Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2005eko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, akreditazio akademikoa eta mugikortasuna gauzatzeko prozesua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 4641
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/07/19
  • Argitaratze-data: 2005/09/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, bere 38. artikuluan jarri die helburua arte-irakaskuntzei; hain zuzen ere, ikasleei kalitatezko arte-prestakuntza ematea, eta etorkizunean arte plastikoetako eta diseinuko profesional izango direnen kualifikazioa bermatzea. 47. artikuluak, ildo beretik, erdi-mailako eta goi-mailako berariazko heziketa-zikloetan antolatu ditu Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak.

Martxoaren 5eko 362/2004 Errege Dekretuak (BOE, martxoaren 26koa) ezarri du berariazko Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra, eta bere lehen xedapen gehigarrian finkatu du Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari edo goi-mailako teknikari tituluak ateratzeko ikasketak heziketa-zikloetan antolatzen direla, aipatu Errege Dekretuak xedatu duenaren arabera. VI. kapituluan, berriz, heziketa-zikloen ebaluazioaren oinarrizko alderdiak finkatu ditu.

Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen tituluak ezarri eta horiei dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onartu dituzten Errege Dekretuek diotenaren arabera, ikasleek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari edo goi-mailako teknikari tituluak ateratzeko, ebaluazio positiboa erdietsi behar dute honako hauetan: ikastetxeko prestakuntza-aldian zikloaren curriculuma osatzen duten modulu guztietan, enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldian, eta azken obra edo proiektuan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko ikastetxeetan ematen diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-arloetako curriculumak ezartzeko dekretuak argitaratu ondoren, bidezko da honako hauek arautzea: ebaluazio-prozesuaren garapena eta denbora-antolamendua, kurtsoak igarotzeko baldintzak, prestakuntza praktikoaren aldiaren ebaluazioa, eta azken obra edo proiektuarena.

Horiek horrela, honako hau

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuetan aplikatuko da agindu hau, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

  1. ¿ Ikasleen ikasketa-prozesuaren ebaluazioak funtsezko helburutzat hartuko du aprobetxamendua zuzen baloratzea eta aztertzea, zailtasunak gertatu bezain laster, edo ahalik eta lasterren, hauteman, horren arrazoiak aurkitu eta, ondorioz, prestaturiko irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak eta erabilitako estrategia metodologikoak egokitu eta/edo indartzeko.

  2. ¿ Ikasleek ikastetxean egiten duten ikasketaren ebaluazioa hasieran, azkenean eta etengabe egingo da, curriculuma osatzen duten moduluen arabera bereizita. Hasierako ebaluazioaren bitartez, irakasle bakoitzak ikasleen maila egiaztatuko du, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hasi baino lehen. Etengabeko ebaluazioak, berriz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eta horren osagaien garapenari ekingo dio. Azken ebaluazioa, finean, ikasleak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren amaieran atera dituen emaitzak baloratu, eta hezkuntza-helburuen lorpenaren araberako azken kalifikazioak finkatzeko izango da.

  3. ¿ Moduluka egingo da ebaluazioa, ondokoak kontuan hartuta: modulu bakoitzari ezarri zaizkion helburuak eta ebaluazio-irizpideak, eta ikasleen heldutasuna, tituluak berezko duen lanbide-profilari dagokionez, horixe baita zikloaren helburu orokorrak definitzeko erreferentzia.

  4. ¿ Ikasleen etengabeko ebaluazio-prozesua aplikatuko bada, ikasleek erregulartasunez joan beharko dute Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-ziklo bakoitzaren moduluetarako programatu diren eskola eta jardueretara.

  5. ¿ Azken obraren, edo hala bada, azken proiektuaren balorazioa dagokien curriculumaren arabera egingo da, ikastetxean emandako moduluak eta enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldia gainditu ondoren.

