Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitzaren premiaren inguruko egoerei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 7431
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2002/12/30
- Argitaratze-data: 2002/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
315/2000 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, 15.b) artikuluan babes ofizialeko etxebizitza baten onuradun izateko baldintza gisa ezarri zuen eskatzaileek egiaztatzea etxebizitzaren premian daudela eta baldintza hori 16. artikuluan zehaztu zuen, honela: baldintza hori betetzeko, bizikidetzako unitateko kideetako inork ezin du izan etxebizitzarik izan ez jabetzan, ez jabetza soilean, ez azalera-eskubidean, ez gozamenean aurreko bi urteetan eta egoera horretan jarraitzea salerosketaren eskritura publikoa egin arte edo alokairu-kontratua formalizatu arte.
Hala eta guztiz ere, babes ofizialeko etxebizitzaren onuradun izan daitezke beste etxebizitza baten jabetza, jabetza soil, azalera-eskubide edo gozamenaren titular direnak eta barne hartuta daudenak Dekretuaren 16.2 artikuluan jasotako egoeraren batean, edo garatzeko araudian, betiere garatzeko araudi horretan ezarritakoaren arabera.
Xedapen arau-emaile hau aurrerago aipatutako Dekretuaren edukia garatzeko helburuarekin emango da, aurreko arauditik eratorritako esperientzia bilduz.
Horri jarraiki eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak 4 artikuluan xedatutakoaren arabera eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 315/2002 Dekretuak lehenengo azken xedapenean ezarritakoaren arabera, hauxe
Agindu honen xedea da babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 16. artikuluaren 2. idatz-zatia garatzea. Idatz-zati horretan zehazten da etxebizitzaren premiaren betekizuna babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izateko.
– Bizikidetzako unitateko kideek ez izatea etxebizitzarik ez jabetzan, ez azalera-eskubidean, ez gozamenean, ez jabetza soilean azkeneko bi urteetan, ondorengo datetatik hasita:
Lehen transmisioan babes ofizialeko etxebizitza baten onuradun izateko esleipen-prozedurari hasiera ematen dion aginduaren datatik hasita.
Lehen transmisioan babes ofizialeko etxebizitza baten onuradun izateko behin behineko kalifikazioaren datatik hasita, aipatutako esleipen-prozedurari lotutakoak ez direnean eta lehen transmisioan babes ofizialeko etxebizitza erosteko finantza-neurriak gertatzen diren kasuan.
Babes ofizialeko etxebizitzen bigarren edo ondorengo transmisioen onuradun izateko dagokion lurralde-ordezkaritzan kontratua aurkezten den datatatik hasita.
Bigarren edo ondorengo transmisioetan etxebizitza erosteko finantza-neurrien onuradun izateko eskaeraren datatatik hasita. Hala eta guztiz ere, salerosketaren kontratuaren bisatua eta etxebizitza erosteko finantza-neurriak batera eskatzen badira, kontratua aurkezteko data joko da erreferentziazko data bakartzat.
Egoera horretan jarraitu beharko dute onuradunek kontratua formalizatu arte, alokairuaren kasuan, edo eskritura publikoa egin arte, salerosketaren kasuan.
– Horretaz gain, etxebizitzak errentamendua lagatzen diren kasuan, eskatzaileak kanpo utziko dira babes ofizialeko etxebizitza baten edo edozein administrazio publikoren, sozietate publikoren, erakunde autonomoren edo edozein administrazio orokor edo erakundezko administrazioren partaidetzako sozietateren baten titularitateko etxebizitza baten errentari direnean.
Edonola ere, etxebizitza izateko premia duten pertsonatzat joko dira jabetzan, azalera-eskubidean, gozamenean edo jabetza soilean etxebizitzaren baten titular direnak, agirien bidez ondorengo egoeraren batean daudela egiaztatzen dutenean:
– Aipatutako etxebizitza aurri-egoeran dagoela deklaratu denean eta berori eraistea adostu denean.
Kasu honetan hori egiaztatzen duen udal-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
– Etxebizitza desjabetze-espedienteren baten menpeko ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan barne hartuta dagoenean.
Kasu honetan ezinbestekoa izango da zerrenda hori aurkeztea.
– Etxebizitzak 36 metro karratu edo gutxiagoko azalera erabilgarria duenean edo ez dituenean betetzen ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak.
Ez dira aintzat hartuko irtenbide konstruktiboa izan dezaketen urritasunak. Horri dagokionez teknikari eskumendunak egindako txostena aurkeztu beharko da. Edozein kasutan lurralde-ordezkaritzetako zerbitzu teknikoek txosten kontraesankorra egin ahal izango dute eta horrek izaera loteslea izango du.
– Banantzeko edo dibortziatzeko prozeduraren ostean eta betiere eskatzaileak beste etxebizitzarik ez duenean, epai baten bidez familiako etxebizitza beste ezkontidearen etxebizitza gisa izendatu denean bi urte baino gehiagoko aldi baterako, Agindu honen 2.1 artikuluan adierazitako datetatik hasita.
– Jaraunspen onartuaren eta ordainduaren kasuan, jaraunspen-masako etxebizitza baten jabariak hainbat titular dituenean, jaraunsle titularkideak beste etxebizitzarik ez duenean eta jaraunspen-masako etxebizitzaren jabariaren titularitatean duen partaidetza-kuota %50ekoa edo txikiagoa denean. Tratamendua berdina izango da etxebizitza baten jabariaren titularkidetasuna gurasoek seme-alabei egindako dohaintzetatik datorrenean.
– Eskatzaileen bizikidetzako unitateko kideren batek ezgaitasunen baten ondorioz mugikortasun urri iraunkorra duenean, betiere honako eskakizun hauek betetzen direnean:
Etxebizitzak kokaleku duen eraikinak ez dituenean betetzen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak, hiri-ingurune, espazio publiko, eraikuntza eta informazio- eta komunikazio-sistemetako irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartu zituenak, barne hartutako sarbide eta igogailuei buruzko zehaztasunak.
Eskuratu nahi den etxebizitzak betetzen dituenean aurreko idatz-zatian adierazirako sarbide eta igogailuei buruzko zehaztasunak.
Administrazio honek sustatutako gizarte-etxebizitzak edo erregimen berezikoak jabetzan edo azalera-eskubidean esleitzen badira, eskatzaileen etxebizitza, kargetatik eta lagunetatik libre dagoela, eta esleitutakoa trukatzea beharrezkoa izango da. Gainerako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzi behar dira, era berean kargetatik eta lagunetatik libre dagoela. Administrazioak berak eros dezake edo beste erosle bat izenda dezake; edonola ere, gehienez eskuratu beharreko babes ofizialeko etxebizitzaren prezioa ordain daiteke.
Babes ofizialeko etxebizitza errentamendu-erregimenean esleitu edo eskuratzen bada, beste etxebizitza baten jabetza, azalera-eskubide edo gozamenaren titularra den bizikidetzako unitateko kideak jarri beharko du etxebizitza Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren esku edo Sail horrek izendatutakoaren esku, etxebizitza errentamenduan lagatzeko.
Titularraren etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, babes ofizialeko etxebizitzaren errentamendua eskrituratu edo izenpetu aurretik egin behar da eskualdatzea.
Ondorio horietarako mugikortasun urri iraunkorra duten ezgaitutzat joko dira abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren, ezgaitasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen duenaren, 3. eranskinean bildutakoak, betiere organo eskumendunaren ziurtagiriaren bidez honako egoeretakoren batean daudela egiaztatzen badute:
Gurpil-aulkira mugatuta egotea.
Ibiltzeko nahitaez bi makila behar izatea.
D) eta H) arteko idatz-zatietan 12 puntu edo gehiago lortzea.
– Irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitza baten titularrek 70 urte edo gehiago dituztenean, betiere aurreko idatz-zatian aipatutako araudiaren arabera.
Kasu honetan ere, etxebizitza trukatu edo Euskal Autonomia Erkidegoaren esku jarri behar da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak edo Sail horrek izendatzen duenak erosteko edo errentan jartzeko, betiere aurreko idatz-zatian ezarritako baldintzak eta betebeharrak dituela.
Era berean, titularraren etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, babes ofizialeko etxebizitzaren errentamendua eskrituratu edo izenpetu aurretik egin behar da eskualdatzea.
– 65 urtetik gorako pertsonek tutoretzapeko apartamenduak eskatzen dituztenean.
Kasu horietan, etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Sail horrek izendatzen duenaren esku jarri behar da, errentamenduan jartzeko.
– 5 edo kide gehiagoko bizikidetzako unitateen kasuan, baldin eta kideetako batek 36 metro karratu baino handiagoa eta 72 metro karratukoa edo txikiagoa badu, pertsonako 12 metro karratu erabilgarri baino ratio txikiagoa dagoenean.
5 edo kide gehiagoko bizikidetzako unitatea dela egiaztatzeko, denek etxebizitza berean gutxienez urtebeteko epean erroldatuta eman dutela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da. Urtebete hori ondoko datetatik hasita hasiko da kontatzen:
Etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen den datatik hasita, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 315/2000 Dekretuak 11.1 artikuluan araututako kasuetan.
Behin-behineko kalifikazioaren datatik hasita, gainerako sustapenetan.
Idatz-zati horretan adierazitako bizikidetzako unitateetako baten kidea izateaz gain, ezaugarri horietako etxebizitza baten titular diren babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileei ez zaie baja emango etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan, baldin eta adierazitako ratioa gainditzen ez duen esleitutako etxebizitzari uko egiten badiote; izan ere, justifikatutako uko egitetzat hartuko baita. Ondorioz, ez da kontuan hartuko. Beraz, etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 12.4 artikuluan (122 zk.ko EHAA) xedatutakoaren salbuespena da kasu hori.
Kasu honetan ere, etxebizitza trukatu edo Euskal Autonomia Erkidegoaren esku jarri behar da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak edo Sail horrek izendatzen duenak erosteko edo errentan jartzeko, betiere 6. eta 7. idatz-zatietan ezarritako baldintzak eta betebeharrak dituela.
Era berean, titularraren etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, babes ofizialeko etxebizitzaren errentamendua eskrituratu edo izenpetu aurretik egin behar da eskualdatzea.
– Etxebizitza utzita, birralojatu behar den bizikidetzako unitateak legalki okupatzen duen etxebizitza, hirigintzako jarduketak eragindakoa, dagoen Alde Funtzionalekoa ez den udalerri bateko etxebizitza bat denean.
Xedapen hau indarrean jartzen denean, indarrik gabe geldituko da etxebizitzaren premiaren inguruko egoerei buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Agindua, baita Agindu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo gutxiagoko gainerako xedapenak ere.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 30a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.