Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1999ko uztailaren 15ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bitartez, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onartu da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3574
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1999/07/15
  • Argitaratze-data: 1999/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuak honako egiteko hauek ematen dizkio, besteak beste, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari: "Administrazioko ibilgailuak eta zerbitzuak antolatzea, kudeatzea eta administratzea poliziena izan ezik, dagokion araudiaren arabera...". Egiteko horrek Parke Higikorrari ordurarte eman ohi zaion tratamendu bateratzailea aldatu du, bere esparruan sartzen baitzituen bai polizien alorra bai esparru administratibo hutsa zena, eta Herrizaingo Sailean jartzen baitzuen bion ardura. Dekretu horrek, Azken Xedapenetatik Lehenengoan, epe bat jarri zion Ogasun eta Herri Administrazio Sailari Administrazioko Parke Higikorraren jarduteko arau berriak Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkezteko, eta horixe da hain zuzen dekretu honek betetzen duen agindua.

Alor publikoak, oro har, eta polizia zerbitzuak, berariaz, hazkunde handia jasan duten azken urteotan. Eboluzio horrek aholkatu egiten du polizia zerbitzuko parke higikorraren azpiegitura eta Administrazio Publikoko gainerako parke higikorrarena bereiztea; eta azken honi dagokionez, komenigarria gertatzen da neurriko antolakuntza sortzea eta egitekoen banakuntza egokia egitea, kudeaketa eraginkorra eta baliabideen kontrol egokia bermatzeko, eta hori guztiori tratamendu homogeneoa bermatu behar dela ahaztu barik.

Dekretu hau hiru Kapitulutan osatzen da: I. Kapituluak dekretuaren beraren xedea definitzen du eta bertan emandako arauen eremua mugatzen du. Eremuak Administrazio Orokorra eta berari atxikitako Erakunde Autonomoak hartzen ditu bere barruan. Polizia alorra eta alor horren laguntzarako zerbitzuak bai eta lan administratibo hutsekin zerikusirik ez dutenak ere dekretu honetatik kanpo geratzen dira. Azkenik, finkatu egiten dira ibilgailu mota ezberdinen kategoriak, ibilgailuaren zertarakoa oinarri hartzen dela.

  1. Kapitulua ibilgailuak erabiltzeko araubideaz aritzen da, eta Hirugarren Xedapen Osagarriaz osatzen da. Era horretan, Jaurlaritzaren Kontseiluak Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeaz baliatuz eman ditzan arauen bidez, bermatu egiten da tratamendu homogeneoa Administrazio Publiko osoan. Halaber, ibilgailuak izendatzeko araubide bat finkatzen da, aurreko Kapituluan ezarritako sailkapena oinarri hartuta. Ibilgailuak erabiltzeko oro har ezarritako araubidean, hala ere, salbuespenak egin daitezke, baldin eta Herrizaingo Sailak segurtasun arrazoiengatik beharrezko irizten badio.

  2. Kapituluan ibilgailuen parkea kudeatzearen ondoriozko gastuen araubidea finkatzen da, kontratazio alorreko eskumenak banatzen dira eta sortu egiten da Administrazioko Parke Higikorreko Ibilgailuen Erregistroa.

    Azkenik eta Dekretuak tratamendu baterakorra lortu gura duenez, Sailek edo Erakundeek bereganatu eta orain arte beroiek administratu dituzten ibilgailu guztiak Administrazio Parke Higikorrean sartzeko agindua ematen da. Poliziaren parke higikorrari dagokionez, Herrizaingo Sailak eutsi egingo die kontratazio arloan orain arte izan dituen eskumenei.

    Horien indarrez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Batzordeak 1999ko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Administrazioko Parke Higikorraren barruan dauden ibilgailuak kudeatzeko araubidea zehaztea du xede Dekretu honek. Ondorengo artikuluetan finkatzen dira eremua eta mugak.

  1. – Administrazioko Parke Higikorrean honakoak sartuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere Erakunde Autonomoek beroien erabilpenerako edo zerbitzu publikorako erosi edo alokatutako ibilgailu guztiak, beti ere 4. artikuluan agertzen den sailkapenaren arabera.

  2. – Parke Higikorraren barruan sartuko dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaz kanpoko erakunde edo izaikiei atxikitako ibilgailuak, baldin eta Administrazioak izenpetutako akordio edo hitzarmenpean badaude.

  1. – Dekretu honen erabiltze-eremutik kanpo geratzen dira poliziaren zerbitzurako diren ibilgailuak bai eta Herrizaingo Sailari edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegi erakunde autonomoari atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileek behar dituztenak ere, berariazko arauak izango baitituzte.

  2. – Dekretuaren eremutik kanpo geratzen dira, halaber, izaera dela eta, Sail edo Erakundearen eginkizun nagusiarekin artez lotuta dauden zerbitzuak egiten dituztenak (anbulantziak, nekazaritza ibilgailuak, herrilanetarako ibilgailuak etab.), horietarako erosi baitira.

  1. atala.– Ibilgailuen sailkapena.

  1. – Honako kategorietan sailkatzen dira Administrazioko Parke Mugikorreko ibilgailuak:

    • A mota: Jaurlaritzako kideen zerbitzurako diren ibilgailuak.

    • B mota: Administrazioko goi-karguen zerbitzurako ibilgailuak eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalarenak, baldin eta goi-karguen lansari-maila berdina badute.

    • C mota: atxikipen iraunkorra ez dutela, administrazioko organo ezberdinen ohiko eginkizunak burutzeko ibilgailuak.

    • D mota: administrazio izaerako eginkizunak gauzatzeko administrazio organo bati etengabe atxikitako eta, ondorioz, erabilpen orokorrekoak ez diren ibilgailu berezi edo arruntak. Dekretu honetako 2. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako ibilgailuak, halaber, kategoria honetan sartzen dira.

