Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko ekainaren 13koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak ezartzen dituena, jabetzan dauden etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3912
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2002/06/13
- Argitaratze-data: 2002/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Gizarte Gaiak
Testu legala
Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, eskatzailearen eta elkarbizitzako unitateko gainerako kideen ondarea eta irabaziak zenbatzkeo ildo orokorrak ezarri ziren, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera (orain Oinarrizko Errenta da, Gizarte Eskubideen Agiriari buruzko abenduaren 27ko 10/2000 Legea onartu ondoren) eta gizarte larrieldatarako laguntzak jaso ditzaketen ziurtatzeko.
Zehazki, ondarea zehazteari dagokionez, 35.2 artikuluan ezartzen denez, balorazioa egiterakoan, ez da kontuan hartuko unitate horren ohiko bizilekua edo alojamendua den etxebizitza, non eta ez den jabetzan duen aparteko balioko etxebizitza eta erraz dirutzekoa.
Artikulu horrek, halaber, aparteko balioa kontuan hartzeko emango diren garapen-arauetan aintzat hartu beharreko irizpidea jasotzen du, hau da, kontuan eduki beharko da etxebizitza hori dagoen udalerrian etxeek katastroan duten balioaren bataz bestekoa.
Lege aurreikuspen hori garatzeko, apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuak, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautu baitzuen, 20. artikuluan, ondasun higiezinak baloratzen ditu eta hain zuzen ere 3. paragrafoan, aparteko balioa duen etxebizitza zehazten du: etxebizitza batek aparteko balioa duela esateko, etxe horren katastroko balioak kasuan kasuko garapen-aginduan ezarritakoak baino handiagoak izan beharko dira, beti ere kontuan izanda etxe hori zein udalerritan dagoen eta azken hamar urteetan katastroko balioa eguneratzeko prozesurik egon den edo ez.
Horren ildotik, 1999ko uztailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (139 zk.), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1999ko ekainaren 30eko agindu bat argitaratu zen. Agindu horren bidez, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak ezarri ziren, jabetzan dauden etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko.
Agindu hori onartu zenetik badira urte batzuk. Gainera, katastroetako balioak berrikusterakoan, gora egin da gogor. Hori dela eta, beharrezkoa da balioak eguneratzea.
Beraz, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuaren 20.3. artikuluan aurreikusitako gaikuntza erabiliz, hau
¿ Agindu honen helburua gehienezko katastro-balioak ezartzea da, elkarbizitzako unitate ekonomiko independenteak ohiko bizilekutzat eta jabetzan duen etxebizitzen aparteko balioa kontuan hartzeko. Udalerrika ezarri dira, katastroko balioak eguneratuta edo ez.
¿ Lurralde historiko bakoitzeko udalerrien gehienezko katastro-balioak agindu honen eranskinean jasotzen dira.
¿ Etxebizitza batek aparteko balioa izango du, baldin eta bere katastro-balioak aurreko artikuluko 2. paragrafoan aipatutako gehienezko katastro-balioak gainditzen baditu.
¿ Etxebizitza batek aparteko balioa duela uste bada, eskatzailearen eta elkarbizitzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideen ondarea baloratzeko, etxebizitza horren katastro-balioaren eta aipatutako gehienezko katastro-balioen arteko aldea zenbatuko da.
