Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2006ko martxoaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, igogailuak zerbitzuan jartzeko prozedura telematikoa arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1919
- Xedapen-zk.: 68
- Xedapen-data: 2006/03/09
- Argitaratze-data: 2006/04/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Administrazioak objektibotasunez zerbitzatu behar ditu interes orokorrak, albait eraginkorren zerbitzatu ere. Horretarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 45. artikuluan aurreikusten duenez, Herri Administrazioek teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea eta aplikatzea bultzatuko dute, beren jarduera garatu eta eskumenak baliatzeko, Konstituzioak eta Legeak bitarteko horien erabilerari jartzen dieten mugekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bestela izan ezin zitekeenez, Administrazio elektronikoa deiturikoa bultzatzea ere badu bere helburuen artean, beren prozeduretara bitarteko telematikoak gaineratuz, eta batez ere herritarrekiko harremanen eremura.
Izan ere, "Euskadi Informazioaren Gizartean" Planak, "Administrazioa on line" deituriko bere jardun-eremuan, bere helburuen artean, besteak beste, herritarrari hurbildu eta irekitzea du, Informazioaren eta Komunikazioen teknologia berriak erabilita. Gauzak horrela, teknologia horiek eta sinadura elektronikoko eta enkriptazioko sistemek eutsitako prozeduren bidez zerbitzuak ematea funtsezkoa da Administrazioa herritarrei hurbiltzeko eta eraginkortasuna areagotzeko zerbitzu publikoak ematerakoan.
Hori oraindik ere nabarmenagoa da administrazio arin eta eraginkorra eskatzen duten administrazio-jardueraren sektoreetan, industria-instalazioak abiarazteko eta aldatzeko beharrezkoak diren administrazio-prozedurekin gertatzen den bezala.
Premia horri erantzunez, 2003ko martxoaren 3ko Aginduaren bidez arautu zen ez proiekturik ez obra-amaierako ziurtagiririk behar ez duten behe tentsioko instalazio elektrikoak abian jartzeko prozedura telematikoa, eta 2004ko urriaren 11ko Aginduaren bidez, legeztatzeko proiektua behar duten behe tentsioko instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzeko prozedura telematikoa.
Arestian adierazitako prozeduren eraginkortasuna egiaztatuta, beste urrats bat aurrera egin behar da arlo horretan teknologia horiek erabiltzeari dagokionez, izapidetze telematikoaren aukera igogailuak zerbitzuan jartzearen alorrera ere zabalduz, betiere horrelako jardueretara aplika daitekeen araudian ezarritako prozedura zertan aldatu gabe; abuztuaren 1eko 1314/1997 Errege Dekretuak —igogailuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1995/16/EE arteztaraua aplikatzeko xedapenak ematen ditu— arautzen ditu jarduera horiek, baita 2000ko abenduaren 26ko Aginduak ere —Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena da eta industria-instalazioak abian jartzeko prozedurak sinplifikatzen ditu—.
Ildo horretan, funtsezkoa da kontuan izatea administrazio-kudeaketaren ikuspuntutik zer abantaila dituen eskaerak eta eska daitekeen gainerako dokumentazioa telematikoki aurkezteak. Horrek administrazio-izapideak arintzea eta ebazteko eta jakinarazteko epeak gutxitzea ahalbidetuko du, administrazio-jarduerak berez dituen karga eta oztopo burokratikoak murriztuta. Bestalde, arautze honen arabera, ahal den neurrian behintzat, dokumentu telematikoek papera ordeztuko dute, ekonomiari eta espazio fisikoari dagokionez horrek ekarriko dituen aurrezteekin.
Aldi berean, kontuan izanda sinadura elektroniko aitortuko prozedura —Sinadura Elektronikoari buruzko 59/2003 Legean biltzen eta arautzen denez— gaineratzea dela eskumena baliatzen duen organoaren eta esku hartzen duen herritarren identifikagarritasun-berme gehien dituen bitartekoa, eta baita pertsona baimenduei erabilera murriztu eta datuak baliatzeko, eta dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna ziurtatzeko ere, baldintza horiek guztiak eska baitaitezke prozedura baten bitarteko telematikoak sartzeko.
