Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2004ko ekainaren 22koa, Kultura sailburuarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3537
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2004/06/22
  • Argitaratze-data: 2004/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kirol Federazioen Eraketa eta Funtzionamendua arautzen duen urriaren 9ko 265/1990 Dekretuak bere 45. artikuluan ezartzen duenarekin bat, euskal kirol federazioek eta lurralde federazioek dagozkien hauteskunde-prozesuak burutu behar dituzte Udako Joko Olinpikoak egiten diren urte berean. Ondorioz, eta 2004. urtea olinpikoa dela kontuan izanik, federazio horiei aurten dagokie hauteskunde-prozesu horiek aurrera eramatea.

Kultura sailburuaren 2003ko abenduaren 9ko Aginduaren bitartez, kirol-federazioen hauteskunde-prozesuaren hasiera 2004ko irailaren 1a arte atzeratu zen, izan ere, kirol-federazioen hauteskunde-prozesuetan eragina izango zuten hainbat aldaketa egin ziren kirol-federazioen alorreko arauetan eta hauteskundeak aldaketa horien arabera egiten zirela bermatu behar zen. Aldaketok administrazioaren onarpena jasotzear zeuden une hartan. Araudi berria egiteko prozesua, ordea, ez da oraindik amaitu, jendaurreko informazioko aldian baitago, eta arretaz aztertu beharreko alegazio asko jaso denez, administrazioaren onarpena atzeratu egingo da. Ondorioz, hauteskunde-prozesuak aurten egin ahal izateko, nahitaezkoa da hauteskunde-prozesuen hasiera atzeratzeko neurria baliogabetzea.

Euskadiko kirol federazioen 2000ko hauteskunde-erregimena xedapen hauen arabera arautu zen: 265/1990 Dekretua, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituen Kultura sailburuaren 2000ko martxoaren 24ko Agindua eta kirol federazio bakoitzari dagokion hauteskunde-erregelamendua.

Aurreko araudiarekiko berritasun gisa, agindu honetan, lizentzia duten kirolarien gutxieneko kopuru bat izatea eskatzen zaie kirol klub edo elkarteei kirol-jarduera dutela onartzeko. Era horretan, saihestu egiten da jarduneko kirolaririk ez duten kirol-entitateak federazio-batzarrean ordezkatuta egotea.

Testuinguru horretan, eta 265/1990 Dekretuaren 82. artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan berariaz jasotako aurreikuspenaren babesean, Agindu honetan finkatzen dira hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta federazioetako hauteskundeak egiteko irizpideak.

Ondorioz, hauxe

Agindu honen xedea euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta 2004. urteari dagozkion hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzea da.

Euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregimena Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean, Kirol Federazioen Eraketa eta Funtzionamendua arautzen duen urriaren 9ko 265/1990 Dekretuan, Agindu honetan bertan eta kasuan kasuko federazio estatutu eta erregelamenduetan xedatutakoari egokituko zaio.

  1. ¿ Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federazioei aplikatuko zaie, baldin eta, urriaren 9ko 265/1990 Dekretuan xedatutakoaren arabera, urte olinpiko honetan zehar beren federazio-organoetarako hautaketa-prozesuak burutu behar badituzte.

  2. ¿ Lurraldeko kirol federazioek 2004ko azaroaren 30a baino lehen izan beharko dituzte amaituta Biltzar Orokorrerako hautaketa-prozesuak.

  3. ¿ Euskal kirol federazioek 2005eko otsailaren 28a baino lehen izan beharko dituzte amaituta beren hauteskunde-prozesu guztiak.

  4. ¿ Euskal kirol federazioek ezin izango dituzte beren hauteskunde-prozesuak abiatu 2004ko azaroaren 30a baino lehen, kasuan kasuko kirol modalitatearen lurralde federazio guztiek dagoeneko beren hauteskunde-prozesuak amaitu dituztenean izan ezik.

  5. ¿ Finkatutako epean Biltzar Orokorrerako hauteskunde-prozesuak amaitu ez dituzten lurraldeko kirol federazioek ez dute inolako ordezkaritzarik izango dagokien euskal kirol federazioan, harik eta prozesuak amaitzen dituzten arte.

  1. ¿ Abuztua ez da baliodun izango hauteskunde ondorioetarako.

  2. ¿ Botazioak egiten diren egunetan ez da autonomi edo beheragoko lurralde mailako inolako kirol lehiaketa zein proba ofizialik izango.

  1. ¿ Kirol federazioek hauteskunde-erregelamendu bat izango dute ezinbestez, eta Agindu honetan xedatutakoari egokiturik.

  2. ¿ Euskal kirol federazioen hauteskunde-erregelamenduaren proiektua kasuan kasuko Biltzar Orokorrak onartu beharko du, eta gehienez jota hamabost egun naturaleko epean, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzara igorri, honek behin betiko onespena eman diezaion.

  3. ¿ Lurraldeko kirol federazioen hauteskunde-erregelamenduaren proiektua kasuan kasuko Biltzar Orokorrak onartu beharko du, eta gehienez jota hamabost egun naturaleko epean, dagokion Foru Aldundiaren erakunde eskumendunera igorri, honek behin betiko onespena eman diezaion.

  4. ¿ Hauteskunde-erregelamendu berrirako edota berau aldatzeko proiektuak kasuan kasuko administrazio organoari igorri beharko zaizkio, hauteskunde-prozesua hasi baino hilabete lehenago gutxienez.

  5. ¿ Organo eskumendunak erabakiko du aurkeztutako proiektua legearekin bat ote datorren. Horrela baldin bada, erregelamendua onartu eta igorri egingo du Eusko Jaurlaritzaren Kirol Erakundeen Erregistrora, bertan inskribatzeko alegia. Horrela ez bada, dagokion kirol federazioari eskatuko dio aurkitutako akatsak zuzentzea. Hilabeteko epean ez bada horrelako administrazio-jakinarazpenik egiten, testua dagoen bezala onartutzat joko da.

