Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2007ko martxoaren 13koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Sail horri atxikitako Erakunde Autonomiadunak kudeatutako datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuak arautzen dituen Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2965
  • Xedapen-zk.: 76
  • Xedapen-data: 2007/03/13
  • Argitaratze-data: 2007/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak xedatzen duenaren arabera, Administrazio Publikoen fitxategiak Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion Egunkari ofizialean argitaraturiko xedapen orokor baten bidez baino ezin izango dira aldatu edo ezabatu. Artikulu horren beraren 3. atalean adierazita dagoenez, fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan, fitxategi horiekin zer egingo den edo, hala badagokio, fitxategi horiek ezabatzeko hartzen diren aurreikuspenak ezarriko dira.

Hori oinarritzat hartuta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2004ko urtarrilaren 8ko Aginduaren bitartez Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Sail horri atxikitako Erakunde Autonomiadunak, Osalan–Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (2004ko martxoaren 11ko 48. zenbakidun EHAA) kudeatutako datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuak arautu ziren.

Ondoren Eusko Jaurlaritzak Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legea onartu zuen otsailaren 25ean. Lege horren 4.1 artikuluaren arabera, fitxategia datxekion Saileko titularraren aginduz sortu, aldatu eta ezabatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko fitxategiak; era berean, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen aipamen guztiak hartu beharko ditu barnean agindu horrek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; halaber, honako hau aurreikusten du: xedapen orokorrak lantzeko aurreikusitakoa izango da Agindu hori lantzeko prozedura.

Urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren bitartez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezarri zen. Egitura organiko eta funtzional berri horrek dakartzan antolamendu-arloko aldaketa eta egokitzapenekin, zenbait fitxategi ez-operatibo ezabatzeko premia sortu da, orduan zeuden beste fitxategiak bateratzekoa eta fitxategi pertsonal automatizatu berriak gaineratzekoa. Era berean, 2004ko urtarrilaren 8ko Agindua onartu zenetik igarotako denborak beharrezko egiten du agindu horretan bildutako hainbat fitxategi gaur egungo egoerara egokitzea, horiek aldatuz edo ezabatuz eta aplikazio informatiko berriak ezartzeak eragindako beste fitxategi batzuk gaineratuz.

Halaber, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 18. artikuluak Datuak Babesteko Erregistroa sortu zuen eta Lege horren aplikazio-eremuan barne hartutakoak joko dira bertan erregistratzeko fitxategitzat.

Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Autonomoek Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinaraziko diote aldatzen edo ezabatzen diren datu pertsonaleko fitxategi guztien berri, Datuak Babesteko Erregistroan erregistra ditzaten, xedapena edo erabakia Datuak Babesteko Euskal Agentziaren zuzendariak emandako 2005eko uztailaren 21eko Ebazpenak (2005eko abuztuaren 31ko 165. zenbakidun EHAA) onartutako eredu normalizatuaren bitartez bidaliz.

Horren guztiaren arabera egokitzat hartu da 2004ko urtarrilaren 8ko Agindua aldatzea, I. eranskinean, II. eranskinean eta III. eranskinean hurrenez hurren adierazten diren fitxategiak sortuz, aldatuz eta ezabatuz.

Ondorioz, honako hau

  1. – Agindu honetako I. eranskinean zerrendatu diren datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuak sortzen dira. Fitxategi horiek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta hari atxikitako Erakunde Autonomiadunaren gainerako fitxategi automatizatuei gaineratuko zaizkie.

  2. – Agindu honetako II. eranskinean zerrendatu diren datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuak aldatzen dira.

  3. – Agindu honetako III. eranskinean zerrendatu diren datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuak ezabatzen dira. Kasu horretan fitxategi bakoitzaren norakoa edo horiek ezabatzeko hartzen diren aurreikuspenak adieraziko dira.