  1. ¿ Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak (EHAA, 1997-05-07) bere 15. artikuluan xedatu duenari jarraiki, ikastetxeek euren irakaskuntza-programazioaren baitan zehaztuko dituzte ikaslearen aitzinamendua baloratu eta jasotzeko ebaluazio-une, -estrategia eta -tresnarik egokienak, dagokion curriculumean ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera, betiere.

  2. ¿ Ondokoak hartuko dituzte kontuan irakasleek moduluen ebaluazioa egiterakoan: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen helburu komunak erdietsi ote diren, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa zikloen helburu espezifikoak lortu ote diren, eta modulu bakoitzaren berezko ebaluazio-irizpideak, curriculumean zehaztuak.

  3. ¿ Ikasle-multzo bakoitzaren hezkuntza-taldeak ikastetxean ematen diren moduluen ebaluazioa egingo du, tutorea buru eta antolatzaile izango duten saioetan, moduluetako irakasleek emandako informazioak erkatu, eta ikasleek helburuak lortzeari begira daramaten bilakaera denen artean baloratzeko.

  4. ¿ Gutxienez ebaluazio-saio bat egingo da ikasturtearen lauhileko bakoitzeko, ikastetxeko prestakuntzaren aldiko moduluak ebaluatzeko.

  5. ¿ Hezkuntza-premia bereziak izan eta curriculum-egokitzapen garrantzitsuak egin zaizkien ikasleen ebaluazioan, berriz, kontuan hartu beharko da inguruabar hori, eta curriculum-egokitzapenean ezarritako irizpideak oinarrizko erreferentziatzat hartuko dira. Nolanahi ere, ezin izango diote eragin tituluaren izenari dagokion lanbide-profilaren deskripzioko helburuak edo gaitasunak desagertzeari.

  1. ¿ Moduluak bereiz kalifikatuko dira, 1 eta 10 arteko zenbakien eskala erabilita, hamartarrik gabe, eta modulu bakoitzaren ebaluazioa gainditzeko 5 edo gehiagoko kalifikazioa atera beharko da.

  2. ¿ Ikasle bati eduki progresiboa duen moduluaren kalifikazioa emango bazaio, dagokion modulua gaindituta eduki beharko du aurreko kurtsoan. Aurreko modulu hori gainditzeke badago, osteko moduluari "Kalifikatzeke" jarriko zaio, eta gainditu gabekotzat joko da.

  1. ¿ Bi modulu baino gehiagotan, edo "ardatz-modulu"tzat jotako bitan, kalifikazio negatiboa ateratzen bada, ezin izango da hurrengo kurtsora igaro.

  2. ¿ Ikasleak ezin badu hurrengo kurtso edo fasera igaro, gainditu gabeko moduluak baino ez ditu errepikatuko.

  3. ¿ Zuzeneko hezkuntzan (erregimen presentziala), ikasle batek birritan, gehienez, egin ahal izango ditu modulu baterako aurreikusi diren jarduerak; betiere, gutxienez bi modulu gainditu baditu, eta horietako bat ardatz-modulua bada.

  1. ¿ Ikastetxeek aparteko deialdi bat jarriko dute moduluren batean kalifikazio negatiboa atera duten ikasleentzat.

    Ziklo bakoitzaren curriculum-proiektuak ezarriko du ebaluazio-plana, eta bertan finkatuko dira bai ebaluaziorako irizpideak eta prozedurak, bai etengabeko ebaluaziorako eskubidea galdu duten ikasleentzako proben diseinua, gainditu gabeko modulu bakoitzari ezarri zaizkion amaierako gaitasunak lortu direla frogatze aldera.

  2. ¿ Ikasleek, gehienez ere, lau deialdi izango dituzte, ohikoak eta apartekoak kontuan hartuta, modulu bakoitza gainditzeko.

  3. ¿ Ardatz ez diren modulu bat edo bi aurreko ikasturtetik gainditu gabe dituzten ikasleei begira, ikastetxeek deialdi bat jarriko dute, ikasturte bakoitzaren lehen lauhilekoaren amaieran.