  6. ¿ Kirol federazioen hauteskunde-erregelamenduek bete egin beharko dute federazioaren estatutuetan aurreikusitakoa, eta halatan, federazio bakoitzean hurrengo alderdi hauek arautu beharko dira:

    1. Biltzar Orokorreko kideen kopurua eta horien estamentukako banaketa. Kopuru hori estatutuetan finkatutakoa izango da, eta estatutuek kopururik zehazten ez badute, hauteskunde-erregelamenduak berak zehaztuko du, 41. artikuluan ezarritako mugak gainditzeke inolaz ere.

    2. Hauteskunde Mahaiaren eta Hauteskunde Batzordearen osaketa, izendapen eta eraketa modua, eskumenak eta funtzionamendua.

    3. Posta bidezko botoaren erregimena.

    4. Errekurtsoak eta erreklamazioak aurkezteko erregimena, eta horiek erabakitzeko prozedura.

    5. Hauteskunde-errolda egiteko irizpideak.

    6. Hauteskunde-egutegia egiteko irizpideak.

    7. Hautagai-zerrendak aurkezteko eta aldarrikatzeko baldintzak eta epeak.

    8. Hauteskunde-prozesuaren difusiorako erregimena.

    9. Biltzar Orokorra hautatzeko prozedura.

    10. Presidentea edota Zuzendaritza Batzordea hautatzeko prozedura.

    11. Bajak eta hutsuneak ordezkatzeko sistemak eta epeak.

  1. ¿ Federazio bakoitzeko Hauteskunde Batzordea da hauteskunde-prozesua bultzatzeko erakunde arduraduna; bide batez, berari dagokio prozesua modu egokian burutzea, azken buruan bermatu egin beharko baitu hauteskunde-prozesua Zuzenbideari egokitu zaiola.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordearen eginkizunak izango dira hurrenak:

    1. Hautesle-errolda eta hauteskunde-egutegia onartzea.

    2. Aurkeztutako hautagai-zerrendak onartzea, aldarrikatzea eta argitaratzea.

    3. Hauteskunde Mahaia izendatzea.

    4. Hauteskunde Mahaiaren zein Batzordearen beraren erabakien aurka aurkezten diren inpugnazioak, erreklamazioak, eskariak eta errekurtsoak erabakitzea.

    5. Hauteskunde-aginduak interpretatzea eta aurkitzen diren arau-hutsuneak moldatzea.

    6. Hauteskunde-txartel, kartazal, hautagai-zerrendetarako inprimaki eta antzeko agirien eredu ofizialak onartzea.

    7. Hauteskunde-ekitaldiak kasuan kasuko federazioaren lokaletatik aparte egiteko baimena ematea.

    8. Egiten zaizkion kontsultei erantzuna ematea.

    9. Kasuan kasuko diziplina batzordeari aditzera ematea diziplina-haustetzat har daitezkeen hauteskunde-prozesuarekin lotutako gertakizun guztiak.

    10. Hauteskundeen martxari zuzenean eragiten dioten kontu guztiak.

Hauteskunde Batzordean 3 edo 5 kide izango dira; presidentea eta idazkaria adinez nagusiena eta adinez gazteena izango dira, hurrenez hurren, non eta federazioak inolako arau-aurreikuspenik egin ez duen honetarako.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordeko kideak, eta horien guztien ordezkoak, federazioaren estatutu edo arautegietan ezarritako prozedurari jarraiki izendatuko dira.

  2. ¿ Aipatutako federazio estatutu edo erregelamenduetan horrelakorik jaso ezean, Hauteskunde Batzordeko kideak zozketa publiko baten bidez izendatuko dira, hautagai ez diren hautesleen artetik.

  3. ¿ Federazio-estatutu edo erregelamenduek ezin dute inondik ere onartu federazioaren presidenteak edo Zuzendaritza Batzordeak Hauteskunde Batzordeko kideak zuzenean izenda ditzaten.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordearen eginkizunen iraupena lau urtekoa izango da; edonola ere, epe hau amaitu aurretik Biltzar Orokorrak kargutik kendu eta beste Hauteskunde Batzorde bat izendatzeko eskumena du.

  2. ¿ Kargutik atera den Hauteskunde Batzordeak lanean jarraituko du, harik eta Hauteskunde Batzorde berria izendatzen den arte.

  1. ¿ Federazio bakoitzaren Hauteskunde Mahaia da botazio eta zenbaketa faseak behar bezala garatzeko ardura duen organoa.

  2. ¿ Hauteskunde Mahaiaren eginkizunak izango dira hurrenak:

    1. Botazio bakoitza behar bezala garatzeko ardura bere gain hartzea, boto-emaileen nortasuna egiaztatuz eta horien hautesle izaera argituz.

    2. Emandako botoen baliozkotasuna erabakitzea.

    3. Botoak kontatzea.

    4. Botazioekin edota zenbaketarekin lotutako beste edozein gorabehera erabakitzea.

Hauteskunde Mahaian hiru kide izango dira; presidentea eta idazkaria adinez nagusiena eta adinez gazteena izango dira, hurrenez hurren, non eta federazioak inolako arau-aurreikuspenik egin ez duen honetarako.

Hauteskunde Batzordeko kideak, eta horien guztien ordezkoak, Hauteskunde Batzordeak izendatuko ditu, zozketa publiko baten bidez, hautagai ez diren hautesleen artetik.

  1. ¿ Hauteskunde Mahaiaren eginkizunen iraupena lau urtekoa izango da; edonola ere, epe hau amaitu aurretik Hauteskunde Batzordeak kargutik kendu eta beste Hauteskunde Mahai bat izendatzeko eskumena du.

