Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2003ko maiatzaren 26koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3924
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2003/05/26
- Argitaratze-data: 2003/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legeak 20.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, herri-administrazioen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko, xedapen orokorra eman behar da eta Estatuko Aldizkari Ofizialean edo behar den aldizkari ofizialean argitaratu behar da. Era berean, xedapen horrek 39 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri-administrazioen titulartasuneko fitxategiak Datuak Babesteko Agentziaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatu behar dira.
Ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuak, indargabetuta dagoen 5/1992 Lege Organikoaren alderdi batzuk garatzen ditu, eta hori indarrean dagoen araua da, 15/1999 Lege Organikoaren aurka ez doazen alderdiei dagokienez. Errege Dekretu horrek 5. artikuluan ezarri duenaren arabera, fitxategiaren ardura duen administrazioko organo eskudunak datu pertsonalak dituzten fitxategien berri eman beharko dio Datuak Babesteko Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribitu ahal izateko. Horretarako, fitxategia sortzeari buruzko xedapenaren kopia bat bidali beharko da, Agentziak egindako eredu normalizatuaz baliatuz.
Garraio eta Herri Lan sailburuaren 1996ko martxoaren 11ko Agindu bidez, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen zituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren.
Xedapen hori datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzeari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren babesean onartu zen, baina Lege hori Datu Pertsonal Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak indarrik gabe utzi du, eta lege horrek lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen duenez, aurretik herri-administrazioen fitxategi automatizatuak arautzeko onartutako arauak lege berri horretara egokitu behar dira.
Gainera, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatu berriak sartu eta eragingarriak ez diren fitxategiak kendu beharra dagoenez, herritarrentzat argia izan dadin eta herritarrek segurtasun juridikoa izan dezaten, aldaketa horiek guztiak xedapen honetan bildu dira eta haien edukia lehen aipatutako 15/1999 Lege Organikoak ezarritakora egokitu da.
Horren ondorioz,
Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzea. Hemen arautzen diren fitxategiak Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren ezarpen eremukoak dira, eta agindu honen eranskinetan jasota daude.
Datu pertsonalei buruzko ondoko fitxategiak ezeztatuta geratzen dira:
"Erregistroko liburua"; datuak Administrazioa Modernizatzeko Bulegoaren Zuzendaritzaren ardurapeko "Sarrera-irteeren erregistro-liburua" fitxategian sartu dira. "Hirugarrenen erregistroko fitxategi automatizatua"; datuak Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ardurapeko "Informazio sistema eta ekonomia eta kontabilitate kudeaketa" izeneko fitxategian sartu dira. "Kontratazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi automatizatua"; datuak Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren ardurapeko "Kontratazio-espedienteen kudeaketa" fitxategian sartu dira. Eta, azkenik, "Langileen fitxategia"; datu horiek ere Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren ardurapeko "Langileen kudeaketa" fitxategian sartuko dira.
"Diru-laguntzak", "Tituluak" eta "Eskabideak", guztiak ere Garraio Zuzendaritzaren ardurapekoak; datu horiek "Garraioko diru-laguntzak" eta "Garraiolarien gaitasuna" izeneko fitxategietan sartu dira, horiek ere Garraio Zuzendaritzarenak.
"Desjabetzek ukitutakoak", Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren ardurapekoa; datuak organo arduradun beraren "Metro eta trenbideak egiteko desjabetzek ukitutakoak" fitxategian sartu dira.
"Emakidadunak", "Ikasleen fitxategi automatizatuak", "Irakasleen fitxategi automatizatuak", "Ontzi-jabeak" eta "Ontziak" fitxategiak, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren ardurapekoak; datuak "Portuetako tarifak" eta "Itsas Arduralaritza Eskolaren ikastaroak" fitxategietan sartu dira, horiek ere organo arduradun berarenak.
Fitxategi automatizatu bakoitzaren organo arduradunen titularrek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta integritatea ziurtatzeko, eta, halaber, 15/1999 Legean eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan aitortutako gainerako bermeak, betebeharrak eta eskubideak gauzatzeko.
¿ Agindu honetako fitxategiak eranskinean jasota dauden helburuetarako izango dira, eta, gainera, estatistikak egiteko ere erabiliko dira.
¿ Fitxategi horietako datuak herri-administrazioetako estatistika-zerbitzuei utzi ahal izango zaizkie, lege-ordenamenduak agindutako zereginak betetzeko.
¿ Garraio eta Herri Lan Sailak lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu datu pertsonalak tratatzeko xedearekin, 15/1999 Lege Organikoak datuen titularren bermeei eta babesari buruz ezartzen duena zintzo-zintzo betez.
Garraio eta Herri Lan Sailaren kontura datu pertsonalak tratatzeko zerbitzua egiten dutenek, kontuan hartu beharko dituzte datu-tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideak, jarraibide horien arabera jardungo dute, eta hala izango dela jasoko da zerbitzua eskaintzeko egingo den kontratuan. Horrela, bada, datuak ezin izango dira beste xede baterako aplikatu edo erabili, eta, bestetik, ezin izango zaio inori haien berri eman, nahiz eta datuak gordetzeko asmoarekin izan, hala xedatzen baitu abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluak.
