Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1997ko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum desberdinak eratzeko programak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 3985
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1997/07/09
- Argitaratze-data: 1997/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
(Laborategiak eskuratzeko informazio bakarra / Única información asequible al laboratorio)
Aberearen datuak / Datos del animal
Espeziea / EspecieArraza / RazaIzena / NombreIdentifikazioa / IdentificaciónJaioturtea / Año Nacimiento
Jabearen eta Probalariaren datuak / Datos del Propietario y del Probalari
Jabearen datuak / Datos del Propietario Probalariaren datuak / Datos del probalari
Izen-abizenak
Nombre y Apellidos
NAN / DNI
Helbidea / Dirección
Herria / Municipio
Lurraldea / Territorio
Laginak biltzeko prozedura egokia izan dela aitortzen dut / Declaro estar satisfecho con el procedimiento de recogida de las muestras
Albaitari ofiziala Federazio ord. Aberearen erantzulea Antolatzaileen ord. edo beste lekuko batzuk
Veterinario oficial Rep. de Federación Responsable del animal Resp. organización u otros testigos
(Sinatzaileen izena eta NAN / Nombre y DNI de los firmantes)
Dopaketaren kontrola / Control de dopaje
Garraio orria / Hoja de transporte
Laginen zerrenda / Relación de muestras
Lehiaketa / CompeticiónTokia / Lugar Data / Fecha
Garraio poltsaren prezinto zk.
º del precinto de la bolsa de transporte
Lagin mota / Tipo de muestra
A lagina / Muestra A B lagina / Muestra B Mota / Tipo Sexua / Sexo (*) Oharrak
Prezinto zk Precinto zk (odola-gernua (A-E-I / M-H-C)Observaciones
º precinto N.º precinto sangre-orina)
(*) (A) arra, (E) emea, (I) irendua
(M) macho, (H) hembra, (C) castrado
OHARRAK / OBSERVACIONES
Lekua eta data / Lugar y fecha:
Lagin biltzearen erantzulea / Responsable de la recogida de muestras:
Izena / Nombre:
Sinadura / Firma:
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen 23. atalaren ildotik, DBHko gutxienezko irakaskuntzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1007/1991 Errege Dekretuaren 13. atalean finkatzen dira curriculum desberdinak eratzeko programen funtsezko alderdiak. EAE ko DBH ko curriculuma ezartzen duen ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuan jasotzen dira curriculum desberdinak eratzeko aukerak eta baldintzak. Era berean, ahalmena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari behar diren xedapenak eman ditzan.
DBH ko bigarren zikloa ezartzear dago, eta ikasle ugari, beren adina eta ikasketa-egoera kontuan harturik, desberdintze-programetara pasatzeko zorian egongo dira; hori dela-eta, egokitzat jotzen da lehen aipaturiko xedapenak ematea.
Curriculumak desberdintzea aukerako bide gisa aitortzen zaio zenbait ikasleri oinarrizko irakaskuntza, eta zehazkiago, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiteko. Jasotzaileak DBH ko mailak gainditu ez dituzten ikasleak izango dira, 16 eta 18 urte bitartekoak, azken adin horrekin amaitzen baita garaia ikastetxe arruntetan jarraitzeko, oinarrizko irakaskuntzak egitearren, LOGSEren 6.2. atalarekin bat.
Adina ezinbesteko baldintza da, 18 urteko muga LOGSEn ezarrita baitago. Proposatzen den eskema hauxe da: banako programa eratzea, horretan curriculumaren hiru arlo gutxienez talde amankomunetan emango dira, gainerako arloak modu integratuan emango dira, hots, hizkuntza/gizarte eta zientzia/teknologia esparruetan sartuko dira, edo zenbaitetan, berariazko taldeetan eta baldintzetan. Hori guztia, tutoreen banako begiradapean, ikaslearen ikaste-prozesuari jarraipena egin ahal izateko, eta prozesua bideratzeko neurriak tutoreak proposatu ahal izateko.
