Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko martxoaren 5ekoa, Kultura sailburuarena, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen duena, enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabileraren normalizazioaren bilakaera ebaluatzeko eta egiaztatzeko asmoz bideratua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1812
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/03/05
- Argitaratze-data: 2008/03/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuari buruzkoan, esaten denez, euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea; eta autonomia erkidegoko erakunde komunek, autonomia-erkidegoaren baitako aniztasun soziolinguistikoa kontuan izanda, bi hizkuntzok erabili ahal izatea bermatu beharko dute, ofizial izatea arautuz. Eta horrekin batera, beharrezko neurriak hartu eta baliabideak bideratuko dituzte, euskara ezagutzea ziurtatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan hartutako neurri garrantzizkoenetako bat Euskararen Erabilera Arauzkotzezko 10/1982 Oinarrizko Legea izan da. Lege horrek hizkuntza-politikako ekimenak garatzeko bidea zabaldu zuen, gizarteko eremu giltzarrietan euskararen ezagutza eta erabilera berreskuratzeko euskarari hain beharrezkoa zitzaion erakundeen babesa eskainiz.
Azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 26. artikuluaren arabera, "Euskal herri-aginteek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko gizarte-bizitzako alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko, herritarrek salerosketako, kulturako, elkarteetako, kiroletako, erlijiozko edota beste edozein motatako jarduera guztiak euskaraz garatu ahal izan ditzaten".
10/1982 Legea geroko beste mugarri garrantzitsu batzuk bideratu zituen oinarrizko araua izan zen, hala nola, beste batzuen artean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia 1999. urteko abenduaren 10ean berretsi zuen Eusko Legebiltzarrak, eta planaren helburu garrantzitsuena da euskaraz bizi nahi dutenei euskaraz bizi ahal izateko aukera eskaintzeko hizkuntza-politikako neurriak zehaztu eta sustatzea. Azken batean, euskararen aldeko ekintzak indartzea da planaren xedea, Euskadin euskara erabiltzea guztiz normala izan dadin, bai eremu pertsonalean, bai gizarte-eremuan eta baita eremu ofizialean ere. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak ezarritako esparru estrategikoetako bat lan-arloa da.
Bestetik, ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 14. artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari buruzkoak, eta horien betekizun eta jarduera-eremuak zehazteari buruzkoak, zehazten du Kultura Sailari dagokiola, beste batzuen artean, hizkuntza-politika. Zehatzago, otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten duenak, 17. artikuluan dio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren baitako Koordinazioko Zuzendaritzaren eginkizuna izango dela "erakunde publiko eta pribatuen jardueretan euskararen erabilera ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema bat ezartzeko proposamena aztertzea eta sustatzea, gaur egun indarrean dauden kalitatea ziurtatzeko sistemetan jasotako irizpide eta parametroetan oinarrituta".
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren helburu estrategikoetako bat esparru sozio-ekonomikoan ere euskararen erabilera progresiboki normalizatzea da. Hori dela eta, eremu horretan aurrera eraman beharreko jarduerak batu eta integratzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2006. urtean LanHitz programa abiarazi zuen, Arabako Foru Aldundiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eudel-Euskal Udalen Elkartearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailekin bat.
Ildo horretatik aurrera eginda, 2006ko irailean lankidetza-hitzarmenak izenpetu ziren euskal enpresarien elkarteekin: Euskal Enpresarien Konfederakuntza (Confebask), Gipuzkoako Enpresarioen Elkartea (Adegi), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (Cebek) eta Arabako Enpresariak (SEA) enpresa-elkarteekin lehenik; eta bigarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoan gehiengoa duten sindikatuekin, hain zuzen: ELA, CC.OO., LAB eta UGT. Ondoren, 2007ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak euskararen sustapenerako lankidetza-hitzarmena izenpetu zuen Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin.
Akordio horietan berariaz jasotzen da Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa enpresetako euskararen erabileraren neurria ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema sortzeko, gaur egun erabiltzen diren kalitate- eta berrikuntza-parametroak oinarri hartuta.
Sistema hori aurrera eramateko, kontuan izanda Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Euskalit-ek, kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzearen inguruan duen esperientzia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen erakunde horrekin 2006an eta 2007an, horien xedea izanik esparru sozio-ekonomikoko entitate publiko zein pribatuek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek, barrukoek zein kanpokoek, izan duten garapen-maila ebaluatzeko eta aitortzeko eskema bat definitu, diseinatu eta sortzea.
Agindu honen bidez enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabilera arian-arian normalizatzearen ikuspegitik aurrera eramandako hizkuntza-kudeaketa ebaluatu eta egiaztatzeko sistema nola garatuko den xehatu da; horren kudeaketarako organoak zehaztu dira; egiaztapen-ziurtagiria eskuratzeko baldintzak zehaztu dira; eta, azkenik, ziurtagiria bera sortu da. Egiaztapen-ziurtagiri hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aitortuko du.
Hori guztia dela eta, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak proposaturik, honakoa
Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortu da, bere bitartez esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabileraren, presentziaren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzeko xedez.
Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema honetan parte hartu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio-unitateek eta entitateen lan-zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.
¿ Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistemak oinarrian duen osagaia Erreferentzia Marko Estandarra da, berau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak onetsia, eta lau ardatz ditu:
Erakundearen irudia eta komunikazioa.
