Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko ekainaren 27koa, Herrizaingo sailburuarena, B motako joko-makinen prozedurak telematikoki nola tramitatu arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3850
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2002/06/27
- Argitaratze-data: 2002/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Gaur egungo gizarte aurreratuenetan gero eta sarriago erabiltzen dira bitarteko informatikoak arlo guztietan. Lanaren arloan eta merkataritzan tresna informatikoen bidez izugarri azkartzen dira komunikazioak eta harremanak, batez ere arlo ekonomiko aktiboenetan.
Horrenbestez, administrazio modernoek euren organoek teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea sustatu behar dute; bakoitzak kudeatzen duen arloari dagozkion teknikak, hain zuzen ere.
Ildo horretatik, jokoaren arloko merkatua oso dinamikoa da, eta ondorioz enpresariek ere modu dinamikoan jokatu behar dute. Hori dela eta, Administrazioari behin eta berriro eskatzen diote jar ditzala bideak berarekiko tramiteak azkar eta eraginkortasunarekin egiteko, etengabe aldatzen ari den merkatura behar bezala moldatu behar dute eta.
Horregatik, Euskal Administrazioak beti bezala herritarrei zerbitzuak ematen jarraitu nahi duenez eta Euskadiko jokoaren arloko politikaren printzipioen arabera tramitazio-organoek arloko dinamizitatearen araberako bitartekoak eduki behar dituztenez, agindu honen bidez jokoaren arloko eragileek gehien eskatzen dituzten prozeduretako batzuk (joko-makinen aldaketak, esaterako) telematikoki nola tramitatu arautzen hasi gara.
Jokoaren arloko prozedura telematikoak Eusko Jaurlaritzaren proiektu orokor baten barruan daudenez gero, arreta berezia jarri da bitartekoak eta prozedurak erabiltzeko ahala pertsona baimenduen ez beste inoren eskuetan jartzeko, datuak ez aldatzeko eta ez galtzeko bideak jartzeko, eta prozesu informatikoak baimenik ez dutenen manipulazioetatik begiratzeko.
Horregatik guztiagatik, hauxe
– Agindu honen xedea B motako jolas-makinen prozedurak telematikoki nola tramitatu arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makina, makina lagungarri eta jokorako beste sistema eta instalazio batzuen Araudiko 52. artikuluan xedatutakoaren arabera (araudi hori abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuak onetsi zuen).
– Hona telematikoki tramita daitezkeen prozedurak:
B motako makinak aldatu edo trukatzea.
B motako makinen establezimendua aldatzea.
Enpresa bereko bi establezimenduren ustiapen-baimenak trukatzea.
Agindu honetan ezarritako tramitazio telematikoaz baliatu ahal izateko, B motako makinekin diharduten enpresak Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako Jokoaren Erregistro Zentralean egon behar dira eta erabiltzaile-ziurtagiria eskuratu behar dute Aginduko I. eranskinean xedatutakoari lotuz.
– Agindu honetan ezarritakoaren arabera telematikoki egiten diren tramiteetan sinadura elektroniko aurreratua erabili beharko da, hain zuzen ere Sinadura Elektronikoari buruzko irailaren 17ko 14/1999 Errege Lege-Dekretuan ezarritakoa.
– Sinadura elektroniko aurreratua erabili nahi dutenek X509 Erabiltzaile Ziurtagiria (3. bertsioa) izan behar dute; ziurtagiri hori agindu honetako I. eranskinean ezarritakoaren arabera emango da.
– Administrazio organoek teknika eletroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzen dituztenean agindu honetan aipatutako egintzak edo jakinarazpenak emateko, beti ere organoak identifikatzea eta bere eskumenak baliaraztea bermatuko da.
– Berriemateak benetakotasunarekin, konfidentzialtasunarekin, integritatearekin eta trukatutako mezuak zapuztu gabe egingo dira.