      Egitura edo teknika-egokitzapenak behar dituztenak dira ibilgailu bereziak, hain zuzen ere erabilera berezietarako direlako.

  2. – A, B eta C kategorietan sartzen diren ibilgailuak eta ibilgailu horiek izan behar dituzten prestazioak zehaztea Ogasun eta Herri Administrazioko Saileko Baliabide Orokorraren Zuzendaritzari dagokio. D motako ibilgailu arruntak zehaztea, halaber, zuzendaritza horri dagokio.

Administrazioko Parke Higikorreko ibilgailuak Administrazio Orokorreko organoen eta bere erakunde autonomoen zerbitzu-eginkizunak betetzeko erabiliko dira, hots, administrazio-funtzioak egiteko edo erabiltzaileen ordezkotza egiteko bakar-bakarrik, salbu eta Dekretu honetan erabateko erabilpenerako ohartematen direnak.

A motako ibilgailuak txoferra eta guzti izendatuko dira beti eta Jaurlaritzako kideen zerbitzura egongo dira karguaren ondorioz beharrezko diren zerbitzuak egiteko.

Lehendakariari eta bere ezkontideari, halaber, mota horretako ibilgailuak izendatuko zaizkie. Esleipen hori erabateko erabilpenerako egingo da.

Lehendakari ohiei izendatu beharreko ibilgailua, laguntzaile-txoferra eta guzti, A motakoa izango da, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari ohien Estatutua arautzen duen urtarrilaren 12ko1/1999 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Izendapen hori erabateko erabilpenerako egingo da, beharrezko denboraldirako, aipatutako Dekretuaren arabera.

  1. atala.– Goi-karguei izendatutako ibilgailuak.

    B motako ibilgailuak Administrazioko goi-karguei izendatuko zaizkie eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalari, baldin eta goi-karguen lansari-maila berdina badute, karguaren ondorioz beharrezko diren zerbitzuak egiteko. Ibilgailu kategoria hau, halaber, bitan banatzen da: B1 eta B2.

    B1 ibilgailuak sailburuordeei izendatuko zaizkie eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalari, baldin eta sailburuordeen lansari-maila berdina badute. B2 ibilgailuak zuzendariei izendatuko zaizkie eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalari, baldin eta zuzendarien lansari-maila berdina badute.

    Erabiltzaileak gidatzeko eragozpen fisikoak baditu eta Administrazioko parke mugikorreko txoferrak badaude, txoferra eta guzti esleitu ahal izango zaizkie B motako ibilgailuak. Eragozpen horiek egiaztatuta eta kontrastatuta egon behar dute.

C motako ibilgailuak zerbitzu jakin baterako erabili ahal izango dira. Dekretu honen esparruan dauden Sailei edo Erakundeei atxikitako langileek erabili ahal izango dituzte eta ez dira esleituko, inolaz ere, txoferra eta guzti. Baliabide Orokorren Zuzendaritzak adieraziko du bakoitzean ibilgailu hauek izendatzeko prozedura. Izendapena ibilgailu eskuragarririk egotearen baldintzapean gelditzen da.

D motako ibilgailuak etengabe izendatuko zaizkie dagozkien organoei eta organoek berek zehaztuko dute erabiltzeko araubidea, betiere Dekretu honetan dauden arau orokorren esparruan.

Dekretu honetako 2. artikuluaren 2. idatz-zatiak aipatzen dituen ibilgailuak D kategorian sartuko dira.

Sailek eta erakunde autonomoek ekonomia eta eraginkortasuna oinarri hartuz eskatu beharko dituzte ibilgailuak eta, behar beste ibilgailurik ez dagoenean, Baliabide Orokorren Zuzendaritzak haztatuko ditu lehentasun-irizpideak. Baliabide Orokorren Zuzendaritzak, halaber, Administrazioko Parke Higikorreko ibilgailuak erabiltzeko araubideari buruzko beharrezko iritzitako jarraibideak emango ditu eta arrazoizko ibilgailu-kopuruari eusteko ardura hartuko du.

Erabiltzaileek arretaz erabili beharko dituzte ibilgailuak eta, berariaz, honakoak:

  • Dekretu honetan ibilgailuak erabiltzeko emandako arauei eta dekretua bera garatzeko eman daitezenei men egin beharko diete.

  • Ibilgailuaren egoerari eta funtzionamenduari buruz ikus ditzaten gorabeherak jakinarazi beharko dituzte, betiere horretarako finka dadin prozedurari jarraituz.

  • Norberari izendatutako ibilgailua beste edonork erabiltzeko baimenik ez ematea.

  • Erabiltze-aldiak dirauen bitartean ibilgailua arretaz zaintzea.

  • Erabiltzaileak ez du bere kabuz elementurik edo aparailurik jarriko ibilgailuan, ez du ibilgailu-konponketarik egingo ez eta eginaraziko ere.

  • B motako ibilgailuen erabiltzaileek beharrezko berrikuspen teknikoak dagokien unean egiteko ardura hartuko dute eta ibilgailuak berak garbi izan beharko dituzte.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzak beharrezko neurriak emango ditu zerbitzuz kanpo dauden A motako ibilgailuak gordetzen direla bermatzeko. Sail edo erakunde autonomo bakoitzari dagokio beren goi-karguei edo administrazio-organoei izendatutako ibilgailuen gainean beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzea.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzak erabakiko du, hala dagokionean, zenbait ibilgailu errotulatzea komenigarria denentz, erakundeak ezagutarazteko Eusko Jaurlaritzak emandako arauei atxikiz betiere, D kategoriako ibilgailuak bereziki.

Dekretu honetan ohartemandako txoferren izendapena, berez eginkizun hori duten eta Administrazioko Parke Higikorrari atxikita dauden langileen artean egingo da.