Programen arduraduna irakasle-taldea izango da. Irakasle-taldeak prozesu bat jarriko du martxan, ikastetxe bakoitzeko DBHaren curriculum-proiektutik abiatuko dena. Curriculum-proiektuaren barruan, irakasleen klaustroak oinarrizko programa prestatuko du, eta hortik hasita, banako programak taxutuko dira. Oinarrizko programaren funtsezko alderdia ebaluazio-irizpideak definitzea da, balioetsi ahal izateko etaparen helburu orokorrak betetzen diren, eta gaitasun orokorrak garatzen diren. Etaparen helburu orokorrak zenbateraino bete diren arabera erabaki ahal izango da ikaslea titulua eskuratzeko mailan dagoen ala ez. Banako programetan, ebaluazio-irizpideekin batera, banako irizpideak ere jasoko dira, ikasleak, nork bere ahalmenaren neurrian, egin dituen aurrerapausoak ikusteko.
Horrelako programetara iristeko, adinaren legezko baldintza bete behar da, eta ebaluazio psikopedagogikoa ere egin beharko da, curriculuma desberdintzea etaparen gaitasunak lortzeko baliabiderik egokiena den erabakitzeko. Ebaluazio psikopedagogikoa elkarrekin prestatu behar dute ikastetxeko tutoreak eta orientatzaileak.
Ikasleen ikaste-ebaluazioari dagokionez, Agindu honetan 1996ko uztailaren 16ko Aginduan ezarritakoa egokituko da, hau da, DBHko ikasleak beren egoera konkretuetara hurbiltzen saiatu bazen orduko hartan, orain esparru bakoitzean lorturiko emaitzez osatu eta behar diren aldaketak sartuko dira ebaluazio-agirietan.
Ondorioz, honako hau
atala.– Lurralde-eremua eta xedea.
Ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren 20. atalean ezarritakoa betez, EAE ko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko zein pribatuetako DBH n aplikatuko diren curriculum-desberdintzeak arautzen dira Agindu honetan.
atala.– Curriculum desberdinak eratzea zer den.
– Agindu honen ondorioetarako, curriculum-desberdintzea DBH egiteko aukerako bidea da. 16 eta 18 bitarteko ikasleentzakoa da, baina irakasle-taldeak, ebaluazio pedagogikoa egin ondoren, ezinezkotzat jo behar du ikasleak etaparen gaitasun orokorrak gainditzea, berariazko programen bidez ez bada.
– Curriculum desberdinak eratzeko programen bidez ematen diren DBH ko irakaskuntzak Agindu honetan ezarritakoari lotuko zaizkio, eta hemen ezarri ez denetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako orokorrean eman diren arauei.
– Halarik ere, 16 urtetik gorakoek, Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortu ez badute, eta ez badute eskolatu nahi, ez ohiko bidetik, ezta curriculum-desberdintzearen bidetik ere, artez artez jo ahal izango dute Gizarte-bermeko programetara.
.– Curriculum desberdinak eratzeko programen iraupena.
Curriculum-desberdintzeko programak ikasturte batean edo bitan garatu ahal izango dira; baina, edonola ere, 18 urteko muga izango dute.
atala.– Curriculum desberdinak eratzeko programen ezaugarriak.
– Curriculum desberdinak eratzeko programak berariazko metodologiaz ezarriko ditu irakasle-taldeak. Horretarako, orokorrean ezarritakoez beste eduki eta arlo desberdinak ere sartuko ditu.
– 213/194 Dekretuaren 20. atalaren arabera, curriculum-desberdintzeko programek oinarrizko curriculumaren hiru arlo hartuko dituzte gutxienez, eta baita hartu ere hizkuntza/gizarte esparruko prestakuntza-gaiak, eta zientzia/teknologia esparruko alderdiak ere.
– Curriculum desberdinak eratzeko programetan tutoretza arautuko da, ikasleei banako jarraipena egiteko eta emaitza onak edo zailtasunak neurtzeko. Horrela, irakasleek eta ikasleek berek emandako informazioak kontuan harturik, erabaki egokiak hartu ahal izango dira programa garatu ahala.
atala.– Esparruak.