– Euskarri, bitarteko eta aplikazio telematikoak erabiltzean honakook bermatu behar dira:
Bitartekoak eta prozedurak erabiltzeko ahala pertsona baimenduen ez beste inoren eskuetan jartzea.
Datuak ez aldatzeko eta ez galtzeko, eta berri-emateak inork ez atzemateko, bideak jartzea.
Prozesu informatikoak baimenik ez dutenen manipulazioetatik begiratzea.
– Agindu honetan ezarritakoak ez du aldatu administrazio-jarduketei aplikatu beharreko araubide juridikoa, tramitazio telematikoari buruzko berariazko zehaztapenak gorabehera.
– Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak interesatuekiko komunikazioetarako bitarteko telematikoak erabiltzean, beti ere bermatu beharko du azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58. eta 59. artikuluetan administrazio-egintzak jakinarazteari buruz ezarritako betekizunak betetzen direla.
– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.3. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, datu-basean grabatuko dira jakinarazpena webgunean interesatuarentzat eskuragai jartzen den data eta ordua, bai eta, gertatuz gero, interesatuak haren edukia begiratzen duen data eta ordua ere.
– Erregistro Telematikoa sortu da eskaerak, idazkiak eta berriemateak jaso eta bidaltzeko, hain zuzen ere agindu honetan ezarritakoaren arabera telematikoki tramitatu ahal diren agiriak. Haien tramitazioan azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar dira.
– Aurrean aipatutako agiriok urte osoan eta egun osoan tramitatu ahal izango dira telematikoki, eta Erregistroak ere jardunaldi bera izango du.
– Erregistro Telematikoan egiten diren oharrak Erregistro Orokorrean integratuko dira informatikoki indarreko arautegian ezarritakoaren arabera.
– Teknika telematikoen bidez sortutako agiriak eite bereko euskarrietan gordeko dira, jatorrizko formato berean zein informazioa zegoen-zegoenean berreskuratuko dela ziurtatzen duen beste zeinahi formatotan.
– Agiriak gordetzen diren bitarteko edo euskarriek segurtasun-neurriak izan behar dituzte haien integritatea, benetakotasuna, kalitatea, babesa eta artapena bermatzeko; hain zuzen ere, erabiltzaileen identifikazioa eta sarreren kontrola ziurtatu behar dira.
– Interesatuak euskarri elektroniko, informatiko edo telematikoetan dauden agirietan sartzeko 30/1992 Legeko 35. eta 37. artikuluetan eta, behar denean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa aplikatuko da.
– Aipatu euskarrietan gordetako agiriak euren administrazio-espedienteko osagai izango dira, gainerako jarduketak bezala, euskarria nolakoa den gorabehera, fisikoa zein telematikoa.
– Tramitazio telematikoaren prozeduran fase hauek daude:
www. ej-gv.net/dje webgunean sartu; horretarako txartela sartu behar da txartel-irakurgailuan eta sistemak erabiltzailea aplikazio telematikoan sartzea onartu behar du.
Hauetako bat hautatu:
B motako makinak aldatu edo trukatzea.
B motako makinen establezimendua aldatzea.
Enpresa bereko bi establezimenduren ustiapen-baimenak trukatzea.
Eskatutako administrazio-prozedurari dagokion formularioa bete.
Formulario egokia betetakoan, eskatzaileari ados dagoela adierazteko eskatuko zaio, eta horretarako sinadura elektronikoa aktibatzen duen PINa adierazi beharko du.
Administrazio-tasa likidatu eta jakinarazi.
Tramitea baimentzen duen agiria sortu eta eman.
– Nolanahi ere, aplikazio telematikoaren bidez eskatzaileak tramite-eskaeraren frogagiria sor dezake; bertan bidaltzailearen eta hartzailearen identifikazioak, sarrera-erregistroko zenbakia, tramitearen izena, eta eskaera aurkeztu den data eta ordua agertuko dira.
