko beste organo batzuek uztea, indarrean dagoen legeria betez.

    Fitxategiaren arduraduna: Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza.

    Datuetara jo, datuak aldatu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko modua ematen duen zerbitzua: Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Segurtasun-neurriei doakienez eska daitekeen maila: Oinarrizko maila.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.