Fitxategi automatizatuetan agertzen direnek eskubidea dute datuen aurka agertzeko, bai eta datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko ere. Hala, bada, bidezko denean, eskubide hori erabili ahal izango dute, eta, horretarako, fitxategi automatizatu bakoitzerako agindu honen eranskinean zehazten den zerbitzura jo beharko dute.
Agindu hau indarrean jartzen denean, aginduan ezarritakoarekin bat ez datozen lerrun bereko edo baxuagoko xedapenak indarrik gabe geratuko dira, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 1996ko martxoaren 11ko Agindua.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.
¿ Metro eta trenbideak egiteko desjabetzek ukitutakoak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Bilboko Hiri Trenbidea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumeneko trenbideak egin ahal izateko desjabetzak kudeatzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen titularrak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Foru Ogasunetako katastroa eta erregistroko datuak, ukitutakoek aurkeztutako eskritura publikoen edo Jabetza Erregistroko ziurtagiri edo-eta oharren bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Jabeen identifikazio-datuak, desjabetu edo okupatu beharreko ondasunaren deskribapena, eskritura publikoen kopia edo-eta Jabetza Erregistroko oharrak, balorazio ekonomikoa eta azkenean ordaindutakoa.
Datuak lagatzea.
Garraio eta Herri Lan Sailaren menpeko sozietate publikoei (Ingeniería para el metro de Bilbao, S.A.¿Bilboko Metrorako Ingeniaritza, AB eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA) eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari, bakoitzari dagokion eskumen eta jarduketen eremukoan.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Garraioko diru-laguntzak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Errepideko garraioa modernizatzeko diru-laguntzak eta laguntzak kudeatzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Garraiolari autonomoak eta merkataritzako sozietateen edo kooperatiben ordezkariak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo sozietatearen ordezkaria, eskabide-orriaren edo antzeko beste agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzaileren identifikazio-datuak, enpresaren datuak eta banku-helbideratzea egiteko datuak.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Trenbideen zaintza.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Trenbideko garraioaren inguruko arauak urratzeagatiko zehapen-prozedurak izapidetzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Salatutako jendea.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Zerbitzua ematen duten sozietate publikoak, hau da, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA eta Metro Bilbao, SAk egindako salaketak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Salatutakoaren identifikazio-datuak eta salaketa jarri duen sozietatearen izena, administrazio-espedientearen izapideen inguruko datuak, salaketa-eguna eta lekua, eta zigorraren zenbatekoa.
Datuak lagatzea.
Zerbitzua ematen duten sozietate publikoei, hau da, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAri eta Metro Bilbao, SAri, prozesuan alderdi interesdun baitira.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Ertaina.
¿ Garraiolarien gaitasuna.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Salgaien eta bidaiarien garraioaren arloan eta garraioaren inguruko jarduera osagarrietan duten lanbide-gaitasuna erakusteko Euskal Autonomia Erkidegoko azterketak kudeatzea,eta gaitasun-tituluak Sustapen Ministerioari eskatzeko eskabideen izapideak egitea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Azterketa egin ahal izatea eskatzen dutenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, eskabide-orriaren edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio-datuak.
Datuak lagatzea.
Azterketak gainditzen dituztenen izenen zerrenda, foru-aldundietako eta garraiolarien elkarteetako iragarki-oholetan argitaratzeko.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Segurtasun-aholkularien gaitasuna.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun-aholkularien gaitasuna egiaztatzeko azterketak kudeatzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Azterketa egin ahal izatea eskatzen dutenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, eskabide-orriaren edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio-datuak.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Garraio Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Garraio Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Portuetako tarifak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan emakida, baimen eta zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen fakturazioa erraztea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Portuetako emakidak, baimenak edo zerbitzuak eskatzen dituztenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, eskabide-orriaren edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio-datuak eta banku-helbideratzerako datuak.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Portu-aldeko jabari publikoko emakidak eta baimenak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Administrazio-prozeduraren jarraipena eta kontrola.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Emakidak eta baimenak eskatzen dituztenak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, eskabide-orriaren edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen identifikazio-datuak eta baimenduriko jarduera.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Arrantza Orientazioko Finantza-Instrumentuen bidezko laguntzen kudeaketa.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Arrantza Orientazioko Finantza-Instrumentuen bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren arrantza-portuetan ematen diren laguntzen jarraipena egin eta kudeatzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Administrazio-emakida baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten titular izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arrantza-portuetako ekipamenduetan edo instalazioetan inbertitzen duten pertsona fisiko eta juridikoak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, eskabide-orriaren edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen datuak, diru-laguntzaren helburua eta emandako diru-kopurua.
Datuak lagatzea.
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saila, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Lehendakaritzako Europako Gaietarako Zuzendaritza.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Ondare-erantzukizunerako erreklamazioak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Administrazio-prozeduraren jarraipena eta kontrola.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Administrazio-prozeduran interesdun direnak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera eta espedientearen instrukzioa.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Erreklamazioa aurkeztu duenaren datuak, kalteak eta, halakorik izanez gero, kalte-ordainaren zenbatekoa.