B motako makinak aldatu edo trukatzea lokal batean ustiapen-baimen bati loturik dagoen B motako makina bat kendu eta mota bereko bese bat jartzea da. Horretarako jarraian azalduko diren datuak adierazi beharko dira aplikazio telematikoaren formulario elektronikoetan:
Aldatuko den makinaren ustiapen-baimena.
Instalatuko den makinaren modeloa, erregistro zenbakia eta serie zenbakia.
Makina berria lehenbizikoz instalatuko bada, modeloa, erregistro zenbakia eta serie zenbakia eta fabrikazio ziurtagiria eman zen data.
Aurreko instalazio-baimena eman zenetik lokalaren titularra aldatu bada, beraren NAN edo IFK.
B motako makinen establezimendua aldatzea makinaren ustiapen-baimena eta makina bera beste lokal batera aldatzea da. Horretarako jarraian azalduko diren datuak adierazi beharko dira aplikazio telematikoaren formulario elektronikoetan:
Lokal berrira eramango den makinaren ustiapen-baimenaren zenbakia.
Makina instalatuko den lokala aplikazio telematikoan ez badago, beraren izena eta helbidea, eta titularraren NAN edo IFK.
Instalazio-baimena eman zenetik makina instalatuta egon den lokalaren titularra aldatu bada, beraren NAN edo IFK.
Enpresa bereko bi establezimenduren ustiapen-baimenak trukatzea bi lokalek euren ustiapen-baimenak eta haiei lotutako B motako makinak aldi berean trukatzea da. Horretarako jarraian azalduko diren datuak adierazi beharko dira aplikazio telematikoaren formulario elektronikoetan:
Trukatuko diren ustiapen-baimenen zenbakiak.
Trukeak ukituriko lokalen izenak.
Aurreko instalazio-baimena eman zenetik lokalaren titularra aldatu bada, beraren NAN edo IFK.
– Behin eskatzailearen datuak ontzat eman ondoren, aplikazio telematikoak tramitearen eskabide-agiria erakutsiko du.
– Gero, tasaren likidazio-agiria erakutsiko du.
– Jarraian, baimen-agiria sortuko da, Administrazioak elektronikoki sinatua (eredua Aginduaren II. eranskinean dago) eta horrela espedientea amaituko da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makina, makina lagungarri eta jokorako beste sistema eta instalazio batzuen Araudiko 52. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (Araudia abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuak onetsi zuen).
– Interesatuak baimen-agiria inprimatu behar du, eta haren edukia irakurtzeko moduan izan behar da, makina behar bezala dokumentatutzat joko bada.
– Baimen-agiria instalazio-baimenean berariaz ezarritako tokian jarri behar da, interesatuak behar bezala bete eta sinatuta.
– Bi agiriok eta ustiapen-baimena edukiz gero, makina ustiatu ahal izango da.
Ustiapen-baimenean honako hauek agertu behar dira gutxienez:
Ustiapen-baimenaren zenbakia.
Ustiapen-baimena eman zen data.
Tramite bat telematikoki bideratu eta ondoren xede bereko tramitea egiten bada paperean, eskaerarekin batera tramite telematikoari dagozkion agiriak aurkeztu beharko dira, hain zuzen ere Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 17ko Aginduaren arabera dagozkionak; agindu horren bidez Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makina, makina lagungarri eta jokorako beste sistema eta instalazio batzuen Araudia garatu zen joko-makina eta makina lagungarriak baimentzeko prozedurei dagokienez.
– Administrazio-tasaren likidazioa Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 19. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.
– Aipatu lege horren itzalpean, administrazio-tasaren ordainketa interesatuak dioen kontuan helbideratuko da.
– Halaber, tramiteak euskarri telematikorik erabiltzen ez denean ere administrazio-tasaren ordainketa bankuan helbideratzeko eskatu ahal izango da.
Aplikazio telematikoak aukera ematen die interesatuei egindako tramiteak kontsultatzeko eta zein egunetan eta zein ordutan egin diren begiratzeko.