Bitarteko teknikoak gaineratzean, kontuan izan dira gai horri buruz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 45. artikuluan horren inguruan bildutako aurreikuspenak, bitarteko teknikoen bateragarritasuna bermatuz; horretarako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinarazi dira —2005eko ekainaren 22koan (Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren 2005eko maiatzaren 5eko Ebazpena) eta 2003ko ekainaren 10ekoan (Informatika eta Telekomunikazio zuzendariaren 2003ko maiatzaren 13ko Ebazpena), hurrenez hurren— Herri Administrazioak erabiliko dituen programa eta aplikazio elektroniko, informatiko eta telematikoak.
Teknika telematikoak erabiltzerakoan bereziki nabarmendu da herritarren eskubideen bermea, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoari jarraiki.
Azkenik, Izenpe SAri dagokio prozedura honetan ziurtagiriak emateko zerbitzua; Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek eratu zuten sozietate hori lankidetzarako eremu publikoan ziurtapen-zerbitzuak emateko jarduera komunaren garapenari begira.
Aurrekoaren arabera, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duten urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritako ahalmenei jarraiki, honako hau,
– Agindu honen xedea bitarteko telematikoen erabilera arautzea da igogailu berriak zerbitzuan jartzea eta egungo ibilgailuak berritzea izapidetzeko; 1314/1997 Errege Dekretuak —abuztuaren 1ekoa da eta horren arabera ematen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren igogailuei buruzko 1995/16/EE arteztarauaren aplikatzeko xedapenak—, 2291/1985 Errege Dekretuak —azaroaren 8koa da eta Igotzeko eta Mantentzeko Aparatuen Araudia onartzen du— eta industria-instalazioak abiarazteko prozedurak sinplifikatzeko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Aginduak arautzen dituzte igogailu horiek.
– Agindu honetan arautzen den prozedura borondatezkoa da, eta alternatiboa dokumentazioa Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoetako erregistroetan dokumentazioa aurkeztearekiko.
– Honako fase hauek biltzen ditu Agindu honek jorratzen duen prozeduraren izapidetze telematikoak:
Instalazio bat zerbitzuan jartzeko elektronikoki sinaturiko eskaera telematikoki aurkeztea, eskaeraren formularioan adierazten den dokumentazio teknikoarekin batera, elektronikoki sinatu behar diren dokumentuak esanbidez adierazita.
Elektronikoki sinatu gabeko eta espedienteari erantsitako dokumentuei dagokienez, eskabidea sinatzen duen enpresak gorde beharko du dokumentu horien jatorrizkoa, eta dagokion Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoaren esku egon beharko du.
Administrazio-tasaren likidazioa eta ordainketa telematikoa.
Administrazioak emandako eskakizunak, eta interesdunak eskaturiko dokumentazioa ekartzea.
Konponketarako emandako epeen luzapena eskatzea, eta konponketa hori ematen edo ukatzen duen ebazpena.
Prozeduraren iraungitzeaz ohartaraztea.
Administrazioaren organo eskudunak elektronikoki sinaturiko zerbitzuan jartzeko dokumentua sortzea.
Zerbitzuan jartzeko dokumentua eta prozedura izapidetzean sortzen diren administrazio-egintza guztiak jakinaraztea.
– Aurreko puntuetan adierazitako izapidea "Igogailuak zerbitzuan jartzeko izapidetze telematikoa" izeneko aplikazio informatikoak baliatuta egingo da. Helbidea: www.euskadi.net/industria.
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren organo eskudunaren dagokion Ebazpenak onartuko ditu aplikazio horren ezaugarri teknikoak.
Adierazitako aplikazio informatikoaren bidez transmisio telematikoa egiteko baldintzak Agindu hau garatzeko araudiaren arabera ezarriko dira.
– Aurreko artikuluan bilduriko izapideak bitarteko telematikoetan erabiltzeak eskumena baliatzen duen organoa identifikatzea eta eskumen hori organo horrek baliatzea bermatuko du, baita emandako dokumentuen egiazkotasuna, osotasuna eta kontserbazioa ere, Agindu honetan eta horren garapen-araudian ezarritakoaren arabera.
