Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2000ko abenduaren 21ekoa, Herrizaingo sailburuarena, urriaren 4ko 380/1994 Dekretua garatzen duena. Dekretu horren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 5856
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2000/12/21
- Argitaratze-data: 2000/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Urriaren 4ko 380/1994 Dekretuaren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen, eta dekretu horren azken xedapenetarik lehenengoan ezartzen denez, Herrizaingo sailburuari dagozkio: dekretua betearazteko eta garatzeko beharrezko diren xedapenak ematea; eta, batez ere, makinei eta joko aretoetako sistema interkonektatuei dagokienez, instalatzeko baldintzak eta ezaugarriak aldatzearen gainekoak ematea.
Aipatu araudia, 1994an onartu zenetik aurrera aplikatzearen ondorioz lortutako esperientzia dela-eta, beharrezkotzat jotzen da garapen-arauak ezartzea, hain zuzen ere agindu honen bitartez, eta beti ere aretoak funtzionatzeko eta baimentzeko baldintzak argi eta garbi zehaztearren.
Hortaz, indarreango ordenamendu juridikoak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, honako hau,
Joko aretoak instalatzeko eta funtzionatzeko baimenak lortzeko, ustiatzeko baimen aski izatea egiaztatu beharko da, beti ere Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudian xedatutakoarekin bat etorriaz.
artikulu.¿ Ostalaritza-zerbitzu osagarria.
¿ Aretoa erabiliko dutenentzako ostalaritza-zerbitzu osagarria ¿Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudiko 15. artikuluan aipatutakoa¿ ustiatzeko ondorengo baldintza hauek bete beharko dira:
Ostalaritza-zerbitzurako eta makinentzako leku bereiztuak ez izatea, ez eta gauza fisikoen bitartez egindako euren arteko separaziorik ere.
Mostradore edo barra bat izatea.
Udal ziurtagiri egokiaren bitartez, delako jarduera burutzeko aukera izatea egiaztatzea.
Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudiko 15. artikuluan zehaztutakoa garatzearren, honako irizpideak errespetatu beharko dira:
Ostalaritza-zerbitzu osagarriari dagozkion kartel edo idazkunak aretoaren alboan ezarri beharko dira.
Adin txikikoei aretoan sartzeko debekua, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan adierazi beharko da, idazki hauetariko bat erabiliaz hain zuzen ere: "galarazita adin txikikoak sartzea" edo "galarazita hamazortzi urtetik beherakoak sartzea".
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako baimenari buruzko dokumentuan erakutsi beharko dira joko aretoan, derrigorrez.
¿ Joko aretoa baimentzeko eskabidea izapidetzen den bitartean, interesatuak, distantziak neurtzeko egindako aukeraren berri eman beharko dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari. Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudiko 8.5 artikuluan zehazturiko bat izan beharko du egindako aukerak.
¿ Joko Areto eta Jolas Aretoen Araudiko 8.2.c) artikuluan aipatutako distantzien gaineko dokumentazioa aurkezten duenean interesatuak, dokumentazio horrek ondorio juridiko osoak izango ditu, eta ez da izango beharrezko Administrazioak geroztik egiaztatzea (Interesatuak aurkeztu behar duen dokumentazio hori: Eusko Jaurlaritzak homologatutako entitate batek egiaztatukoa).
¿ Aretoren baten "B" motako 25 makina baino gehiago instalatu nahi bada, interesatuak, entitate homologatu batek emandako eta ondoko hau egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du: joko aretoa ez dagoela dentsitate handiko alde baten. Ziurtagiri horrek goragoko idatz-zatian aurreikusitako ondorioak izango ditu.
¿ Interkonektaturiko sistemen sariak ezin dira argitaratu iragarkien bitartez, eta ezin dira jarri aretotik kanpo ikusteko moduan.
¿ Joko aretoen merkataritzako izenak ezin ditu hartu beste joko batzuk edo beste joko azpisektore batzuk, ez eta horien gaineko erreferentziarik ere.
¿ Joko areto batek eta jolas aretoren batek amankomunean badituzte tabikeak edo beste osagai arkitektoniko batzuk, ondoko betekizun hauek konplitu beharko dira:
Aretoetariko bakoitzak dituen sarrerak banakoak eta ondo bereizitakoak izango dira.
Lokal bi horien arteko separazioak honelaxe egin beharko dira: eremu guztietan eta kota guztietan, ikus-entzunezko isolamenduarekin.
Erabiltzaileentzako bi aretoon artean ezin daiteke eduki barne-sarrerarik edo -komunikaziorik. Aretoetako langileentzako sarreraren bat bakarrik baimenduko da. Aretoetako jarduerak dirauen bitartean, erabiltzaileentzako blokeatuta egon beharko du sarrera horrek. Ebakuazio-bideak diren sarrerak, ebakuazioak egiteko bakarrik erabili beharko dira.
¿ Dena den, lokaletariko bakoitzari dagozkion baldintzak betetzen direla lokal bakoitzeko eta aparte egiaztatu beharko da, eta espediente desberdinetan izapidetu beharko dira.
Goragoko idatz-zatian xedatutako betetzen ez bada, joko aretoa instalatzeko baimena indargabetu egingo da, edo erabiltzaileei ezin izango zaie eman ostalaritza-zerbitzu osagarria (bidezko denaren arabera, bat edo bestea) Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudiko 15.4 artikuluan aurreikusten da aipatu ostalaritza-zerbitzu osagarria.
Joko Aretoen eta Jolas Aretoen indarreango Araudiaren 8. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorriaz, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako aldeko irizpena izatea eskabideak. Eta, interesatuak, bestalde, aipatutako 4. idatz-zatiko a) eta d) letretan zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu, beti ere txostena jakinarazten denetik harako 15 egun balioduneko epearen barruan.
Joko aretoaren enpresa titular izateko inskripzioa lortuta izatea interesatuak, edo inskripzioa lortzeko dokumentazioa aurkeztua izatea.
¿ Edozelan ere, agindu honek indarra hartzeen duenean, eskatutako ustiapen-baimen kopuru minimoa ez dutenek, kopuru hori osatu arte, ustiapen-baimenen erreserbarekiko lehentasuna izango dute.
¿ Agindu honek indarra hartzen duenetik harako zazpi eguneko epearen barruan, joko aretoen titularrek eskatutako ustiapen-baimenak honelaxe esleituko dira:
Eskabideek sarreran izan duten hurrenkeraren arabera, eta aipatu epea amaitu ondoren.
Eskabideak eskura dauden ustiapen-baimenak baino gehiago badira, eskatutako baimen kopuruarekiko proportzionalki egingo da esleipena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 21a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2015eko ekainaren 16koa, Segurtasuneko sailburuarena, urriaren 4ko 380/1994 Dekretua garatzen duena. Dekretu horren bitartez, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartu zen.
- Garatzen du: 380/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, jokoaretoen eta jolasaretoen araudia onartzen duena.