Administrazioak agindu honen eremuan teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili ahal izango ditu, esan bezala, baina beti ere antolamendu juridikoan ezarritako mugak kontuan izanez. Batez ere bermatu behar du bete-betean aplikatzen dela Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa.
Halako teknikak erabiltzeak inolaz ere ezin du ekarri berekin herritarrek zerbitzu publikoak edo administrazio-jarduketak edo -prozedurak burutzeko murrizpenak izatea edo hartarako bereizkeria jasatea.
Lehenengoa:
Instalazio-baimenaren eredua onetsi da (III. eranskinean dago), agindu honen xede den tramitazio telematikorako zein Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 17ko Aginduan araututako tramitaziorako erabil daitekeena; 1997ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makina, makina lagungarri eta jokorako beste sistema eta instalazio batzuen Araudia garatu zen joko-makina eta makina lagungarriak baimentzeko prozedurei dagokienez.
Bigarrena:
Joko-makinei buruzko tramiteak agindu honetan ezarritako bitarteko telematikoak ez beste batzuen bidez egiten direnean, aurreko xedapenean aipatutako 1997ko abenduaren 17ko Agindua aplikatuko da.
Bakarra:
– Lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoa gorabehera, telematikoki bideratzen ez diren tramiteetan 2002ko abenduaren 31 arte Herrizaingo sailburuaren 2000ko martxoaren 3ko Aginduan araututako instalazio-baimenaren eredua erabili ahal izango da; agindu horren bidez 1997ko abenduaren 17ko Agindua aldatu zen, hots, Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makina, makina lagungarri eta jokorako beste sistema eta instalazio batzuen Araudia joko-makina eta makina lagungarriak baimentzeko prozedurei dagokienez garatu zuena.
– Aurreko zenbakian aipatutako instalazio-baimenak euren indarraldian izango dira baliozko, edo, 2002ko abenduaren 31z geroztik, harik eta beste batek ordeztu bitartean.
Agindu honetan xedatutakoaren aurkako lerrun bereko edo beheragoko lerruneko arau guztiak indargabetu dira.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 27a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Aurkezpen telematikoa: Komunikazio eta datuak hornitzeko sistema da, informatika eta telekomunikazioak batera erabiltzetik sortzen diren teknika eta baliabideen bidez.
PIN: Identifikazio pertsonalerako zenbakia da, beharrezkoa dena enpresen ordekaritzaren erabiltzailearen egiaztagiria aktibatu eta erabiltzeko, hain zuzen, X 509 3 bertsioa, egiaztatze erakundeak egiaztagiria eskatzen dutenei emango diena, hura eman aurretik.
Nabigatzailea: TCP/IP zein interneten oinarritutako datu sareen bidez web zerbitzariak, bai eta zerbitzari horiek duten informazioaren aurkezpena ere, eskuratzea ahalbideratzen duen programa informatikoa da.
Ondorio hauetarako, honako hau izango dira hauek:
TCP/IP (Transmision Control Protocol/Internet Protocol): Interneten interkonexio eta trafikoa ahalbideratzen dituen protokolo taldea da.
Web zerbitzaria: Interneten informazioa eskuratzen duen sistema informatikoa da.
Zifratu-gakoak: Zenbait prozedura matematikoen bidez informazioa eraldatu edo zifratzeko erabiltzen diren zenbaki edo zenbaki kateak dira.
Egiaztagirietan bi gako erabiltzen dira: gako publikoa eta gako pribatua; horrela, gako pribatuarekin zifratzen dena bakarrik deszifratu daiteke gako publikoarekin eta alderantziz.
Erabiltzailearen egiaztagiria: Egiaztatze agintaritzak ematen duen egiaztagiri elektronikoa da, eta bere formatua ITU-T-ko (International-Telecommunications Union-Telecommunication) X-509 gomendioaren 3. bertsioan oinarritzen da.
Egiaztatze agintaritza: Erabiltzaile edo zerbitzari zehatz baten datu identifikatzaileak egiaztatzen dituen erakundea da eta bere egiaztagiria ematen duena.
