Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2000ko urtarrilaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, 1997ko ekainaren 27ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duena, aldatu egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 271
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2000/01/13
- Argitaratze-data: 2000/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
97/1997 Dekretua (apirilaren 29koa, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituena) bigarren aldiz aldatzen duen azaroaren 30eko 423/1999 Dekretuak xedatzen duenarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duen 1997ko ekainaren 27ko Aginduan aldaketa batzuk egin behar dira, batez ere, ikasleak lehen mailan hautatutako modalitatea aldatu ahal izatea ziurtatzeko eta, halaber, aipatutako dekretuak eskola-orduen kopuruan eta aparteko deialdia aurreratzean ondorioak dituelako.
Horren indarrez, honakoa
Helduen irakaskuntzarako arauetan ezartzen denari kalterik eragin gabe, eskolak, orokorrean, lanaldi jarraituan edo etenean emango dira.
Ezin izango dira matrikulatu Geologian edo Giza Fisiologia eta Anatomian lehen kurtsoko Biologia eta Geologia gainditu gabe badute edo bi kurtsoetan aldi berean matrikulatuta ez badaude; ezin izango dira matrikulatu Ordenadorez Lagundutako Marrazketa eta Diseinuan edo Errepresentazio Sistemetan lehen kurtsoko Marrazketa Teknikoa gainditu gabe badute edo bietan aldi berean matrikulatuta ez badaude; ezin izango dira matrikulatu Sistema Automatikoetan Industria Teknologia I jakintzagaia gainditu gabe badute edo bietan aldi berean matrikulatuta ez badaude; ez eta Arteetarako Informatikan ere, Adierazpen Grafiko eta Plastikoaren Teknikak gainditu gabe badute edo aldi berean jakintzagai horretan ere matrikulatuta ez badaude.
Ez eskolatze-araubide arruntean, ez eta helduen eskolatzeari, urrutiko eskolatzeari edo eskolatu gabeko ikasketei dagozkien berariazko araubideetan ere, ikasleek ezingo dute aldi berean 40 ordu baino gehiagoko ordutegia osatzen duten jakintzagaietan matrikulatuta egon; lehen kurtsoetan gainditzear izan ditzaketen jakintzagaiak ere barne sartzen dira.
Dituzten baliabideen arabera eta taldeen antolamenduak ahalbidetzen badu, ikastetxeek, bigarren kurtsoan, nahi duten ikasleak ikastetxeak eskaintzen duen beste bi jakintzagai gehigarritan matrikulatzea eta ebaluatuak izatea ahalbidetuko du. Horretarako arrazoia izan daiteke jakintzagai horiek ikasleei modalitatez aldatzea erraztea, Goi-mailako Heziketa Zikloren batean sartzeko meritu gisa baloratua izatea edo, Unibertsitatera sartzeko probetan, jakintzagai horiek karrera jakin batzuetan sartzeko eskatzea.
Utzi duten modalitateari dagozkion lehen kurtsoko jakintzagai guztiak gaindituta izanik, beren modalitate-aukera aldatzen duten ikasleek bigarren kurtsoan aukerako gisa ikasi ahal izango dituzte lehenengo kurtsoan ikasi ez duten modalitateko jakintzagai bat; horrez gain, modalitateko beste bi jakintzagai ere ikasi ahal izango dituzte jakintzagai gehigarri gisa.
Utzi duten modalitateko lehen kurtsoan jadanik modalitate berriko jakintzagai bat ikasi badu, nahikoa izango da bigarren kurtsoan jakintzagai gehigarri bat ikastea.
Modalitate-aldaketaren emaitza ez da inolaz ere Batxilergo-titulua lortzea izango, Batxilergoko jakintzagai komun guztiez gain, modalitateko sei jakintzagai eta aukerako bi gainditu gabe, apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak Musikako edo Dantzako Irakaskuntza Arautuetako Erdiko maila gaindituta duten ikasleentzako ezartzen dituen kasuetan salbu.
Ikastetxeek hautazko jakintzagaien behar adinako eskaintza egingo dute, aurreikusitako prestakuntza-ibilbideen arabera.
Jakintzagairen batean balorazio positiborik lortu ez duten ikasleek aparteko deialdi baterako eskubidea izango dute. Deialdi hori ekainean egingo da, ikasturteko azken ebaluazioa egin eta, gutxienez, hogei egun natural beranduago.
Batxiler-titulua eskuratu ondoren kalifikazio-liburuaren bidez ebaluazioaren emaitzak jakinarazteaz gain, irakastaldia amaitzean eta hala badagokio aparteko deialdiaren ondoren, ikasleei edo beren lege-ordezkariei banan banako ebaluazio-txosten bat emango zaie. Txosten horrek formatu librea izango du eta, gutxienez, ondoko alderdiak jasoko ditu espreski:
Batxilergoaren eta ikasitako jakintzagaien helburuen lorpen-mailari buruzko irizpena.
Jakintzagai desberdinen edukien asimilazio-mailari buruzko irizpena.
Ikaskuntzaren kalifikazio partzialak edo balorazioak.
Hala badagokio, hezkuntza-laguntzako neurrien aplikazioa.
Lehena.¿ Ikastetxeen Zuzendaritzari, Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzari eta Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari baimena ematen zaie, dagozkien eskuduntzetan, agindu hau interpretatu, aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 13a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Berariaz Arte-batxilergoarenak diren aukerako jakintzagaiak:
Estetika (1. maila)
Natura eta Materialak (1. maila)
Arteetarako informatika (2. maila)
Pinturako arte-lantegia (2. maila)
Eskulturako arte-lantegia (2. maila)
Zeramikako arte-lantegia (2. maila)
Liburugintzako arte-lantegia (2. maila)
Argazkigintzako lantegia (2. maila)
Kontserbazio- eta berriztapen-lantegia (2. maila)
Errepresentazio-sistemak (2. maila)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2010eko uztailaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Batxilergoaren antolamendua eta ebaluazio-prozesua arautzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2002ko azaroaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duen Aginduaren bigarren aldiz aldatzeko dena.
- Aldatzen du: AGINDUA, 1997ko ekainaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duena.