Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2005eko maiatzaren 25ekoa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 111
- Hurrenkera-zk.: 3039
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2005/05/25
- Argitaratze-data: 2005/06/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2003ko maiatzaren 26ko Agindu bidez, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakorako egokitu ziren arau horiek.
Geroztik ordea, premia berriak sortu dira; fitxategi automatizatu berriak sortu, jadanik baliagarriak ez direnak ezabatu, eta lehendik araututako zenbaitetan aldaketa batzuk egin beharra dago, eta, beraz, argitasun eta segurtasun juridikoaren kariaz, orain arte indarrean izan dena ordezteko beste xedapen bat argitaratzea komeni da.
Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa otsailaren 25eko 2/2004 Legeak 4.1. artikuluan ezartzen denez, fitxategia Euskal Autonomia Erkidegoko zein sailetara atxikita dagoen, sail horren buru egiten duenaren agindu bidez sortu, aldatu edo ezabatuko da. Indarrean dagoen legeriak eskaturiko guztiak bildu beharko ditu aginduak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. Agindu hori egiteko prozedura xedapen orokorrak egiteko erabakita dagoen berbera izango da.
Otsailaren 25eko 2/2004 Lege horren lehenengo xedapen gehigarriak adierazten duenez, Legeren 2.1 artikuluan aipaturik dauden herri-administrazioek, erakundeek eta korporazioek, agindu horretan aipaturiko fitxategirik baldin badaukate titularitatepean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eman beharko diote haren berri, lege hori indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean. Hori baino lehenago, fitxategi hori arautzeko xedapena onarturik eta argitaraturik izan behar dute.
Horiek horrela, honako hau
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzea. Hemen arautzen diren fitxategiak Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren ezarpen-eremukoak dira, eta agindu honen eranskinean jasota daude.
Datu pertsonalen honako fitxategi hauek kendu dira:
¿Kontratazio-espedienteen kudeaketa¿, datuak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren ardurapeko ¿Informazio-sistema eta ekonomi- eta kontabilitate-kudeaketa¿ izeneko fitxategian sartuko baitira; ¿Garraio eta Herri Lan Saileko langileen kudeaketa¿, datuak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren ardurapeko ¿Langileen kudeaketa bateratua¿ izeneko fitxategian sartuko baitira; ¿Ibilgailuen sarrera¿ datuak ¿Portuetako bideo-zaintza¿ izeneko fitxategian sartuko baitira; ¿Itsas Arduralaritza Eskolako Aholku Batzordeko kideak¿, datuak ¿Administrazio Kontseiluak¿ izeneko fitxategian sartuko baitira.
Fitxategi automatizatu bakoitzaren organo arduradunen titularrek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta integritatea ziurtatzeko, eta, halaber, 15/1999 Lege Organikoan eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan aitortutako gainerako bermeak, betebeharrak eta eskubideak gauzatzeko.
¿ Agindu honetan araututako fitxategiak eranskinean jasota dauden helburuetarako izango dira, eta, gainera, estatistikak egiteko ere erabiliko dira.
¿ Fitxategi horietako datuak herri-administrazioetako estatistika-zerbitzuei utzi ahal izango zaizkie, lege-ordenamenduak agindutako zereginak betetzeko.
¿ Garraio eta Herri Lan Sailak lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu datu pertsonalak tratatzeko xedearekin, 15/1999 Lege Organikoak datuen titularren bermeei eta babesari buruz ezartzen duena zintzo-zintzo betez.
Garraio eta Herri Lan Sailaren kontura datu pertsonalak tratatzeko zerbitzua egiten dutenek, kontuan hartu beharko dituzte datu-tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideak, jarraibide horien arabera jardungo dute, eta hala izango dela jasoko da zerbitzua eskaintzeko egingo den kontratuan. Horrela, bada, datuak ezin izango dira beste xede baterako aplikatu edo erabili eta, bestetik ezin izango zaio inori haien berri eman, nahiz eta datuak gordetzeko asmoarekin izan, hala xedatzen baitu abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluak.
