Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, modu partzialean irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 7379
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2002/12/10
- Argitaratze-data: 2002/12/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia
Testu legala
Urriaren 16ko 222/2001 Dekretuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen du. Horren 18. Artikuluan, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari ematen zaio, beste batzuen artean, hurrengo funtzioa: Helduentzako heziketa-zikloei dagokien eskaintza partziala proposatzea, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1990 Lege Organikoaren 53.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta dekretu hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua (97-05-07ko EHAA); dekretu hori aldatzen duen Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituen azaroaren 30eko 423/1999 Dekretua (99-12-14ko EHAA); eta Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta bere tituluei buruzko norabideak ezartzeko den azaroaren 22ko 447/1994 Dekretua (95-01-10eko EHAA).
Hori dela eta, 2002ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzial modalitatean irakastea arautzen du, heziketa-moduluka eskaini eta ikasi ahal izateko. Modalitate hori 21 urtetik gorako edo lanean bi urte baino gehiago eman duten pertsona helduentzat zuzenduta dago.
Bestalde, EAEko Administrazioaren ardurapeko ikastetxe publikoek ezin dute dirulaguntzen araubidean partea eduki, ezta araubide horretako arauen pean jarri ere, zeren eta gutxi gora beherako autonomia izan arren, ez baitute nortasun juridikorik eta Administrazioaren baitan txertatuta baitaude. Hori dela-eta, beharrezkoa da aurrekontuaren partidak bereiztea dirulaguntzak jaso ahal izateko. Izan ere, ikastetxe publikoek diru-kopuru osagarriak jaso ahal izango dituzte hezkuntza-proiektua garatzeko eta ikastetxearen urteko plangintza egiteko, 1/1993 Legearen 57 eta 54.2 artikuluek ezarritakoaren arabera (otsailaren 19ko legea, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa). Diru-kopuru horiek EAEko Aurrekontu Orokorren kargurakoak izango dira. Baina, dirulaguntza ere bada, EAEko Administrazio Orokorrak fondo publikoak dohainik ematea, bere Aurrekontu Orokorren kargura, eta Autonomia Erkidegoko Erakunde Administraziokoak ez diren pertsona zein erakunde publiko nahiz pribatuen alde; hala baitio 1/1997 Lege Dekretuaren 48.2 artikuluak (azaroaren 11ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauen Legearen testu bateratua onartzen duena).
Ondorioz, eta Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren proposamenez, honako hau,
Kapitulua: Xedea eta Baldintzak
– Agindu honen ondorioetarako,urtero argitaratuko da deialdi bat, Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeei zuzenduta, heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimena eska dezaten eta, bide batez, baita ere horretarako beharrezkoak diren dirulaguntzak edo diru-kopuruak eska ditzaten. Aipatutako urteko deialdia, lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen erabaki baten bitartez egingo da eta bertan ekitaldi ekonomiko bakoitzari dagozkion baliabide ekonomikoak, eskabideak aurkezteko eta, horren ondorioz, deialdia erabakitzeko epeak zehaztuko dira.
– Agindu honetan ezarritako prozedura sei hilekoa izango da gehienez ere.
– Ikastetxeak, antolatzeko duen autonomiaren arabera, koordinatzaileen irakastorduak egokitu ahal izango ditu, eskaintza partzialean duten zereginarekin bateragarriak izan daitezen. Egokitzapena irakastorduen kopuruan eta banaketan egingo da. Horretarako, aintzat hartuko dira ikasturte hasierako zirkularretan azaldutako arauak, dagozkien irakaskuntzetakoak, eta ikastetxearen ordutegi-aukera.
Kapitulua: Eskabideak eta aurkezteko epea
Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari zuzendutako eskabidea, ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak izenpetuta eta zigilatuta, eskaintza partziala irakasteko baimena eta dagokion finantzaketa eskatzeko. Eskabide horretan prestakuntza ekintzei buruzko aurrekontua zehaztu behar da.(I. Eranskina).