  2. ¿ Kargutik atera den Hauteskunde Mahaiak lanean jarraituko du, harik eta Hauteskunde Mahai berria izendatzen den arte.

Hauteskunde Batzordeko zein Hauteskunde Mahaiko kideen artean ez da, inolaz ere, hautagai gisa aurkeztuko den inor izango. Geroago, Hauteskunde Batzordeko edo Hauteskunde Mahaiko kideren bati egokitzen bazaio hautagai izatea, bere kargua utzi beharko du; horrixe dagokion ordezkoak hartuko du, hurrena, kargu huts hori.

  1. ¿ Hauteskunde Mahaia eta Hauteskunde Batzordea eratu ahal izateko, gutxienez bi kide beharko dira bertan. Hauteskunde Mahaiko edo Hauteskunde Batzordeko kideetatik inor agertzen ez denean halako bilkura batera, federazioan eginkizunetan ari den administrazio organoak beharrezko erabakiak hartuko ditu aldi baterako; hauek, inolaz ere, Hauteskunde Batzordeak berretsi beharko ditu.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordearen eta Hauteskunde Mahaiaren erabakiak botoen gehiengoaz hartuko dira. Berdinketa gertatuz gero, presidentearen kalitate-botoa nagusituko da.

  3. ¿ Gehiengoaren aurkako botoak, baldin eta nominatiboki arrazoituak badira, Zuzenbidearen kontrako erabakiak hartzetik ondoriozta daitezkeen erantzukizunetatik salbu uzten dute.

  4. ¿ Hauteskunde Mahaiak hartzen dituen erabakien aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira Hauteskunde Batzordearen aurrean, bost egun naturaleko epean. Epe hori jakinarazpenaren biharamunetik kontatuko da, edota argitalpen egunaren biharamunetik bestela.

  5. ¿ Hauteskunde Batzordeak lehen instantzian hartzen dituen erabakien aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira Hauteskunde Batzordearen beraren aurrean, zazpi egun naturaleko epean. Epe hori jakinarazpenaren biharamunetik kontatuko da, edota argitalpen egunaren biharamunetik bestela. Errekurtso horiei buruzko erabakiak Kirol Justiziaren Euskal Batzordearen aurrean errekurri daitezke, zazpi egun naturaleko epean.

  6. ¿ Premia gertatuz gero, Hauteskunde Batzordeak bere erabakiak posta arruntaren bidez, posta elektronikoz, faxez, pc-konferentziaz, bideo-konferentziaz eta antzeko baliabide teknikoz baliatuz jakinaraz ditzake, kideek erabakiak jasoko dituzten bermea izanik eta berariaz onartzen badute. Horrelakoetan, Hauteskunde Batzordeko idazkariak kasuan kasuko akta egingo du, federazioaren administrazio zerbitzuen laguntzaz, horrixe erantsirik eskutitz, fax eta antzeko agirien originalak.

  7. ¿ Hauteskunde Batzordearen eta Hauteskunde Mahaiaren erabakien berri emango zaie interesatuei, eta kasuan kasuko kirol federazioaren iragarki-taulan ere argitara emango dira.

Hauteskunde Mahaiko eta Hauteskunde Batzordeko kideei halako diru-ordainketa bat egin dakieke, organo horiei dagozkien eginkizunak betetzearen truke hain justu. Kasuan kasuko kirol federazioaren Biltzar Orokorrak finkatuko ditu ordainketa horien baldintzak, izendapenaren aurretik inondik ere.

Hauteskunde Batzordearen eta Hauteskunde Mahaiaren saio bakoitzaren akta egin beharko da. Bildutako kide guztiek izenpetu beharko dute akta hori.

Hauteskunde Batzordearen eginkizunak kasuan kasuko kirol federazioaren egoitzan burutuko dira. Aparteko kasuetan, eta kideek aho batez hartutako erabakia baldin bada, Hauteskunde Batzordeak beste lokal batzuetan burutu ahal izango ditu bere eginkizunak.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordeko eta Hauteskunde Mahaiko kide izateko, pertsonek kargua onartu beharko dute.

  2. ¿ Kargua onartu behar horretatik libre eta inolako diziplina-erantzukizunik gabe geratuko dira beren lan, famili, ikasketa, osasun edo antzeko arrazoiak direla eta bere eginkizunak behar bezala betetzerik ez duten pertsonak.

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritza eta Foru Aldundi bakoitzean kirol arloan eskumena duten organoak ahaleginduko dira euskal zein lurraldeko kirol federazioei laguntza ematen arlo honetan, behar diren materialak zein giza baliabideak eskainiz.

Hauteskunde erroldan jasota ageri da hautagai eta hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoen zerrenda, hain zuzen ere kasuan kasuko federazioan sufragiorako eskubidea aldi baterako edo behin betiko galdu ez dutenena.

Hauteskunde erroldako inskripzioak, gutxienez, izen-abizenak, nortasun agiria, eta federazio-lizentziaren zenbakia jasoko ditu pertsona fisikoen kasuan. Pertsona juridikoen kasuan, berriz, inskripzioak gutxienez sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko kodea, eta federazio-afiliazioaren zenbakia bilduko ditu.

  1. ¿ Hauteskunde errolda atalka antolatuko da, estamentuka.

  2. ¿ Pertsona fisiko bakoitza atal batean inskribatuta egongo da. Inor ezin da atal batean baino gehiagotan inskribatuta egon. Pertsona batek hainbat estamentutan baldin badu federazio-lizentzia, bat aukeratu beharko du. Egoera horretan dagoen pertsona batek ez badu aukeraketa hau berariaz egiten, automatikoki geratuko da lizentzia kopururik txikiena duen estamentuari atxikita.

