Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2003ko apirilaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzko 2002ko urriaren 9ko Agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 2212
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2003/04/08
- Argitaratze-data: 2003/04/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzko 2002ko urriaren 9ko Aginduak behin betiko gehitu zuen beste laguntza-programa bat, erabilitako etxebizitza librearen eskaintza etxebizitzen eskaintza orokorrean eta ezarri zuen etxebizitza-mota hori erosteko. Hori dela-eta, araubide orokorraz gain, aldi baterako araubide bat ezarri zen, Agindu hori indarrean sartu aurretik egindako erosketak ere jasotzeko aukera ematen zuena. Agindu horrek izan duen harrera kontuan hartuta, aldatzeko Agindu honen bitartez ahalik eta erosketa gehienei eman nahi zaie aukera, aldi horretan eginiko salerosketetarako eskabideen epea luzatuz.
Bestalde, Agindu honek ezabatzen du fondo galdurako dirulaguntzak eskuratzeko aukera, edozein Herri Administrazioren edo Erakunde Administrazioren ondare publikokoak diren etxebizitzak eskualdatzean. Izan ere, ondare horiek gizarte-helburu jakina dute.
Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 40/2002 De-kretuaren 4. artikuluan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, ondokoa,
"Agindu honen ondorioetarako ez dira hartuko erabilitako etxebizitza libretzat, baldin eta etxebizitzak eskualdatzen dituena bada Herri Administrazio edo Erakunde Administrazio bat, Herri Baltzuak, Erakunde Autonomiadunak eta aurreko administrazioetako baten partaidetza handiena duten merkataritza-sozietateak."
"Lehenengo xedapen iragankorra.
– Etxebizitza-eskuraketek jaso ahal izango dituzte erabilitako etxebizitza librea erosteko Agindu honetan jasotako diru-laguntzak, baldin eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta 2002ko urtarrilaren 1etik 2003ko urtarrilaren 31ra bitartean eskritura publikoan gauzatu badira.
– 2003ko apirilaren 30era arte egin ahal izango dira xedapen iragankor honetan ezarritakoaren arabera eginiko eskaerak.
– Erabilitako etxebizitza librea erosteko laguntzak eskatzeko espediente guztiak ofizioz berrikusiko dira, baldin eta xedapen honen 1. eta 2. idatz-zatietako kasuren batean badaude eta ezetsi badira."
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 8a.
Etxebizitza ega Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.