Kanpo harremanak.
Barne harremanak.
Hizkuntza-kudeaketa.
¿ Lehenengo hiru ardatzetan, erakunde bateko hizkuntza baten erabileraren eta presentziaren berri ematen duten osagaiak modu ordenatuan jasotzen dira. Laugarren ardatzean, berriz, entitate bakoitzean euskararen erabilera eta ezagutza ahalbidetu edota sustatzeko orduan eragina izan dezaketen erabaki zein estrategiak jasotzen dira.
¿ Eusko Jaurlaritzak hiru egiaztapen-maila zehaztu ditu, euskararen presentziari, erabilerari eta kudeaketari dagokienez erakundeak egiaztatutako mailaren arabera: oinarrizko mailako ziurtagiria, erdi-mailako ziurtagiria, eta goi-mailako ziurtagiria.
¿ Egiaztapenaren hiru mailak ebaluazioan aitortutako euskararen erabilera eta presentziaren neurrikoak izango dira, baita entitateak hartutako hizkuntza-irizpideen errotze- eta garapen-mailaren araberakoak ere. Maila bakoitza Erreferentzia Marko Estandarraren ardatz eta jardun-eremu nagusi bakoitzari egokitutako puntuazioaren batuketaren arabera lortuko da, Agindu honen I. eranskinean zehazten den moduan.
¿ Erreferentzia Marko Estandarraren lau ardatzetako bakoitzak berariazko pisu bat dauka, eta puntu guztien batuketa eginda, guztira mila puntuko kopurua ateratzen da, modu honetan:
Ardatzak Egokitutako
puntu-kopurua
Erakundearen irudia eta komunikazioa 150 puntu
Kanpo harremanak 300 puntu
Barne harremanak 400 puntu
Hizkuntza-kudeaketa 150 puntu
GUZTIRA 1.000 puntu
¿ Dagokion ziurtagiria lortzeko, ebaluazio-prozesuan gutxieneko puntu-kopurua pilatu beharko da, honela:
Ziurtagiriaren maila Gutxienez eskatutako
puntu-kopurua
Oinarrizko maila 200 puntu
Erdi-maila 400 puntu
Goi-maila 700 puntu
¿ Ebaluatutako erakundeek puntu-kopuru jakin bat pilatuko dute ardatz bakoitzean eta ardatz horietako jardun-eremu nagusi bakoitzean egiaztatu duten garapen-mailaren arabera, eta horren ondorioz, jasoko dute maila bateko edo besteko egiaztapena.
¿ Eusko Jaurlaritzak, Kalitaterako Euskal Iraskundearekin (Euskalit) elkarlanean, doako ebaluazio-zerbitzua eskainiko die hizkuntza-kudeaketaren arloan egiaztapena lortu nahi duten entitate publiko zein pribatuei. Entitateok zerbitzu hori eskatu ahal izango dute.
¿ Dagokion deialdian ezarriko dira bete beharreko baldintzak, eta ebaluatzaile talde batek gauzatuko ditu baldintzok betetzen dituzten entitateen ebaluazioak. Ebaluatzaile-talde hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Erreferentziazko Gidan onartutako oinarrien baitan egongo da.
¿ Ebaluatzaile taldeak txosten bat igorriko dio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, eta, berau izango da ebaluatutako entitatearen garapen-maila aitortu eta egiaztatuko duena, Agindu honetako xede den gaiari dagokionez.
¿ Zerbitzu hori tartean, aldeek konfidentzialtasun-printzipioa gorde beharko dute.
¿ Halaber, egiaztapena erdietsi duten entitateen errolda publikoa sortuko da, Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiria modu egokian erabiltzen dela zaintzeko.
¿ "Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria" marka zein hura adierazten duten irudiak eta ikurra Eusko Jaurlaritzarenak dira, eta haren izenean inskribatuta daude.
¿ Ziurtagiria emateko, erakundeak xede horretarako zehaztutako kanpo-ebaluazio prozesuan parte hartu beharko du, eta lortutako maila egiaztatzeko ezarri diren gutxieneko baldintzak bete beharko ditu. Bikain ziurtagiriaren markak ezaugarri desberdinak ditu, ezarritako hiru mailen arabera, hain zuzen ere, Agindu honekin batera doan II. eranskinean zehaztu bezala.
¿ Agindu honen xede den sistemaren bidez ziurtagiria lortu duten erakundeek, lortutako mailari dagokion ziurtagiria erabili ahal izango dute beren barneko zein kanpoko dokumentuetan.
¿ Markaren erabilera bat etorriko da abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren bitartez onartutako Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan markentzako ezarrita dagoen elkarrerabilerak agintzen duenarekin. Halaber, Bikain markak ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak onartutako erakunde-nortasunaren berariazko eskuliburua dauka, eta eskuliburu hori entitateari helaraziko zaio behin ziurtagiria egiaztatuta, ziurtagiriaren maila edozein izanda ere.
¿ Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Artezkaritza Kontseilua sortu da. Artezkaritza Kontseilua partaidetza sozialeko organo aholku-emailea da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari atxikia, baina bere egitura hierarkikotik at dagoena.
¿ Honako kide hauek osatzen dute Artezkaritza Kontseilua:
Lehendakaritza: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Lehendakariordetza: Kalitaterako Euskal Iraskundearen (Euskalit) ordezkari bat.
Idazkaria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.
Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta izendatutako hiru kide.
Eudel-Euskal Udalen Elkarteak proposatuta izendatutako kide bat.
Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask), Gipuzkoako Enpresarioen Elkarteak (Adegi), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) eta Arabako Enpresariak-ek (SEA) proposatuta izendatutako lau kide.
¿ Halaber, Artezkaritza Kontseiluan esku hartu ahal izango dute Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko eta Lan, Justizia eta Gizarte Segurantzako Saileko ordezkariek, baita Artezkaritza Kontseiluak hala erabakita egoki iritzitako beste erakunde batzuetako ordezkariek ere, gehienez ere 20 kideko kopurura heldu arte.
¿ Artezkaritza Kontseiluko kideak hiru urtez egon ahalko dira karguan, epe hori luzagarria izanik.
¿ Artezkaritza Kontseiluak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoen laguntza izango du.
¿ Artezkaritza Kontseiluaren funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari lotuta egongo da.
¿ Honako hauek dira Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Artezkaritza Kontseiluaren egitekoak:
Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Kudeaketa Batzorde Eragilea eratu eta egituratzea.
Urteko Ekintza Plana onartzea Bikain ziurtagiria zabaldu eta inplementatzeko.
Aholkuak ematea, hizkuntza-kudeaketaren ebaluazio- eta egiaztapen-ereduaren garapenari eta horrek dakartzan prozedurei dagokienez.
Jarraipena egin eta hobekuntza-jarduerak proposatzea, ezarritako egiaztapen-sistema garatzeko.
¿ Artezkaritza Kontseilua aldiro-aldiro bilduko da, hau da, bilkurak egitea beharrezko irizten dionean; edozein modutan ere, gutxienez urtean behin bilduko da.
¿ Ebaluazio- eta egiaztapen-sistema honetan adituak diren teknikarien laguntza jaso ahal izango du Artezkaritza Kontseiluak. Teknikari horiek Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren esparruan eskumena duen arlokoak izango dira. Era berean, gai honetan adituak diren pertsonen laguntza jaso ahal izango du Artezkaritza Kontseiluak, bere egitekoak hobeto betetzeko, beti ere egoki iritziz gero eta horretarako berariaz hartutako erabakiaren bidez.
¿ Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Kudeaketa Batzorde Eragilea sortu da. Artezkaritza Kontseiluaren organo teknikoa da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari atxikia, baina bere egitura hierarkikotik at dagoena.
¿ Honako kide hauek osatzen dute Kudeaketa Batzorde Eragilea:
Lehendakaritza: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Idazkaria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.
Kalitaterako Euskal Iraskundeak (Euskalit) izendatutako kide bat.
Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta izendatutako hiru kide.
EUDEL-Euskal Udalen Elkarteak proposatuta izendatutako kide bat.
Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask), Gipuzkoako Enpresarioen Elkarteak (Adegi), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek), Arabako Enpresariak-ek (SEA) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak proposatuta izendatutako bost kide.
¿ Halaber, Kudeaketa Batzorde Eragilean parte hartu ahal izango dute Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, eta Lan, Justizia eta Gizarte Segurantzako Sailak, baita Artezkaritza Kontseiluak hala erabakita egoki iritzitako beste erakunde batzuek ere, gehienez ere 20 kideko kopurura heldu arte.
¿ Kudeaketa Batzorde Eragileko kideak hiru urtez egon ahalko dira karguan, epe hori luzagarria izanik.
¿ Kudeaketa Batzorde Eragileak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoen laguntza izango du. Halaber, esparru sozio-ekonomikoko kalitate nahiz hizkuntza-normalizazio prozesuetan adituak diren beste teknikarien aholkua jaso ahal izango dute Kudeaketa Batzorde Eragileko kideek. Kasu honetan, beren partaidetza indarrean egongo da dagokien lana amaitu bitartean.
¿ Kudeaketa Batzorde Eragilearen funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari lotuta egongo da.
¿ Honako hauek dira Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Kudeaketa Batzorde Eragilearen egitekoak:
Artezkaritza Kontseiluari laguntza ematea hizkuntza-kudeaketaren ebaluazio- eta egiaztapen-eredua aztertzeko eta horri etengabeko jarraipena emateko prozesuetan.
Bikain ziurtagiria zabaldu eta inplementatzeko, urteko Ekintza Plana landu eta Artezkaritza Kontseiluari proposatzea.
Ebaluazio- eta egiaztapen-eredua etengabe hobetzeko irizpide zein jarduerak proposatzea Artezkaritza Kontseiluari.
¿ Kudeaketa Batzorde Eragilea aldiro-aldiro bilduko da, hau da, bilkurak egitea beharrezko irizten dionean; edozein modutan ere, gutxienez urtean behin bilduko da.
¿ Ebaluazio- eta egiaztapen-sistema honetan adituak diren teknikarien laguntza jaso ahal izango du Kudeaketa Batzorde Eragileak. Teknikari horiek Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren esparruan eskumena duen arlokoak izango dira.
Artezkaritza Kontseiluko eta Kudeaketa Batzorde Eragileko kideek dietak edota konpentsazioak jasotzeko eskubidea izango dute organo horietan parte hartzeagatik izandako gastuengatik. Ordainketa hauek zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta indarrean den araudian ezarritakoaren arabera egingo dira.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko matxoaren 5a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
Ebaluatu beharreko gaiak
Zer ebaluatu finkatzeko garaian, Erreferentzia Marko Estandarrak (aurrerantzean EME) finkatutakoari jarraituko zaio. Ebaluazio-prozesu honi begira jatorrizko bertsioa egokitu egin da, elementu batzuk bilduz eta beste batzuk erantsiz.