Datuak lagatzea.
Ogasun eta Herri Administrazio Saila eta Jaurlaritzako Lehendakariordetzako Aholku Batzorde Juridikoa.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Ibilgailuen sarrera.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Portu-aldean sartzen diren ibilgailuak kontrolatzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Portu-aldean edonolako jarduerak burutzen dituzten erabiltzaileak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Aitorpena, eskabide-orria, etab.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Pertsonaren eta ibilgailuaren identifikazio-datuak.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Itsas Arduralaritza Eskolaren ikastaroak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari atxikitako Itsas Arduralaritzako Eskolak ikastaroak ematea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Itsas Arduralaritza Eskolan ikastaroak egiteko eskabidea aurkezten dutenak eta ikastaroak ematen dituzten irakasleak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, eskabide-orriaren edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Ikasle eta irakasleen identifikazio-datuak, ikasleen curriculum vitaeak, ikaslea edo irakaslea enpresaren batekoak badira, enpresaren identifikazio-datuak, eta ikaslearen, irakaslearen edo enpresaren bankuko datuak, helbideratzea egiteko.
Datuak lagatzea.
Ikasleen izenen zerrenda, Deustuko Unibertsitateari, ikastaroak direla eta bertara joaten diren ikasleen sarrera kontrolatzeko, eta itsas negozioko enpresei, ikastaroetan parte hartzen duten ikasleetatik hala nahi dutenei lan bat bilatu ahal izateko.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Itsas Arduralaritza Eskolaren bekak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Itsas Arduralaritza Eskolako beka-eskabideak kudeatzea, bekak eman eta garatzeko.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Eskatzaileak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera, eskabide-orriaren edo antzeko agiriren baten bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzaileen identifikazio-datuak, curriculum vitaeak, eta bekadun gertatzen direnen banku-helbideratzea egiteko datuak.
Datuak lagatzea.
Itsasoaren arloko enpresei edo beken garapenean laguntzen duten erakundeei, hala nahi duten bekadunei lan bat bilatzeko.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Itsas Arduralaritza Eskolako Aholku Batzordeko kideak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Kide anitzeko organo horren bileretara joateko deiak egitea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Aholku Batzordean ordezkapena duten erakundeek izendatutakoak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera edo ordezkatzen duen erakundea.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio-datuak.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Datu hidrometeorologikoen eskatzaileak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Emandako informazioaren jarraipena eta estatistikak egitea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Eskatzaile partikularrak, enpresak eta herri-administrazioak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Interesduna bera; telefonoz, gutunez, faxez, posta elektronikoaren bidez edo beste nolabait.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Eskatzailearen datuak, enpresarenak edo herri-administrazioarenak.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Garraio eta Herri Lan Saileko langileen kudeaketa.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Sailari atxikitako langileen ohiko kudeaketa-lanak erraztea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Funtzionarioak, lan-legepeko kontratatuak, behin-behineko langileak eta kargudunak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Izendapenak eta langileek emandako ziurtagiriak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Langileen identifikazio-datuak, egindako lanei buruzko datuak, eta hitzarmenean aurreikusitako auzi-araubidea, zehapen-araubidea eta diru-laguntzei buruzko araubidea.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Zerbitzu Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Ertaina.
¿ Administrazio-Kontseiluak.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Garraio eta Herri Lan Saileko edo Eusko Jaurlaritzaren menpeko beste erakunde batzuetako goi-kargudunak eta Garraio eta Herri Lan Saileko langileek administrazio orokorreko, erakundeetako edo kontsultako organoetan parte hartzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako langileak, ukitutako beste sail batzuetako goi-kargudunak edo horretarako izendatutako ordezkoak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Kasuan kasuko sailburuak Sail honi bidalitako jakinarazpenaren bidez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Identifikazio-datuak, eta izendapen eta kargu-uztearen datak.
Datuak lagatzea.
Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako sozietate publikoak eta administrazio-kontseilua eratu behar duen erakunde juridikoak.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Zerbitzu Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
¿ Kontratazio-espedienteen kudeaketa.
Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Kontratazio-unitateak kudeaturiko kontratuak errazago aurkitzea.
Pertsona edo kolektibo ukituak.
Garraio eta Herri Lan Sailaren kontratuen esleipendunak.
Datuen jatorria eta biltzeko prozedura.
Lizitatzaileen eskaintzak, eskuz.
Fitxategiaren oinarrizko egitura.
Esleipendunaren identifikazio-datuak eta administrazio-izapideen identifikazio-datuak.
Datuak lagatzea.
Ez da halakorik aurreikusten.
Fitxategiaren organo arduraduna.
Zerbitzu Zuzendaritza.
Datuen kontra agertzeko, nahiz datuak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzua.
Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.
Segurtasun-neurriak direla-eta, eskatu beharreko maila.
Oinarrizkoa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2005eko maiatzaren 25ekoa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio eta Herri Lan Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1996ko martxoaren 11koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko Garraio eta Herrilan Sailak kudeaturiko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak araupetzen dituena.