Erabiltzen dituzten kotxeen mantenimendu egokiaz arduratuko dira txoferrak, behar bezala erabiliko dituzte kotxeak eta, nolanahi ere, Dekretu honen 13. artikuluan ezarritakoari eutsiko diote.

  1. atala.– Kalteen eta administrazio zigorren ondoriozko erantzukizuna.

  1. – Ibilgailuen erabiltzaileek izendatutako ibilgailuari egindako kaltea edo beste ondasun edo pertsona batzuei egindako kalteen erantzukizundunak izango dira, baldin eta arduragabekeriaz erabiltzen badituzte. Administrazioak, horrela gertatuz gero, erabiltzaileei ordainaraziko die ondoriozko erantzukizun zibila edo administratiboa.

  2. – Erabiltzaileen jardueraren ondoriozko egintzengatik jasotako zigorrak eta, salaketak garaiz jakinarazi ez direlako edo eginbeharrak bete ez direlako sortutako bestelako kalte ekonomikoak, erabiltzaileek berek ordainduko dituzte edo, bestela, erabiltzaileei ordainarazi egingo zaizkie.

Izendapen araubideari eta ibilgailuen erabilpenari buruz Dekretu honetan ezarritakoa aplikatu barik utzi daiteke segurtasun arazoak daudenean eta Herrizaingo Sailak hala eskatzen badu. Horrelakoetan Sailak emandako jarraibideei eutsiko zaie. Arau horiek, ahal dela, bateragarriak izango dira Administrazioko Parke Higikorreko jarduteko araubidearekin eta kontutan hartu beharko dute gauzazko baliabideak eta giza baliabideak daudenentz.

  1. atala.– Gastuen araubidea.

  1. – Ogasun eta Herri Administrazioko Baliabide Orokorren Zuzendaritzak Administrazioko Parke Higikorreko ibilgailuak erosi, hornitu eta konpontzearen ondoriozko gastuak hartuko ditu, bai eta, beroiek erabiltzearen ondoriozkoak ere.

  2. – D motako ibilgailuek sortutako gastu guztiak aurreko idatz-zatian ezarritakotik at gelditzen dira eta dagokion sailak edo erakundeak ordaindu beharko ditu. Dekretu honen 7. atalak aipatzen dituen izendapenaren ondoriozko gastuak, halaber, kanpo gelditzen dira eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzak ordainduko ditu.

  3. – Aurreko paragrafoan ezarritakoa dena dela, bertan zehaztutako ibilgailuak Administrazioko Parke Higikorraren barruan egongo dira eta ondoren zehazten da kontratatzeko araubidea.

Administrazioko Parke Higikorra osatzen duten ibilgailuen kontratazioa eta, oro har, zerbitzuaren kudeaketa egokia egiteko beharrezko diren horniduren eta zerbitzuen kontratazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazioari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuari atxikiz egingo da. Kontratazio Batzorde Nagusia izango da izapidetzen diren kontratazio espedienteen ardura hartuko duena. Batzordea dekretu horren 10. artikuluan esandako moduan osatuko da, dekretuaren beraren 18. artikuluan ohartemandako kasuetarako. Dekretu horretako V. Kapituluan ohartemandako espedienteei dagokienez, haietan kontratazio-organo moduan diharduenak hartuko du ardura.

Parke Higikorreko Erregistroa sortzen da. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzak izango du erregistroa kudeatzeko ardura eta kudeatu ere dekretu hau garatzeko emango den aginduaren bidez finka daitezen arauei atxikiz. Agindu horretan zehaztuko da Administrazioko Parke Higikorra osatzen duten ibilgailuei buruz erregistroan sartu beharreko informazioa.

Dekretu honen esparruan sartuta egon eta berau indarrean sartzen denean dekretuaren eraginpeko sail edo erakundeei atxikita dauden ibilgailu guztiak Administrazioko Parke Higikorrari gelditzen dira atxikita eta, ondorioz, beharrezko administrazio jarduerak burutu beharko dira parkeari atxikitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren Seigarren Xedapen Gehigarria honela geratzen da idatzita:

"Ertzaintzaren poliziaren parke higikorra osatzen duten ibilgailuetarako eta Segurantza Administrazioko zerbitzu laguntzaileetarako kontratazio organo eta mahaiari dagozkien ahalmenak Herrizaingo Sailaren esku geratzen dira."

Dekretu honen 2. eta 3. artikuluen ondoriozko esparruaren kaltetan barik, Jaurlaritzak, Ekonomi Gaietarako Ordezko Batzordearen bidez eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Zuzenbide Pribatuko Izaiki Publikoek eta Sozietate Publikoek ibilgailuak erosteko eta ibilgailu horiek erabiltzeko arauei buruz jarraitu behar dituzten irizpideak finkatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publiko osoan tratamendu homogeneoa ematen dela bermatzeko.

Bakarra.– Indargabetuta gelditzen dira irailaren 24ko 504/1991 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Parke Higikorraren jarduerari buruzko arauak ezartzen ditu) eta Herrizaingo sailburuaren 1993ko otsailaren 24ko Agindua (Eusko Jaurlaritzaren Parke Higikorreko ibilgailuen erabilerari buruzko arauak ezartzen ditu).

Indargabetuta gelditzen dira, halaber, dekretu honetan ezarritakoaren aurka edo kontraesanean dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

  1. – Baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari dekretu hau garatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko.