Fitxategi automatizatuetan agertzen direnek eskubidea dute datuen aurka agertzeko, bai eta datuak eskuratu, zuzendu eta deuseztatzeko ere. Hala, bada, bidezko denean, eskubide hori erabili ahal izango dute, eta, horretarako, fitxategi automatizatu bakoitzerako agindu honen eranskinean zehazten den zerbitzura jo beharko dute.
Agindu hau indarrean jartzen denean, aginduan ezarritakoarekin bat ez datozen lerrun bereko edo baxuagoko xedapenak indarrik gabe geratuko dira, eta, bereziki, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2003ko maiatzaren 26ko Agindua.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 25a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.
¿ Metroak eta trenbideak egiteko desjabetzeek ukitutakoak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Bilboko Hiri Trenbidea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumeneko trenbideak egin ahal izateko desjabetzeak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Eskritura publikoak, Jabetza Erregistroko ziurtagiri edo-eta oharrak, foru ogasunetako katastro-zerbitzuetako planoak, interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda, edo erregistro publiko, entitate pribatu eta herri-administrazioen bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eraginpekoaren identifikazio datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; merkataritza, ekonomia eta finantzen arloko informazioa, eta salerosketak.
Datuak uztea.
Garraio eta Herri Lan Sailaren menpeko sozietate publiko eta zuzenbide pribatuko ente publikoak, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoa, bakoitzari dagokion eskumen eta jarduketen eremukoan. Kasuan kasuko foru-ogasun, jabetza-erregistro eta udalei ere lagako zaie, prozesua horiei ere interesatzen baitzaie.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Garraioarentzako diru-laguntzak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Errepideko garraioaren arloa modernizatzeko diru-laguntzak eta laguntzak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Garraiolari autonomoak eta merkataritza-sozietateen edo kooperatiben ordezkariak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; merkataritza, ekonomia eta finantzen arloko informazioa, eta administrazioko arau-hausteak egiteari buruzkoa.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Trenbideen zaintza.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Trenbideko garraioaren inguruko arauak urratzeagatiko zehapen-prozedurak tratamendu automatizatuaren bidez izapidetzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Salatutakoak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Zerbitzua ematen duten sozietate publikoek, hau da, Eusko Trenbideak ¿ Ferrocarriles Vascos, SAk eta Metro Bilbao SAk egindako salaketak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Salatutako pertsonaren identifikazio-datuak eta administrazioko arau-hausteak.
Datuak uztea.
Zerbitzua ematen duten sozietate publikoei, hau da, Metro Bilbao, SAri eta EuskoTreni, interesa baitute prozesuan.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Erdiko maila.
¿ Trenbideen zaintzako bereziki babestutako datuak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Trenbideko garraioaren inguruko arauak urratzeagatiko zehapen-prozedurak tratamendu ez-automatizatuaren bidez izapidetzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Salatutakoak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Zerbitzua ematen duten sozietate publikoek, hau da, Eusko Trenbideak ¿ Ferrocarriles Vascos, SAk eta Metro Bilbao SAk egindako salaketak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Salatutako pertsonaren identifikazio-datuak eta administrazioko arau-hausteak, eta bereziki babestutakoak.
Datuak uztea.
Zerbitzua ematen duten sozietate publikoei, hau da, Metro Bilbao, SAri eta EuskoTreni, interesa baitute prozesuan.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Goi-mailakoa.
¿ Garraiolarien gaitasuna.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Euskal Autonomia Erkidego barruan salgaien eta bidaiarien garraioan, eta garraioaren osagarri diren lanetan jarduteko lanbide-gaitasuna egiaztatzeko azterketak kudeatzea eta gaitasun-agirien eskaerak Sustapen Ministerioaren aurrean izapidetzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Azterketa egiteko eskabidea aurkezten dutenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki bidez edo datuak elektronikoki edo internet bidez bidalita.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak, ezaugarri pertsonalak eta gizarte-inguruabarrak.
Datuak uztea.