Sinadura elektronikoa: Datu multzo bat da, era elektronikoan antolatua, beste datu elektroniko batzuei atxikita edo funtzionalki horiei asoziatuta, eta sinadura jasotzen duen agiriaren egilea edo egileak formalki identifikatzeko balio duena.
Sinadura elektroniko aurreratua: Izenpetzailearen identifikazioa ahalbideratzen duen sinadura elektronikoa eta izenpetzaileak berariaz bere kontrolpeko bideez sortua izan dena; ondorioz, sinadura elektronikoa bakar-bakarrik egongo da lotuta harekin eta hari dagozkion datuekin. Horrela, horietan aldaketarik eginez gero, erraz antzeman daiteke.
– Aplikazio eta ekipoen ezaugarriak.
Erabiltzailearen ordenadore pertsonalean erabili behar den softwarea hauxe da:
Sistema operatzailea Windows 95 edo berriagoa.
Nabigatzailea Internet Explorer 5.01 (edo berriagoa)
Aplikazioa Solaris 2.6 sistema operatzailea duten zerbitzariekin exekutatzen da eta Weblogic 5, eta Oracle 8 datu baseak erabiltzen ditu.
– Erabiltzaileen egiaztagiria lortzeko prozedura.
– Euskaltelek ematen duen egiaztagiria lortzeko baldintza orokorrak:
Erabiltzailearen egiaztagiria eskatu ahal izango dute enpresen behar bezalako ahalmena duten ordezkariek prozedura honetan tele-tramitatzeko.
Euskaltelek egiaztagiriak eman eta izenpetu egin beharko ditu.
EJIE (Sociedad Informatica del Gobierno Vasco SA – Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) erabiltzaileen egiaztagiriak eskatzeko kudeaketaz arduratuko da.
Erabiltzailearen egiaztagiriak bi urteko indarraldia izango du ematen denetik.
– Erabiltzailearen egiaztagiria lortzeko prozedura.
Egiaztagiria eskatzea.
Eskatzaileak egiaztagiria lortzeko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako lurralde ordezkaritzetan eskuragarri dagoen eskabidea bete beharko du.
Halaber, web: www.euskaltel.es/pki helbidean ere jaso ahalko dute eskabidea.
Eskabidea behar bezala beteta eta ondoren aipatzen diren agiriak Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako edozein bulegotan aurkeztu beharko dira:
Erabiltzailearen egiaztagiria sinatuko duen NAN, pasaporte edo egoitza txartelaren fotokopia konpultsatua.
Erabiltzailearen egiaztagiria eskatzea baimentzen duen enpresarioa edota ahalmena duen pertsonaren NAN, pasaporte edo egoitza txartelaren fotokopia konpultsatua.
Erakundea ordezkatzeko ahalordea administrazioaren aurrean jarduteko, behar bezala izena emanda merkataritza erregistroan, hala behar izanez gero.
Azken kasuan jatorrizkoak edo indarreko legediaren arabera benetakotzat hartutako kopiak izan beharko dira.
Eskaria, behar bezala beteta, eskatzaileak izenpetu beharko du.
Eskariko akatsak zuzentzeko modua.
Egiaztagiriaren eskarian honelako zerbait gertatuz gero:
– Eskaria ez badago behar bezala beteta.
– Eskatutako agiri guztiak ez badira aurkeztu.
– Aurkeztutako agirietan akatsak badaude.
– Beste akats edo hutsik badago.
Horren berri emango zaio interesdunari posta ziurtatuaz eta 15 egun balioduneko epea emango zaio jakinarazten zaionetik akatsok zuzentzeko eskaria aurkeztu zuen bulegoan bertan.
Aipatutako epe hori igarotakoan, ez badira akatsak zuzendu, behin betiko egingo zaio uko egiaztagiri eskariari. Beste egiaztagiri bat lortzeko beste eskabide bat aurkeztu beharko da betiere.
PINaren jakinarazpena.