EME lanerako markoa da, ez-arauemailea. Grafikoki, laguntza-koadro bat da enpresan hizkuntzaren presentzia eta erabilera zertan gauzatu ohi den adierazten duena modu eskematiko eta ordenatuan, baita erabilera-presentzia horien azpian dauden barne-mekanismoak ere.
Elementu ohikoenak hiru ardatzetan bildu dira; barne-mekanismoak, berriz, laugarren ardatz batean, bestelako izaera dutelako.
ardatza.¿ Komunikazioa eta irudi korporatiboa.
ardatza.¿ Kanpo harremanak.
ardatza.¿ Barne harremanak.
ardatza.¿ Hizkuntza-kudeaketa.
Ardatz horietako bakoitzak, halaber, hiru maila biltzen ditu bere baitan, orokorrenetik zehatzenera, entitateei buruzko ikuspegi xeheagoa emateko. Bestalde, gehienezko puntuazioa eman zaio ardatz horietako bakoitzari. Puntuazio hori berriro birbanatu egin da ardatz horren lehen mailako elementuen artean, hau da, jarduera-eremu nagusienetan.
Horiek horrela, hona hemen ardazka lor daitekeen gehienezko puntuazioa, baita halaber, lehen mailako elementuka lor daitekeen gehienezkoa ere.
Puntuazio-taula
000 puntu banatuko dira guztira, ebaluazioan zehar. Jarraian, puntuen banaketa eskaintzen da ardazka eta zehazkiago, lehen mailako elementuetaraino.
ardatza.¿ Komunikazioa eta irudi korporatiboa 150
¿ Hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa 95
¿ Harrera 55
ardatza.¿ Kanpoko harremanak 300
¿ Bezeroak 150
¿ Produktua/Zerbitzua 55
¿ Hornitzaileak 55
¿ Finantza-erakundeak 10
¿ Administrazioa 15
¿ Kanpoko beste harreman batzuk 15
ardatza.¿ Barneko harremanak 400
¿ Lanari buruzko hizkuntza-paisaia 17
¿ Pertsonen kudeaketa / Giza baliabideak 88
¿ Laneko prestakuntza 35
¿ Baliabide informatikoak 35
¿ Komunikazio horizontal eta bertikala 133
¿ Kudeaketa-sistemak 62
¿ Estrategia / Kudeaketa orokorra 30
ardatza.¿ Hizkuntza-kudeaketa 150
¿ Hizkuntza-politika 50
¿ Pertsonak 50
¿ Baliabideak 50
Hona hemen Erreferentzia Marko Estandarraren hiru mailak:
ardatza.¿ Erakundearen irudia eta komunikazioa
maila 2. maila 3. maila
1.1.¿ Kanpo errotulazio finkoa 1.1.1.¿ Kanpo errotulu nagusia
1.1.2.¿ Eraikinen edo guneen direktorioa: biltegia, bisitariak, zamalanak¿.
1.1.3.¿ Norabidezkoak: irteera, sarrera, etab¿.
1.1.4.¿ Segurtasun- eta osasun-errotuluak; ingurumen-planaren ingurukoak
1.2.¿ Kanpo errotulazio aldakorra 1.2.1.¿ Publizitatea, eskaintzak, obrak eta antzekoak
1.3.¿ Harrera-lekuko eta 1.3.1.¿ Direktorioak: enpresa-atalak (solairuak, gelak); norabidezkoak (irteerak, etab.), zerbitzuak (igogailua, telefonoa),
barne-bulego/sailetako errotulazio finkoa identifikaziozkoak (karguak, etab.) eta antzekoak
1.3.2.¿ Segurtasun- eta osasun-mezuak
1.3.3. Kudeaketa, Ingurumen, Segurtasun, etab.etako aitortza-agiriak
1.3.4.¿ Panelak eta antzekoak
1.3.5.¿ Bestelakoak: irekita/itxita, tira/bultza, ongietorrizkoak, eta antzekoak
1.4.¿ Harrera-lekuko eta barne 1.4.1.¿ Enpresaren ordutegia; bezeroarentzako arreta ordutegia, txanden itxarotea, debekuak, etab.
bulego/sailetako errotulazio aldakorra 1.4.2.¿ Produktuen/zerbitzuen tarifak, eskaintzak eta antzekoak
1.4.3.¿ Bezeroari zuzendutako beste ohar batzuk
1.5.¿ Errotulazio finkoa osagai higikorretan 1.5.1.¿ Autoen errotulazioa
1.5.2.¿ Lan arroparen errotulazioa
1.5.3.¿ Bestelakoak
Hizkuntza-paisaia 1.6.¿ Papeleria eta zigiluak 1.6.1.¿ Aurkezpen-txartelak
eta irudi korporatiboa 1.6.2.¿ Orri-buruak, fax-orriak, karpetak, gutun-azalak, eta antzekoak
1.6.3.¿ Enpresako zigilua. Ataletako zigiluak
1.6.4.¿ Biltzeko paperak, poltsak, etab.
1.7.¿ Webgunea 1.7.1.¿ Atari nagusia
1.7.2.¿ Hurrenez hurreneko pantailak
1.7.3.¿ Zerbitzuak (berripaper elektronikoak¿)
1.7.4.¿ Estraneta
1.8.¿ Marketing eta Publizitatea 1.8.1.¿ Iragarkiak
1.8.2.¿ Prentsan argitalpenak: lan-eskaintzak, batzar-deiak¿
1.8.3.¿ Sustapen-materiala: katalogoak, tolesgarriak, gonbidapenak eta antzekoak. Sustapen-artikuluak (txiskeroak, agendak,
egutegiak, boligrafoak, sustapen-gutunak, sagu-azpikoak, CD/DVDak¿)
1.8.4.¿ Jendaurreko ekitaldiak, prentsaurrekoak, biltzarrak, jardunaldiak, eta antzekoak
1.8.5.¿ Erakustazokak, erakusketak eta antzekoak
1.8.6.¿ Urteko txostena eta antzeko agerkariak
1.9.¿ Irudi korporatiboaren osagaiak 1.9.1.¿ Ikusizko elementuak: marka, logotipoak¿
1.9.2.¿ Dokumentuen txantiloiak
1.9.3.¿ Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua edo araudia
maila 2. maila 3. maila
Harrera 2.1.¿ Harrera-hizkuntza 2.1.1.¿ Aurrez aurreko edo telefono bidezko harrera: agur-hitzak eta argibideak
2.1.2.¿ Harrera automatizatua, erantzungailuak eta antzekoak. Kutxazainak eta banatzaile automatizatuak
2.1.3.¿ Megafonia
2.1.4.¿ Pertsona/bisitarien sarrera eta irteeren erregistroa
2.2.¿ Bisitariak 2.2.1.¿ Bisitari-txartelak eta idatzizko materiala
2.2.2.¿ Aurkezpen-hizkuntza
2.3.¿ Segurtasuna 2.3.1.¿ Protokoloa eta harrera-hizkuntza
ardatza.¿ Kanpo harremanak
maila 2. maila 3. maila
3.1.¿ Idatzizko harremana 3.1.1.¿ Merkataritza-dokumentu/-inprimakiak (fakturak, tiketak, aurrekontuak/eskaintzak, emate-agiriak, gordailuak¿)
3.1.2.¿ Komunikazioak: gutunak, mezu elektronikoak, faxak
¿ Bezeroak 3.1.3.¿ Inprimaki ofizialak: erreklamazio orriak, etab
(Bezeroak, bazkideak, 3.1.4.¿ Lege-dokumentuak: kontratuak
elakargokideak, abonatuak, 3.1.5.¿ Emangarriak: txostenak, aktak, etab.
etab.) 3.1.6.¿ Kalitatearen kudeaketarako dokumentuak (asetasun inkestak, matxurak), eta antzekoak
3.2.¿ Ahozko harremana 3.2.1.¿ Ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz).
3.2.2.¿ Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)
4.1.¿ Produktua /zerbitzua* 4.1.1.¿ Fitxa teknikoa
4.1.2.¿ Bilgarria/enbalajea ¿
4.1.3.¿ Hizkuntza-osagaiak: pantailak, ahots-mezuak, ahozko harremana...
4.1.4.¿ Bermea
¿ Produktua / Zerbitzua 4.1.5.¿ Markaren izena
4.1.6.¿ Etiketa
4.1.7.¿ Salmenta osteko zerbitzua
4.1.8.¿ Dokumentuak (zerbitzua)
4.1.9.¿ Eman beharreko materialak (zerbitzua)
maila 2. maila 3. maila
5.1.¿ Formularioak eta testu laburrak 5.1.1.¿ Merkataritza-inprimaki/dokumentuak: Eros-eskariak, ordainketa eta kalitate-inprimakiak (fakturak, albaranak, txekea
¿ Hornitzaileak (edozein euskarritan) produktu-eskaerak, itzulketak, etab.), gutunak, e-mezuak eta antzekoak
5.1.2.¿ Komunikazioak: gutunak, mezu elektronikoak eta antzekoak
5.2.¿ Testu luzeak, txostenak 5.2.1.¿ Kalitatearen kudeaketarako materiala (zehaztapenak, auditoriak, kalitate-ezak, inkestak eta antzekoak), aurrekontuak,
(edozein euskarritan) kontratuak, txostenak, bilera-agiriak eta antzekoak. Azpi-kontratazioa
5.3.¿ Ahozko harremana 5.3.1.¿ Ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)
6.1.¿ Formularioak eta testu laburrak 6.1.1.¿ Ordain-agiriak (txekeak, laburpenak...), gutunak, mezua elektronikoak, etab.
(edozein euskarritan). Testu luzeak, txostenak 6.1.2.¿ Abalak, memoriak, eskriturak, bilera-agiriak, eta antzekoak, kontratuak eta produktuak, banka elektronikoa
¿ Finantza-erakundeak (edozein euskarritan)*
6.2.¿ Ahozko harremana 6.2.1.¿ Ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)
7.1.¿ Udalak, mankomunitateak 7.1.1.¿ Formulario arautuak eta testu laburrak (edozein euskarritan, e-administrazioa barne): ziurtagiriak, gutunak, mezu
Foru Aldundiak elektronikoak eta antzekoak.
