Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1997ko uztailaren 8koa; Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezien Euskadiko Zerrendan espezie, azpiespezie eta ornodun populazio berrriak sartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 3965
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1997/07/08
- Argitaratze-data: 1997/07/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezien Euskadiko Zerrenda arautzen duen uztailaren 9ko 167/1996 Dekretuan ezarritako prozedurarekin bat eginez, eta aurretiaz Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak egindako aldeko txostena delarik, aipatu zerrendan espezie, azpiespezie eta ornodun populazio berrriak sartzea onartu da.
Ondorioz, hauxe,
Lehen atala.– Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezien Euskadiko Zerrendan agindu honen eranskinean zehazten diren espezie, azpiespezie eta ornodun populazio berrriak sartzea.
Azken xedapena
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 8a.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
– «Galtzeko arriskuan daudenen» kategorian sailkaturiko espezie, azpiespezie eta populazioak.
– Especies, subespecies y poblaciones catalogadas En Peligro de Extinción:
Hegaztiak
Aves
Gypaetus barbatus, Ugatza, Quebrantahuesos.
Hieraaetus fasciatus, Bonelli arranoa, Águila perdicera.
– «Kalteberen» kategorian sailkaturiko espezie, azpiespezie eta populazioak.
– Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como Vulnerables
Arrainak
Peces
Barbus haasi, Izatzgorri barboa / Barbo de cola roja.
Narrastiak
Reptiles
Mauremys leprosa, Apoarmatu korrontazalea, Galápago leproso en Álava.
Hegaztiak
Aves
Platalea leucorodia, Mokozabala zuria, Espátula común.
Tetrax tetrax, Basoilo txikia, Sisón común.
Ugaztunak
Mamíferos
Myotis bechsteinii, Bechstein saguzarra, Murciélago de Bechstein.
Myotis blythii, Arratoi-belarri txikia, Murciélago ratonero mediano.
– «Bakanen» kategorian sailkaturiko espezie, azpiespezie eta populazioak
– Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como Raras:
Hegaztiak
Aves
Ixobrychus minutus, Amiltxori txikia, Avetorillo común.
Nycticorax nycticorax, Amiltxori arrunta, Martinete común.
Ardea purpurea, Lertxun gorria, Garza imperial.
Ciconia nigra, Amiamoko beltza, Cigüeña negra.
Circus aeruginosus, Zingira-mirotza, Aguilucho lagunero occidental.
Pandion haliaetus, Arrano arrantzalea, Águila pescadora.
Falco columbarius, Belatz txikia, Esmerejón.
Charadrius alexandrinus, Txirritxo hankabeltza, Chorlitejo patinegro.
Calidris alpina, Txirri arrunta, Correlimos común.
Galochelidon nilotica, Txenada mokobeltza, Pagaza piconegra.
Chlidonias niger, Itsas enara beltza, Fumarel común.
Asio flammeus, Zingira-hontza, Lechuza campestre.
Dryocopus martius, Okil beltza, Pito negro.
Oenanthe leucura, Buztanzuri beltza, Collalba negra.
Phylloscopus trochilus, Txio horia, Mosquitero musical.
Certhia familiaris, Basoetako gerri-txoria, Agateador norteño.
– «Interes berezikoen» kategorian sailkaturiko espezie, azpiespezie eta populazioak
– Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como De Interés Especial:
Hegaztiak
Aves
Podiceps nigricollis, Txilinporta lepabeltza, Zampullín cuellinegro.
Botaurus stellaris, Txori zezen arrunta, Avetoro común.
Ardeola ralloides, Lertxuntxo karramarrozalea, Garcilla cangrejera.
Crex crex, Giloia, Guión de codornices.
Grus grus, Kurrilo arrunta, Grulla común.
Himantopus himantopus, Zankaluzea, Cigüeñuela común.
Turdus torquatus, Zozo paparzuria, Mirlo capiblanco.
Acrocephalus paludicola, Ur-benarriza, Carricerín cejudo.
Sylvia conspicillata, Ezkal-txinboa, Curruca tomillera.
Ugaztunak
Mamíferos
Barbastella barbastellus, Baso-saguzarra, Murciélago de bosque.
Pipistrellus nathusii, Nathusius pipistreloa, Murciélago de Nathusius.
Nyctalus noctula, Gau-saguzarra, Nóctulo común.
Tadarida teniotis, Saguzar buztanluzea, Murciélago rabudo.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 167/1996 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da, eta testu bakarra onartzen.