Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2006ko martxoaren 16koa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertsonalei buruzko fitxategiak arautzen dituen Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko agindua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza; Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 1957
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2006/03/16
- Argitaratze-data: 2006/04/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri-administrazioen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko xedapen orokorra eman behar da eta Estatuko Aldizkari Ofizialean edo behar den aldizkari ofizialean argitaratu behar da. Artikulu beraren 3. atalean ezartzen da fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategiak nora bidaliko diren agertu behar dela edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak.
Aipatutako araua osatzeko baina ez ordezkatzeko, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea aplikagarria da. Autonomia Erkidegoko Lege honek, bere 4.1 artikuluan, ezartzen du, lehen adierazitako oinarrizko arauak egiten duen bezala, fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzea xedapen baten bidez egin behar dela, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Alizkaria argitaratu ere. Bestalde, Lege honen 18. artikuluan Datuak Babesteko Erregistroa jasotzen da. Erregistro honetan, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren fitxategiak inskribatu behar dira, arauaren aplikazio-eremuari dagokion 2.1 artikuluan ezartzen denari jarraituz. Beraz, agindu honen bidez sortutako fitxategia Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan fitxategia sortzeko xedapenaren kopia bat bidaliz inskribatu beharko da, bulegoak ezarrita duen eredu normalizatuaz baliatuz.
Aurretik esandakoa aintzat hartuta, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko datu pertsonalei buruzko fitxategiak eguneratzeko xedez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren datu pertsonalei buruzko fitxategi automatizatuen segurtasunaren antolatzeari buruzko 2002ko uztailaren 16ko Jaurlaritzaren Kontseiluko Akordioaren edukiei egokitzeko asmoz, agindu honek datu pertsonalei buruzko fitxategi automatizatuak arautzen zituen aurreko xedapena aldatu egiten du, horren I. eranskinetik ondorengo fitxategi hauek ezabatzen dituela: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Agiritegi Orokorraren kontsulta erregistroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Agiritegi Orokorrean dauden espedienteen inbentarioa. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren Kudeaketari buruzko Fitxategia sortzen da.
Azaldutako guztia kontuan dela, ondokoa
Ondoren adierazten diren fitxategiak ezabatu egiten dira eta horietako bakoitzak izango duen erabilera edo horiek suntsitzeko aurreikuspena aditzera ematen da:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Agiritegi Orokorraren kontsulta erregistroa (Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduaren I. eranskineko 1.3 atala).
– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Agiritegi Orokorrean dauden espedienteen inbentarioa (Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduaren I. eranskineko 1.4 atala).
Fitxategi horietan jasotako datuak hurrengo artikuluak arautzen duen fitxategian sartuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren Kudeaketari buruzko Fitxategia sortzen da. Fitxategiaren deskribapena agindu honen eranskinean jasota dago.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 16a.
Lehendakariordea eta Ogasun etaHerri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren Kudeaketari buruzko Fitxategia.
Aurreikusitako helburu eta erabilerak:
Artxibo Sisteman sartutako fondo dokumentalak kontrolatu eta hedatzea. Administrazioak, doakienek eta ikertzaileek egin ditzaketen kontsulta, erreproduzi eta maileguei buruzko eskaerei aurre egitea.
Datuak eman dituzten pertsona edo taldeak:
Artxibo Sistema erabiltzen dutenak eta gordailuan dauden fondo dokumentalen titularrak diren sailak.
Datuen jatorria eta datuak biltzeko prozedura:
Erabiltzaileen datuak doakienengandik zuzenean lortzen dira. Administrazio-espedienteen datuak, horiek sortzen dituzten bulegoek Artxibo Sisteman gordailua egiten dutenean edo inbentario mailan eginiko artxibo-deskribapenaren bidez lortzen dira.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Artxibo Sisteman gordeta dauden espedienteen identifikazio eta deskribapen datuak eta Artxibo Sistema erabiltzen dituztenen oinarrizko identifikazio-datuak.
Datu-lagapenak:
Ez dira aurreikusten.
Fitxategiaren arduraduna:
Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzaren Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta kentzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak gauza ditzakeen zerbitzua:
Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.
Zerbitzu Zuzendaritza.
Donostia kalea 1.
01010 Vitoria–Gasteiz (Araba).
Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila:
Goi-mailakoa.
Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduaren I. eranskinean egindako aldaketen ondorioz, eranskin horren 1.4 atala Posta-zerbitzuari dagokio eta horrela elkarren segidan hurrengoekin.