  2. – Baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dekretu hau betearazteko beharrezko diren diru-aurrekontuen aldakuntzak egiteko.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Herrizaingo Saileko lanpostuen zerrendak aldatu beharko dira dekretu honetan ezarritakoari egokitzeko. Aldakuntza hori, gehienez ere, hiru hilabeteko epean egin beharko da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak organo aholku-emaileak eta partaidetza-organoak arautzen ditu IV. Idazpuruan, eta 16. artikuluaren bidez Gizarte Ongizatearen Euskal Kontseilua sortu du, organo aholku-emaile moduan. 16. eta 17. artikuluetan, berriz, Kontseiluaren osaketari eta eginkizunei buruzko ildo nagusiak daude ezarrita; aspektu horiek, hain zuzen, irailaren 16ko 204/1997 Dekretuan arautu ziren. Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketa eta funtzionamendu-erregimena arautzen du 204/1997 Dekretuak. Dekretu hori azaroaren 3ko 298/1998 Dekretuak aldatu zuen.

Irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 10. artikuluan ezarrita dagoenez, Kontseiluaren Osoko Bilkurari dagokio Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua prestatzea eta aldatzea. Orobat, Sailean gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza daukan titularrak onartu behar du Erregelamendu hori.

Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua prestatu duenez, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 15a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL

  1. – Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua organo aholku-emailea da eta Eusko Jaurlaritzan gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza daukan sailari adskribaturik dago. Kontseiluan ordezkariak dituzte, bai Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek, eta bai sindikatuek, enpresa-elkarteek, erabiltzaileen elkarteek, gizarteko bolondresen elkarteek eta gizarte zerbitzuetan lan egiten duten profesionalen elkarteek.

  2. – Irailaren 16ko 204/1997 Dekretuan (azaroaren 3ko 298/1998 Dekretuak aldatu zuen 204/1997 Dekretua) eta Erregelamendu honetan xedatutakoren bidez arautuko da Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren funtzionamendua. Izaera osagarriz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. Tituluko II. Kapituluan ezarritakoa aplikatu ahal izango da.

Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren egoitza Eusko Jaurlaritzan gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza daukan sailaren lokaletan dago, Vitoria-Gasteizen.

Autonomia Erkidegoaren lurraldeko beste edozein lekutan ere egin ditzake bilerak, lehendakariaren beraren erabakiaz nahiz Kontseiluaren Osoko Bilkurak zein Batzorde Iraunkor Delegatuak hartutako akordioaz.

Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeko 17. artikuluan eta irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 6. artikuluan ezarritakoak dira Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren eginkizunak.

Antolaketari eta funtzionamenduari dagokienez, honako organo hauek osatzen dute Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua:

  1. Organo kolegiatuak:

    Osoko Bilkura.

    Batzorde Iraunkor Delegatua.

    Batzorde Iraunkor Sektorialak.

    Batzorde Tekniko Espezializatuak.

  2. Pertsona bakarreko organoak:

    Lehendakaria.

    Lehendakariordea.

    Idazkaria.

Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluko kideak irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 4. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera aukeratuko dira.

Aukeraketa egin eta gero, Kontseiluko lehendakariak izendatuko ditu kideak.

  1. – Irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 3.2 artikuluko a) eta b) idatz-zatietan partaidetza instituzionala eta partaidetza soziala osatzen duten kideak aipatzen dira hurrenez hurren; kide horien karguaren iraupena hiru urtekoa izango da, eta agintaldia amaitzen denean berrautatu ahal izango dira.

  2. – Jarraian aipatzen diren kasuetako bat gertatuz gero, Kontseiluko kideen agintaldia amaitu daiteke aurreko idatz-zatian aipatutako iraupenaldia iragan baino lehen. Hona hemen zein arrazoirengatik gerta daitekeen hori:

    1. Aukeraketa egin zuen pertsonak edo erakundeak kargua baliogabetzeagatik.

    2. Izendatutako kargua uzteagatik.

    3. Karguari uko egiteagatik edo Kontseiluko lehendakariari dimisioa aurkezteagatik.

    4. Heriotzagatik.

    5. Epailearen ebazpen irmoz, kargu publikoak betetzeko gaitasungabeturik nahiz indargabeturik geratzeagatik.

  3. – Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan, agintaldia betetzeko falta den denbora iraungo du ordezkapenak.

  1. – Lehendakariordearen kargua betetzen duen pertsonak ordezkatuko du lehendakaria, eta, kasu horretan, haren eginkizun guztiak beteko ditu.

    Lehendakariordea organo kolegiatutik aukeratu eta izendatutako kide batek ordezkatuko du.

  2. – Organo kolegiatuetako kide titularrekin batera, ordezko kideak ere aukeratu eta izendatuko dira; ordezko kideek beteko dituzte titularren eginkizunak, haiek falta direnean.

Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluko kideek honako eskubide hauek dauzkate:

  1. Beren organo kolegiatuen bileretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea, eta beren botoaren esanahia eta arrazoiak adierazteko eskubidea.

  2. Beren organo kolegiatuetan aztertzen diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea; beste organo kolegiatuetan aztertutako gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ere badaukate, delako informazioa espreski eskatzen badute behintzat.

  3. Beren organo kolegiatuen deialdi berezia egin dadin eskatzeko eskubidea.

  4. Dela aztergai-zerrenda osatzeko, dela beren organo kolegiatuetan erabakiak hartzeko nahiz gai jakin bat aztertzeko, proposamenak eta iradokizunak egiteko eskubidea.

  5. Kontseiluaren mandatuz egin beharreko guztietan haren ordezkari izateko eskubidea, lehendakariaren ordezkaritza-ahalmen orokorra kaltetu gabe.

  6. Bilkuren deialdia eta aztergai-zerrenda organo bakoitzarentzat ezarritako aurrerapenaz ezagutzeko eskubidea, eta bilkura horietan aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentuak eta informazioa -eta bai aurreko bilkurako akta- eskuratzeko eskubidea.

  7. Eskeak eta galderak egiteko eskubidea.

  8. Beren organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik diru-ordaina jasotzeko eskubidea. Bilkura horietan parte hartzeko edo bertaratzeko egin beharreko joan-etorrietarako ere diru-ordaina jaso ahal izango da.