  1. ¿ Hauteskunde errolda onartzeko, Hauteskunde Batzordeak kontuan hartuko ditu erroldak, fitxategiak, estatistika-datuak, zigor-erregistroak eta abar; hauek guztiak, Hauteskunde Batzordeak berak eskatuko dizkio federazioaren administrazio-organoari.

  2. ¿ Euskal federazio guztiek eta lurraldekoek lankidetzan aritu beharko dute dagokien Hauteskunde Batzordeak eskatzen dien informazio eta dokumentazio guztia ahalik eta azkarren igortzearren.

Kirol federazio bakoitzaren hauteskunde erroldaren zabalpen egokia bermatzearren, errolda onartzen duen Hauteskunde Batzordeak iragarki-taulan jarri beharko du errolda bera; bide batez, errolda behar bezala ezagutzeko egoki diren neurri osagarri guztiak hartu beharko ditu.

  1. ¿ Interesatuek bost egun naturaleko epea izango dute Hauteskunde Batzordeak behin-behinean onartutako hauteskunde erroldari buruzko alegazioak egiteko. Alegazio horiek Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkeztuko dira, eta horrexek erabakiko du bidezkoak diren ala ez, behin betiko onespenaren unean.

  2. ¿ Errekurtsoak erabaki ondoren, eta hauteskunde errolda behin finkatu eta gero, ez da inolako inpugnaziorik egiterik izango erroldaren inguruan hauteskunde prozesuaren beste faseetan zehar, auzi bidean abia daitezkeen jardueren kaltetan izan gabe.

Hautesleek posta bidez eman ahal izango dute botoa, hauteskunde erregelamenduetan zehaztuko diren aparteko kasuetan; hala eta guztiz ere, presidentea hautatzeko unean ez da modu honetaz baliatzerik izango, ezta euskal kirol federazioen Biltzar Orokorrerako kideak hautatzeko lurraldeko kirol federazioen Biltzar Orokorrean burutzen den ekitaldian ere.

  1. ¿ Botazioaren bezperan federazioan dauden posta bidezko botoak onartuko dira.

  2. ¿ Botoetarako kartazalak eta txartelak Hauteskunde Batzordeak onartu beharko ditu aurrez.

  3. ¿ Botazioaren unera arte, botoak dituzten kartazalak federazioaren idazkaritzan gordeta egongo dira, Hauteskunde Mahaiari emateko unea heldu arte.

  4. ¿ Aurreikusitako epea igaro eta gero jasotzen diren kartazalak puskatu egingo ditu Hauteskunde Mahaiak, zabaldu gabe.

  5. ¿ Posta bidezko botoa bidaltzeko, posta zerbitzu publikoaz edo mezulari zerbitzu pribatuez balia daiteke.

  6. ¿ Posta bidezko botoak dituzten kartazalak hautestontzian sartuko dira botazio guztiak amaitu eta gero, Hauteskunde Mahaiko kideek botoa eman aurretik inondik ere.

  7. ¿ Kasuan kasuko federazio-erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten botoak baliogabetu egingo dira. Halaber, aurrez pertsonalki botoa eman duten hautesleen posta bidezko botoak puskatu egingo dira.

  1. ¿ Hautagaiek adinez nagusia den eta bere gaitasun zein eskubideez baliatzeko moduan dagoen edozein pertsonaren aldeko ahalordeak eman ahal izango dituzte, kontu-hartzaile gisa aritu ahal izan daitezen, hautagaien beren izenean, hauteskunde ekitaldietan.

  2. ¿ Ahalorde hau notario baten aurrean eman beharko da, edota kirol federazioaren idazkariaren aurrean, federazioaren erregelamenduan ezarritako baldintzak betez.

Kontu-hartzaileen eginkizun bakarra botazio ekintza bera eta boto zenbaketa ikustea izango da; edonola ere, eskubidea izango dute hauteskunde ekitaldiaren garapenari buruz egiten dituzten adierazpenak aktan jasota gera daitezen.

Kontu-hartzaileek beren izaera egiaztatu beharko dute Hauteskunde Mahaiaren aurrean; horretarako, ahalordea eta Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko identitate-agiriren bat aurkeztu beharko dituzte. Hauteskunde Mahaiak aukera emango die kontu-hartzaile horiei botazioa eta boto zenbaketa gauzatzen diren tokian egoteko.

Hauteskunde Mahaiaren eta Hauteskunde Batzordearen erabakien aurkako errekurtsoak Hauteskunde Batzordeari berari zuzenduko zaizkio, Kirol Justiziako Euskal Batzordeari dagozkion kontuetan izan ezik; errekurtsoak aurkezteko epea zazpi egun naturalekoa izango da.

  1. ¿ Hauteskunde Batzordeak gehienez 14 egun naturaleko epean hartuko du erabakia.

  2. ¿ Erabakiak oso-osorik edo zati batean onar edo bazter ditzake errekurtsoan azaldutako asmoak, edota besterik gabe onartezintzat jo.

  3. ¿ Errekurtsoa ez bada berariaz erabakitzen ezarritako epean zehar, ezetsitzat jo ahal izango da, eta halaz zabalik geratuko da Kirol Justiziako Euskal Batzordera jotzeko bidea.

  4. ¿ Hauteskunde Batzordeak hauteskunde errekurtsoak erabakiz hartzen dituen akordioek amaitutzat ematen dute federazio-bidea, eta Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean errekurtsoa jartzeko aukera ematen dute, zazpi egun naturaleko epean betiere.

  5. ¿ Organo eskudunen hauteskunde-erabakiak gauzatzea federazioaren Hauteskunde Batzordearen eginkizuna da, kasuan kasuko federazio organoen lankidetzaz.

  6. ¿ Hauteskunde Batzordearen erabakiak exekutiboak izango dira.