  4. ¿ Ikasleek, ikasturte bakoitzean, bere esku izango dute uko egitea dagokion curriculuma osatzen duten moduluren baterako deialdiari edo deialdiei, eta ondorioz, baita horren kalifikazioari ere. Dena den, ikasleek gehienez lau ikasturte izango dituzte curriculum bakoitzak egituratzen dituen modulu guztiak egiteko.

  5. ¿ Moduluren baten deialdiari uko egiteko eskaria azken ebaluazioa ¿ohikoa zein apartekoa- baino bi hilabete lehenago egingo da, gutxienez. Ikastetxe publikoko zuzendariak ebatziko du, hamar eguneko epean gehienez ere, eta uko egiteko eskaria onartu ahal izango du, hori bidezkotzeko arrazoirik bada.

  6. ¿ Dagokion diligentziaren bidez jasoko da uko egiteko baimena Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak ebaluatzeko prozesuaren dokumentuetan.

  7. ¿ Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak "bosgarren deialdi"rako baimena emana ahal izango du, ondokoetakoren bat gertatuz gero: ikasketei arreta normala egitea eragozten duten gaixotasun fisiko edo psikiko luzea, lanpostu bat eskuratzea edo familiaren edo norberaren betebeharrak, edota antzeko kasuak.

  8. ¿ Dagokion diligentziaren bidez jasoko da bosgarren deialdirako baimena Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak ebaluatzeko prozesuaren dokumentuetan.

  1. ¿ Moduluen ohiko ebaluazioaren garapenak lau jarduera-mota dakartza, zikloaren curriculum-proiektuan zehazten diren aldien arabera:

    1. Moduluak partzialki ebaluatzeko saioa. Lau hilabetez behin egingo da, gutxienez, eta bertan ikasleen aitzinamendu akademikoa baloratuko da, eta horren berri emango zaie ikasleei eta gurasoei edo tutoreei.

    2. Modulu bakoitzaren azken ebaluazio-saioa. Ondokoak baloratu eta kalifikatuko dira saio horretan: ikasleen lorpenak, modulu bakoitzari ezarri zaizkion amaierako gaitasunei begira.

      Zikloaren curriculum-proiektuak modulu bakoitzari jarri dion eskola-aldiaren amaiera izango da modulu bakoitzaren azken ebaluazio-saioa egiteko garaia, eta, denboraren aldetik, bat egin ahal izango du zikloa garatzeko dauden ikasturteetako bakoitzeko azken modulu-ebaluazio partzialarekin.

      Zikloko moduluak ebaluatzeko azken saioarekin batera, erabakiak hartuko dira ikaslea enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldira igarotzeari buruz, eta azken proiektua edo obra egiteari buruz.

    3. Zikloko espezialitateaz arduratzen den hezkuntza-taldeak egingo du enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldiaren ebaluazioa, eta aldi praktikoko prestakuntzaz arduratzen den irakasle/tutoreak koordinatuko du. Tutoreak emango du azken kalifikazioa, eta horretarako, kontuan hartuko du lantokiak ikaslearen lantokialdirako izendatu duen prestakuntza-arduradunaren txostena. Txosten horrek, beraz, ikasleak egindako jardueren balorazioa jasoko du, aldi horri esleitu zaizkion gaitasunak noraino erdietsi diren neurtuz.

    4. Azken obra edo azken proiektua ebaluatzeko saioa egiteko, gainera, modulu guztiak eta enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldia gaindituta eduki beharko dira. Saio honetan, azken obra, edo hala bada, azken proiektua baloratuko da bere osoan, curriculum-diseinuari buruzko dekretuak ezarritako edukiak erreferentziatzat hartuta.

  2. ¿ Heziketa-zikloaren azken ebaluazioaren aktak, finean, azken obra edo azken proiektua gainditu duen ikaslearen azken kalifikazioa jaso, eta titulua emateko proposamena egingo du.

