Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1997ko irailaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, beste administrazio publiko batzuetatik, eskualdaketak direla-eta, etorritako funtzionarioak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko kidegoetan sartzeko prozedura zehazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 5075
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1997/09/26
  • Argitaratze-data: 1997/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutuaren 12. atalak eta Langileen Estatutuaren Testu Bateratua onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege-Dekretuko 37. atalak ezartzen dutenaren arabera, Jaurlaritza honen eskumena da Euskal Autonomi Elkartean 1997an izango diren jai eta lan egunen egutegia zehaztea, beti ere, urtean 14 jaiegunetako muga errespetatuz.

Ondorioz, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. ataletan, zein indarrean dauden, eta abenduaren 21eko 1561/1995 Errege Deketuaren indargabetze xedapen bakarrean xedatutakoarekin bat etorriz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak Lan Harremanetako Kontseiluari irizpena eskatu ondoren proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko irailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Mila bederatziehun eta laurogeita zortzigarren urteko igande guztiak eta jarraian aipatzen diren egunak jaieguntzat joko dira lan ondorioetarako. Egun horiek ordainduak izango dira eta ezin izango dira errekuperatu. Hona hemen igandeez gaineko jaiegunen zerrenda:

    Urtarrilaren 1a, Urte Berri Eguna.

    Urtarrilaren 6a, Errege Eguna.

    Martxoaren 19a, San Jose eguna.

    Apirilaren 9a, Osetegun Santua.

    Apirilaren 10a, Ostiral Santua.

    Apirilaren 13a, Bazko Garizumako astelehena.

    Maiatzaren 1a, Langileen jaia.

    Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.

    Abuztuaren 15a, Abuztuko Ama Birjina.

    Urriaren 12, Espainiako Festa Nazionala.

    Abenduaren 8a, Ama Birjinaren Sortze Garbiaren eguna.

    Abenduaren 25a, Eguberri Eguna.

  2. atala.¿ Aipatutakoez gain, gehienez beste bi jaiegun ordaindu eta errekuperaezin ere hartu ahal izango dira herriko jaietan. Egun horiek Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde ordezkariek zehaztuko dituzte, dagokion udalak proposamena egin ondoren, eta Lurralde Historikoko gainontzeko udalerriekin batera edo aparte hartu ahalko dira.

    Dekretu hau argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, udalek proposamenak formulatu eta dagokien Lurralde Ordezkaritzara igorriko dituzte.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko irailaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan

eta Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA

Uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuz, beste administrazio publiko batzuetatik, eskualdaketak direla-eta, etorritako funtzionarioak euskal funtzio publikoaren egitura eta antolaketan benetan sartzeko irizpide uniformeak ezarri ziren.

Dekretu hori garatzeari buruzko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako sailburuaren 1990eko azaroaren 23ko Aginduan ezarri zen sartzeko prozedura, ondorioak berorren eremura mugatuz. Hortaz, beharrezkoa da eskualdatutako funtzionarioak sartzeari erantzun azkarra eta eraginkorra emango dion prozedura ezartzea, alegia, horien egoera administratiboa epe laburrera erregularizatzeko bideak jarriko dituena.

Agindu honen bidez, halaber, lehendik eskualdatuta egon eta hainbat arrazoi direla-eta benetan sartzerik izan ez zuten funtzionarioen egoera ere erregularizatu gura da.

Ondorioz, uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuko azken xedapenetatik lehenengoan jasotako agintearen arabera, honako hau

  1. atala.¿ Printzipio orokorrak.

  1. ¿ Beste administrazio publiko batzuetatik etorri eta eskualdaketen ondorioz Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan sar daitezen funtzionarioak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan adierazten diren kidegoetan sartuko dira, uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuan ezarritako irizpideen arabera.

  2. ¿ Lehendik zeukaten kidego, eskala edo azpieskaletan sartuko dira, eta egitekoak ere lehengoak izango dira, agindu honetan ezartzen diren beharkizun eta prozeduraren arabera.

  1. atala.¿ Aplikazio eremua.

  1. ¿ Beste administrazio publikoetako funtzionarioak izan eta eskualdaketen ondorioz Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko kidegoetan sartzeko prozedurari aplikatuko zaio agindu hau.

  2. ¿ Sanitateko, irakaskuntzako eta ikerketa munduko pertsonala ez da sartzen agindu honen eraginpean, ezta Justizi Administrazioko kidego estataletako funtzionarioak ere.

  3. atala.¿ Hastapenak.

  1. ¿ Aurreko atalean aipatzen diren funtzionarioek agindu honetako eranskin lez agertzen den eredu normalizatuan sartzeko eskabidea egin beharko dute, Eskualdaketen Batzorde Mistoaren Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hogeita hamar eguneko epearen barruan.

  2. ¿ Funtzionariook atxikiko direneko sail edo erakunde autonomoetan langilegoaren kudeaketa alorrean eskumena duten organoei zuzendu beharko zaie eskabidea. Organo horietan aurkez daitezke edo Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean azaltzen diren bideetarikoren batez baliatuz.

  3. ¿ Eskabidean adierazi behar direnak: eskualdaketaren gai den kidego edo eskala, bertan karrerako funtzionario lez sartutako urtea, titulazio maila edo, beharko balitz, bertan sartzeko eskatzen diren berariazko tituluak, eskualdatze eguna eta atxikita daudeneko sailkapen taldea.

  4. ¿ Titulu akademikoaren, titulu administratiboaren edo funtzionario lez izendatu izanaren eta NANren fotokopia konpultsatuak erantsi beharko dituzte.

  1. atala.¿ Instrukzioa.