Egiaztagiria eman aurretik postaz jakinaraziko zaio eskabidean ipinitako helbidean egiaztagiria aktibatzeko PINa, beharrezkoa dena egiaztagiria erabili ahal izateko.
Erabiltzailearen egiaztagiria ematea.
Ejiek eskatzaileari posta elektronikoz jakinaraziko dio eskarian ipinitako posta elektronikoko helbidean erabiltzailearen egiaztagiria eskuragarri duela, non jaso eta egiaztagiria jaso ahal izateko ziurtatu beharreko betekizunak.
Lehenengo jakinarazpena egiten zaionetik hiru hilabete pasatzen badira egiaztagiria jaso gabe, egiaztagiria baliogabetu egingo da eta egiaztagiria jasotzen duen euskarria suntsitu egingo da.
Egiaztagiria jasotzeko, ondoan aipatzen diren bulegoetako batera jo eta identifikazio agiriren bat aurkeztu behar du (NAN, pasaportea edo egoitza txartela) eskatzaileak:
Bizkaia: Gran Via 85, 48011 Bilbao.
Gipuzkoa: Andia 13, 20004 Donostia-San Sebastián.
Araba: Donostia z/g, 01010 Vitoria–Gasteiz.
Egiaztagiria eskatzaileak berak jaso beharko du; hortaz, ezin izango du hirugarren batean utzi edo baimena eman hura jasotzeko, egiaztagiriak izaera pertsonalekoak baitira.
Egiaztagiria ematean, eskatzaileak jaso izanaren egiaztagiria izenpetu beharko du.
Eskatzaileak jaso izanaren egiaztagiria izenpetzeak zera dakar: eskatzaileak egiaztagiria onartu duela, bai eta hura erabiltzeko baldintzak ere.
Egiaztagiria ematen den momentuan, hura erabiltzeko baldintzen berri emango zaio erabiltzaileari, www.euskaltel.es/pki helbidean ere jasota daudenak.
MAKINA: XXXXXXXXXXXXXXX-MBXXXX-XXXXXXXX |||||||||||||||||||||||||código de barras|||||||||||||||||||||||||||||||||
ARETO: XXX-XXXXXXXXXXXXXXX UD.–L.H.: XX-XX ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
E.O.: OB-XXX TITUL. NAN-IFK: XXXXXXXXXX G.E.: X URTE BAIM. DATA: XX-XX-XXXX
JOKO ETA IKUSKIZUN ZUZENDARITZA DIRECCIÓN DE JUEGO Y ESPECTÁCULOS
BAIM. ZK.: B-XXXX
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
MAKINA: XXXXXXXXXXXXXXX-MBXXXX-XXXXXXXX |||||||||||||||||||||||||código de barras|||||||||||||||||||||||||||||||||
ARETO: XXX-XXXXXXXXXXXXXXX UD.–L.H.: XX-XX |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
E.O.: OB-XXX TITUL. NAN-IFK: XXXXXXXXXX G.E.: X URTE BAIM. DATA: XX-XX-XXXX
JOKO ETA IKUSKIZUN ZUZENDARITZA DIRECCIÓN DE JUEGO Y ESPECTÁCULOS
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: AGINDUA, 2006ko martxoaren 22koa, Herrizaingo sailburuarena, joko-makinetako prozeduren izapidetze telematikoa arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2000ko martxoaren 3koa, Herrizaingo sailburuarena, 1997ko abenduaren 17ko Agindua aldatzen duena. Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia garatzen du agindu horrek,
- Ikus: AGINDUA, 2004ko urtarrilaren 23koa, Herrizaingo sailburuarena, jokoaren arloko prozedurak telematikoki nola izapidetu arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1997ko abenduaren 17koa, Herrizaingo sailburuarena, jolas-makinen eta makina osagarriak baimentzeko jardunbidearen arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudia garatze
- Ikus: 308/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa; zeinaren bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomi Elkarteko joko-makimen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia.