Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1997ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetan sartzeko prozesua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 3335
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1997/05/21
  • Argitaratze-data: 1997/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak (1997ko maiatzaren 7ko EHAA ) Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkion tituluei buruzko jarraipideak arautzen ditu, honako hauek kontuan hartuta: urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoaren ( LOGSEaren), laugarren atalburua eta maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako tituluei eta gutxienezko irakaskuntzei buruzko nondik norakoak ezartzen dituena.

Dekretu horretan, gainera, heziketa zikloetan sartzeko prozedura finkatzen da laugarren artikuluan:

Erdiko mailako heziketa zikloetan sartzeko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua beharko da, eta goiko mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko, berriz, Batxilergo titulua.

Hala eta guztiz ere, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak ( LOGSEak), 32.1 atalean ezartzen duenez, Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartu ahal izango da nahiz eta aurreko idazatian aipatutako tituluak ez eduki, baldin eta proba bat gainditzen bada. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautuko du proba hori. Edozein modutan, goi mailako prestakuntza zikloetara bide honetatik sartu ahal izateko 20 urte beteak izan beharko dira.

LOGSE ak 32.2 atalean dioenez, aurreko idazatian aipatutako proban honako hauek egiaztatu beharko ditu eskarigileak:

  1. Erdiko mailako heziketa zikloetan sartzeko, irakaskuntza horiek ondo aprobetxatzeko adinako ezaguera eta trebetasunak.

  2. Goiko mailako heziketa zikloetan sartzeko, Batxilergoko helburuekiko heldutasuna eta lan alorrari dagozkion gaitasunak (azken horiek Errege Dekretu bidez arautuko dira). Azken zati horretatik salbuetsi egingo dira ikasi nahi denarekin zerikusia duen lan esperientzia dutenak, beti ere, horretarako egingo den araudiaren arabera.

    Aurreko guztiak kontuan hartuta, hauxe

  1. atala.– Sarbide zuzena.

  1. – Erdiko mailako Berariazko Lanbide Heziketan zuzenean sartzeko, Bigarren Irakaskuntzako graduatua eduki behar da.

  2. – Goiko mailako Berariazko Lanbide Heziketan zuzenean sartzeko, batxiler titulua (hain zuzen ere, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak - LOGSEak– ezarritakoa) eduki behar da.

  3. – Honako baldintza akademiko hauek betetzen dituztenak ere zuzenean sartuko dira Berariazko Lanbide Heziketan:

  1. – Erdiko mailako zikloetan.

    1. Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila gainditua izatea.

    2. Batxilergo Bateratu Balioanitzeko bigarren maila gainditua izatea.

    3. Teknikari laguntzaile titulua edo baliokide akademikoa edukitzea.

    4. Arte aplikatu eta lanbide artistikoetako ikasketetan 1963ko planeko hirugarren maila edo amankomunetako bigarren maila esperimentala gainditua izatea.

  2. – Goiko mailako zikloetan.

    1. Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditua izatea.

    2. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitate Aurrekoa gainditua izatea.

    3. Teknikari espezialista titulua edo baliokide akademikoa edukitzea.

    4. Unibertsitate titulua edo baliokide akademikoa edukitzea, baldin eta ikasketa horiek ikastera heziketa zikloetan behar diren baldintzetarik bat ere bete gabe sartu bazen.

      1. atala.– Proba bidezko sarbidea.

        1. – Xedapen orokorrak.

          1. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero deitu ahal izango du heziketa zikloetan sartzeko probara, horretarako ezartzen den egun eta lekuan.

          2. – Sarbide proban izena emateko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpekoetan aurkeztu beharko da eskabidea (otsailaren 4ko 14/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan ikasleak onartzea arautzen duena) urtero horretarako ezarriko den epean. Eskabide-orrian zein heziketa ziklotan sartu nahi den adierazi beharko da.

          3. – Lanbide Heziketako eta Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzek antolatuko dituzte sarbide-probak eskatutako baldintza akademikoak bete ez, izena emandako aurreko pasartean aipatzen diren ikasleen zerrendetan egon eta heziketa zikloetan sartu nahi dutenentzat.

          4. – Epaimahaiak eratuko dira sarrera-probak prestatu, ebaluazio-irizpideak zehaztu eta azterketak zuzentzeko. Irakasleen Kidegoko eta Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko aktiboan dauden karrerako funtzionarioak izango dira epaimahaikideak.

          1. – Honela osatuko dira epaimahaiak:

            • Epaimahaiburua, Hezkuntzako Ikuskarien Kidegokoa.

            • Lau epaimahaikide, Bigarren Irakaskuntzako Ikasleen Kidegokoak.

              Salbuespenez, eta probaren ezaugarriak kontuan hartuta, epaiamahaiak LOGSE ko Batxilergoko edo heziketa zikloetako irakasleen artean aholkulari espezialistak izendatzea proposa dezake.

          2. – Hezkuntzako Ikuskaritzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko dagokion lurralde ordezkaritzari proposatuko dizkio epaimahaiak osatuko dituzten epaimahaiburua, mahaikideak eta aholkulariak. Beti ere, saiatuko da epaimahaiaren kide guztiak probak egingo diren institutuaren herrikoak izan daitezen.

          1. – Probaren zati bakoitza baloratzeko gai/ez gai kalifikazioa emango da. Biak gainditzen direnean guztizko kalifikazioa gai izango da, eta bestela, ez gai.

            Ziurtagiri bidez frogatuko da proba gainditu dela, alegia, Agindu honen I. eranskina eredutzat hartuta.

          2. – Epaimahai bakoitzak erdiko mailako zikloen ebaluazioari buruzko akta bakarra egingo du eta akta bana goiko mailako familia bakoitzeko (Agindu honen II. eta III. eranskinak). Probak egiten diren zentroko idazkariak gordeko ditu azterketak, kalifikazioak eta ikasleen espedienteak.

          3. – Hezkuntza administrazioak ikasturtero heziketa ziklo bateko plazen portzentai bat gorde ahal izango du sarbide-probak gainditu dituztenentzat.

        2. – Erdiko mailako heziketa zikloetan sartzeko probak.

          1. – Erdiko mailako heziketa zikloetan sartzeko probetan parte hartzeko honako baldintzaren bat bete beharko da:

            • Gutxienez hamazortzi urte edukitzea proba egiten den urteko abenduaren 31 baino lehen.

            • Gutxienez urtebeteko lan esperientzia egiaztatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak edo afiliatuta egon den lan mutualitateak egindako ziurtagiriaren bidez. Agiri horretan enpresa eta kontratazio-aldia agertu beharko dira.

            • Gizarte garantiako programa bat gainditua izatea.

              Dagokion hezkuntza administrazioak emandako ziurtagiriaren bidez gizarte garantiako programa bat egiaztatzen dutenei epaimahaiak kontuan hartuko dizkie ziurtagirian agertzen diren emaitzak Agindu honetako 2. atalaren B.2 idazatian aipatutako proben zatiak ebaluatzerakoan.

          2. – Edukina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arloen helburu orokorretan oinarrituko da (ekainaren 21eko 213/1994 Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena; 1994-08-17ko EHAA) eta ikasleak erdiko mailako Berariazko Lanbide Heziketa aprobetxamenduz ikasteko adinako ezagupenak eta trebetasunak dituen baloratuko ditu.

            Probaren edukinak bi zatitan banatuko dira:

            • Sozio-linguistikoa.

            • Zientifiko-teknologikoa.

          3. – Erdiko mailako heziketa zikloetan sartzeko proba bakarra izango da, ikasi nahi den heziketa zikloa kontuan hartu gabe.

        3. – Goiko mailako heziketa zikloetan sartzeko probak.

          1. – Goiko mailako heziketa zikloetan sartzeko probetan parte hartzeko gutxienez hogei urte eduki behar dira proba egingo den egunean.

          2. – Probaren edukina Batxilergoaren helburu orokorretara egokituko da, hain zuzen ere, apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuan onartutakoetara (1997-5-7ko EHAA ). Dekretu horrek Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen ditu.