  1. ¿ Ohiko ebaluazioan moduluren bat gainditu ez duen ikaslea aparteko deialdira aurkez daiteke, gainditzeke dituen moduluak direla eta. Bere curriculum-proiektuan ezarriko du ikastetxeak aparteko ebaluazioaren data, inoiz ekainaren 30a baino beranduago izango ez dena.

  2. ¿ Ikastetxeko zuzendaritzak neurri egokiak hartu eta datak finkatuko ditu, ikasleek, falta zaizkien modulu guztiak aurreko puntuan ezarri den aparteko ebaluazio-saioan gaindituz gero, enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldia, eta azken obra edo proiektua egin ahal izan ditzaten.

  1. ¿ Enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldira (PPA) sartu ahal izateko, modulu guzti-guztien balorazio positiboa beharko da.

  2. ¿ Aurrekoa gorabehera, heziketa-zikloaren ardura duen hezkuntza-taldeak baimena eman ahal izango du aldi hori ikastetxeko prestakuntzaren aldian edo hori amaitzen denean hasteko; azken kasu horretan, dena den, ezin izango da ikasturte bat baino gehiago igaro ikastetxeko prestakuntza amaitu eta praktikak bukatu bitartean.

  3. ¿ Praktikaldiaren (PPA) azken kalifikazioa Gai edo Ez gai izango da.

  4. ¿ Prestakuntza praktikoaren aldian "Ez gai" ateratzen bada, inola ere ezingo da gainditu gainditzeko proba edo jardueraren bitartez.

  5. ¿ Enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldi osoa edo zati bat egitetik jare geratzeko aukera ere badago. Horretarako, baina, honako hau egiaztatu beharko da: gutxienez urtebeteko lan-esperientzia heziketa-zikloarekin zerikusi zuzena duen lanbide-alorrean, praktikaldiari dagozkion gaitasunak lortu direla frogatzeko moduan.

  6. ¿ Gehienez bi deialdi izango dira enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren aldia ebaluatzeko.

  1. ¿ Heziketa-zikloko modulu guztiak gainditu ondoren, ikasleak hauxe aurkeztuko du: azken proiektua edo obra egiteko proposamena, gauzatu nahi duen edukia jasoko duena.

  2. ¿ Ondokoak hartuko ditu kontuan epaimahaiak ikasleak egindako proposamenaren onarpena eta azken proiektu edo obra ebaluatzeko: helburuak bete ote diren eta ebaluazio-irizpideak, dagozkien curriculumetan ezarritakoaren arabera.

  3. ¿ Azken proiektua edo obra osatzen duten ataletako bakoitzaren kalifikazioa zenbakiz adieraziko da, 0tik 10era, hamartarrik gabe. Azken proiektuaren edo obraren kalifikazioa ateratzeko, arestian adierazitako ataletan ateratako puntuazioaren batez bestekoa egingo da, eta zenbakiz adieraziko da, hamartar batekin. Batez besteko puntuazioak bost edo gehiago izan beharko du, azken proiektuaren edo obraren ebaluazioa positiboa izango bada.

  4. ¿ Gehienez bi deialdi izango dituzte ikasleek azken kalifikazioa lortzeko, azken proiektua edo obra egiterakoan. Ikasleak kalifikazio positiborik ateratzen ez badu lehen deialdian, aukeran izango du azken obra edo proiektu berari eustea, edo beste proposamen bat aurkeztea.

  5. ¿ Azken kurtsoko modulu bat edo bi gainditu gabe dituzten ikasleek, ardatz-moduluak ez badira behintzat, aukera izango dute azken proiektua edo obra egiteko proposamena aurkezteko, modulu horiek lehen lauhilekoaren bukaeran gainditzen badituzte, betiere.

  6. ¿ Salbuespen gisa, epaimahaiak, azken proiektu edo obraren tutorearen, edo, hala bada, ponentearen txostena ikusita, eta agiri bidez egiaztatutako arrazoiak direla medio, hirugarren deialdirako aukera eman dezake, azken proiektua edo obra gainditzearren.