    Herri-administrazioan duten karguaren edo lanpostuaren arabera organo kolegiatuko kide edo partaide direnentzat ez da bilkuretara joateagatik inolako diru-ordainik emango.

    Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan dago ezarrita, oro har, bileretarako joan-etorriengatik eman beharreko diru-ordainak zein baldintzatan emango diren, bai eta gehienez zenbat diru emango den ere.

Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluko kideek honako eginbehar hauek dauzkate:

  1. Beren organo kolegiatuen bileretara joatea.

    Kideren bat bilkuretara bi aldiz segidan edo, tartekaturik, hiru aldiz joan gabe geratuz gero, kide hura izendatu zuenari haren kargu-uztea proposatzea komeni den aztertu beharko du derrigor Osoko Bilkurak, kideak bileretara joan ez izana justifikatzen ez badu behintzat.

  2. Erregelamendu honetan ezarritakoa eta, Erregelamendu hau garatzeko, kasuan kasu onar daitezen arau eta jarraibideetan ezarritakoa betetzea.

Osoko Bilkura Kontseiluaren borondatearen organo erabakitzaile eta eratzaile gorena da, eta bere osaketa irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 3. artikuluan araututa dago.

  1. – Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeko 17. artikuluan eta irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 6. artikuluan Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluari agintzen zaizkion eginkizun guztiak Kontseiluaren Osoko Bilkurak hartu ditu bere gain.

  2. – Horiez gain, honako eginkizun hauek ere Osoko Bilkurak bete behar ditu:

    1. Kontseiluak epe laburrean eta luzean izan beharreko jardueraren nondik-norakoak finkatzea.

    2. Batzorde Iraunkor Delegatua eratzea. Irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 8.1 artikuluan araututa dago batzorde horren osaketa.

    3. Irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 8.2 artikuluan ezarritakoa betez, Batzorde Iraunkor Sektorialak eratzea eta batzorde horien osaketa erabakitzea.

    4. Batzorde Tekniko Espezializatuak eratzea eta batzorde horien osaketa, helburuak eta funtzionamendu-arauak ezartzea.

    5. Erregelamendu hau garatzeko eta aplikatzeko eman daitezen arauak eta jarraibideak onartzea, Kontseiluaren funtzionamenduarentzat egokiak baldin badira.

    6. Legaren nahiz Erregelamenduaren bidez Osoko Bilkurari bete-betean eman ez zaizkion aginpideak Batzorde Iraunkorraren esku uztea.

    7. Erabakiak argitara eman behar diren erabakitzea.

    8. Kontseiluaren jarduerei buruzko urteko memoria onartzea.

    9. Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua prestatzea eta aldatzea. Erregelamendua IV. Tituluan ezarritako prozeduraren arabera aldatu behar da.

  1. – Osoko Bilkuraren bilerak ohikoak eta bereziak izan daitezke.

  2. – Osoko Bilkurak, urtean behin, ohiko bilera bat egin beharko du derrigor.

  3. – Osoko Bilkurak bilera bereziak egin ditzake honako kasu hauetan:

    1. Lehendakariak eskatuta.

    2. Batzorde Iraunkor Delegatuak erabakita.

    3. Kontseiluko hamahiru kidek eskatuta; eskaria idatziz egin behar zaio lehendakariari, eta, bertan, kide bakoitzaren nortasuna eta sinadurak azaltzeaz gainera, bilera berezian aztertu beharreko gaiak eta bilera egiteko arrazoiak zein diren adierazi behar da.

  4. – Bilera berezia egiteko epea eskaria erregistratzen denetik kontatzen hasita hamabost egun naturalekoa izango da gehienez.

  1. – Kontseiluko lehendakariak egingo du Osoko Bilkuraren deialdia, zeina idatziz jakinaraziko baitzaie Osoko Bilkurako kide guztiei. Ohiko bilera bada, deialdia gutxienez bilera-eguna baino hamabost egun natural lehenago jakinarazi behar zaie kideei; bilera berezia bada, berriz, gutxienez bost egun baliodun lehenago jakinarazi behar zaie deialdia.

  2. – Bilera non, noiz eta zein ordutan egin behar den adierazi behar da deialdian, eta bilerako aztergai-zerrenda ere aditzera eman behar da. Aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentazio espezifikoa bidali behar da deialdiarekin; nolanahi ere, edozein arrazoirengatik -justifikatua izan behar du-, dokumentazio hori deialdiarekin batera bidaltzea ezinezkoa bada, gutxienez bilera-eguna baino bost egun baliodun lehenago bidali beharko da. Dokumentu osagarriak ere bilera-eguna baino bost egun baliodun lehenago bidali beharko dira.

  3. – Dena den, kide guztiak biltzen badira eta erabakia aho batez hartzen badute, Osoko Bilkuraren eraketa baliozkoa izango da, nahiz deialdiaren baldintzak bete ez.

  1. – Lehendakariak ezarriko du bileretako aztergai-zerrenda. Ohiko bileretan, lehendakariak, aztergai-zerrenda prestatu baino lehen, behar bezala aztertu beharko ditu Osoko Bilkurako kideek gai jakin batzuk eztabaidatzeko egindako iradokizunak. Gutxienez Kontseiluko hamahiru kidek formalki eskatutako eztabaidagaiak, ordea, aztergai-zerrendan sartu beharko dira.

  2. – Bilera bereziei dagokienean, bilera egitea eskatu duen alderdiak aurkeztutako eztabaidagai guztiak sartu beharko dira aztergai-zerrendan.

  1. – Lehenengo deialdian Osoko Bilkuraren eraketa baliozkoa izan dadin, gutxienez kideen erdiak bileran izan behar dira, eta haien artean lehendakariak eta idazkariak egon behar dute derrigor.