– Agindu honen ondorioetarako, esparrua DBHko arloen eta, batzuetan, gaien multzoa da, eta irakaskuntza era integratuan eman eta ebaluatzen da.
– Hizkuntza/gizarte esparruko irakaskuntza guztiak irakasle berak emango dizkio ikasle-talde bakoitzari. Era berean, zientzia/teknologia esparruko irakaskuntza guztiak irakasle berak emango ditu. Ikastetxe bakoitzean zehaztuko da zein arlo eta gai, balego, sartuko den esparruetan, eta erabakiko da arlo horietako bat edo batzuk aparte emango diren, oinarrizko curriculumari jarraiki, ikasleek errazkiago ikas ditzaten asmoz.
– Integratzen diren arlo eta gaietatik hasita lor daitezkeen etaparen gaitasun orokorrak hartuko dira helburutzat esparru bakoitzean. Ikas-proiektuak xedatuko dira, horien baitan sartuko dira edukiak; edukiak, beren aldetik, gaitasunak garatzeko behar diren arlo eta gaietatik hautatuko dira. Azkenik, irizpideak finkatuko dira, ebaluazio bateratzailea egiteari begira.
– Hizkuntza/gizartea esparrurako eta zientzia/teknologia esparrurako ordutegia astean ez da 18 ordu baino murritzagoa izango.
.– Curriculum desberdinak eratzeko oinarrizko programa.
– Irakasleen klaustroak hartuko ditu curriculum-desberdintzeari buruzko erabakiak, 25/1996 Dekretuaren 19. atalarekin bat, eta DBH ren Curriculum-Proiektuaren baitan. Hartara, oinarrizko programa bat edo batzuk taxutuko ditu, hortik abiatuta, curriculum-desberdintzearen banako programak sortuko dira.
– Oinarrizko programa horietan egokitzat jotako xehetasunak jasoko dira, kontuan harturik urtebetean edo urte bitan garatzeko asmoa dagoen eta ikasleen abiapuntua zein den.
– Oinarrizko programa hurrengo atal hauez osatuko da:
Oinarrizko curriculumari jarraiki ohiko taldeetan egingo diren arloak, eta berariazko baldintzetan egin daitezkeen arloak.
Esparru bakoitzean bilduko diren oinarrizko curriculumaren arloak.
Esparruen programak. Gutxienez, honako xehetasun hauek jasoko dira:
Edukiak, gai-guneka sailkatuak, eta ikasteko proiektu baterabilduak.
Esparru bakoitzean aintzat hartu beharreko hatsapen edo oinarri pedagogiko eta metodologikoak.
Hautazkotasun-guneko aukerako gaiak. Esparru bakoitzaren zenbait eduki ikasteko egin daitezke.
Esparru ebaluatzeko irizpideak.
Programa ebaluatzeko irizpideak, etaparen helburuak lortzearren eta gaitasun orokorrak garatzearren. Programan lorturiko ikaskuntzak modu integratzailean hartuko dira kontuan.
– Hezkuntzako Ikuskaritzak, ICPari buruz idatziko duen txostenean, atal berezia eskainiko dio curriculum-desberdintzeari, eta bertan proposatuko ditu egokitzat jotako aldaketak.
– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak eredu orientatzaileak argitaratuko ditu, curriculumak desberdintzeko oinarrizko programei buruzkoak.
atala.– Curriculumak desberdintzeko banako programak.
– Curriculumak desberdintzen arduratzen den irakasle-taldeak curriculum-desberdintzeko banako programa bana prestatuko die ikasleei, ikastetxeko oinarrizko programatik hasita, ikaslearen ebaluazio psikopedagogikoa eta ikastetxeko baliabideak kontuan harturik eta ikasleari entzun ondoren.
– Curriculumak desberdintzeko banako programetan gutxienez hurrengo xehetasun hauek adieraziko dira:
Programaren iraupena.
Jorratuko diren esparruak eta egiteko moduari buruzko zehaztapenak.
