Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2001eko ekainaren 29koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, desjabetutako eta azalerako eskubidepeko babes ofizialeko etxebizitzetan berralojatutako herritarrek babes ofizialeko etxebizitzen erabateko jabetza eskuratzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 141
- Hurrenkera-zk.: 4185
- Xedapen-zk.: 124
- Xedapen-data: 2001/06/29
- Argitaratze-data: 2001/07/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2000ko abenduaren 26ko babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 306/2000 Dekretuaren 15. artikuluak berralojatzeko eskubidea arautzen du, betiere Euskal Autonomia Erkidegoak desjabetzea burutzen duen administrazio gisa jarduten duenean, desjabetzearen onuradun gisa jarduten duenean edo izenpetutako hitzarmen baten bidez berralojatzea berari dagokionean. Berralojatzeko eskubidea gauzatzeko babes ofizialeko etxebizitzak jarriko dira desjabetzearen eraginpean dauden legezko okupatzaileen eskura, salmenta-erregimenpean ¿erabateko jabetza edo azalerako eskubidea¿ edo alokatze-erregimenpean ¿errentamendu babestua¿, eta bizikidetasun-unitate horien etxebizitza-premien, ekonomia-sarreren eta familia-osaeraren arabera.
Dekretu bereko 9.2. artikuluko f) idatz-zatiko bigarren paragrafoaren arabera, azalerako eskubideak irauten duen bitartean azaleraren eskubide-emaileak lurzorua saldu ahal izango die azalera-jabetzaren titularrei, beren artean askatasunez adostutako moduan.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako etxebizitza sozialen esleipenari buruzko 1997ko azaroaren 12ko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren Aginduak ere berralojatzeko eskubide hau arautzen du, baina ez du azaleraren eskubide-hartzaileari lurzorua edo honetan dagokion ehunekoa eskualdatzeari buruzko atalik garatzen.
Ildo honetan, Eusko Legebiltzarrak 2001eko martxoaren 16an egindako bilkuran etxebizitza babestuetan azalerako eskubidean berralojatu behar diren desjabetuei lurzoruaren salmenta edo honetan dagokien ehunekoaren salmenta ¿etxebizitza horiek eskuratu eta hamar urteko epea igaro ondoren egin beharrekoa¿ arautzeko egin behar diren bidezko aldaketak egin ditzan eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari. Aldaketa hauen bitartez, etxebizitzen erabateko jabetza eskuratzeko aukera araudi hau indarrean jarri baino lehen desjabetutakoei zabalduko zaie eta, aldi berean, ekonomia-baliabide urriak dituzten pertsonentzako beharrezko laguntzak finkatuko dira.
Azaldutakoaren arabera eta 2000ko abenduaren 26ko babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 306/2000 Dekretuaren azken xedapenetarik lehenean bildutako aurreikuspenari jarraiki, ondokoa,
Agindu honek azalerako eskubidearen erregimen juridikopean etxebizitza babestuetan berralojatzen diren pertsona desjabetuek erabateko jabetza eskuratzeko prozedura arautzea du helburu.
Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak esku hartzen duen hirigintzako desjabetze-jarduerei aplikatuko zaie, zuzenean administrazio desjabetzaile gisa edo horretarako izenpetutako hitzarmenaren indarrez esku hartzen duenean eta jarduera hauek jendea babes ofizialeko etxebizitzetan azalerako eskubidearen erregimen juridikopean berralojatzea dakartenean.
Babes ofizialeko etxebizitzetan azalerako eskubidearen erregimen juridikopean berralojatutako pertsonek, eskubide hori indarrean dagoen bitartean, lurzorua edo okupatutako etxebizitzari lurzoru horretan dagokion ehunekoa erosteko eskaera egin dezakete.
Alabaina, bidezko azalerako eskubidearen erosketa notario-eskrituran formalizatzearen bitartez etxebizitza babestuetan sartu eta hamar urteko epea igaro denean izango du berralojatutako pertsonak lurzorua edo etxebizitza babestu eta okupatu horri lurzoru horretan dagokion ehunekoa erosteko eskubidea eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezinbestean aitortu beharko du erosteko eskubide hori.
Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak etxebizitza babestua eta okupatuta dagoen lurralde historikoan duen lurralde-ordezkaritzara zuzenduko dira.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak etxebizitza babestua kokatzen deneko Lurralde Historikoan duen lurralde-ordezkariek egiaztatzeko bidezko izapideak egin eta eskaera hori baietsi edo ezesteko ebazpena emango dute eskabidea jaso eta hiru hilabeteko epean.
Adierazitako epean ebazpen espresik ematen ez badute, aurkeztutako eskabidea baietsitzat joko da. Kasu honetan interesdunak dagokion Lurralde Ordezkariari eska ahal dio hurrengo artikuluak aipatzen duen eskualdatzearen prezioa zehazteko, Lurralde Ordezkariak hala egin beharko du.
Lurralde-ordezkarien ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, ebazpena jakinarazten den egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Lurzorua edo etxebizitza babestu eta okupatu horri lurzoru horretan dagokion ehunekoa eskuratzearen aldeko erabakian finkatuko da higiezinaren jabegoa aldatzeko prezioa. Prezio hau ondoko arauen arabera finkatuko da:
Okupatuta dagoen etxebizitzak laguntzak jaso baditu, hauda, etxebizitza sozialen erregimen juridiko eta ekonomikopean sustatu diren etxebizitzak direnean, etxebizitzaren prezioa berralojatzea gertatu zen garaian indarrean dagoen araudiak adierazten duen gehieneko prezioa eta etxebizitza horren eta dagozkion erantsien azalera erabilgarria biderkatzearen emaitzaren ehuneko hamabost izango da.
Okupatuta dagoen etxebizitzak laguntzak jaso baditu, hau da, babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridiko eta ekonomikopean sustatu diren etxebizitzak direnean, etxebizitzaren prezioa berralojatzea gertatu zen garaian indarrean dagoen araudiak adierazten duen gehieneko prezioa eta etxebizitza horren eta dagozkion erantsien azalera erabilgarria biderkatzearen emaitzaren ehuneko hogei izango da.
Dentsitate txikiko tipologiaren arabera sustatu diren etxebizitzak direnean, etxebizitzaren prezioa berralojatzea gertatu zen garaian indarrean dagoen araudiak adierazten duen gehieneko prezioa eta etxebizitza horren eta dagozkion erantsien azalera erabilgarria biderkatzearen emaitzaren ehuneko hogeita bost izango da.
Prezioaren ordainketa eskurakoa izango da eta eskritura publikoa formalizatzen den unean egingo da; eskritura publikoa ezinbestekoa izango da etxebizitza babestu eta okupatuaren jabetza osoa eskuratzeko, azalerako eskubidea indarrean dagoen bitartean.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 29a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSE ORMAZABAL ZAMAKONA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Garatzen du: 306/2000 DEKRETUA, 2000ko abenduaren 26koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.
- Indargabetutakoa: 315/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.