    Quorum hori lortzen ez bada, Osoko Bilkura bigarren deialdian eratuko da, lehenengo deialdiarentzat ezarritakoa baino ordubete geroago.

  2. – Osoko Bilkura bigarren deialdian eratzeko, nahikoa izango da hamahiru kide bertan izatea, baina, haien artean, lehendakariak eta idazkariak egon behar dute derrigor.

  3. – Aurreko paragrafoetan ezarritako quorumak bilera osoan mantendu beharko dira.

  1. – Bildutako kideen gehiengo soilaren aldeko botoaz hartuko dira Osoko Bilkuraren erabakiak. Berdinketa egonez gero, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.

  2. – Aztergai-zerrendatik kanpo geratzen diren eztabaidagaiei dagokienez:

    1. Ohiko bilerako erabakia baliozkoa izango bada, Osoko Bilkurako kide guztiak bildu beharko dira.

    2. Bilera berezietan ezingo da baliozko erabakirik hartu.

  3. – Osoko Bilkurako kideek beren botoaren zergatiak adierazi ditzakete aktan.

  1. – Osoko Bilkuraren bilera bakoitzean akta bat egingo da; idazkariak emango du akta horren fede, eta lehendakariaren oniritziak ere aktan agertu beharko du.

  2. – Honako xehetasun hauek adieraziko dira bileretako aktetan:

    1. Bildutakoen izen-abizenak, bilerara justifikaturik agertu ez direnenak eta Erregelamendu honetako 8.h) eta 9.a) artikuluetan aurreikusitakoaren ondorioetarako justifikatu gabe agertu ez direnenak.

    2. Bileraren tokiari eta denborari buruzko gorabeherak.

    3. Bilera ohikoa ala berezia den, eta lehenengo ala bigarren deialdian egiten den.

    4. Aztergai-zerrenda.

    5. Aztertutako gaiak eta eztabaidagai nagusiak.

    6. Lehendakariak zein gai proposatu dituen botoa emateko.

    7. Hartutako erabakien edukia eta botazioen emaitzak.

    8. Hala balegokio, Kontseiluko kideek beren botoaren gainean adierazitako arrazoiak.

  3. – Akta Kontseiluko kide bakoitzari bidaliko zaio, hurrengo bileraren deialdiarekin batera, bilera horretan onartu beharko da -eta akta. Bilera bakoitzeko akta hurrengo bileraren hasieran onartuko da, eta, behar izanez gero, zuzenketak egingo zaizkio aktari.

  4. – Idazkariak erabaki espezifikoei buruzko egiaztagiria egin dezake, gero akta onartu beharko bada ere. Akta onartu baino lehen hartutako erabakien egiaztagirietan zirkunstantzia hori jasota geratu beharko da.

  1. – Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak batzorde iraunkor delegatu bat eratuko du. Batzorde horren osaketa irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 8. artikuluan ezarrita dago.

  2. – Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzako funtzionario bat izango da batzorde horretako idazkari. Gizarte Ongizate zuzendariak izendatuko du funtzionarioa, zeinak batzordean hitz egiteko eskubidea izango baitu, baina botoa emateko eskubiderik ez.

Honako hauek dira Batzorde Iraunkor Delegatuaren eginkizunak:

  1. Kontseiluaren Osoko Bilkuraren bilerak prestatzea; horretarako, honako egiteko hauek bete behar dituzte:

    • Kontseiluko lehendakariari bileretako aztergai-zerrenda prestatzeko aholkuak ematea.

    • Bilerarako behar den dokumentazioa behar besteko aurrerapenaz biltzea.

    • Osoko Bilkuran aztertu beharreko gaiei buruzko txostenak prestatzea, txosten horien prestaketa beste batzorde bati ez badagokio behintzat.

  2. Lurraldeetako nahiz Udaletako Gizarte Ongizaterako Kontseiluek azal diezazkioten gaiak Osoko Bilkurari edo dagokion batzordeari bidezko ondorioetarako jakinaraztea.

  3. Kontseiluaren jarduerei buruzko urteko memoria prestatzea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko urteko txostena prestatzea.

  5. Kontseiluaren Osoko Bilkurak hartutako erabakiak beteko direla zaintzea.

  6. Osoko Bilkurak agintzen dizkion gaiak aztertzea, gai horien izapideak egitea eta, azkenik, ebaztea.

  7. Osoko Bilkurak espreski batzordearen esku utz ditzan eginkizunak.

  8. Erregelamendu honen artikuluetan edo aplika dakizkiokeen arauetan agintzen zaizkion eginkizun guztiak.

  1. – Batzorde Iraunkor Delegatuaren bilerak ohikoak eta bereziak izan daitezke.

  2. – Batzorde Iraunkor Delegatuak, hiruhilean behin, ohiko bilera bat egin beharko du derrigor.

  3. – Batzorde Iraunkor Delegatuak bilera bereziak egin ditzake honako kasu hauetan:

    1. Lehendakariak eskatuta.

    2. Zortzi kidek eskatuta.

  4. – Bilera berezia egiteko epea eskaria erregistratzen denetik kontatzen hasita zortzi egun naturalekoa izango da gehienez.

  1. – Lehendakariak egingo du Batzorde Iraunkor Delegatuaren deialdia, zeina idatziz jakinaraziko baitzaie kide guztiei. Ohiko bilera bada, deialdia gutxienez bilera-eguna baino lau egun natural lehenago jakinarazi behar zaie kideei; bilera berezia bada, berriz, gutxienez bi egun baliodun lehenago jakinarazi behar zaie deialdia.

  2. – Bilera non, noiz eta zein ordutan egin behar den adierazi behar da deialdian, eta bilerako aztergai-zerrenda ere aditzera eman behar da. Deialdiarekin batera, aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentazio espezifikoa bidali behar da.