Esparruetan sartu ez diren arloak nola egingo dituen ikasleak: ohiko taldean edo talde berezi batean (curriculum-aldaketak edukita edo eduki gabe).
Ikaslearen aurrerapena ebaluatzeko irizpide pertsonalizatuak, proposatu zaizkion helburu pertsonalizatuei begira.
Bigarren Hezkuntzaren Graduatu Titulua lortzeko baldintzak, oinarrizko programaren ebaluazio-irizpideekin bat.
Tutoreak arreta bereziaz begiratu behar dituen alderdiak.
Ikaslearen lanaren ordu-banaketa.
– Ikastetxeek ikasle bakoitzaren banako programa egingo dute, eta tutorearen esku utziko. Programa horien kopia ikaslearen espedientean sartuko da. Hezkuntzako Ikuskaritzan eskueran egongo dira, ikuskariek egingo baitute aldiro programa horien jarraipena.
atala.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, beharrezko curriculum-egokitzapen nabarmenak banako programan sartuko dira. Horrelako programen onarpen-prozesua DBH ko 2. zikloko banako curriculum-egokitzapenetarako ezarritako berbera izango da.
atala.– Ebaluazio psikopedagogikoa.
– Ikasturteko 2. hiruhilekoaren amaieran egiten den ebaluazioan, ohiko taldeetako irakasle-taldeek berariaz aztertuko dute 16 urte beterik eta kalifikazio negatiboa hiru arlotan baino gehiagotan dituzten ikasleen eskola-egoera.
– Orientatzaileak eta tutoreek ikasturteko hirugarren hiruhilekoan egingo dute ebaluazio psikopedagogikoa, curriculum-desberdintzeko programak egin behar dituzten ikasleena. Ebaluazio horren xedeak hauexek izango dira: ikaslearen heldutasuna eta ikasteko motibazioa ezagutzea; ikasleak ondo ateratzeko dituen aukerak ikustea; ikasteko izan ditzakeen zailtasunak; eskola-prozesuan eragina izan ditzaketen ikaslearen inguruabarrak (pertsonalak, familiarrak eta sozialak); eskola-ingurunerako egokitzapena, eta oro har programarekin zerikusia duten eta garrantzitsu gerta daitezkeen gainerako alderdiak.
– Tutoreak ekarriko ditu kalifikazio-aktak; ebaluazio-saioen aktak; ikasleen banako ebaluazio-txostenak, hala ezartzen baita DBH ko ikasleen ebaluazioari buruzko 1996ko uztailaren 16ko Aginduaren 14. atalean; eta ikastetxean jasota dauden eta garrantzia duten datu soziofamiliarrak. Orientatzaileak egingo ditu esparru pertsonalarekin loturiko ekintzak, arlo psikopedagogikoko aditua eskatzen dutenak; baina, behar denean, gurasoen edo legezko ordezkarien baimena eskatuko du.
– Ebaluazio horren emaitza proposamen arrazoitua izango da, hor jasoko da komenigarria den eskolatzea curriculum-desberdintzeko programa batez jarraitzea, eta programa taxutzerakoan kontuan hartu behar diren puntuak. Horrekin batera, ikasle bakoitzaren txostena atxekiko da, non proposamenaren barruan egoteko arrazoiak adieraziko baitira, eta baita programaren ezaugarriak ere.
atala.– Curriculum-desberdintzeko programak izango dituzten ikasleak zehaztea.
– Irakasleen taldeek, ikasturteko azken ebaluazioko saioan, aurreko atalean aipaturiko ebaluazio psikopedagogikoa aintzat harturik, behin-behineko proposamena egingo da, hor adieraziko da zein ikaslerentzat (16 urtetik gora) den komenigarri curriculum-desberdintzea, kasuan kasuko arrazoiak azalduz, hots, zergatik den egokia neurri hori eta ez beste batzuk. Arloko irakasle bakoitzak txosten laburra aurkeztuko du, bere ikuspuntua erakusteko, bai norberaren arloari buruzkoa, bai orientatzaileak edo tutoreak proposatu dizkion gaiei buruzkoa.