            • Zati orokorra.

            • Zati espezifikoa.

              Zati orokorrak Batxilergoko helburuekiko heldutasuna neurtuko du, eta zati espezifikoak dagokion lan alorrari buruzko trebetasunak, alegia, titulu bakoitza arautzen duen Dekretuan agertzen direnak. Azken zatia egin beharrik ez dute izango ikasi nahi diren lan-ikasketekin zerikusia duen lan batean gutxienez urtebeteko lan esperientzia egiaztatzen dutenek.

              Izena ematerakoan interesdunak eskatu beharko dio zentro ofizialaren zuzendariari salbuetsia izateko. Dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

              1. Enpresaren ziurtagiria- kontratuaren iraupena, egindako lana eta ordu kopurua agertu beharko dira.

              2. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo afiliatuta egon den lan-mutualitatearen ziurtagiria- enpresa eta kontratazio aldia agertu beharko dira.

                Eskabide bakoitzari eman beharko dio erantzuna ikastetxearen zuzendariak, eta erabakia ikaslearen ikasketa espedientean sartuko da.

                Erabakia ezezkoa bada, arrazoiak eman beharko dira (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioaren Araubideari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzkoa, 54.a atala). Erabaki horren kontra errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako Lurralde ordezkariaren aurrean.

          3. – Sarbide-probaren zati orokorra egin beharrik ez dute izango 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide-probak osorik gainditu dituztela egiaztatzen dutenek.

Lanbide Heziketa Zuzendaritzari eta Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio Agindu honetan araututakoa garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko maiatzaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

................, 199...ko .................ren .... (e)an/

....................., a .... de ................. de 199....

O.E. / V.ºB.º

Epaimahaiburua / El PresidenteEpaimahaiko idazkaria

El Secretario del Tribunal

Zigilua / Sello

Lurraldea / Territorio: ...........................................

KALIFIKAZIOAK / CALIFICACIONES

ORDENA ZK. IZEN-ABIZENAKADINA P. SOZIO-LINGUISTIKA P. ZIENTIFIKO- GUZTIRA

TEKNOLOGIKOA

N.º DE ORDENNOMBRE Y APELLIDOS EDAD P. SOCIO-LINGÜÍSTICAP. CIENTÍFICO-GLOBAL

TECNOLÓGICA

gai / apto gai / aptogai / apto

ez gai / no apto ez gai / no apto ez gai / no apto

salbuetsia / exento

Akta honek ........ ikasle ditu. Azkena . . . . . . . . . . . . . ................................................................................ da.

Este Acta comprende ........ alumnos, finalizando con el alumno ........................................................

...................en, 199..ko ........... ren ... (e)an, Epaimahaiko idazkaria

El Secretario del Tribunal, .................. a ... de .............. de 199..

O.E. Epaimahaiburua / V.º B.º El Presidente Epaimahaikideak / Vocales

Zigilua / Sello

Orri-zk. / N.º de .........

Lurraldea / Territorio: .......................................

Acta de la Prueba de Acceso al Ciclo Formativo de la Familia Profesional

  • Lanbide Familiaren Heziketa Ziklora Sartzeko Probaren Akta

    KALIFIKAZIOAK / CALIFICACIONES

    ORDENA ZK. IZEN-ABIZENAK ADINA P. OROKORRA P. ESPEZIFIKOA GUZTIRA

    N.º DE ORDENNOMBRE Y APELLIDOSEDAD P. GENERALP. ESPECIFICAGLOBAL

    gai / apto gai / aptogai / apto

    ez gai / no apto ez gai / no apto ez gai / no apto

    salbuetsia / exento

    Akta honek ........ ikasle ditu. Azkena . . . . . . . . . . . . . ................................................................................ da.

    Este Acta comprende ........ alumnos, finalizando con el alumno ........................................................

    ....................en, 199..ko ...........ren ... (e)an, Epaimahaiko Idazkaria

    El Secretario del Tribunal, .................... a ... de ............ de 199..

    E. Epaimahaiburua / V.º B.º El Presidente Epaimahaikideak / Vocales

    Zigilua / Sello