Egindako heziketa-zikloaren curriculuma osatzen duten modulu guztietan, prestakuntza praktikoaren aldian eta azken proiektu edo obran kalifikazio positiboa ateratzen bada, ondoko tituluak ateratzeko eskubidea izango da, kasuaren arabera: goi-mailako teknikaria Arte Plastikoetan eta Diseinuan, eta teknikaria Arte Plastikoetan eta Diseinuan.

  1. ¿ 1996ko otsailaren 16ko Aginduak (BOE, otsailaren 23a) bere 1. puntuko bigarren atalean dioenaren arabera, honako hauek dira Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloen ebaluazio-dokumentuak: norberaren ikasketa-espedientea, ebaluazio-aktak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko kalifikazio-liburua eta banakako ebaluazio-txostenak.

  2. ¿ Arte Plastikoetako eta Diseinuko kalifikazio-liburua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko urtarrilaren 28ko Aginduak dioenari egokituko zaio, Arte Plastiko eta Diseinuko heziketa-zikloetako ikasleen ebaluazio-prozesuan erabili beharreko agirien ereduak argitaratu baititu agindu horrek (EHAA, martxoaren 21a). Era berean, agindu hori betez, ikaslearen ikasketa-espedientea eta ebaluazio-aktak bat etorriko dira agindu honen eranskinetan agertzen diren ereduekin.

  3. ¿ Ikasle bakoitzaren ikasketa-espedienteak (I. eranskina) ikaslearen ebaluazio-prozesuari dagokion informazio guztia jasoko du. Ikasketa-espedientean, beraz, ondokoak agertuko dira: ikastetxearen identifikazio-datuak, ikaslearen datu pertsonalak, matrikularen zenbakia eta data, egokitzapen-neurriak eta ebaluazioaren emaitzak.

  4. ¿ Moduluen ebaluazio-aktak (II. eranskina) saio bakoitzaren amaieran beteko dira, eta ondokoak jasoko dituzte: taldea osatzen duten ikasleen zerrenda izenduna, alfabeto-hurrenkeran, ebaluazioko kalifikazioekin batera. Honela adieraziko dira kalifikazio horiek: 1996ko otsailaren 16ko Aginduak ezarritakoaren arabera. Lan-praktikarekin baliokidetu diren moduluak adierazteko, "baliokidetua" hitza erabiliko da.

  5. ¿ Enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza-aldiaren ebaluazio-aktak (III. eranskina) ondokoak jasoko ditu: taldea osatzen duten ikasleen zerrenda izenduna, alfabeto-hurrenkeran, ebaluazioko kalifikazioekin batera. Honela adieraziko dira horiek: "Gai" edo "Ez gai" edo "Salbuetsia" lan-praktikarekiko korrespondentzia dela eta. Korrespondentzia hori, beraz, Salbuetsia jarriz erregistratuko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio-aktetan eta kalifikazio-liburuan.

  6. ¿ Azken obra edo proiektuaren ebaluazio-aktak (IV. eranskina) azken saioaren bukaeran beteko dira, eta ondokoak jasoko dituzte: matrikulaturiko ikasleen zerrenda izenduna, atal bakoitzean ateratako kalifikazioa eta azken nota. Epaimahaikide guztiek izenpetuko dituzte aktak, eta ikastetxeko zuzendariaren oniritzia eramango dute.

  7. ¿ Zikloaren azken ebaluazioko aktak (V. eranskina) ondokoak jasoko ditu: moduluen kalifikazioak, azken obra edo proiektuarenak, heziketa-zikloari dagokion azken kalifikazioa eta titulu-proposamena. Azken akta honetako kalifikazioak ikasle bakoitzaren ikasketa-espedientean eta kalifikazio-liburuan jasoko dira.

  8. ¿ Ikastetxe pribatuetan, azken akta bakoitzeko hiru ale beteko dira: ikastetxe pribatuarentzako bat, atxikita dagoen ikastetxe publikoarentzako beste bat, eta Hezkuntza Ikuskaritzarako beste bat.

