Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1997ko urtarrilaren 8koa, osasun sailburuarena, osasun publikoko eskualdeak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 302
- Xedapen-zk.: 9
- Xedapen-data: 1997/01/08
- Argitaratze-data: 1997/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren bidez, Osasun Sailaren eta Osakidetza/Servicio Vasco de Salud izeneko Administrazio Organismo Autonomoaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dira.
Aipatutako Dekretuak Saileko Lurralde Ordezkaritzei dagozkien atribuzioak aurrikusten ditu. Atribuzio horiek burutu ahal izateko zerbitzu batzuk dituzte ordezkaritzok; adibidez, Osasun Publikoko Programak, beste batzuen artean.
Halaber, aipatutako arauaren 10.2 atalak ezartzen duenez, Osasun Publikoko programak eta jarduerak gestionatzeko disziplinarteko antolakuntza bakarra egongo da, beharrezko unitate eta zerbitzuen beharlekua Osasun Publikoko Eskualdeak deituriko lurralde-esparruetan ezarri ahal izango delarik. Eskualde horiek, bestalde, Osasun Sailak mugatuko ditu.
Hori horrela, Osasun Publikoko Eskualdea egitura egoki bihurtuko da biztanleria osoarentzat egindako programa horiek arrazionaltasunez eta ahal denik eta ondoen gestionatzeko. Berak integratuko ditu egitura periferiko bakar batean gaur eguneko bi sareak: Osasun Publikoko Albaitariena eta Botikari Titularrena. Egitura bakar horri disziplina eta kualifikazio-maila desberdinetako teknikoak erants dakizkioke, arazoak tratatzeko behar diren konplexutasun eta espezializazioen arabera.
Agindu honen bidez, bada, eta 369/1995 Dekretuko 10.2 atalean eta lehenengo Azken Xedapenean azaldutako gaikuntzaren ondorioz, Osasun Publikoko zerbitzu periferikoen lurralde-ordenazioa Osasun Publikoko Eskualdeetan eratzen da, biztanleriaren beharrizanei dagozkien zerbitzuaren efikazia-iritziak eta berehalakotasun–iritziak kontutan hartuz.
Aurreko hori guztia dela eta, hauxe
atala.– 1.– 369/1995 Dekretuan azaldutako Osasun Publikoko zerbitzu periferikoak I. Eraskinean ezarritako Eskualdeetan eta Azpizentroetan antolatuko dira geografikoki, eta indarrik gabe gelditu farmazia-barrutien eta albaitaritza-eskualdeen lehengo mugaketa.
– Salbuespen gisa, Tokiko Administrazioek eskatuta eta bereziki zonalde behartsuetarako sustapen-programei dagokienez, eta Osasun Publikoko Eskualdekoa baino maila baxuagoko osasun publikoko programak eta jarduerak mantentzea eta sortzea aurrikusten denean, programa eta jarduera horiek deskontzentratu ahal izango dira, eta beharrezko unitate eta zerbitzuak dagokien udalerrian kokatuko dira.
atala.– Osasun Publikoko zerbitzu periferikoetako pertsonalaren beharrizanak Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusian indarrean dauden lanpostuen zerrendan zehaztuta aurkitzen dira.
atala.– Osasun Publikoko zerbitzu periferikoetako lanpostuen adskripzioa karrerako funtzionarioa den Albaitaritzako eta Farmaziako pertsonalak egingo du, baldin eta, Agindu hau indarrean hasten denean, pertsonal horrek zerean lan egiten badu, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko hiru Lurralde Historikoetan dauden Osasun Publikoko lehengo lurralde-mugaketetan (farmazia-barrutian zein albaitaritza-eskualdean).