Eusko Jaurlaritza eta menpeko erakundeak Udal-zergak, obra-baimenak, datu-aldaketak, gutunak, mezu elektronikoak eta antzekoak.
¿ Administrazioa (Osalan, Langai, Ihobe, Hobetuz, etab.) Eredu ofizialak (elkarteen gaineko zerga, eta bestelakoak [BEZa, Ondarea,], etab.), e-mezuak, gutunak eta antzekoak.
Estatuko administrazioa (INEM, Gizarte Eredu ofizialak (kotizazioak, altak eta bajak, ziurtagiriak¿) gutunak, e-mezuak eta antzekoak.
Segurantza, etab.)* Aplikazio informatikoak: e-administrazioa oro har, Delta, RED, etab.
7.1.2.¿ Testu luzeak, txostenak: eskaerak, memoriak eta antzekoak
7.1.3.¿ Ahozko harremana: ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)
8.1.¿ Erakundeak Enpresa 8.1.1.¿ Idatzizko harremana: gutunak, faxak, bestelako dokumentuak.
¿ Bestelako kanpo kolaboratzaileak / partner-ak 8.1.2.¿ Ahozko harremana: ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak...)
harremanak Taldearen enpresa/erakundeak
Beste batzuk *
EMEren jatorrizko bertsioarekin alderatuta, batu egin dira 4.1. eta 4.2.; baita 6.1. eta 6.2 ere.; berdin 7.1., 7.2., 7.3., eta 7.4.; beste horrenbeste 8.1, 8.2., 8.3. eta 8.4.
ardatza.¿ Barne harremanak
maila 2. maila 3. maila
9.1.¿ Lanari lotutako barne errotulazioa 9.1.1.¿ Errotulazio txikia (armairuak, apalak, karpetak, artxiboak, etab.), horma-irudiak, eta antzekoak
(finkoa eta aldakorra)* 9.1.2.¿ Ekipamendu orokorraren funtzionamendu mezuak eta errotulazioa (fitxaketa-makina, fotokopiagailua,
inprimagailua, telefonoa, faxa, janari-edarien makinak...)
¿ Lanari lotutako 9.1.3.¿ Lan-arriskuen prebentzioaren ildoko errotulazioa
hizkuntza-paisaia 9.1.4.¿ Ingurumen planaren inguruko errotulazioa
9.1.5.¿ Ekoizpen-makinen errotulazioa, botoiak eta plakak
9.1.6.¿ Errotulazio aldakorra
10.1.¿ Pertsonen administrazioa 10.1.1.¿ Idatzi estandarizatuak: nomina, ordutegi-kontrola, egiaztagiriak, telefono-zerrendak, eta antzekoak
10.1.2.¿ Inprimakiak (langileak banaka): lizentzia-baimenak, bidaia- eta otordu-ordainketak, iradokizunak, eta antzekoak
10.1.3.¿ Sortu beharrekoak: lanpostu-eskaintzak, e-jakinarazpenak (langile berriak, lanpostu-uzteak, etab.),
lan-ordutegi eta -egutegiak, aseguru eta kotizaziozkoak, bilera-deiak, jangelako testuak eta antzekoak (langileen multzoari
zuzenduak)
10.2.¿ Informazioa / Komunikazioa 10.2.1.¿ Agiri-guneak: ohar- eta iragarki-taulak. Iradokizunen postontzia
10.2.2.¿ Enpresako Intranet-a
Pertsonen kudeaketa / 10.2.3.¿ Enpresako berripapera
GG.BB. 10.2.4.¿ Posta elektronikoz egindako jakinarazpenak (langile berriak, bajak, etab.)
10.2.5.¿ Zirkularrak
10.2.6.¿ Zuzendaritza-organoen eta enpresa-batzordearen jakinarazpenak
10.3.¿ Pertsonen kudeaketa 10.3.1.¿ Langile etorri berrientzako protokoloa: harrera liburuxka eta ahozko azalpenak
10.3.2.¿ Barne-txostenak: lanpostu monografia, lanpostu balorazioa, lanpostuen hornidurarako eskuliburua,
Hezkuntza-planak, jubilazioak, aseguruak eta antzekoak.
10.3.3.¿ Lege-dokumentuak: kontratuak, lan edo lan baldintzen gaineko hitzarmenak, langilearentzako Gizarte Segurantza
edo Ogasunari dagozkion dokumentuak.
10.3.4.¿ GG.BB sistemak: lan-jarduera balioztatzeko sistema-eredua: eskuliburua, irizpideak, aurrez aurreko ebaluazioak,
errendimendu-txostenak, gaitasunaren kudeaketa eredua, gaitasunen mapa, etab.
11.1.¿ Prestakuntza orokorra (barne edo kanpo 11.1.1.¿ Idatzizko materiala: aurkezpenak, laguntza gidaliburua, kasu praktikoak
Laneko baliabideen bidez) 11.1.2.¿ Ahozko azalpena: hizlariaren aurkezpena, ikasleekiko harremana
prestakuntza 11.2.¿ Berariazko prestakuntza (barne edo kanpo 11.2.1.¿ Idatzizko materiala: aurkezpenak, laguntza gidaliburua, kasu praktikoak
baliabideen bidez) 11.2.2.¿ Ahozko azalpena: hizlariaren aurkezpena, ikasleekiko harremana
11.3.¿ Ikastaroen kudeaketa 11.3.1.¿ Ikastaro deialdiak eta izen-ematea; asetasun-inkesta, etab.
maila 2. maila 3. maila
12.1.¿ Software estandarra 12.1.1.¿ Sistema eragileak: Windows, Linux, etab.