  3. – Dena den, kide guztiak biltzen badira eta erabakia aho batez hartzen badute, Batzorde Iraunkor Delegatuaren eraketa baliozkoa izango da, nahiz deialdiaren baldintzak bete ez.

  1. – Lehendakariak ezarriko du bileretako aztergai-zerrenda. Ohiko bileretan, lehendakariak, aztergai-zerrenda prestatu baino lehen, behar bezala aztertu beharko ditu Batzorde Iraunkor Delegatuko kideek gai jakin batzuk eztabaidatzeko egindako iradokizunak. Gutxienez Batzordeko sei kidek formalki eskatutako eztabaidagaiak, ordea, aztergai-zerrendan sartu beharko dira.

  2. – Bilera bereziei dagokienean, bilera egitea eskatu duen alderdiak aurkeztutako eztabaidagai guztiak sartu beharko dira aztergai-zerrendan.

  1. – Lehenengo deialdian Batzorde Iraunkor Delegatuaren eraketa baliozkoa izan dadin, gutxienez kideen erdiak bileran izan behar dira, eta haien artean lehendakaria egon behar da derrigor.

  2. – Quorum hori lortzen ez bada, Batzorde Iraunkor Delegatua bigarren deialdian eratuko da, lehenengo deialdiarentzat ezarritakoa baino ordubete geroago.

    Batzorde Iraunkor Delegatua bigarren deialdian eratzeko, nahikoa izango da lau kide bertan izatea, baina, haien artean, lehendakaria egon behar da derrigor.

  3. – Aurreko paragrafoetan ezarritako quorumak bilera osoan mantendu beharko dira.

  1. – Bildutako kideen gehiengo soilaren aldeko botoaz hartuko dira Batzorde Iraunkor Delegatuaren erabakiak. Berdinketa egonez gero, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.

  2. – Aztergai-zerrendatik kanpo geratzen diren eztabaidagaiei dagokienean:

    1. Ohiko bilerako erabakia baliozkoa izango bada, Batzorde Iraunkor Delegatuko kide guztiak bildu beharko dira, eta gehiengo soilaren aldeko botoa beharko da.

    2. Bilera berezietan ezingo da baliozko erabakirik hartu.

  3. – Batzorde Iraunkor Delegatuko kideek erabakien kontrako botoa adieraz dezakete aktan; orobat, kontrako botoa emateko arrazoiak ere adieraz ditzakete.

  4. – Hartutako erabakien berri eman beharko zaio Kontseiluaren Osoko Bilkurari.

  1. – Batzorde Iraunkor Delegatuaren bilera bakoitzean akta bat egingo da; idazkariak emango du akta horren fede, eta lehendakariaren oniritziak ere aktan agertu beharko du.

  2. – Honako xehetasun hauek adieraziko dira bileretako aktetan:

    1. Bildutakoen izen-abizenak, bilerara justifikaturik agertu ez direnenak eta Erregelamendu honetako 8.h) eta 9.a) artikuluetan aurreikusitakoaren ondorioetarako justifikatu gabe agertu ez direnenak.

    2. Bileraren tokiari eta denborari buruzko gorabeherak.

    3. Bilera ohikoa ala berezia den, eta lehenengo ala bigarren deialdian egiten den.

    4. Aztergai-zerrenda.

    5. Aztertutako gaiak eta eztabaidagai nagusiak.

    6. Lehendakariak zein gai proposatu dituen botoa emateko.

    7. Hartutako erabakien edukia eta botazioen emaitzak.

    8. Hala balegokio, Batzorde Iraunkor Delegatuko kideek beren botoaren gainean adierazitako arrazoiak.

  3. – Akta Batzorde Iraunkor Delegatuko kide bakoitzari bidaliko zaio, hurrengo bileraren deialdiarekin batera, bilera horretan onartu beharko da- eta akta. Bilera bakoitzeko akta hurrengo bileraren hasieran onartuko da, eta, behar izanez gero, zuzenketak egingo zaizkio aktari.

  4. – Idazkariak erabaki espezifikoei buruzko egiaztagiria egin dezake, gero akta onartu beharko bada ere. Akta onartu baino lehen hartutako erabakien egiaztagirietan zirkunstantzia hori jasota geratu beharko da.

Kontseiluaren Osoko Bilkuraren erabakiaz nahiz arauzko xedapenaz, Batzorde Iraunkor Sektorialak era daitezke gai jakin batzuk berariaz aztertzeko.

  1. – Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabakiko ditu bere erabakiaz eratutako Batzorde Iraunkor Sektorialen osaketa eta eginkizunak.

  2. – Arauzko xedapenaz eratutako Batzorde Iraunkor Sektorialen osaketa eta eginkizunak arau horretan ezarriko dira.

  3. – Kasu bietan, Batzorde Iraunkor Sektorialek osaketa parekidea izango dute: alde batetik, herri-administrazioetako ordezkariak egongo dira, eta, bestetik, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeak.

  1. – Kontseiluaren Osoko Bilkurak dauka Batzorde Tekniko Espezializatuen eraketaren, osaketaren, helburuen eta funtzionamendu-arauen gaineko aginpidea.

  2. – Batzorde Tekniko Espezializatuak modu iraunkorrean edo koiunturaren arabera eratu ahal izango dira.

  1. – Gizarte zerbitzuetako eskuduntza daukan saileko sailburua izango da Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluko lehendakari.

    Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluko lehendakaria Osoko Bilkurako eta Batzorde Iraunkor Delegatuko buru izango da.

  2. – Kontseiluko kide bat izango da Batzorde Iraunkor Sektorialetako lehendakari; Osoko Bilkurak edo batzordeak era ditzan arauzko xedapenak erabakiko du zein kideri dagokion lehendakari izatea.