Sustapen Ministerioari, onartutakoak SITRAN erregistroan sar ditzan.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Segurtasun-aholkularien gaikuntza.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun-aholkularien azterketak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Azterketa egiteko eskabidea aurkezten dutenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki bidez edo datuak elektronikoki edo internet bidez bidalita.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak, ezaugarri pertsonalak eta gizarte-inguruabarrak.
Datuak uztea.
Sustapen Ministerioa, onartutakoak SITRAN erregistroan sar ditzan.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Salgai arriskutsuetako enpresen urteko txostenak eta istripu-parteak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Salgai arriskutsuen garraio, manipulazio edo biltegiratze-lanetan ibiltzen diren eta urteko txostena aurkeztera derrigortuta dauden enpresen urteko txostenak eta izandako istripu-parteak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Salgai arriskutsuen garraio, manipulazio edo biltegiratze-lanetan diharduten enpresen titularrak, bai eta txostenak egin beharra dauzkaten segurtasun-aholkulariak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki bidez edo-eta datuak elektronikoki edo internet bidez bidalita.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio datuak, gizarte-inguruabarrak, merkataritza-arloko informazioa.
Datuak uztea.
Sustapen Ministerioari, onartutakoak SITRAN erregistroan sar ditzan), eta foru aldundien, behar izanez gero, zigor-eskumena erabil dezaten.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Errepideko garraioaren arloko enpresak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Garraio eta Herri Lan Sailak abian jartzen dituen komunikazio ¿kanpainak egitea, Garraioko Ohitura Egokien Kodean (GOEKen) sartzea eta antzekoak.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko autonomoak eta enpresak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria eta herri-administrazioak, inprimaki bidez edo datuak elektronikoki edo internet bidez bidalita.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio datuak, gizarte-inguruabarrak, eta datu akademikoak eta profesionalak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Taxi-lizentziak eta baimenak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobiletan garraiatzeko zerbitzu publikorako Euskal Autonomia Erkidegoan eman diren lizentzien eta baimenen datu-base zentralizatua.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Euskal Autonomia Erkidegoko taxi bidezko garraioaren arloko autonomoak eta enpresak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, kasuan kasuko lizentziak eta baimenak eman dituzten foru aldundiak eta udalak, inprimaki bidez eta datuak elektronikoki edo internet bidez bidalita.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio-datuak, gizarte-inguruabarrak, merkataritza arloko informazioa eta administrazioko arau-hausteak egiteari buruzkoa.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Erdiko maila.
¿ Errepideko garraioaren inguruko beketarako eskabideak aurkeztu dituztenak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Garraioarekin lotutako beken eskabideak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Garraioaren inguruko bekak eskatu dituztenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak, ezaugarri pertsonalak, datu akademikoak eta profesionalak, ekonomia eta finantzen arloko informazioa eta aseguruak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Portuetako tarifak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan emakida, baimen eta zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen fakturazioa erraztea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Portuetako emakidak, baimenak edo zerbitzuak eskatzen dituztenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak; gizarte-inguruabarrak; datu akademikoak eta profesionalak; merkataritza, ekonomia eta finantzen arloko informazioa, aseguruak eta salerosketak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Portu aldeko jabetza publikoko eremuko emakida eta baimenak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Administrazio-jardunbidearen jarraipena eta kontrola.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Emakidak eta baimenak eskatzen dituztenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; datu akademikoak eta profesionalak; merkataritza, ekonomia eta finantzen arloko informazioa; aseguruak, eta salerosketak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Arrantza Orientazioko Finantza Instrumentuen bidezko laguntzen kudeaketa.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Arrantza Orientazioko Finantza Instrumentuen bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren arrantza-portuetan ematen diren laguntzen jarraipena egin, kontrolatu eta kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Administrazio-emakida baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten titular izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arrantza-portuetako ekipamenduetan edo instalazioetan inbertitzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, eskabide arrazoituaren bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak, ezaugarri pertsonalak, gizarte-inguruabarrak, merkataritza, ekonomia eta finantzen arloko informazioa eta aseguruak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Administrazio-jardunbidearen kudeaketa eta kontrola.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Administrazio-prozeduran interesa dutenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, haren legezko ordezkaria, hirugarren pertsona fisikoak edo entitate pribatu eta herri-administrazioak, eskabide arrazoitu eta espedientearen bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Erreklamatzailearen identifikazio datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; merkataritza, ekonomia eta finantzen arloko informazioa, eta salerosketak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Itsas Arduralaritza Eskolaren ikastaroak.
Helburua eta erabilerak.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzara atxikita dagoen Itsas Arduralaritza Eskolak ematen dituen ikastaroak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Itsas Arduralaritza Eskolaren ikastaroak egitea eskatzen duten ikasleak, eta irakasleak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; datu akademikoak eta profesionalak; ekonomia eta finantzen arloko informazioa, eta aseguruak.
Datuak uztea.
Itsas negozioko enpresak, hala eskatzen duten parte-hartzaileei beste lanen bat aurkitu ahal izateko.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Itsas Arduralaritza Eskolaren bekak.
Helburua eta erabilerak.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzara atxikita dagoen Itsas Arduralaritza Eskolaren beketarako eskabideak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Beka-eskatzaileak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio datuak; ezaugarri pertsonalak; gizarte-inguruabarrak; datu akademikoak eta profesionalak; ekonomia eta finantzen arloko informazioa, eta aseguruak.
Datuak uztea.
Itsas negozioko enpresak, hala eskatzen duten parte-hartzaileei beste lanen bat aurkitu ahal izateko.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Itsas Arduralaritza Eskolako liburutegiaren erabiltzaileak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzara atxikita dagoen Itsas Arduralaritza Eskolako liburutegiko liburuen maileguak kudeatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Liburuak maileguan eskatzen dituzten pertsonak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, inprimaki eta NANaren fotokopiaren bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio-datuak eta ezaugarri pertsonalak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Portuetako bideo-zaintza.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren mende dauden portuak, lehorreko aldea nahiz itsasokoa, eta portuko instalazioak zaindu, eta pertsonen, ibilgailuen eta ontzien (gero fakturatu ahal izateko) sarrera kontrolatzea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Portuetan lanean diharduten langileak eta portura sartzen diren herritarrak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, bideo-zaintzako kameren bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio-datuak, merkataritza-arloko informazioa.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Datu hidrometeorologikoen eskatzaileak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Eskatzaileei informazioa erraztea, eta horren jarraipena egitea.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Eskatzaile partikularrak, enpresak eta herri-administrazioak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, gutun, fax edo posta elektroniko bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio-datuak, datu akademiko eta profesionalak, eta enpleguaren xehetasunak.
Datuak uztea.
Ez da halakorik aurreikusi.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Administrazio Kontseiluak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Garraio eta Herri Lan Sailaren menpe dauden edo Sailak partaidetza duen administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko organoetan edo kontsulta-organoetan, Saileko goi-kargudunen eta langileen, Eusko Jaurlaritzaren mendeko beste erakunde batzuen eta bestelako entitateen parte-hartzearen jarraipena.
Eraginpeko pertsona eta kolektiboak.
Garraio eta Herri Lan Saileko eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako goi-kargudunak eta langileak, bai eta ukitutako beste erakunde batzuk edo-eta erakunde horiek horretarako izendatu dituzten ordezkariak ere.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Entitate pribatuak eta herri-administrazioak, kasuan kasuko entitate edo herri-administrazioaren (udal-, foru- edo estatu-administrazioaren) jakinarazpenaren bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio datuak eta datu akademikoak eta profesionalak.
Datuak uztea.
Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako sozietate publikoak, eraginpeko herri-administrazioak eta eratzekoak diren administrazio-kontseiluetako gainontzeko entitate juridikoak.
Fitxategiaren ardura duen organoa.
Zerbitzu Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako Zerbitzu Zuzendaritza ¿ Garraio eta Herri Lan Saila, Donostia kalea, 1 ¿ 01010, Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2003ko maiatzaren 26koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2005eko maiatzaren 25ekoa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.