  7. ¿ Halako ekintza batzuk baliogabetuz gero, bere horretan mantenduko dira irregulartasuna bete ez balitz ere bere edukiaz berdin-berdin garatuko ziren ekintzak eta izapideak.

Hauteskunde Batzorde bakoitzak bermatu beharko du kasuan kasuko kirol federazioaren kide guztiek behar besteko informazioa izatea hauteskunde-prozesuari buruz, eta halaz, dagozkien eskubideak erabili ahal izan ditzaten.

Hauteskunde-prozesu batean sartuta dagoen kirol federazioan jardunean den administrazio organoak behar adina material zein giza baliabide eskaini beharko dizkio Hauteskunde Batzordeari, hauteskunde-prozesuaren difusio edo zabalpen egokia lortzearren inolaz ere.

  1. ¿ Hauteskunde-prozesu bakoitzari dagozkion agiri eta akordio guztiak federazio bakoitzaren iragarki-tauletan azaldu beharko dira, nahitaez. Euskal federazioen hauteskunde-prozesuen kasuan, jendaurrean jartze hau lurraldeko federazioen iragarki-tauletan ere zertuko da.

  2. ¿ Kirol federazio bakoitzean hautesleen eskura jarriko dira hauteskunde-prozesuan diren agiririk garrantzitsuenen kopiak, behar adinakoak, esaterako egutegi, errolda eta hauteskunde-erregelamenduarenak.

Hauteskunde-prozesuaren aurretiko denboraldian hirurogei mila (60.000) eurotik gorako sarrera eta irteera aurrekontua duten kirol federazioek hauteskunde-egutegiaren laburpen bat argitaratu beharko dute dagokien Lurralde Historikoan hedapen handiena duen egunkarian, lurralde federazioen kasuan; euskal federazioen kasuan, berriz, Lurralde Historiko bakoitzean hedapen handiena duen egunkarian.

Interneten web orri bat duten kirol federazioek bertan sartu beharko dituzte hauteskunde-erroldaren testuak, hauteskunde-egutegia eta hauteskunde-erregelamendua.

Kirol federazioek hauteskunde-erroldaren, hauteskunde-egutegiaren eta hauteskunde-erregelamenduaren kopia bana igorriko diote dagokion administrazio-organoari, hauteskunde-prozesuaren difusio osagarria zertzeko.

Biltzar Orokorraren osaketan sartuko dira hurrenak:

  1. Lurralde federazioetan, beren estamentuen ordezkariak.

  2. Euskal federazioetan, lurralde federazioen estamentuen ordezkariak.

  1. ¿ Lurralde federazioen Biltzar Orokorraren kide kopuruakasuan kasuko estatutuetan finkatuko da; edonola ere, sekula ez da berrehundik gorakoa izango.

  2. ¿ Euskal federazioen Biltzar Orokorraren kide kopurua kasuan kasuko estatutuetan finkatuko da; edonola ere, sekula ez da hirurehundik gorakoa izango.

  1. ¿ Euskal federazioen eta lurralde federazioen Biltzar Orokorraren osaketan, klub, kirol elkarte, kirolari, teknikari eta epaileak sartuko dira, honako neurri hauez:

    1. Biltzar Orokorraren kide kopurutik %60 eta %80 bitarte izango dira klub eta atxikitako kirol elkarteen estamentuaren ordezkaritzakoak.

    2. Biltzar Orokorraren kide kopurutik %10 eta %20 bitarte izango dira kirolarien estamentuaren ordezkaritzakoak.

    3. Biltzar Orokorraren kide kopurutik %10 eta %20 bitarte izango dira teknikari eta epaileen estamentuen ordezkaritzakoak.

  2. ¿ Kirol federazio bakoitzak finkatuko du estamentu bakoitzari dagokion proportzio zehatza.

  3. ¿ Federatutako kirolari gehienak klub edo kirol elkarteetan sartzeke dauden kirol federazioetan, horien ordezkaritza %60koa izango da, gutxienez. Klub eta kirol elkarteen estamentuaren ordezkaritza, gutxienez, Biltzar Orokorreko kideetatik %20koa izango da.

Federazio batean halako estamentu bat falta baldin bada, beste estamentuek Biltzar Orokorrean duten ordezkaritza handiagotu ahal izango da, proportzionalki betiere. Estamentu bateko hautagai guztiak harturik ere, dagokion ordezkaritzaren gutxienekora heltzerik ez dagoenean, hutsuneak beste estamentuek beteko dituzte, proportzionalki.

Biltzar Orokorreko kide hautatu batek galtzen badu hautatzeko unean baliagarri izan zitzaion izaera, automatikoki baja izango da Biltzar Orokorrean.

Hauteskunde deialdia egin ahal izateko, kirol federazio bakoitzeko presidenteak kargua utzi eta Hauteskunde Batzordeari dei egingo dio, hauteskunde-prozesua abiatzeko behar diren erabakiak har ditzan.

  1. ¿ Lurraldeko kirol federazioen Biltzar Orokorrean klub eta kirol elkarteen estamentuak izango dituen ordezkariak klub eta kirol elkarteen ordezkariek hautatuko dituzte, beren artetik; hautaketa honetan parte hartuko duten klub eta kirol elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Kirol Erakundeen Erregistroan sartuta egon behar dute, azken hamabi hilabeteetan kirol jardueraren bat burututa izan behar dute, eta lurralde federazioari atxikita egon.

  2. ¿ Federazio bakoitzaren estatutuek finkatuko dute klub edo kirol elkarte bakoitzari dagokion boto kopurua, eskala batez baliatuz; ordezkaritza bereizia izanez gero, klub eta kirol elkarte bakoitzak kasuan kasuko modalitatean duen kirolari federatu kopurua hartuko da kontuan, banaketarako.