  3. – Kontseiluko kide bat izango da Batzorde Tekniko Espezializatuetako lehendakari; Osoko Bilkurak erabakiko du zein kideri dagokion lehendakari izatea.

Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluko lehendakariaren eskuduntzak honako hauek dira:

  1. Kontseiluaren ordezkari izatea.

  2. Kontseiluaren jarduerak zuzentzea.

  3. Osoko Bilkuraren eta Batzorde Iraunkorraren bileren deialdia egitea eta bilera horietako buru izatea; bilera horiek behar bezala gobernatzeko jarraibide orokorrak prestatzea; eta eztabaidak moderatzea.

  4. Erregelamendu honetan ezarritako prozedurari jarraiki, Osoko Bilkuraren eta Batzorde Iraunkor Delegatuaren bileretako aztergai-zerrenda adieraztea.

  5. Bileretako aktak sinaduraren bidez berrestea, erabakiak igortzeko eta argitara emateko agintzea, eta erabakiak betearaztea.

  6. Kontseiluaren izenean erakundeetara, organismoetara, entitateetara, agintariengana eta gizabanakoengana jotzea.

  7. Erregelamendu hau betetzea eta betearaztea, eta Osoko Bilkurari zalantzak interpreta ditzan eta aipatu gabe utzi diren alderdiak Erregelamenduan sar ditzan proposatzea.

  8. Bai Legean, bai Erregelamendu honetan -dela lehendakariari dagozkiolako, dela Kontseiluaren Osoko Bilkurak beraren esku utzi dituelako- agintzen zaizkion eginkizun guztiak, bai eta, oro har, Erregelamendu honek beste organo batzuei agintzen ez dizkienak ere.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Arazoetarako sailburuordeari dagokio Kontseiluaren Osoko Bilkurako eta Batzorde Iraunkor Delegatuko lehendakariorde izatea.

Lehendakariaren kargua hutsik badago, edo lehendakaria gaixotzen bada edo kanpoan bada, lehendakariordeak beteko ditu haren eginkizun guztiak.

  1. – Gizarte zerbitzuetako eskuduntza daukan saila ordezkatzen duen kideari dagokio Kontseiluaren Osoko Bilkurako idazkari izatea. Sailburuak izendatuko du kide hori.

    Idazkariak bileretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango baitu.

  2. – Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzako funtzionario batek egingo ditu Batzorde Iraunkor Delegatuko idazkari-lanak. Gizarte Ongizate zuzendariak izendatuko du funtzionarioa, zeinak bileretan hitz egiteko eskubidea izango baitu, baina botoa emateko eskubiderik ez.

  1. – Kontseiluaren Osoko Bilkurako idazkariaren eskuduntzak honako hauek dira:

    1. Kideek nahiz beste pertsona batzuek Kontseiluari aurkeztu nahi dizkioten gai, txosten, proposamen edo dokumentu guztiak biltzea, ordenatzea eta prestatzea -Osoko Bilkurak gai horiek aztertzeko arauzko bidea hori baita-, eta gai horiek guztiak bideratzea.

    2. Aztergai-zerrendan sartutako gaiei buruzko dokumentuak Kontseiluko kideentzat gordetzea, haiek dokumentuak aztertu nahiko balituzte ere.

    3. Kontseiluak sor dezan edo bere esku daukan informazioa dagokien pertsonengana edo instantzietara bideratzea.

    4. Osoko Bilkuraren bileretara joatea.

    5. Osoko Bilkuraren bileretako aktak egitea, eta bileretan hartutako erabakiak bideratzea.

    6. Fede-emaile izatea, lehendakariaren oniritziaz Kontseiluaren bileretako aktak eta erabakiak egiaztatuz; akta onartu baino lehen egindako egiaztagirietan zirkunstantzia hori espreski adierazi behar da. Gordetzeko agindu zaizkion irizpenen, banakoen botoen eta bestelako dokumentuen egiaztagiriak ere egingo ditu, lehendakariaren oniritziaz.

    7. Bere ardurapeko espedienteak eta artxiboa, eta bai dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa, antolatzea eta zaintzea; eta Kontseiluko organoen eta kideen eskura jartzea, haiek aztertu nahiko balituzte ere.

    8. Batzorde Iraunkor Delegatuari Kontseiluaren jarduerei buruzko urteko memoria eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko urteko txostena prestatzeko beharrezkoak diren datu guztiak ematea.

    9. Lehendakariak nahiz karguak berak agintzen dizkion kudeaketa- eta koordinazio-egintza guztiak betetzea.

  2. – Batzorde Iraunkor Delegatuko idazkariak aurreko paragrafoan adierazi diren eskuduntza berdinak izango ditu, nahiz bere jardute-eremuari aplikatuko zaizkion eskuduntza horiek.

Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua aldatzeko, honako prozedura honi jarraitu behar zaio:

  1. Kontseiluaren Osoko Bilkurari dagokio ekimena, gutxienez kideen erdiak eskatuta.

  2. Erregelamendua aldatzeko proposamenarekin batera, ordezko testu arautu bat aurkeztu behar da, eta aldaketa egiteko argudioak ere adierazi egin behar dira.

  3. Kontseiluko kideen gehiengo absolutuz onartu beharko da Erregelamendua aldatzeko proposamena.

  4. Erregelamendua aldatzeko erabakia gizarte zerbitzuetako eskuduntza daukan saileko sailburuari bidaliko zaio, hark erabakia onar dezan.

Bakarra.– Funtzionamendu-arauak.

Batzorde Iraunkor Sektorialen eta Batzorde Tekniko Espezializatuen funtzionamendua organo eskudunak xedatutakoaren bidez arautuko da.

Funtzionamendu-arauak ezarri gabe baldin badaude, bidezko iritzitako aspektuetan Erregelamendu hau aplikatzea erabaki dezake organo eskudunak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.