Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2001eko abenduaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Hastapeneko programa bateko bigarren mailan matrikulatuta dauden ikasleak maila ertaineko heziketa-zikloetara sartzeko proba arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 11
- Hurrenkera-zk.: 320
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2001/12/11
- Argitaratze-data: 2002/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
LOGSEk, 32.2 artikuluan esaten du hautagaiek sarbide-proban egiaztatu beharko dutela maila ertaineko heziketa-zikloak aprobetxamendu onarekin ikasteko adina ezagutza eta trebetasun dutela.
Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak (1997-05-07ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkion tituluei buruzko jarraibideak arautzen ditu, urriaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako 1/1990 Lege Organikoaren 4. kapituluan ezarritakoaren arabera, eta tituluei buruzko jarraibideak eta dagozkien lanbide heziketako gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuari jarraiki (1993-05-28ko EHAA).
Aipatutako Dekretu horretako 4. artikuluan heziketa-zikloetara sartzeko baldintzak ezartzen dira:
Maila ertaineko heziketa-zikloetara sartzeko, ezinbestekoa da Bigarren Hezkuntzako titulua izatea.
Hala ere, urriaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako 1/1990 Lege Organikoaren 32.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, aurreko atalean esandako titulazioa izan gabe ere sartu ahal izango da Lanbide Heziketako heziketa-zikloetara, baldin eta horretarako ezarritako proba bat gainditzen bada. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautuko du proba hori.
Apirilaren 24ko 72/2001 Dekretuak, gizarte–bermeko programetan jasotako heziketa–ekintzen funtsezko alderdiak ezartzeko denak, III. kapituluaren 6. artikuluan, Lanbide Hastapeneko programak bi ikasturtetan garatuko direla adierazten du. Lehenengo ikasturteak mila orduko iraupena izango du. Lanbide Hastapeneko bigarren ikasturtean lehenengoan ikasitakoa sakondu eta zabaltzeko fase bat antolatuko da, bai eta enpresetako praktikak ere. Bigarren ikasturte hori, Lanbide Heziketako maila ertaineko heziketa-zikloetara sartzeko proba prestatzeko fase batekin osatu ahal izango da.
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetara sartzeko proba arautzen duen 1998ko martxoaren 10eko Aginduak, 2. artikuluaren 2.1 atalean, 5. paragrafoan, honako hau adierazten du: gizarte-bermeko programa ikasi duten eta dagokion hezkuntza-administrazioak egindako ziurtagiri-bidez programa hori gainditu dutela egiaztatzen duten ikasleei dagokienez, epaimahaiak ziurtagiri horietan adierazitako emaitzak kontuan hartuko ditu probaren atal bakoitza ebaluatzeko.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
– Epaimahai bakoitzeko kideak honako hauek izango dira:
Epaimahaiburua: Hezkuntza Ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioa izango da, edo kidego horretan zerbitzu-eginkizunetan aritzen den norbait.
Lau epaimahaikide: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetakoak izan behar dute.
Epaimahaiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aritzen diren irakasleen artean aholkulari espezialistak izendatzeko eskatuko du, baina probaren ezaugarriek hala eskatzen badute bakarrik.
– Hezkuntza Ikuskaritzak epaimahaiak osatuko dituzten epaimahaiburuak, epaimahaikideak eta aholkulariak proposatuko dizkie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzei, eta aukeratutakoak probak egingo diren institutukoak izaten ahaleginduko da.
Proba gainditu dutenei egiaztagiri bat emango zaie (Agindu honetako I. eranskinean agertzen da horren eredua). Egiaztagiri hori, Espainia osoan izango da baliagarria sarbidea lortzeko, baldin eta heziketa-zikloari dagozkion titulua eta irakasgaiak aldatzen ez badira.
Epaimahai bakoitzak proben ebaluazioari buruzko akta bakarra egingo du, eta probak egiten diren ikastetxeko Idazkaritzak ariketak gordeko ditu, bai eta ikasleen emaitzak eta espedienteak ere.
Probaren edukiak bi zatitan banatuko dira:
Soziolinguistika.
Zientifiko-teknologikoa.
Bai Lanbide Heziketako Zuzendaritzari, bai Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari ahalmena ematen zaie, Agindu honetan ezarritakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
Nik, ________________________ __________________, Heziketa Zikloetara Sartzeko Proben _______________ko Epaimahaiko idazkaria naizenez, honako hau EGIAZTATZEN DUT:
Heziketa-zikloetara sartzeko 20___ko ____________ren ___an egindako proben ebaluazio-aktan jasorik geratu denez, __________ _____________ __________________k GAI kalifikazio orokorrarekin gainditu duela jarraian aipatzen diren erdiko mailako heziketa-zikloak ikasteko aukera ematen dion proba.
Proba _____________________ko institutuan egin da.
CERTIFICACIÓN DE PRUEBAS DE ACCESO
A CICLOS FORMATIVOS
Don/ Doña ___________________ _____________________________ Secretario/a del Tribunal de Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos del Territorio _____________________________ CERTIFICO que:
Don/Doña ____________________ _____________________________ según consta en el Acta de Evaluación de Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos celebradas el ____ de ________________ 20____ en el instituto de ________________ _____________, ha superado con la calificación global de APTO/A, la Prueba de Acceso que le permite cursar los Ciclos Formativos de Grado Medio.
.............., 20...ko ............-aren ...-a
.............., a ... de .. ............. de 20...
Ontzat emana / V.ºB.º Epaimahaiko idazkaria
Epaimahaiburua / El Presidente El Secretario del Tribunal
Zigilua / Sello
Orri-zk. / N.º de hoja: ....
Lurraldea / Territorio: ..........................................
KALIFIKAZIOAK / CALIFICACIONES
ORDENA ZK. IZEN-ABIZENAK ADINA P. SOZIO- P. ZIENTIFIKO- GUZTIRA
LINGUISTIKA. TEKNOLOGIKOA
N.º DE ORDEN NOMBRE Y APELLIDOS EDAD P. SOCIO- P. CIENTIFICO- GLOBAL
LINGÜÍSTICA. TECNOLOGICA
gai / apto gai / apto gai / apto
ez gai / no apto ez gai / no apto ez gai/
salbuetsia / exento no apto
Akta honek .... ikasle ditu. Azkena ...............…………………………………………………............................
................................................……………………………………………………………............. da.
Este Acta comprende .... alumnos, finalizando con el alumno ..…………………………………………..............
.......................................................………………….....……………………………......
..............en, 20....ko ...........ren ...(e)an, Epaimahaiko idazkaria
El Secretario del Tribunal, ................. a .... de ........ de 20...
O.E. Epaimahaiburua / V.º B.º El Presidente Epaimahaikideak / Vocales
Zigilua/Sello
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 72/2001 DEKRETUA, apirilaren 24koa, gizarte¿bermeko programetan jasotako prestakuntza¿ekintzen funtsezko alderdiak ezartzeko dena.
- Ikus: 97/1997 Dekretua, apirilaren 29koa, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen dituena.
- Ikus: 14/1997 DEKRETUA, otsailaren 4koa, Euskal Autonomi Elkarteko haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzea arautzen duena.