atala.– Oraingo Aginduan ezarritako berrantolaketak ez du eraginik izango pertsonalaren egoera juridikoan; izan ere, pertsonal horri aplikatuko zaizkion lan-baldintzak Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusirako lan egiten duen pertsonalari aplikatzen zaizkionak izango dira, Azken Xedapenean azaldutakoa salbu.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Karrerako funtzionarioak diren farmazeutiko titularrek batera erabil dezakete titularitate hori eta funtzionario gisako jarduera, farmazia bulegoko titularitatea badute; baina bete beharko dituzte Osasun Publikoko Eskualdean ezarriko diren altolakuntza- eta funtzio-iritziak, betetzen duten plaza Osasun Publikoko Eskualde horretan kokatuta dagoenean. Aukera hori hartzen dutenek beren oraingo beharlekua kontserbatuko dute, lanpostuei atxikituta geldituko direlarik orain arte izan duten ezaugarri berarekin eta lanordu- eta ordainsari-baldintza berdinetan; aukera hori oraingo Aginduko II Eraskinean adierazitako terminoetan egingo du.
INDARGABETZE XEDAPENA
Agindu honek indargabetu egiten du Osasun eta Kontsumoko Sailaren 1989ko azaroaren 13ko Aginduak, albaitaritzako osasun-barrutiak berregituratzeko denak, ezartzen duen guzti-guztia.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko urtarrilaren 8a.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
OSASUN PUBLIKOKO FARMAZIA- ALBAITARITZA- UDALERRIAK
ESKUALDEA ESPARRUAK ESKUALDEAK
ENKARTERRIAK-EZKER ALDEA ENKARTERRIAK-EZKER ALDEA
ABANTO ETA ZIERBENA SANTURTZI- ORTUELLA SESTAO
BARAKALDO PORTUGALETE LANESTOSA
SESTAO
KARRANTZA BARAKALDO KARRANTZA TURTZIOZ
GORDEXOLA SESTAO ARTZENTALES / BALMASEDA
GUEÑES * ENKARTERRIAK SOPUERTA ZALLA
LANESTOSA
MUSKIZ *AIARAKO BAILARA GORDEXOLA GUEÑES
PORTUGALETE
TRAPAGARAN * MEATZ ALDEA GALDAMES MUSKIZ
SANTURTZI
SANTURTZI-ORTUELLA * AIARAKO BARAKALDO ZIERBENA
UDALERRIAK
IZAN EZIK,
SOPUERTA ARABARA ABANTO (GALLARTA)
TURTZIOZ PASATZEN DIRELAKO
BALMASEDA SANTURTZI PORTUGALETE
ZALLA ALONSOTEGI
TRAPAGARAN
BARRUALDEA BARRUALDEA
AMOREBIETA BARRUALDEA ZAMUDIO LEZAMA
ARRIGORRIAGA LARRABETZU ETXEBARRI
BASAURI BASAURI ARRIGORRIAGA
ZEANURI ARRANKUDIAGA ARAKALDO
DIMA UGAO ZARATAMO
DURANGO GALDAKAO BEDIA
ELORRIO ZEBERIO OROZKO
GALDAKAO AMOREBIETA LEMOA
UGAO IGORRE ARANTZAZU
OTXANDIO ARTEA
ORDUÑA AREATZA ZEANURI
OROZKO DIMA DURANGO
LEZAMA GARAI IURRETA
AREATZA IZURTZA MAÑARIA
BERRIZ ABADINO
MALLABIA ERMUA
ZALDIBAR ELORRIO
ATXONDO
OTXANDIO UBIDEA
URIBE-KOSTA URIBE KOSTA
BERANGO URIBE KOSTA GETXO LEIOA
GETXO BARRUALDEA BERANGO SOPELANA
