Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2005eko otsailaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 873
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/02/23
  • Argitaratze-data: 2005/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa; Sailak

Testu legala

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko xedapen gehigarrietatik laugarrenak zehazten duenez "Lege honetan ohartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako pezeta-kopuruei buruzkoak dira, eta Ogasun Sailari dagokio zenbateko horiek eguneratzea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi egunetan; eta hori, ekainaren 19ko 15/1998 Legez emandako erredakzioaren arabera.

Bestalde, eta egoera berezi lez hartuta, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko 151. artikuluaren 3. paragrafoan xedatzen denez, hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza publikoa ematea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi egunetan eguneratuko da. Ekainaren 19ko 15/1998 Legez emandako erredakzio berriaren arabera egingo da hori.

Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egin denez, aurreko paragrafoetan jasotzen den legezko manua bete egin behar da.

Horiek horrela, honako hau

  1. – 1. paragrafoaren a) letrari dagokiona: hogeita bat mila zazpiehun eta laurogeita hamar kakotx hirurogeita hamalau euro (21.790,74 euro).

  2. – 1. paragrafoaren b) letrari dagokiona: (zero kakotx hirurogeita hamahiru euro (0,73 euro).

  3. – 1. paragrafoaren c) letrari dagokiona: (hogeita hamasei mila hirurehun eta hamazazpi kakotx laurogeita bederatzi euro (36.317,89 euro).

  4. – 2. paragrafoaren a) letrari dagokiona: (zero kakotx hemezortzi euro (0,18 euro).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 23a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.