  1. ¿ Langileen kudeaketaren alorrean eskumenak dituzten organoek, eskabideak hartu eta interesatuaren espedientea aztertu ostean, honek agertutako xehetasunen zehaztasuna egiaztatuko dute. Behar izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten oharrak egingo dituzte eta funtzio publikoaren gaietan eskumena duen zuzendaritzara bidaliko dituzte agiriak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera hamar eguneko epearen barruan.

  2. ¿ Funtzio publikoaren gaietan eskumena duen zuzendaritzak, jasotako agiriak aztertu ondoren, sartzeko proposamena egingo die interesatuei. Interesatuek, proposamenaren berri izan eta hamabost eguneko gehienezko epearen barruan, alegazioak egin ditzakete eta ontzat jotzen dituzten agiriak eta justifikagiriak aurkeztu.

  3. ¿ Langilegoaren kudeaketa gaietan eskumena duten organoen bidez bidaliko zaie proposamena interesatuei. Proposamen hori interesatuek jaso dutela egiaztatzea ahalbideratuko duen bideren bat erabiliko da.

  4. ¿ Interesatuak aurkeztu dituen alegazioak ikusita eta berorrek aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, funtzio publikoaren gaietan eskumena duen zuzendaritzak sartze-aginduaren proposamena bidaliko dio gai horretan eskumena duen sailburuari.

  5. atala.¿ Amaiera.

    Funtzionarioak, funtzio publikoaren gaietan eskumena duen sailburuaren aginduz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatuko dira, eta uztailaren 8ko 6/1989 Legeko gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan jasotako kidegoetan sartuko dira. EHAAn argitaratuko da agindua.

  6. atala.¿ Oharpena eta izenematea.

    Funtzio publikoaren gaietan eskumena duen zuzendaritzak, integrazioaren ondoren, Langilegoaren Erregistroan sartuko ditu horri buruzko xehetasunak, funtzionario bakoitzari erregistro pertsonaleko zenbaki bana emanez.

    GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA

    Ofizioz sartzea.

    Sartzeko eskabiderik egin ez dezaten funtzionarioak, uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuan ezarritako irizpideen arabera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeko gehigarrizko lehenengo xedapenean jasotako kidegoetan sartuko dira ofizioz, lehengo kidego, eskala edo azpieskalei eta izendatutako egitekoei jarraiki.

    ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

    Lehendik eskualdatutako funtzionarioak sartzea.

  1. ¿ Funtzio publikoaren gaietan eskumena duen zuzendaritzak sartze proposamena, hain zuzen ere agindu honetan ezarritako prozeduraren arabera ebatziko dena, igorriko die agindu honen aplikazio eremuaren barruko karrerako funtzionarioei. Beharrezkoa izango da agindua argitaratu arretik eskualdatutakoak izan eta EAE ko Administrazioan jarduneko zerbitzuan edo asimilatuan egotea, sartzerik lortu ez dutela.

  2. ¿ Agindu honen aplikazio eremuan sartu gabeko karrerako funtzionarioak, baldin eta agindu hori argitaratu aurretik eskualdatutakoak izan eta EAE ko Administrazioan jarduneko zerbitzuan edo asimilatuan egonik, sartzerik lortu ez badute, eskatu egin beharko dute sartze hori. Sartze hori, jarduneko zerbitzuan sartzeko Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitako bideren batez baliatuz eskatzen badute, agindu honetan ezarritako prozeduraren arabera ebatziko da.

    INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA

    Arauak indargabetzea.

    Eskualdaketak direla-eta beste administrazio batzuetatik etorritako funtzionarioak Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko kidegoetan sartzea erabakitzen duen uztailaren 26ko 195/1990 Dekretua garatzeari buruzko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako 1990eko azaroaren 23ko Agindua indargabetu egiten da.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Indarra hartzea.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra agindu honek.

    Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 26a.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    F132 EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO KIDEGOETAN SARTZEKO ESKABIDEA

    SOLICITUD DE INTEGRACIÓN EN LOS CUERPOS DE LA ADMINISTRACIÓN GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

    Norberaren datuak

    Datos personales

    Abizenak Izena

    Apellidos Nombre

    NAN Helbidea

    DNI Dirección

    Herria Lurraldea

    Localidad Provincia

    Posta kodea Tfno. L.E.Z.

    Código postal Tfnoa. N.R.P.

    Administrazio Datuak

    Datos Administrativos

    Taldea Kidegoa

    Grupo Cuerpo

    Izendapenaren data Sartzeko eskatutako titulazioa

    Fecha de nombramiento Titulación exigida para ingreso

    Administrazio-egoera Finkatutako gradua

    Situación Administrativa Grado consolidado

    Jatorrizko Lanpostuaren Datuak

    Datos del Puesto de Origen

    Ministerioa, Erakunde

    Ministerio, Organismo

    Adm.-egituraren atala

    Centro Orgánico

    Lanpostua

    Puesto

    Lantokia Dotazio zkia. Maila

    Centro de Destino N.º dotación Nivel

    Eskualdeketaren ondorio eguna Boletin

    Fecha de efectos de transferencia Aldizkaria

    Eskaera eta aurkezteko agiriak

    Solicitud y documentos a presentar

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orrokorreko dagokidan Kidegoan sartzea eskatzen dut, horretarako, ikastegiko agiriaren, administrazio-titulua edo funtzionario izendapenaren eta NANren agirien fotokopia konpulsatuak aurkezten ditut

    Solicito la integración en el Cuerpo correspondiente de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para lo cual adjunto fotocopias compulsadas de los siguientes documentos: titulación académica, titulo administrativo o del nombramiento como funcionario y DNI

    .... de .................... de 199

    Izpta. / Fdo.: Doakiona / El interesado