12.1.2.¿ Ofimatika: Microsoft Office, Open Office eta antzekoak
12.1.3.¿ Internet eta posta elektronikoa: nabigatzailea; posta.
12.1.4.¿ Euskarri diren erremintak: antibirusa,
¿ Baliabide informatikoak 12.1.5.¿ Software estandar berariazkoa: SAP, Prisma, OAS, etab.
12.2.¿ Enpresak berak egokitutako softwarea 12.2.1.¿ Fakturazioa, salmenta, erosketak, kontabilitatea, langile-kudeaketa, etab.etarako aplikazio egokituak
Produkziozko makinen softwarea/ interfazea; 12.2.2.¿ Zenbakizko kontrola, BDP softwarea, etab.
kutxa erregistratzaileen softwarea*
13.1.¿ Ohiko hizkera-maila 13.1.1.¿ Lankideen arteko ohiko elkarrizketa
13.2.¿ Berariazko hizkera-maila 13.2.1.¿ Erabilera zehatzak
13.3.¿ Lan-bilerak: lan-talde eta lan-batzordeak 13.3.1.¿ Testu laburrak: bilera-deia, akta, aurkezpen-materiala, etc.
¿ Komunikazio horizontala 13.3.2.¿ Ahozko jarduna: aurkezpen-agurrak, azalpen nagusiak eta amaierako laburpena
eta bertikala 13.3.3.¿ Agiri luzeak: txostenak eta antzekoak
13.4.¿ Bilera orokorrak (batzar orokorrak, etab.) 13.4.1.¿ Bilera-agiri laburrak: deiak, aktak, aurkezpen-materiala eta antzekoak
13.4.2.¿ Ahozko jarduna: aurkezpen-agurrak, azalpen nagusiak eta amaierako laburpena
13.4.3.¿ Agiri luzeak: txostenak eta antzekoak
14.1.¿ Prozesuak / Prozedimenduak 14.1.1.¿ Lan-aginduak, eguneroko lan-parteak, makinen erabilera-orriak, kontrol-fitxak, ez-adosak, ekintza
zuzentzaileak, mantentze-, muntaketa- biltegi-fitxak, zerrendak, oharrak eta antzeko agiriak
14.1.2.¿ Egitasmoak, planoa, irizpideak, mantentze-txostenak , ebaluazioa, kontrola eta antzekoak
14.1.3.¿ Dokumentuen sarrera eta irteeren erregistroak
14.2.¿ Kalitatea 14.2.1.¿ Kalitate Politika
14.2.2.¿ Kalitatearen eskuliburua
14.2.3.¿ Prozedimenduak
14.2.4.¿ Auditoriak eta antzekoak
Kudeaketa-sistemak 14.3.¿ Lan arriskuen prebentzioa 14.3.1.¿ Osasun zerbitzuaren ohiko jakinarazpenak.
14.3.2.¿ Lan arriskuen esparruko ohiko jakinarazpenak. Ezbehar parteak, etab.
14.3.3.¿ Lan arriskuen prebentziorako plana; Larrialdiak eta hustuketak. Lan gaixotasunak, sorospena.
14.3.4.¿ Prebentzio, kontrol eta ebaluazio eta antzeko txostenak.
14.3.5.¿ Barne-segurtasun araudia.
14.4.¿ Ingurumena 14.4.1.¿ Ingurumeneko ekintza-planaren dokumentazio sinplea
14.4.2.¿ Jarraipen eta ebaluazio txostenak
14.4.3.¿ Auditoriak
14.4.4.¿ Hobekuntza-Planak
maila 2. maila 3. maila
15.1.¿ Antolaketa eta estrategia 15.1.1.¿ Plan estrategikoa, organigrama, urteko kudeaketa plana, misioa, balioak, barne-kontu ikuskaritzak, etab.
¿ Estrategia / 15.2.¿ Araudi-esparrua 15.2.1.¿ Sorrera dokumentuak: eraketa-eskriturak, estatutuak, idatziak eta antzekoak.
Kudeaketa orokorra 15.3.¿ Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa 15.3.1.¿ Kontu, ekonomia eta finantza kudeaketa: kontabilitatearen dokumentazioa, aurrekontuak, balantzeak,
inbertsioak, fiskalitatea, aseguruak, etab. Kontu-ikuskaritzak.
*EMEko jatorrizko bertsioarekin alderatuta, 9.1. eta 9.2. batu dira; beste horrenbeste 12.2 eta 12.3. epigrafeekin
ardatza.¿ Hizkuntza-kudeaketa
maila 2. maila 3. maila
16.1.¿ Epe luzeko ikuspegia duen planteamendua, 16.1.1. "Hizkuntza-politika", "euskararen ikuspegia", "hizkuntza-egitasmo" bat zehaztu da, EMEko 4 ardatzetan eta
euskararen hizkuntza-normalizazioan lortu erakunde osoan du eragina (prozesu, gune, etab.).
beharreko helburuei edo hizkuntza-politikari 16.1.2.¿ Planteamendu hau erakundeko organo nagusietan onartu eta bultzatzen da
dagokiena 16.1.3.¿ Planteamendu hau pertsonei eta gainerako interes-talde adierazgarrienei zabaldu zaie.