– Izapidetze telematikoan sinadura elektroniko aitortua erabiliko da, betiere ziurtagiri aitortuan oinarrituriko eta sinadura sortzeko sistema seguru batek sorturikoa, arloa arautzen duten indarrean dagoen araudiak ezarritakoari jarraiki. Horrela sorturiko sinadura elektronikoak elektronikoki jasotako datuekiko balio juridiko bera izango du sinadura idatziak paperean jasotakoekiko duenarekin alderatuta.
– Aurreko idatz-zatian xedaturikoa aparte utzi gabe, 10.1, 11. eta 12. artikuluetan aurreikusitako datuei dagokienez, jarduten duen organoa sinadura aurreratuaren bidez identifikatu ahal izango da, aplikazioan instalaturiko ziurtagiri elektroniko batekin sorturikoa, Agindu honen garapen-araudian definituriko ezaugarriekin. Haietara gaineratzen den administrazio-dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna bermatuko du sinadura horrek.
– Honako hau bermatu beharko da aplikazio informatikoaren erabilerarekin:
Baimendutako pertsonei aplikazioa eta bertan bildutako datuak eta informazioak baliatzeko aukera murriztea.
Datuak eta informazioak aldatzeko edo galtzeko, edo komunikazioak atzemateko aukera saihestea.
Prozesu informatikoak baimendu gabeko manipulazioetatik babestea.
– Agindu honetan ezarritakoak ez du aldatzen administrazio-jardunei aplika dakiekeen araubide juridikoa, izapide telematikoaren berezko berezitasuna izan ezik.
– Teknika horiek erabiltzeak ezin izango du ezein kasutan ere edozein motatako murrizketarik edo diskriminaziorik eragin herritarrek zerbitzu publikoen prestazioa baliatzeari dagokionez, ezta edozein administrazioko jardun edo prozedura baliatzeari dagokionez ere.
– Teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez sortuak izaki eta bide horiek erabili beharreko izapideak eusten dituzten dokumentu, idazki eta egintzak horrelako euskarrietan gordeko dira, dokumentua sortzeko baliatu zen formatu berean, edo beste edozein euskarritan, betiere horiek erreproduzitzeko beharrezko informazioaren nortasuna eta osotasuna ziurtatzen bada. Bereziki, elektronikoki sinaturiko dokumentuei dagokienez, sinadura elektronikoarekin, denbora-zigiluarekin eta sinatzeko erabilitako ziurtagiri elektronikoaren indarraldiaren egiaztapenarekin gordeko dira dokumentu horiek.
– Dokumentuak biltegiratzeko bitartekoek edo euskarriek dokumentuen osotasuna, egiazkotasuna, kalitatea, babesa eta kontserbazioa bermatzen duten segurtasun-neurriak beharko dituzte; zehazki, erabiltzaileen identifikazioa eta sarbideen kontrola ziurtatuko dute.
– Interesdunek euskarri elektroniko, informatiko edo telematikoetan biltegiraturiko dokumentuak baliatzeko aukera Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. eta 37. artikuluek eta, hala badagokio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoari jarraituko diote.
– Bitarteko telematikoen bidez artxibatzea baliatzeko aukera aurreko idatz-zatian definituriko baldintzetan ahalbidetuko da, dagokion ziurtagiri elektronikoarekin aldez aurretik identifikatuta, Euskal Administrazioaren Zerbitzu Atarian horretarako gaituriko helbide elektronikoan sartuz (www.euskadi.net).
– Arestian adierazitako euskarri eta bitartekoetan biltegiraturiko dokumentuak dagokion administrazio-espedientearen zati izango dira, espediente horretako gainerako jardunekin batera, edozein euskarri —fisiko zen telematiko— erabili izan bada ere.
– Arrazoi teknikoak direla-eta bide telematikoa ezin bada erabili edo komunikazioak ez badira behar bezala egiten, paper euskarrirako sistemaren itzulgarritasuna aplikatu ahal izango da. Edozein kasutan ere, edukia oso-osorik eta hitzez hitz itzultzen dela bermatu beharko da.
– Itzulgarritasun-prozesuaren ondorioz, bitarteko telematikoen bidez edo euskarri telematikoetan biltegiraturiko jatorrizko dokumentuaren kopiak jatorrizko dokumentuaren baliotasun eta eraginkortasun bera izango du; horretarako, kopia eskuetsia eman beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta organismo autonomoen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuan adierazitako eskakizunen arabera.