LEIOA ERANDIO LOIU
MUNGIA SONDIKA DERIO
PLENTZIA URDULIZ LAUKINIZ
BARRIKA GORLIZ
PLENTZIA GATIKA
LEMOIZ MARURI
MUNGIA BAKIO
MEÑAKA
OSASUN PUBLIKOKO FARMAZIA- ALBAITARITZA- UDALERRIAK
ESKUALDEA ESPARRUAK ESKUALDEAK
GERNIKA-LEA-ARTIBAI GERNIKA LEA-ARTIBAI
ONDARROA URIBE KOSTA FRUIZ MORGA
BERMEO BARRUALDEA ARRIETA GAMIZ-FIKA
GERNIKA ERRIGOITI BUSTURIA
IBARRANGELU BERMEO MUNDAKA
LEKEITIO SUKARRIETA MUXIKA
MARKINA ELANTXOBE IBARRANGELU
MUNDAKA ARTEAGA GERNIKA
MENDATA AULESTI
ARBAZEGI ETA GERRIKAITZ
EREÑO EA
ISPASTER GIZABURUAGA
LEKEITIO MENDEXA
AJANGIZ FORUA
KORTEZUBI MURUETA
NABARNIZ BERRIATUA
ETXEBARRIA
AMOROTO ONDARROA
MARKINA-XEMEIN
OSASUN PUBLIKOKO FARMAZIA- ALBAITARITZA- UDALERRIAK
ESKUALDEA ESPARRUAK ESKUALDEAK
DEBA GARAIA/BEHEREA DEBA GARAIA/BEHEREA
MUTRIKU DEBA BEHEREA ANTZUOLA
ELGOIBAR ARATXABALETA
EIBAR * DEBA GARAIA ARRASATE-MONDRAGON
SORALUZE * (LEHEN ARABAKOBERGARA
BARRUTIKOA ZEN)
BERGARA DEBA
MONDRAGON EIBAR
ARETXABALETA ELGETA
ESKORIATZA ELGOIBAR
OÑATI ESKORIATZA
DEBA LEINTZ-GATZAGA
MENDARO
MUTRIKU
OÑATI
SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMAS
UROLA UROLA
ZUMAIA DONOSTIA AIA
ZESTOA AIZARNAZABAL
GETARIA * AZKOITIA AZKOITIA
ETA AZPEITIA
AZKOITIA IZAN EZIK AZPEITIA
AZPEITIA (LEHENGO GOIERRI) BEIZAMA
ZARAUZ ERREZIL
ORIO GETARIA
ORIO
ZARAUTZ
ZESTOA
ZUMAIA
OSASUN PUBLIKOKO FARMAZIA- ALBAITARITZA- UDALERRIAK
ESKUALDEA ESPARRUAK ESKUALDEAK
TOLOSA-GOIERRI TOLOSA-GOIERRI
USURBIL – GOIERRI ABALTZISKETA IBARRA
HERNANI * AZKOITIA ETAADUNA IDIAZABAL
BILLABONA AZPEITIA IZAN EZIKALBIZTUR IKAZTEGIETA
ANDOAIN ALEGIA IRURA
IBARRA ALKIZA ITSASONDO
LEGAZPI – TOLOSA ALTZAGA LARRAUL
ORDIZIA ALTZO LASARTE-ORIA
ALEGIA AMEZKETA LAZKAO
BEASAIN ANDOAIN LEABURU-
TXARAMA
ATAUN ANOETA LEGAZPI
SEGURA ARAMA LEGORRETA
ZUMARRAGA ASTEASU LIZARTZA
ASTIGARRAGA MUTILOA
ATAUN OLABERRIA
BALIARRAIN ORDIZIA BEASAIN ORENDAIN
BELAUNTZA OREXA
BERASTEGI ORMAIZTEGI
BERROBI SEGURA
BIDEGOYAN TOLOSA
BILLABONA URNIETA
ELDUAIN URRETXU
EZKIO-ITSASO USURBIL
GABIRIA ZALDIBIA
GAINTZA ZEGAMA
GAZTELU ZERAIN
HERNANI ZIZURKIL
HERNIALDE ZUMARRAGA
BIDASOA BIDASOA
RENTERIA LEHENGO HONDARRIBIA
OIARTZUN BIDASOA LEZO
IRUN ESKUALDEA PASAIA
HONDARRIBIA DONOSTIA
PASAIA IRUN
OIARTZUN
RENTERIA
OSASUN PUBLIKOKO FARMAZIA- ALBAITARITZA- UDALERRIAK
ESKUALDEA ESPARRUAK ESKUALDEAK
ARABA ESKUALDEA
AIARA AZPIZENTROA
LAUDIO * OKONDO AMURRIO
AMURRIO * AIARA AIARA
ARTZINIEGA *ARTZINIEGA LAUDIO
* LAUDIO OKONDO
* AMURRIO ARTZINIEGA
*ORDUÑA ORDUÑA
* BIZKAIKO
ESKUALDEKO
UDALERRIAK,
ENKARTERRIAK,
AIARAKO BAILARA,-
MEATZE ALDEA