– Curriculum-desberdintzearen bidetik abiarazteko proposatu badituzte, tutoreak ikasleei berei eta gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko die, eta neurri horren aurkako iritziak jasoko ditu.
– Tutoreak proposamena eta txostena igorriko dizkio ikastetxeko Ikasketa-Burutzari. Txostenean curriculum-desberdintzeko programaren beharra azalduko da, ikasleak berak edo gurasoek argudiatu duten ezezkoa, eta programan, irakasle-taldearen iritziz, kontuan hartu beharko liratekeen alderdiak.
– Ikastetxeko Zuzendaritzak, tutorearen txostena ikusita, eta nahiko arrazoizkotzat jotzen badu, Hezkuntzako Ikuskaritzari bidaliko dio, han ebazpena eman dezaten.
atala.– Curriculum-desberdintzeko programak dituzten ikasleen ikastearen ebaluazioa.
– Curriculum-desberdintzeko programak dituzten ikasleen ikastearen ebaluazioa 1996ko uztailaren 16ko Aginduari lotuko zaio, hor arautzen baita DBH ko ikasleen ebaluazioa. Aintzat hartuko dira, halaber, atal honetan eta hurrengoetan ohartematen diren salbuespenak.
– Hizkuntza/gizartea eta zientzia/teknologia esparruetan bilduriko arloak eta gaiak ezin izango dira ebaluatu zein bere aldetik.
– Programa garatu bitartean egiten diren ebaluazio-saioetan, erreferentziatzat ikasle bakoitzaren programan zehazturiko ebaluazio-irizpideak hartuko dira, eta ebaluazioa adierazteko termino kualitatiboak ez dira izango etaparen helburu orokorren betetze-maila adierazteko erabiltzen diren berberak. Ebaluazio-saio horietan eta tutoreen banako gidaritzan arreta bereziaz begiratuko dira ikaste-prozesuak, aurkituriko zailtasunak, eta hobetzeko aukerak, batez ere programa aldatuko balitz.
– Programaren azken ebaluazioko saioan erreferentziatzat hartuko diren irizpideak oinarrizko programaren ebaluaziokoak izango dira. Irizpide horien arabera etaparen helburuak gainditzen dituzten ikasleek Bigarren Hezkuntzaren Graduatu Titulua eskuratzeko eskubidea izango dute. Salbuespen gisa, irakasle-taldeak proposatu ahal izango du Bigarren Hezkuntzaren Graduatu Titulua ematea, zenbait arlotan kalifikazio negatiboa duten ikasleei; DBHko ikasleen ebaluazioari buruzko 1996ko uztailaren 16ko Aginduaren 21.3 atalean adierazitako baldintzak kontuan harturik.
atala.– Ikasleei eta gurasoei eman beharreko informazioa.
Ebaluazio-saio bakoitzaren ostean, irakasle-tutoreak horren berri emango die ikasleei eta gurasoei edo legezko ordezkariei. Zehazkiago esanda, jakinaraziko zaie zer-nolako aurrerapausoak eman dituzten, proposaturiko helburuekiko; eta zer-nolako aukerak dituzten, etaparen helburu orokorrak betetzeko.
atala.– Ebaluazioaren dokumentazioa.
– Azken ebaluazioaren emaitzak jasotzen dituzten agirietan (ikasketa-espedientean, ebaluazio-aktetan, eta Oinarrizko Hezkuntzaren eskolaketa-liburuan) dagozkien laukietan idatziko dira kalifikazio hauek: ohiko taldeetan eta oinarrizko curriculumaren arabera egindako arlo eta gaietan lorturiko kalifikazioak. Gainerako laukiak ezabatuko dira.
– Hizkuntza/gizartea eta zientzia/teknologia esparruetako kalifikazioak eta, hala izanez gero, berariazko baldintzetan egindako arloetan eta gaietan lorturiko kalifikazioak «Oharrak» jartzeko tokian idatziko dira ikasketa-espedientean eta Oinarrizko Hezkuntzaren eskolaketa-liburuan. Era berean, esparru horietako bakoitza nola osatu den eta zein baldintzatan egin den ere adieraziko da.