Bakarra.¿ Indarrean sartzea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 13a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
Gehienezko katastro-balioak
Valores catastrales máximos
Udalerriak / Municipios Eguneratu gabe Eguneratuta
No actualizados Actualizados
Vitoria-Gasteiz 85.250,00 199.000,00
Alegria-Dulantzi 74.600,00 174.000,00
Amurrio 74.600,00 174.000,00
Arrazua-Ubarrundia 74.600,00 174.000,00
Asparrena 74.600,00 174.000,00
Zigoitia 74.600,00 174.000,00
Iruña Oka / Iruña de Oca 74.600,00 174.000, 00
Laguardia 74.600,00 174.000,00
Legutiano 74.600,00 174.000,00
Llodio 74.600,00 174.000,00
Agurain /Salvatierra 74.600,00 174.000,00
Zuia 74.600,00 174.000,00
Gainerako udalerriak / resto de municipios 64.000, 00 149.200,00
Gehienezko katastro-balioak
Valores catastrales máximos
Udalerriak / Municipios Eguneratu gabe Eguneratuta
No actualizados Actualizados
Abanto 85.300,00 199.000,00
Arrigorriaga 85.300,00 199.000,00
Barakaldo 85.300,00 199.000,00
Barrika 85.300,00 199.000,00
Basauri 85.300,00 199.000,00
Berango 85.300,00 199.000,00
Bilbao 85.300,00 199.000,00
Erandio 85.300,00 199.000,00
Galdakao 85.300,00 199.000,00
Getxo 85.300,00 199.000,00
Gorliz 85.300,00 199.000,00
Leioa 85.300,00 199.000,00
Muzkiz 85.300,00 199.000,00
Ortuella 85.300,00 199.000,00
Plentzia 85.300,00 199.000,00
Portugalete 85.300,00 199.000,00
Gehienezko katastro-balioak
Valores catastrales máximos
Udalerriak / Municipios Eguneratu gabe Eguneratuta
No actualizados Actualizados
Santurtzi 85.300,00 199.000,00
Sestao 85.300,00 199.000,00
Sopelana 85.300,00 199.000,00
Valle de Trapaga-Trapagaran 85.300,00 199.000,00
Abadiño 74.600,00 174.000,00
Alonsotegi 74.600,00 174.000,00
Amorebieta-Etxano 74.600,00 174.000,00
Arrankudiaga 74.600,00 174.000,00
Balmaseda 74.600,00 174.000,00
Bermeo 74.600,00 174.000,00
Derio 74.600,00 174.000,00
Durango 74.600,00 174.000,00
Elorrio 74.600,00 174.000,00
Ermua 74.600,00 174.000,00
Etxebarri, Doneztebeko Elizatea / Etxebarri-Anteiglesia de San Esteban 74.600,00 174.000,00
Gernika-Lumo 74.600,00 174.000,00
Igorre 74.600,00 174.000,00
Larrabetzu 74.600,00 174.000,00
Lekeitio 74.600,00 174.000,00
Lemoiz 74.600,00 174.000,00
Lezama 74.600,00 174.000,00
Loiu 74.600,00 174.000,00
Markina-Xemein 74.600,00 174.000,00
Mungia 74.600,00 174.000,00
Ondarroa 74.600,00 174.000,00
Orduña 74.600,00 174.000,00
Sondika 74.600,00 174.000,00
Ugao-Miraballes 74.600,00 174.000,00
Urduliz 74.600,00 174.000,00
Zalla 74.600,00 174.000,00
Zamudio 74.600,00 174.000,00
Zaratamo 74.600,00 174.000,00
Zeberio 74.600,00 174.000,00
Zierbena 74.600,00 174.000,00
Gainerako udalerriak / resto de municipios 64.000, 00 149.200,00
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO GIPUZKOA
Gehienezko katastro-balioak
Valores catastrales máximos
Udalerriak / Municipios Eguneratu gabe Eguneratuta
No actualizados Actualizados
Donostia-San Sebastian 181.200,00 422.700,00
Astigarraga 170.500,00 398.000,00
Andoain 170.500,00 398.000,00
Hernani 170.500,00 398.000,00
Hondarribia 170.500,00 398.000,00
Irun 170.500,00 398.000,00
Lasarte-Oria 170.500,00 398.000,00
Lezo 170.500,00 398.000,00
Oiartzun 170.500,00 398.000,00
Pasaia 170.500,00 398.000,00
Errenteria 170.500,00 398.000,00
Urnieta 170.500,00 398.000,00
Usurbil 170.500,00 398.000,00
Arrasate 149.200,00 348.100,00
Azkoitia 149.200,00 348.100,00
Azpeitia 149.200,00 348.100,00
Beasain 149.200,00 348.100,00
Bergara 149.200,00 348.100,00
Eibar 149.200,00 348.100,00
Elgoibar 149.200,00 348.100,00
Ibarra 149.200,00 348.100,00
Lazkao 149.200,00 348.100,00
Legazpi 149.200,00 348.100,00
Oñati 149.200,00 348.100,00
Ordizia 149.200,00 348.100,00
Tolosa 149.200,00 348.100,00
Urretxu 149.200,00 348.100,00
Zarautz 149.200,00 348.100,00
Zumaia 149.200,00 348.100,00
Zumarraga 149.200,00 348.100,00
Gainerako udalerriak / Resto de municipios 127.900, 00 298.400,00
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2006ko maiatzaren 15ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bidez ezartzen dira Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak, jabetzan dau
- Ikus: AGINDUA, 1999ko ekainaren 30ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautu zuen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan aurreikusitako gehienezko katastro-balioak ezartzen dituena, jabetzan dauden etxebi
- Garatzen du: 198/1999 DEKRETUA, apirilaren 20koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautzen duena.