Laburpen-fitxa, ekitaldian garatuko den moduluen eskaintzaren deskribapenarekin; non oinarrizko argibideak jarriko diren (II. Eranskina).
Klaustroaren akta; idatziz jasoko da heziketa-zi-kloko eskaintza partziala eta bere jarduerak ezagutzen dituela, eta, halaber, proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela(III. Eranskina).
Ordezkaritza Organo Gorenaren akta; idatziz jasoko da eskabidearekin bat datorrela, aurkeztutako eskaintza ezagutzen eta onartzen duela, eta, orobat, hitz ematen duela proiektua egiteko behar diren neurriak hartuko dituela eta Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartuko duela, onartzen badute (IV. Eranskina).
– Heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimen-eskabidearekin batera, eskaintza horri dagokion dirulaguntza eskatuko eta horretarako honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Ikastetxeko zuzendariaren edo legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, xede bereko beste deialdietan izena emango ez duela hitz emateko (V. Eranskina).
Itunpeko ikastetxeek zerga-betebeharrak betetzearen ziurtagiria aurkeztuko dute, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarrita dagoen legez (apirilaren 21eko EHAA). Titularra pertsona juridikoa bada, eskatzaileak dirulaguntza hau eskatzeko ahalorde nahikoa duela egiaztatu beharko du.
– Halaber, ikastetxeek eskaintza honen beharrari buruzko txostena aurkeztu beharko dute. Txosten horretan azaldu beharko dute, ikastetxeak eragina duen zonaldean dagokion ekoizpen-sistemaren eta ikasleen beharrekiko eskaintzaren egokitzapena eta, era berean, nola eskaintza horrek osatzen dituen dagoeneko dauden eskaintzak edota bere zonaldeko beste ikastetxe batzuek aurkeztu dituzten eskaintzak.
– Beharrezko agiriak aurkeztu beharko dira Hezkuntza Saileko ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan.
Kapitulua: Hautaketa eta Ebazteko Prozedura
Ikastetxe batek aurkeztu duen proposamena onartzen bada diruz ere lagunduko da, Agindu honetan ezartzen diren irizpideen arabera.
Etengabeko Ikaskuntzako teknikari bat; burua izango dena.
Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak izendatutakoa
Lanbide Heziketako ikuskatzaile koordinatzaile bat.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzako ordezkari bat.
Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari-lanean jardungo duena.
– Administrazio bidea agortzen ez duen ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari, berau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
– Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutako epea igarota, ez bada argitaratzen deialdi honen ebazpena, interesatuek bere eskaria ezetsi dela jo ahal izango dute, gerora urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearekin aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan jasotako ondorioetarako.
Kapitulua: Jarraipena eta Ebaluazioa.
– Itunpeko ikastetxeei dagokienez, egindako gastuen agiri zurigarri guztiak (jatorrizko erreziboak, fakturak...) txostenean sartu beharko dira, legez onartu badira, eta emandako dirulaguntzari badagozkio. Diru-kopuru horien onuradunak ikastetxe publikoak badira, eskatutako agirien ordez, Ordezkaritza Organo Gorenaren ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, hain zuzen, jasotako diru-kopuruarekin egindakoaren ziurtagiria. Esan bezala, ziurtagiri horiek frogagiri originalak ordezkatuko ditu. Frogagiriak ikastetxeetan geratuko dira, administrazio eskudunaren kontrol ekonomikoaren organoen eskura
Ikastetxeen zerrenda; zerrenda horretan onartutako proposamenetan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren zehaztuko da, eta gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.
Parte hartu duten ikasle-kopuruari eta ikasleek izan dituzten emaitzei buruzko txostena, heziketa-modulu bakoitzeko eta ikastetxeko.
Kapitulua: Dirulaguntza ematea eta baimendutako ikastetxeen
betebeharrak
Burutzen den proiektuaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken memoria ekonomikoaren segimendutik proiektuek gutxienez erabakitako helburuak lortzen ez dituztela ondorioztatzea.