  3. ¿ Kirol jardueratzat zer hartzen den jakiteko, kasuan kasuko hauteskunde-erregelamendura joko da. Dena dela, kirol klub edo elkarte batek kirol jarduera burutzen duela aitortzeko, hauteskundeak egiten diren urtean eta aurrekoan indarreko lizentzia duen gutxieneko kirolari-kopuru bat izan behar du. Kopuru hori federazio bakoitzak ezarriko du hauteskunde-erregelamenduan.

  4. ¿ Lehenengo paragrafoan adierazitako denbora-eskakizuna betetzat jotzeko, nahitaezkoa izango da Hauteskunde Batzordeak hauteskundeetarako deialdia egiten duen egunaren aurreko seihileko bietako bakoitzean kirol-jarduerak burutu izana.

Lurraldeko Biltzar Orokorrean kirolarien estamentuak izango dituen ordezkariak 2004ko urterako lizentzia indarrean duten hamasei urtetik gorako kirolariek hautatuko dituzte, beren artetik; edonola ere, aurreko urtean ere lizentzia edukitakoak behar dute izan hautesleek.

Biltzar Orokorrean teknikari eta epaileen estamentuen ordezkariak 2004ko urterako lizentzia indarrean duten teknikariek eta epaileek berek hautatuko dituzte, hurrenez hurren, beren artetik; edonola ere, aurreko urtean ere lizentzia edukitakoak behar dute izan hautesleek.

Lurralde federazioen estatutu eta erregelamenduek beste baldintza batzuk erants ditzakete, baldin eta horrelakoen bidez inolako bazterketarik ezartzen ez bada eta kasuan kasuko kirol modalitatearen ezaugarriak kontuan hartuz justifikatuta badaude.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak Hauteskunde Batzordeak onartutako ereduan aurkeztuko dira. Federazio bakoitzaren administrazio-zerbitzuek dilijentzia bat egin beharko dute, bertan erasota lagaz hautagai-zerrenda aurkeztu den eguna, eta bide batez horren erreziboa emanez zerrenda aurkeztu duenari.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordeak finkatutako epetik eta ordutik kanpo aurkeztutako hautagai-zerrendarik ez da onartuko, ezinbesteko arrazoiren bat tartean denean izan ezik.

  3. ¿ Hautagai bakoitzak Biltzar Orokorrerako hautagai-zerrenda bakarra aurkez dezake.

  1. ¿ Botazioa estamentuka egingo da. Botoa sekretua izango da, eta Hauteskunde Batzordeak emandako txartel ofiziala erabiliko da horretarako. Hautesle bakoitzak bere nortasuna egiaztatu beharko du, nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidatzeko baimena edo nortasuna adierazteko baliagarria den beste agiriren bat aurkeztuz. Pertsona juridikoek klubaren edo elkartearen idazkariak eman eta presidenteak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bertan adierazi beharko baita nork duen erakundearen ordezkaritza legala, edota nork duen botazioetarako ahalordea.

  2. ¿ Izapide hori bete eta gero, hautesle bakoitzak txartela emango dio Hauteskunde Mahaiaren presidenteari, eta honek hautestontzian sartuko du.

  3. ¿ Botazioa amaitu eta gero, Hauteskunde Mahaiko kideek gauza bera egingo dute; lehenik idazkariak emango du botoa eta azkena presidentea izango da.

  1. ¿ Botazio ekitaldia amaitu eta gero, Hauteskunde Mahaiak zenbatuko ditu emandako botoak.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordeak ofizialki onartutako ereduaz besteko kartazal edo txarteletan emandako botoak baliogabeak izango dira, eta baita kartazalik gabeak edota hautagai-zerrenda desberdinetako txartel bat baino gehiago duten kartazaletan emandakoak ere. Kartazalean hautagai-zerrenda bereko txartel bat baino gehiago baldin badago, baliozko boto bakartzat zenbatuko da.

  3. ¿ Botorako txartelean hautagaien izenak aldatu, erantsi, markatu edo ezabatu baldin badira, edota jarrita dauden hurrenkera moldatu, baliogabeak izango dira; gauza bera beste edozein aldaketa gertatu bada txartelean.

  4. ¿ Zuriz emandako bototzat hartuko dira txartelik gabeko kartazalak edota txartel zuriz agertzen direnak.

Kasuan kasuko posturako boto kopururik handiena eskuratzen duen hautagai-zerrenda izango da irabazlea.

  1. ¿ Boto berdinketa gertatuz gero, berdindutakoen artetik Federazioan denbora gehien daraman pertsonak edo erakundeak aurkeztutako hautagai-zerrenda izango da irabazlea.

  2. ¿ Berdinketa mantentzen bada, adinez nagusiena den hautagaiak aurkeztutako hautagai-zerrenda izango da irabazlea kirolari, teknikari eta epaileen estamentuetan. Klub eta kirol elkarteen estamentuan, berriz, federatutako kirolari kopuru handiena duen erakundearen hautagai-zerrenda nagusituko da.

  3. ¿ Berdinketak bere horretan segitzen badu, Hauteskunde Batzordeak zozketa bat egingo du, berdinduta dauden hautagai-zerrenden artean.

Lurraldeko federazioen Biltzar Orokorrak hautatzeko epea amaitu eta gero, euskal federazioaren presidenteak Hauteskunde Batzordeari dei egingo dio, hauteskunde-prozesua abiaraz dezan.

  1. ¿ Euskal federazioaren Biltzar Orokorreko kideak hautatzeko prozesua hasteko, lurralde federazio bakoitzari ordezkariak asignatuko zaizkio. Asignatze hori euskal federazioaren Hauteskunde Batzordeak egingo du, lurralde federazioek estamentu bakoitzean asignatuta duten kide kopuruaren eta euskal federazioan guztira den kopuruaren proportzioan.

  2. ¿ Euskal federazioaren erroldak, guztira, bat etorri behar du lurralde federazioen errolden batuketarekin.