  1. ¿ Ebaluazio-saio bakoitzaren amaieran, ikasle-talde bakoitzaren tutoreak kalifikazio-buletinean jasoko ditu horren emaitzak, eta ikasle bakoitzari emango dio bere kalifikazio-buletina.

  2. ¿ Ikasleek eskubidea dutenez eskola-errendimendua objektibotasun osoko irizpideen arabera ebaluatu dakien, eta eskubide hori bermatu ahal izateko, irakasle-taldeak ondoren adieraziko direnak erakutsiko ditu toki egokian, ikasturte-hasieraren egunean nahitaez, eta egoki iritzitako une guztietan:

    • Egingo diren ebaluazio-bilkuren egunak, kopurua eta motak.

    • Moduluen, prestakuntza praktikoaren aldiaren eta azken obra edo proiektuaren aldiaren programazio didaktikoa. Ondokoak jaso behar dira horretan, gutxienez: helburuak, ebaluazio-irizpideak, kalifikazio-irizpideak eta edukien garapena, baita horietako bakoitzean kalifikazio positiboa lortzeko eskatuko diren gutxieneko betekizunak ere.

    • Lanbide-modulu bakoitzean ezartzen diren oinarrizko ebaluazio-jarduerak, -tresnak eta -uneak.

    • Heziketa-zikloko bigarren kurtsora, enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza-aldira eta azken proiektu edo obrara igarotzeko baldintzak.

  3. ¿ Irakasle-tutoreak, moduluetako irakasleak eta ikastetxeetako koordinazio didaktikorako organoak etengabeko komunikazioan egongo dira ikasleekin, ikaskuntzaren balorazioari dagokionez.

  4. ¿ Ikasleek edo haien legezko ordezkariek erreklamazioak egin ahal izango dituzte ateratako azken kalifikazioei buruz.

  1. ¿ Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketazikloan diharduen ikasleren bat beste ikastetxe batera joaten bada heziketa¿zikloa amaitu baino lehen, jatorrizko ikastetxeak ikasleen kalifikazio-liburua bidaliko dio destinoko ikastetxeari, azken honek eskabidea egin badu. Dagokion eginbidean jasota utziko da kalifikazioak bat datozela jatorrizko ikastetxean dauden aktekin. Kalifikazio-liburua ikastetxe pribatu bateko ikasleren bati badagokio, atxikipeneko ikastetxe publikoak egingo du eginbide hori. Ikastetxe hartzaileak dagokion ikasketa-espedientea irekiko dio ikasleari, eta bertan sartuko ditu kalifikazio-liburuaren datuak.

  2. ¿ Ikasleren bat ikasturtea amaitu baino lehen joaten bada beste ikastetxe batera, banakako ebaluazio txostena ere egin beharko da, ikasketa-prozesua jarraitzeko behar den informazio guztia jasoko duena. Ikaslea ikastetxean egiten ari den kurtsoko tutoreak egingo du txosten hori, irakasleek, eta hala bada, praktiketako tutoreak emandako datuak erabiliz, eta agindu honen VI. eranskinean ageri diren elementuak jasoko ditu, gutxienez.

Irakasleek, ikasleen ikaskuntzaz gain, irakaste-prozesuak eta euren irakas-praktika ere ebaluatuko dituzte, curriculumeko heziketa-helburuak lortu ote diren ikusteko. Era berean, irakaskuntza-programazioa eta curriculum-proiektua ebaluatuko dituzte. Espezialitate bakoitzeko irakasleek egingo dute lanbide-moduluetako programazioen ebaluazioa. Irakasleok, ebaluazio-saioetako txostenak aztertu ostean, euren hasierako programazioak berraztertuko dituzte ikasturtea amaitzerakoan. Hurrengo ikasturterako programazioaren barruan sartuko dira onartutako aldaketak.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari eskumena ematen zaio agindu honetan jarritakoa aplikatu eta gauzatzeko behar diren jarraibide guztiak eman ditzan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.