Agindu honetan eta Agindua garatuko duten erabakietan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.
EAEko aurrekontuen kargurakoak diren dirulaguntzen onuradunek dituzten betebeharrak ez betetzea.
– Itzultzeko prozedura 698/1991 Dekretuan, abenduaren 17koan (1992ko otsailaren 17ko EHAA), araututakoa izango da.
Burutzen den eskaintzaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken memoriaren segimendutik proiektuek gutxienez erabakitako helburuak lortzen ez dituztela ondorioztatzea.
Agindu honetan eta Agindua garatuko duten erabakietan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.
Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek ez badiote esanbidezko ukapena egiten eta idatziz horren berri ematen ez badute, onartzen dutela ulertuko da.
Dirulaguntza eman duten xede zehatzerako erabiltzea.
Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta EAEko Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatzen dioten informazioa, deialdi honen kargurako jasotako dirulaguntzei buruzkoa.
Kapitulua: Lanbide heziketako Heziketa-zikloetarako sarrera-proba gainditzeko prestakuntza
Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ÁNJELES IZTUETA AZKUE.I. ERANSKINA
IKASTETXEAREN KODEA n n n n n
Jn./And.: NAN zk.: ................
Titular/zuzendari gisa ardurapean duen ikastetxea:
Ikastetxearen helbidea: ......................................... kalea/plaza: ................................. Posta-barrutia:
Telefonoa: ............................ Faxa: ........................... Posta elektronikoa:
ADIERAZPENAK:
Lanbide Heziketako heziketa zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimena eta dirulaguntzak emateko .................................................. deialdiaren baldintzak dakizkit.
Ondoko prestakuntza proposamena aurkezten dut
Lanbide arloa Heziketa zikloa Modulua Aurrekontua
Langile-gastuak (*) Funtzionamendua Guztira
(*) Ikastetxe pribatuek soilik
Lanbide Heziketako heziketa zikloak ikasi ahal izateko sarrera-frogarako prestakuntza
Erdi mailako heziketa Modulua Aurrekontua
zikloetarako froga
Langile-gastuak (*) Funtzionamendua Guztira
Goi mailako heziketa Modulua Langile-gastuak (*) Funtzionamendua Guztira
zikloetarako froga
(*) Ikastetxe pribatuek soilik
Aurkeztutako eskaintza emateko baimena eta .................. eurotako dirulaguntza eskatzen dut.
Deialdi honetako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak aurkezten ditut, alegia, jatorrizko agiriak eta kopia bi
n Eskaintzari buruzko laburpen-fitxa(II. eranskina)
n Klaustroaren akta (III. eranskina).
n Ordezkaritza Organo Gorenaren Akta (IV. eranskina)
n Zuzendariaren Zinpeko Aitorpena (V. eranskina).
n Eskaintzaren beharra justifikatzeko txostena (6.2 artikulua).
n Bestelakoa
Eskatutako baimena eta dirulaguntza ematea.
...................n, ........ko ...............ren ......an.
(sinadura eta zigilua)
ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARI JAUNA
LABURPEN FITXA (Datu zehatzak)
Lanbide arloa Heziketa zikloa Maila (E/G) Modulua Irakasten duen irakaslea B/K Asteko irakasten duen Ikasle kopurua
(Izena eta abizenak) ordu kopurua
(D) Behin betikoa
(P) Behin-behinekoa
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako sarrera-froga Irakasten duen irakaslea B/K Asteko irakasten duen Ikasle kopurua
prestatzeko prestakuntza (Izena eta abizenak) ordu kopurua
Erdi mailako zikloak Modulua
Goi mailako zikloak Modulua
(D) Behin betikoa
(P) Behin-behinekoa
...................................................................ko irakasleen klaustroak bilkura berezia egin du gaur, .......ko ................aren ......(e)an, eta ondokoa adierazi du, funtzionamendurako bete behar diren legezko baldintzak betez, eta Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimena eta dirulaguntza emateko deialdiaren legezko baldintzen arabera (....ko ............aren ......(e)ko Erabakian ezarritakoak): irakasle guztiek aurkeztutako eskaintza eta osatzen duten moduluen berri dutela. Orobat, irakasle guztiek bere gain hartzen dutela proiektu horrek ekar ditzakeen ondorioak, hala irakasle bakoitzari partehartzaile izateagatik dagozkionak, nola ikastetxearen barne-antolaketari dagozkionak
............................n, .......ko ..........aren .....(e)an
(sinadura eta zigilua)
..................................................................................ko Ordezkaritza Organo Gorenak bilkura berezia egin du gaur, 2002ko ...................aren ......(e)an. Bilkuran ondokoak egon dira gurasoen ordezkaritzan: __________________________________
________________________________________________________________________________________;
irakasleen ordezkaritzan: ______________________________________________________________________
_________________________________________________________________________________________;
ikasleen ordezkaritzan: ____________________________________________________________________
_________________________________________________________________________________________;
irakasle ez diren langileen ordezkaritzan: ________________________________________________________
______________________________________________________________________________________;
eta zuzendari gisa: _________________________________________________________________________
Horrenbestez, Organo honek, Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimena eta dirulaguntza emateko deialdiaren legezko deialdien baldintzak betetzen dituenak (......ko ...............aren .....ko Erabakia), hitz ematen du neurriak hartuko dituela aipatutako proiektua egiteko, eta urteko plangintzan sartuko duela (onartua izango balitz). Orobat, ondokoak izendatzen ditu koordinatzaile:
............................................................, nik ordezkatzen dudan klaustroko irakasleak direnak.
......................(e)n, .......ko .............aren ....(e)an
(sinadura eta zigilua)
___________________________________________________________________________ Jaunak/Andreak
_________________________________________________________________________________________
ikastetxearen titular/zuzendari den aldetik,
ZINPEAN AITORTZEN DUT: ikastetxea ez dagoela sartuta xedetzat __________________________ __________________ heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean emateko edota Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako sarrera-proba prestatzeko dirulaguntzak ematea daukaten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste deialdietan.
.....................(e)n, .......ko ............aren ....(e)an
Zuzendaria/titularra
(Izena eta sinadura)
Ikastetxeak eragina duen zonaldean, dagokion ekoizpen-sistemaren beharrei eskaintzaren egokitzapena: 30 puntu gehienez
Aurkeztutako eskaintza ikastetxearen eragina duen zonaldean dagoeneko dauden eskaintzen edo beste ikastetxe batzuek aurkezten dituztenen osagarri den neurria: 20 puntu gehienez
Ikasleen beharrekiko eskaintzaren zerikusia: 20 puntu gehienez
Ikastetxearen funtzionamendua kontuan hartuta, eskaintzaren bideragarritasuna: 20 puntu gehienez
Eskatutako aurrekontuaren egokitasuna: 10 puntu gehienez
– Eskaintzaren testuinguruaren ezaugarri orokorrak eta bereziak.
– Eskaintzaren helburuak bete diren:
Hasieran proposatutako helburuak.
Proiektua amaitzean lortutako helburuak.
– Eskaintza garatzean egin diren aldaketak, hain zuzen, ondokoetan izan direnak:
Metodologia.
Antolakuntza.
Egutegia.
– Irakaste ibilaldian erabili den ebaluazio-prozesuaren sintesia.
– Ondorioak:
Eskaintzaren lorpenak.
Ikastetxean izan duen eragina.
– Eskaintza irakatsi duten irakasleak, beraien egoera administratiboa eta horretarako erabili duten ordutegia
– Izena eman zuten irakasleak, bukatu aurretik utzi zutenen kopurua eta horren zergatiak eta prestakuntza bukatu zutenek lortutako emaitzak
– Gastuen justifikazioa.