– Ebaluazio-aktekin batera, akta osagarriak ere atxekiko dira, hurrengo kalifikazio hauek jasotzeko: hizkuntza/gizartea eta zientzia/teknologia esparruak, curriculum-desberdintzeko programen bidez, eta berariazko baldintzetan egindako arlo edo gaiak egin dituzten ikasleen kalifikazioak. Akta osagarri bakoitzean curriculum-desberdintzeko programa berean parte hartu duten ikasle guztien kalifikazioak jasoko dira.
– Curriculum-desberdintzeko programa amaitu ondoren, aurreko puntuetan aipaturiko agiriak eta banako ebaluazio-txostenak beteko dira. Bestalde, ebaluazio-saio bakoitzaren berri eman behar zaie ikasleei eta gurasoei edo legezko ordezkariei; batez ere, bi ikasturteko programak direnean, lehenengo ikasturtea amaitu osteko ebaluazioari buruzko informazioa.
.– Curriculum-desberdintzeko programak dituzten ikasleen antolamendua.
– Curriculum-desberdintzeko programa duten ikasleak taldeka antolatuko dira, 15 eta 6 ikasle bitarteko taldeetan. Irakasle berak emango dizkio talde berari hizkuntza/gizartea eta zientzia/teknologia esparruetako irakaskuntzak.
– Oinarrizko curriculumaren hiru arloetako irakaskuntzak jasotzeko, ikasleak ohiko taldeetan sartuko dira, baina azken horien ikasle-kopurua ezin izango da handiagoa izan apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuan ezarritako gehienezko kopurua baino.
– Ikastetxeek taldeak antolatu ahal izango dituzte beste arlo edo gaietarako, hots, hizkuntza/gizartea eta zientzia/teknologia esparruetatik at berariazko baldintzetan ematen diren arloetarako; baldin eta baliabide adina badago.
atala.– Curriculum-desberdintzeko programez arduratzen diren irakasleak.
– Ikasketa-buruak izendatuko ditu irakasleak, curriculum-desberdintzeko programez arduratuko direnak, Zuzendaritzak ezarritako irizpideekin bat, eta eraginpeko mintegiei edo sailei entzun ondoren. Izendaturiko irakasleek ahalbait dedikazio gehien emango diote ataza horri, eta bertan iraungo dute gutxienez ikasle baten programa osatu arteko denboran.
Ikastetxe pribatuetan, eginkizun hori barne-iharduneko araudian zehazturiko organoak beteko du.
– Irakasle horiek hautatzeko irizpideak ezartzean, ikastetxeak begiratuko dio irakaslearen esperientziari, horrelako programetan, eta berariazko prestakuntzari.
– Programak koordinatzeko, eta ikasleen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, talde bat osatuko da honela: hizkuntza/gizartea eta zientzia/teknologia esparruetako irakasle-arduradunak; curriculum-desberdintzeko programetan dedikazio nagusia dutenak; eta orientatzailea. Taldearen zereginak Antolamendu eta Iharduneko Araudian edo Barne Iharduneko Araudian zehaztuko dira. Ikasturte hasieran, talde hori osatzen denean, kideen herenak behintzat jarraituko duela ziurtatuko da.
– Irakasle horiek, curriculumaren inguruko atazez gain, ikasle horietako batzuen tutoretza eta orientabidea hartuko dituzte berengain, ikastetxeak esaten duen eran eta baldintzetan; baina taldeko tutorea izendatzea esparruetako bateko irakasleari dagokio, eta orientatzaileak berezko eginkizunak beteko ditu.
Lehena.– Agindu honetan Bigarren Hezkuntzaren Ikastetxeei buruz egiten diren aipamen guztiak kasuan kasuko eskumena duen gobernu-organoari dagozkio, LODE eta LOPEG legeei jarraiki, eta herri-ikastetxeen kasuan, EEPL ri jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_451_1547269288_407' for POST of 17052 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586