  3. ¿ Ordezkari asignazio hori hauteskunde-ekitaldi bat da berez eta, ondorioz, Hauteskunde Batzordean horren kontrako errekurtsoak aurkez daitezke.

Ordezkari asignazioa egiaztatzeko moduan jakinaraziko zaio lurraldeko kirol federazio bakoitzari, eta euskal federazioaren eta lurralde federazioen iragarki-tauletan jarriko da, hauteskunde-erregelamenduak zehazten duen epean zehar.

  1. ¿ Lurralde federazioek epe bat izango dute euskal federazioaren Biltzar Orokorrean izango dituzten ordezkariak hautatzeko; epe hori euskal federazioaren hauteskunde-erregelamenduak zehaztuko du.

  2. ¿ Lurralde federazioen estamentuek, bakoitzak bere Biltzar Orokorraren baitan egingo dituzte botazioak, Biltzarra berritu ondoren egiten den lehenbiziko bilkuran bertan.

  3. ¿ Lurralde federazioen biltzar orokorretan hautatzen diren euskal federazioen Biltzar Orokorreko kideak, lurralde federazioetako kideak izango dira.

  4. ¿ Hautaketa honek ez du hauteskunde-prozesu baten izaera izango, estatutuetan horrela aurreikusi ezean behintzat. Hala eta guztiz ere, ordezkari horiek zertzen dituzten botazioak euskal federazioaren Biltzar Orokorra eratzeko hauteskunde-ekintzatzat hartuko dira; ondorioz, botazio horien legezkotasunaren kontrola euskal federazioaren beraren Hauteskunde Mahaiari eta Hauteskunde Batzordeari dagokie.

  1. ¿ Presidentea edo Zuzendaritza Batzordea hautatzeko hautesle-multzoa Biltzar Orokorreko kide guztiek osatuko dute.

  2. ¿ Presidentearen hautaketan hautesle eta hautagai izan daitezke federazio-estamentuetako ordezkari diren Biltzar Orokorreko kideak.

  3. ¿ Biltzar Orokorreko kidea den pertsona juridiko baten ordezkaria ezin da izan aldi berean biltzar horretako kide beste estamentu baten izenean.

  4. ¿ Biltzar Orokorreko kide diren pertsona juridikoen ordezkaritza, beren presidenteari edota ordezkaritza hori behar bezala egiaztatzen duen pertsonari dagokio.

  5. ¿ Federazioko presidente izateko aukeratutako pertsonak Biltzar Orokorreko kide izateari uzten badio, karguan jarraituko du agintaldia amaitu arte.

Biltzar Orokorreko kideak behin betiko aldarrikatu ondoren, gutxienez 7 egun naturaleko epea izango da presidente edo Zuzendaritza Batzorderako hautagai-zerrendak aurkezteko.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak aurkezteko inprimakiak Hauteskunde Batzordeak onartutakoak izango dira; era berean, federazio bakoitzaren erregelamenduak finkatutako epean eta moduan aurkeztuko dira.

  2. ¿ Zuzendaritza Batzorderako hautagai-zerrendetan kide guztien sinadurak izango dira. Hautagai-zerrenda hauek itxiak edo irekiak izan daitezke, hauteskunde-erregelamenduak zehazten duenaren arabera.

  3. ¿ Behin aurkeztu ondoren, hautagai-zerrendak ezin dira aldatu.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak aurkezteko epea amaitu ondoren, Hauteskunde Batzordea bilduko da, onargarriak diren ala ez erabakitzeko.

  2. ¿ Hautagai-zerrendak onartzea edo ez onartzeari buruzko errekurtsoak jar daitezke Hauteskunde Batzordearen aurrean, hauteskunde-erregelamenduak zehazten duen epearen baitan.

  3. ¿ Hautagai-zerrendaren batek konpontzeko moduko akatsik baldin badu, eskatu egingo zaio jakinarazitako akats horiek konpontzeko, Hauteskunde Batzordeak zehazten duen epean.

  1. ¿ Hautagai-zerrendak behin betiko onartu eta gero, Hauteskunde Batzordeak Biltzar Orokorrerako deialdia egingo du, hori eratzeko eta hautagai-zerrendak bozkatzeko. Deialdia egin egingo da, nahiz eta hauteskunde-egutegian bertan Biltzar Orokorrerako eguna zehaztuta egon.

  2. ¿ Biltzar Orokorra bildu eta Hauteskunde Mahaiaren presidenteak bilkurari hasiera eman ondoren, hautagai bakoitzak hitz egin ahal izango du bere programa azaltzeko; horretarako gehienezko denbora hauteskunde-erregelamendu bakoitzak zehaztuko du.

  1. ¿ Botazioa estamentuka egingo da eta Hauteskunde Mahaiaren presidenteak bere izenaz hots egingo die biltzarkideei, hautatzen duten hautagai-zerrendaren txartela jar dezaten propio jarritako hautestontzian.

  2. ¿ Botoa sekretua izango da eta Hauteskunde Batzordeak emandako txartel ofiziala erabiliko da horretarako. Hautesle bakoitzak bere nortasuna egiaztatu beharko du, nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidatzeko baimena edo nortasuna adierazteko baliagarria den beste agiriren bat aurkeztuz. Pertsona juridikoek klubaren edo elkartearen idazkariak eman eta presidenteak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bertan adierazi beharko baita nork duen erakundearen ordezkaritza legala, edota nork duen botazioetarako ahalordea.

  3. ¿ Izapide hori bete eta gero, hautesle bakoitzak txartela emango dio Hauteskunde Mahaiaren presidenteari, eta honek hautestontzian sartuko du.

  4. ¿ Biltzar Orokorraren baitan ez da botoaren ordezkaritzarik zein posta bidezko botorik onartuko.

  1. ¿ Botazio ekitaldia amaitu eta gero, Hauteskunde Mahaiak zenbatuko ditu emandako botoak.

  2. ¿ Hauteskunde Batzordeak ofizialki onartutako ereduaz besteko kartazal edo txarteletan emandako botoak baliogabeak izango dira, eta baita kartazalik gabeak edota hautagai-zerrenda desberdinetako txartel bat baino gehiago duten kartazaletan emandakoak ere. Kartazalean hautagai-zerrenda bereko txartel bat baino gehiago baldin badago, baliozko boto bakartzat zenbatuko da.

  3. ¿ Botorako txartelean hautagaien izenak aldatu, erantsi, markatu edo ezabatu baldin badira, edota jarrita dauden hurrenkera moldatu, baliogabeak izango dira; gauza bera beste edozein aldaketa gertatu bada txartelean.

  4. ¿ Zuriz emandako bototzat hartuko dira txartelik gabeko kartazalak edota txartel zuriz agertzen direnak.

  1. ¿ Bildutako kideek emandako baliozko botoetan gehiengo sinplea lortzen duen hautagai-zerrenda izango da irabazlea.

  2. ¿ Hautagai-zerrenda irabazlearen buru den pertsona izango da Federazioaren presidentea.

  1. ¿ Boto kopuruan berdinketa gertatuz gero, botazio berri bat izango da federazio bakoitzak zehazten duen gehienezko epean. Botazio berrian parte hartuko dute lehen postuetan berdindurik geratu diren hautagai-zerrendak, ez besterik.

  2. ¿ Berdinketak bere horretan segitzen badu, hirugarren eta azken botazioa egingo da, Hauteskunde Batzordeak zehazten duen moduan.

  3. ¿ Berriro ere berdinketa gertatzen bada, Hauteskunde Batzordeak zozketa bat egingo du, berdindutako hautagai-zerrenden artean.

  1. ¿ Batere hautagai-zerrendarik aurkeztu ezean, Hauteskunde Batzordeak epe berri bat zabalduko du, hautagai-zerrendak aurkezteko.

  2. ¿ Bigarren epean ere hautagai-zerrendarik aurkezten ez bada, Hauteskunde Batzordeak egoera horren berri emango dio federazioaren jarduneko presidenteari, aparteko biltzar orokor baterako deialdia egin dezan federazioa desegitea erabakitzearren.

Federazioaren Presidentziarako hautagai-zerrenda bakarra dagoenean, ez da beharrezkoa izango inolako botaziorik, eta besterik gabe Hauteskunde Batzordeak hautagaia izendatuko du Federazioaren presidente.

  1. ¿ Botazioa egin eta gero, Hauteskunde Mahaiak zenbaketaren akta erredaktatuko du, ahalik eta azkarren Hauteskunde Batzordeari bidaltzearren berau, botorako txartelekin batera inondik ere.

  2. ¿ Kontu-hartzaileek eta hautagai-zerrendek eskubidea izango dute agiri horren ziurtagiri bat eskuratzeko, hala eskatzen badute.

  3. ¿ Hauteskunde Batzordeak, zenbaketaren emaitzak eta botazioaren gorabeherak biltzen dituen akta jaso ondoren, hautagai-zerrenda irabazlearen buru dena presidente izendatuko du, eta hala egokituz gero, Zuzendaritza Batzordeko kideak ere izendatuko ditu.

  4. ¿ Hautagai-zerrendak behin-behinik aldarrikaturik, eta aurkeztutako erreklamazioak edo errekurtsoak erabaki eta gero, behin betiko aldarrikapena egingo da.

Lehena.¿ Hutsuneak.

  1. ¿ Kirol federazio bakoitzaren hauteskunde-erregelamenduak arautu beharko du, zehatz-mehatz, Biltzar Orokorrean diren hutsuneak betetzeko sistema.

  2. ¿ Sistema horrek lehentasuna eman beharko die hutsuneak betetzeari, estamentuetako bakoitzean ordezkoak izendatuz. Hutsuneak ordezkoen bidez betetzeko sistema hau behar bestekoa ez bada, kirol federazio bakoitzak bermatu beharko du urtero hauteskunde partzialak egitea.

Debekatuta dago hauteskunde-erroldako datuei buruzko informazio berezitua ematea.

Edozein kasutan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa beteko da.

Hauteskunde-erroldako datuak bakar-bakarrik erabiliko dira eta jarriko dira jendaurrean, hautesleen bozkatzeko eskubidea bermatzeko eta ezin izango dira erabili edo laga beste ezertarako.

Agindu honetan edo federazio-erregelamenduetan ezarritako epeak, kontrakoa dioen xedapenik ematen ez bada berariaz, egun baliodunei buruzkoak dira; hau da, igandeak eta bestelako jaiegunak kanpo daude.

Agindu honetan eta federazio-erregelamenduetan ezarritakoa osatze aldera, prozedura-arloan aplikagarri izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak jasotzen dituen irizpide eta arauak. Hauteskunde arloan, hauteskunde-legedi orokorrean jasotako irizpide eta arauak aplikatuko dira.

Agindu hau indarrean sartu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, euskal kirol federazio zein lurraldeko federazio guztiek igorriko dizkiete, kasuan kasuko administrazio-organoei, hauteskunde-erregelamenduaren proiektuak, Agindu honetan aurreikusitakoari egokiturik.

Indarrik gabe uzten da kirol-federazioen hauteskunde-prozesuen hasiera atzeratzen duen Kultura sailburuaren 2003ko abenduaren 9ko Aginduan ezarritako atzeratze-neurria.

Lehena.¿ Arau garapena eta kasu berezien arauketa.

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzari baimena ematen zaio Agindu hau aplikatzeko behar diren erabakiak har ditzan.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 22a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.