16.1.4.¿ Hizkuntza politika hau erakundeak dituen bestelako plangintza eta ikuspegiekin uztartua dago eta berez dituen
kudeaketa-erremintetan txertatuta dago.
¿ Hizkuntza-politika 16.2.¿ Epe luzeko ikuspegia lortzeko epe ertain 16.2.1.¿ Epe ertain edota laburrerako xedeak lortzeko ekimen planifikatua badago, eta erakundeak berez dituen
edota laburrerako helburuak eta xedeak ezarri. kudeaketa-erremintetan txertatuta dago.
Beharrezko baliabideak, pertsona arduradunak 16.2.2.¿ Xedeak argitara eman dira eta plantillako pertsonei eta gainerako interes-talde adierazgarrienei zabaldu zaizkie.
eta jardueren egutegia zehaztuz. 16.2.3.¿ Merkatuaren, hornitzaileen, aliatuen, Administrazioko erakundeen, gizartearen oro har hizkuntza-beharrizanak
kontuan izaten dira
16.2.4.¿ Barneko informazioa eta pertsonen ekarpenak jaso eta aztertzen dira, adierazle, ebaluazio, etab.en bidez.
Aurrerapen-mailaren ikuspen objektiboa izatea lantzen da.
16.2.5.¿ Sistematikoki egiten da aurrerapen-mailaren jarraipena eta ebaluazioa, adierazleak finkatuz eta hobekuntza ekintzak
abian jarriz.
16.2.6.¿ Hobekuntza ekintzak martxan jarri dira eta goranzko bilakaera ikusten da.
17.1.¿ Hizkuntza-politika kontuan hartzen 17.1.1.¿ Pertsonen hautaketa gauzatzeko garaian
da, pertsonen kudeaketa eta haiekiko harremana 17.1.2.¿ Pertsonen euskarazko gaitasunaren errolda du erakundeak eta eguneratu egiten da: ikasi behar duen pertsonak
gauzatzeko garaian ikasketa plana du helburu jakinekin, ebaluatzen da eta garapena ikusten da.
17.1.3.¿ Pertsonen gaitasuna kudeatzeko berezko erremintetan integratua dago (euskara gaitasun bezala identifikatua dago,
ebaluatu eta garatzen da)
¿ Pertsonak 17.2.¿ Zuzendariek eta bitarteko agintariek 17.2.1.¿ Euskara-batzorde, segimendu-talde, etab. sustatzen eta parte hartzen dute.
hizkuntza-politika barneratzen dute eta bere 17.2.2.¿ Pertsonalki jakinarazten diete hizkuntza-politika erakundea osatzen duten pertsonei.
jardunarekin horren eredu dira 17.2.3.¿ Ahalegindu diren pertsonak eta taldeak aintzatesten dituzte, bai eta aurrerapen nabarmenak lortu dituztenak ere.
17.2.4.¿ Euren euskararen jakite-maila pertsonala eta erabilera-maila areagotu egiten dute eta euren laguntzaileek euskara
ikas eta erabil dezaten animatzen dituzte.
maila 2. maila 3. maila
18.1.¿ Ekimen planifikatua garatzeko giza 18.1.1.¿ Erakundeak arduradun bat izendatu du eta baliabideak eskuratu zaizkio (baliabide materialak,
egiturak eratu dira denbora, laguntzaileren bat, etab.).
18.1.2.¿ Ekimen planifikatua garatzeko, Euskara-batzorde, segimendu-talde edo lan talde bat eratu da
18.2.¿ Hizkuntza-politika gauzatzeko 18.2.1.¿ Hizkuntza-kudeaketak ekarritako gastuetarako (pertsonen dedikazioa, hizkuntza-trebakuntza, hizkuntza-lanabesak,
inbertsioak planifikatu eta ebaluatzen dira itzulpena,¿) aurrekontuak taxutzen dira.
18.3.¿ Euskararen erabilera aktibatzeko 18.3.1.¿ Euskararen ahozko nahiz idatzizko erabilera areagotzeko harreman-sareak egituratzeko ekimenak bultzatu eta
ekimenak gauzatu dira martxan dituzte (mintza-lagunak, bazkaltegiak, gosaltegiak, pertsona jakinen arteko konpromisoa euskaraz idazteko; taldeak
¿ Baliabideak edo guneak eratu dira).
18.4.¿ Erakundeko hizkuntza-kudeaketa 18.4.1.¿ Aliantzak bilatzen dira beste erakunde batzuekin, hizkuntza-normalizazioari dagokionez ikasteko eta elkarrekin
garatzeko aliantzak kudeatzen dira aurrera egiteko helburuz.
18.5.¿ Hizkuntza-normalizazioan aurrerapena 18.5.1.¿ Lanabesen berri izan eta erabili egiten dira: prestakuntza-ikastaroak metodologia pedagogiko modernoekin, doako
errazten duten teknologiak eta jakingarriak hiztegiak, laguntza-zerbitzuak, softwarea¿
bilatzen dira
Urre-kolorearen bidez, goi-maila erakusten duen ziurtagiria lortu dela adieraziko da.
Mediante el color oro se identifica al certificado avanzado o de nivel superior.
Zilar-kolorearen bidez, erdi-maila erakusten duen ziurtagiria lortu dela adieraziko da.
Mediante el color plata se identifica al certificado de nivel medio.