Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2003ko apirilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Etxebizitza Hutsaren Programaren" lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2810
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2003/04/22
  • Argitaratze-data: 2003/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2002-2005 Etxebizitza Bideratzeko Plana betez, eta abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak "Etxebizitza Hutsaren Programa" ezarri eta arautu zuen, eta "Vivienda y Suelo de Euskadi S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A." (Visesa) erakundeari eman zion kudeatzeko ardura. Era berean, aurreikusi zuen programaren alderdi batzuk garatu behar zirela, eta, ondorioz, sortu da Agindu hau.

Alderdi horietako lehenengoa ondokoa litzateke: "Etxebizitza Hutsaren Programaren" baldintzak betetzen dituzten etxebizitzen jabeek, etxebizitza horiek modu libre eta osoan erabil ditzaketenek, itundu eta "Visesaren" esku utz dezakete etxebizitzen erabilera aldi baterako. Negozio juridiko hau dagokion kontratuan gauzatuz gero, aurretik jarduketa batzuk egin beharko lirateke, esaterako higiezina baloratzea eta bizi ahal izateko behar diren obrak egitea. "Visesa" eta balizko lagatzailearen arteko harremana izango da, betiere kontrataziorako funtsezko elementuak oinarri direla (prezioa, errenta edo kanon zehatza, iraupena¿).

Era berean, ondoren etxebizitzak errentan har ditzaketen pertsonak aukeratu eta esleitzeko prozedura ere zehaztu behar da. Hori dela-eta, jarduteko esparru bat, argia bezain malgua, sortu behar da, programa hau dela-eta herri baltzu horrek egin beharreko lan zaila arrakastaz gauza dezan. Ildo horretan, "eskuragarri dauden etxebizitzen poltsa bat" irekiko da, (Etxebide) Eskatzaileen Erregistroko izen-emateekin batera joango dena; betiere publizitate eta lehiaketarako bermerik handiena emango da, azkartasun eta arintasun handienarekin batera.

Ondorioz, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa finkatzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuaren 4. artikuluan eta "Etxebizitza Hutsaren Programa" sustatu eta bultzatu, programa horren araubide juridikoa ezarri eta Visesa Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen dion abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuaren lehenengo azken xedapenean ezarritakoari jarraiki, ondokoa

Abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuan jasotako zehaztapenak garatzea da Agindu honen xedea. Dekretu horren bitartez, "Etxebizitza Hutsaren Programa" sustatu eta bultzatu, programa horren araubide juridikoa ezarri eta Visesabaltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen zaio. Beraz, agindu honetan arautzen dira, batetik, titularren etxebizitzak lagatzea, eta, bestetik, etxebizitzak errentan hartuko dituztenei esleitzeko ondorengo prozedura.

"Visesa" herri baltzuak gutxienez behi egingo die deialdi publikoa abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta etxebizitza hutsak dituzten titularrei, titularrek aukera izateko baltzuarekin harremanetan jartzeko eta aldi baterako lagapen-kontratua itundu, eta hala badagokio, egiteko.

  1. ¿ Jabeek aldi baterako usufruktuaren bidez lagako dizkiote etxebizitzak Visesari, errentamendu-kontratua lagaz, errentamendu bitartez, edo, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, Zuzenbidean balio duen edozein tituluren bidez. Edonola ere, era zehatza beti aukeratuko da alderdi bien adostasuna aintzat hartuta.

  2. ¿ Etxebizitza dagoen aldeko merkatu-prezioaren arabera zehaztuko zaie Etxebizitza Hutsa programan onartutako etxebizitzei prezioa, kanon edo errenta, alegia, pertsona edo erakunde lagatzaileak "Visesatik" jasoko duena.

  3. ¿ Hori dela-eta, "Visesak" eskainiko den etxebizitza bakoitzeko agiri bat egingo du. Bertan, gutxienez, hauek jasoko dira: eginiko tasazioaren emaitza, egin beharreko obren aurrekontu osoa, obrak egiteko behar den epea, eta baltzuak etxebizitzaren titularrei egiten dien lagapen-proposamena.

  4. ¿ Proposamena onartzen baldin bada, lagapen-kontratuan jasoko da. Alderdi biek izenpetuko dute kontratua eta kontratuaren bitartez ahalmena emango zaio "Visesari" bai obrak egiteko, Visesak egiten dituenean, bai "Etxebizitza Hutsaren Programan" ezarritakoaren arabera errentan jartzeko.

  5. ¿ Salbuespen gisa, horretarako arrazoirik baldin bada, "Visesak" proposatuta eta ezarritako baldintzen arabera, etxebizitza lagatzen duen titularrak eta etxebizitzaren esleipenduna den pertsonak edo bizikidetza-unitateak zuzenean izenpetu ahal izango dute errentamendu-kontratua. Kasu horretan, errentamendu hori Visesari laga ahali izango zaio, betiere, kontratuaren alderdi bien onespenaz, eta Visesak errentatzailearen eginkizun juridikoa hartuko du bere gain, ondorio guztietarako.

  6. ¿ Etxebizitza lagatzeko gutxieneko epea 5 urtekoa izango da.

Aurreko artikuluaren arabera etxebizitza konpondu behar denean, Visesak egin ditzake obrak, edo jabeak berak, Visesaados badago eta obrak ikuskatzen baditu. Dena dela, Visesak ordainduko du obren kostua eta, ondoren, jabeari ordaindu beharreko errenta edo kanonetik kenduko.

  1. ¿ Pertsona edo bizikidetza-unitate batek baldin badu interesik "Etxebizitza Hutsaren Programaren" barruan "Visesak" jasotako etxebizitzaren bat errentamenduan eskuratzeko, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan edo (Etxebide) Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan inskribatuta egon beharko du, eta, horrez gain, aukera hau berariaz eskatua izan behar du.

  2. ¿ "Etxebizitza Hutsaren Programaren" barruan alokairu-erregimenpeko etxebizitza bat esleitu eta alokatzeak bakar-bakarrik ekarriko du esleipenduna programa horretatik kentzea. Beraz, Etxebiden segituko du inskribatuta babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaile gisa.

  3. ¿ Eskatzaileak programa honetatik kanpo geratuko dira eta emandako azken uko egitetik bi urteko epean ezin izango dira altan egon, baldin eta, behin-behinean etxebizitza hutsa esleitu zaiela jakinarazita, "Etxebizitza Hutsaren Programaren" barruan esleitutako etxebizitzari bi aldiz uko egiten badiote.

  1. ¿ Behin "Etxebizitza Hutsaren Programari" lotutako etxebizitzak izanda, "Visesak" iragarriko du eskuragarri dauden etxebizitzen poltsa bat ireki duela, programa horren arabera aloka daitezen. Horrez gain, esleitzeko oinarri orokorrak onartuko ditu, hurrengo artikuluan adierazitako prozeduraren arabera, eta esleipendun izan daitezkeenei publikoki deituko die.

  2. ¿ Poltsa hau beti egongo da irekita, eta bertan gehituko dira etxebizitzak, programan jaso ahala. Aldi berean, alokatzen diren etxebizitzak kenduko dira. Beraz, poltsan egongo dira programan jasotako etxebizitza guztiak, harik eta esleitu arte.

  1. ¿ Hilero, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Visesari bidaliko dizkio aurreko hilean "Etxebizitza Hutsaren Programan" behin betiko alta jaso duten eskatzaileen zerrenda eta inskripzio-datuak.

  2. ¿ "Etxebizitza Hutsaren Programaren" poltsan jasotako etxebizitza bakoitza esleitzeko prozedura espezifikoa izango da, ondoren adierazten den lehentasun-hurrenkeran ezarritako irizpideen arabera:

    1. interesatuek eskatzen duten etxebizitzaren udalerriaren araberako lehentasuna, Etxebideren izena emateko inprimakian adierazita.

    2. pertsona edo bizikidetza-unitatea udalerri horretan eskuragarri dauden etxebizitzen ezaugarrietarako egokia izatea.

    3. pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak alokairurako aurreikusi den errentarako egokiak izatea.

  3. ¿ Berdinketa gertatuz gero, Etxebiden izena eman zuen lehenak izango du lehentasuna, eta, berdinketak jarraituz gero, berdinketa horretan daudenen arteko zozketa egingo da.

  4. ¿ Artikulu honetan ezarritakoaren arabera erabiltzen den esleipen-prozedura bakoitza berez baliogabetuko da eta bakar-bakarrik izango du indarra erabiltzen den esleipen bakoitzerako; beraz, espedientean aurkeztutako agiri eta dilijentziak ezin izango dira berriro ere erabili.

  5. ¿ Hiru hilabetean behin, Visesak Sailari aurkeztuko dio memoria bat, egindako esleipenak eta bakoitzean jarraitutako prozedura adierazten dituena.

Aurreko artikuluan ezarritako prozedura gorabehera, eta arrazoirik egonez gero, etxebizitza-premia espezifikoak asetzeko erabiltzen diren etxebizitzak esleipen-prozeduratik kanpora geratu edo salbuetsi ahal izango dira, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez.

  1. ¿ "Visesak" aukeratuko ditu errenta har dezaketen pertsonak, aurreko artikuluetan ezarritako prozeduraren arabera; behin¿behinean esleituko dizkie dagozkien etxebizitzak, eta, hala badagokio, ordezkapenak egiteko direnak gordeko ditu.

  2. ¿ Behin-behineko esleipena jakinarazi eta handik zazpi egun naturalera onartu beharko du esleipendunak etxebizitza edo uko egin. Uko eginez gero, erantzuna ematen ez bada, edo adierazitako epea edo egunean errentamendu-kontratua izenpetu ezean, "Visesak" ahalmena izango du ordezko izendatutakoari etxebizitza esleitzeko.

  3. ¿ Aurreko idatz-zatian ezarritakorako, nahikoa izango da idatziz jakinaraztea posta arruntaz eta jaso izanaren adierazpenaz, "Etxebiden" Eskatzaileen Erregistroan agertzen den helbidean.

"Visesak" ezarriko du errentariak ordaindu beharko duen errentaren zenbatekoa, higiezinen merkatuko prezioak eta errentak kontuan hartuta egiten duen tasazioaren arabera. Zenbateko hori urtero aldatuko da, kontsumo-prezioen indizearen arabera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.