– Horri jarraiki sorturiko kopiak identifikazio-kode bat izango du, eta horrek dagokion espedientearekin elkartzea ahalbidetuko du.
– Itzulgarritasuna interesdunek euskarri telematikoan aurkezturiko dokumentu, idazki edo komunikazioekiko gertatzen bada, kopia konpultsatu bat lortuko da, jatorrizkoarekin duen kointzidentzia zehatza jasota, arestian adierazitako ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuaren 5. artikuluan xedaturikoaren arabera.
Dokumentuak, idazkiak edo komunikazioak formatu elektroniko, informatiko edo telematikoan eta, aldi berean, paper euskarrian jasotzen badira, bertsio elektroniko, informatiko edo telematikoa soilik izango da kontuan.
– EB onespen-aitorpena haren izenean sinaturiko Enpresa Euskal Autonomia Erkidegoko Industria, Merkataritza eta Turismoko dagokion Lurralde Bulegoak baimendu beharko du igogailuak instalatu edo berritzearen arloan.
– Aurreko idatz-zatian aipatzen diren enpresek Enpresa Ziurtagiria beste Autonomia Erkidego batzuetan lortzen badute, enpresa horietako instalatzaileek telematikoki izapidetu ahal izateko aldez aurretik 175/1994 Dekretuaren —maiatzaren 17koa, da, Industria eta Energia Sailarena, eta Txartel Profesionalak ateratzeko bidea bateratu eta instalazioak, mantentze-lanak edo industria-segurtasunaren alorreko bestelako jarduerak egiten dituzten Enpresa Baimendunentzako eskakizunak zehazten ditu— 19. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte.
– Agindu honetako 3.2 artikuluan aurreikusitako sinadura elektroniko baimendua sortzeari begira, izapidetze telematikoa egiteko interesa dutenek ziurtagiri elektroniko baimendua eduki beharko dute, Agindu hau aplikatzeko horri buruz ezarritakoaren arabera.
– Enpresa baimenduek alta hartu beharko dute aplikazioa erabiltzeko, eta horretarako Agindu honen eranskina behar bezala beteta aurkeztu beharko dute, beren izenean jarduteko baimenduriko pertsonak izendatuz Agindu honetan xedaturiko ondorioetarako.
Telematikoki bidali ezin daitekeen dokumentazioa aplikatzekoa den prozeduraren araudian ezarritakoaren arabera bideratuko da.
– Administrazio-tasaren likidazioa —Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 19. artikuluan ezarritako eskakizunak bilduko ditu— ziurtagiri elektroniko aitortu edo aitortu gabean oinarrituriko sinadura aurreratua erabilita emango da, Agindu honetako garapen-araudian definituriko ezaugarriekin, betiere ematen duen organo edo autoritate arduraduna identifikatuta. Interesdunari erakutsiko zaio, eta deskargatzeko eta beretzat gordetzeko aukera izango du.
– Agindu honetan erregulaturiko izapidetze telematikoa aukeratzen duen interesdunak tasa telematikoki ere ordaindu beharko du; horri begira, horretarako laguntzen duten erakundeetako zerbitzariekin konexioa izateko aukera erraztuko du sistemak. Behin interesdunak erakunde horien artean berak nahi duena aukeratzen duenean, zerga-zorraren identifikazio-datuak transmitituko ditu sistemak, interesdunak zorra ordaintzea agintzeko moduan; ordainketaren dagokion frogagiria ere emango da.
– Eskatzaileak aurkezturiko idazki eta komunikazioak aplikazioaren bidez jasotzeak eragin juridiko berak izango ditu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Bulegoak jasotzearekin alderatuta.
– Jasotzerakoan aurkezpen-ordainagiria erakutsiko zaio igorleari, eta hark inprimatu eta deskargatzeko, eta beretzat gordetzeko aukera izango du. Ordainagirian —ziurtagiri elektroniko batean oinarrituriko sinadura elektronikoa erabiliko da ordainagiria sortzeko—, igorlearen eta jasotzailearen identifikazioa jasoko da, baita sarrera-erregistroaren zenbakia, izapidearen izena, eta zer egunetan eta ordutan aurkeztu den ere.
– Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak interesdunekin komunikazio-ildo gisa bitarteko telematikoak erabiltzeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluek administrazio-egintzak jakinarazteko ezarritako eskakizunak betetzen direla bermatuko du edozein kasutan ere.
Interesdunak jakinarazpena bitarteko telematikoen bidez egiteko bere baimena baliogabetzeko aukera izango du; horretarako, organo eskudunari jakinarazi beharko dio eta jakinerazpenetarako helbide bat adierazi beharko du.
– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, dagokion helbide elektronikoen interesdunarentzat jakinarazpena zer egunetan eta ordutan eskuragarri dagoen grabatuta geratuko da datu-basean, eta baita ere, hala badagokio, interesdunak jakinarazpenaren edukira zer egunetan eta ordutan sartu den.
– Interesdunak, aldez aurretik ziurtagiri elektroniko aitortua erabilita, jakinarazpenak baliatzeko aukera izango du honako helbide elektroniko honetan: www.euskadi.net.
Aplikazio informatikoari esker, eskatzaileek eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak edozein unetan kontsultatu ahal izango dute administrazio-espediente bakoitzaren izapidetze-egoera, baita eragiketak zer egunetan eta ordutan egin diren ere, aldez aurretik dagokion ziurtagiri elektroniko aitortuarekin identifikatuta.
Enpresa baimenduak 2. artikuluan adierazitako helbide elektronikoan eskatu ahal izango du, sinadura elektroniko aitortua erabilita, zerbitzuan jartzeko dokumentuaren ziurtagiriak ematea, eta horiek emateko paper euskarria edo euskarri elektronikoa aukeratzea.
– Erregistro Telematikoa sortuko da izapidetze telematikoa izango duten eskaera, idazki eta komunikazioak hartzeko eta bidaltzeko, betiere Agindu honetan arauturiko baldintzetan, eta, edozein kasutan ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako eskakizunak beteko direla bermatuta.
– Urteko egun guztietako 24 ordutan idazkiak eta komunikazioak aurkeztea ahalbidetuko du Erregistro Telematikoak, eta Erregistro Orokorrak ere funtzionamendu aldi bera izango du.
– Ebaztea dagokion organoa kokatuta dagoen herrian aplikagarria den Jaiegunen Egutegi Ofizialeko lanegunei jarraiki aurkeztuko dira eskaera, idazkia eta komunikazioak, finkaturiko epeak zenbatzeari begira.
– Erregistro Telematikoan eginiko oharrak Erregistro Orokorrean informatikoki bilduko direla bermatzen da, indarrean dagoen araudian xedaturiko baldintzetan.
Antolamendu juridikoan ezarritako mugak izango ditu Administrazioak —Agindu honen esparruari dagokionez— teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeko, eta, bereziki, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren erabateko birtualtasuna bermatuko du.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 9a.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.
jaunak/andreak
(helbidea: ,
NANaren zenbakia: eta helbide elektronikoa:
)
................................................/EIA - zenbakiarekin Industriako Lurralde Bulegoak baimenduriko
enpresaren izenean eta haren ordezkari
gisa jardunez, eta dokumentu hau formalizatzeko beharrezko lege-gaitasuna izanik, honako honi
jauna/andreari
(helbidea: ,
NANaren zenbakia: eta helbide elektronikoa:
)
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean igogailuak zerbitzuan jartzeko izapidetze telematikoa egiteko, horretarako Eusko
Jaurlaritzak baliatzen dituen sistema informatikoak erabilita, honako Lurralde Historiko hauetan.
n Araba n Bizkaia n Gipuzkoa
Akreditazio hau baliozkoa izango da Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean baliogabetu dela jakinarazten ez den bitartean.
…………………………., ..........(e)ko ...............................ren ……..(a)
Enpresaren ordezkariaren sinadura Baimendutako lagunaren sinadura
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2004ko urriaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, legeztatzeko proiektua behar duten behe-tentsioko instalazio elektrikoak abian jartzeko prozedura telematikoa arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2003ko martxoaren 3koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez, proiekturik eta azken ikuskapen-ziurtagirik behar ez duten tentsio txikiko instalazio elektrikoak abian jartzeko prozedura telematikoa arautzen da.