ARABA RURALEKO AZPIZENTROA
GAUBEA ALEGRIA-DULANTZI
AÑANA VITORIA-GASTEIZ ARAMAIO
ZANBRANA ARABA RURALA* ARAMIÑON
URIZAHARRA * (Otxandio, Ubidea eta ARRAZUA-UBARRUNDIA
(Bastidako udalerria izan ezik) Errioxa arabarreko
Udalerriak izan ezik)
ARAIA ASPARREN
ARRAIA-MAEZTU BARRUNDIA
KANPEZU BERANTURI
AGURAIN BERNEDO
ALEGRÍA-DULANTZI KANPEZU
FORONDA ZIGOITIA
ZUIA KOARTANGO
LEGUTIANO * BURGELU
(Esparru hau 1985ean Osasun IRUÑEA
Zuzendaritzara adskribatu zen) IRURAIZ-GAUNA
LAGRAN
LANTARON
LEGUTIANO
ARRAIA-MAEZTU
URIZAHARRA
ERRIBERA GOITIA
ERRIBERA BEITIA
AÑANA GESALTZA
AGURAIN
DONEMILIAGA
URKABUSTAIZ
GAUBEA
ARANA
VITORIA-GASTEIZ
ZALDUONDO
ZANBRANA
ZUIA
OSASUN PUBLIKOKO FARMAZIA- ALBAITARITZA- UDALERRIAK
ESKUALDEA ESPARRUAK ESKUALDEAK
ERRIOXA ARABARREKO
AZPIZENTROA
BIASTERI ARABA RURALA MAINUETA KRIPAN
ELTZIEGO * (Añana, Aiara, Kanpezu, ELTZIEGO BILAR
Agurain, Gasteiz eta Zuia
OION koadriletako udalerriak BASTIDA BIASTERI
eta BizkaikoOtxandio
eta Ubidea
URIZAHARRA* udalerriak izan ezik) LANTZIEGO LA PUEBLA
*(LAGRAN ETA DE LABARKA
URIZAHARREKO LEZA MORETA
UDALERRIAK
IZAN EZIK)
NABARIDAS OION
SAMANIEGO BILLABUENA
EKORA
Jn./And.: ....................................................... NAN: ............................................................ Helbidea.– Herria: .............................................; kalea: .........................................................; P.-K.: .................. ; pisua: .............................. Goiko zehaztasunak emandako horrek, Farmazeituko Titularren Talde Nagusiko karrerako funtzionario gisa, eta ....................... Aginduak, hots, Osasun Publikoko Eskualdeak ezartzen dituenak, azaldutako aldibaterako araudiaz baliatuz, zera adierazten du: (lehen farmazia-esparrua idatzi) -ko Farmazeutiko Titular gisa lan egiten jarraitzeko aukera hartu nahi duela.
Aukera horrek berarekin batera dakar mantentzea, batetik, 1953ko azaroaren 27ko Dekretuan aurrikusitako araudi juridikoa eta, bestetik, lansari espezifikoa.
....................., 1997ko .............. -k ...........
EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILBURU
JN. TX. A.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Garatzen du: 369/1995 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Osasun Sailaren eta "Osakidetza/Servicio Vasco de Salud" izeneko AdministrazioOrganismo Autonomoaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1989.eko azaroaren 13koa, Osasun eta Kontsumo Sailarena, albaiteritzako osasunketa barrutiak berregituratuz. (Hutsen zuzenketa).