Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko abenduaren 27koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren gainordaina ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1997 urteko eredua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 42
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/12/27
  • Argitaratze-data: 1997/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bingo jokoaren gaineko zergari eta zorizko jokoetako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legearen bidez ezarri zen tasaren gainordaina, 1993ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoena. Lege horrek, gainera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun Sailari eman zion tasa kudeatzeko agindua; eman zion, baita ere, kudeaketa burutzeko beharrezko diren zerbitzuak eskaini ahal izateko, lurralde historikoetako foru aldundiekin hitzarmenak izenpetzeko ahalmena. Ondorioz, horretarako itunak izenpetu ziren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren 1993ko urtarrilaren 13ko Aginduaren bitartez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.

Zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren gainordaina ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1996. urteko eredua Ekonomi eta Ogasun sailburuaren 1995eko abenduaren 11ko Aginduaren bidez onartu zen; horrela, makina horiek hobeto kontrolatuta egongo zirelakoan eta arlo horretan diharduten enpresek zerga–betebeharrak hobeto beteko zituztelakoan.

Xedatutakoaren ondorioz, 1997. urteko ezaugarrien ereduak jarri behar direla kontutan hartuta, hauxe

  1. atala.– Ezaugarri ereduen onarpena

    Zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren 1997ko gainordaina ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarrien ereduak onartu dira eta agindu honen eraskinean daude jasota.

  2. atala.– Betebehar formalak.

  1. – Zergatutako makina zein lurralde historikotan kokatuta dagoen, bertako Foru Aldundiak luzatuko ditu agindu honetan onartutako ezaugarri-ereduak, diru sarrera egin dela egiaztatu ondoren.

  2. – Ezaugarria makinari itsatsita jarriko da, ondo ikusteko eta behar beste irauteko moduan. Behar hori ez betetzea zerga arauen hauste arintzat joko da, bai makina edo tresna ustiatzeko baimena duen enpresa titularrarena bai tresna hori instalatuta dagoen toki edo lokalaren enpresariarena ere.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

    Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 27a.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO

    Urtea / Año: 1997 LEHEN EPEA / Urtea / Año: 1997 BIGARREN EPEA /

    PRIMER PLAZO SEGUNDO PLAZO

    I.F.Z. / N.I.F.: I.F.Z. / N.I.F.:

    Enpresa Ihard. zk. / N.º Empresa Oper.: Enpresa Ihard. zk. / N.º Empresa Oper.:

    Baimen zk. / N.º Permiso: Baimen zk. / N.º Permiso:

    Makina: Ered. / Máquina: Mod. Makina: Ered. / Máquina: Mod.

    Saldo zk. / N.º Serie: Saldo zk. / N.º Serie:

    ERREKARGO 6/1992 LEGEA, URRIAREN 16 koa. ERREKARGO 6/1992 LEGEA, URRIAREN 16 koa.

    RECARGO LEY 6/1992, de 16 de OCTUBRE RECARGO LEY 6/1992, de 16 de OCTUBRE

EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO

Urtea / Año: 1997 HIRUGARREN EPEA / Urtea / Año: 1997 LAUGARREN EPEA /

TERCER PLAZO CUARTO PLAZO

I.F.Z. / N.I.F.: I.F.Z. / N.I.F.:

Enpresa Ihard. zk. / N.º Empresa Oper.: Enpresa Ihard. zk. / N.º Empresa Oper.:

Baimen zk. / N.º Permiso: Baimen zk. / N.º Permiso:

Makina: Ered. / Máquina: Mod. Makina: Ered. / Máquina: Mod.

Saldo zk. / N.º Serie: Saldo zk. / N.º Serie:

ERREKARGO 6/1992 LEGEA, URRIAREN 16 koa. ERREKARGO 6/1992 LEGEA, URRIAREN 16 koa.

RECARGO LEY 6/1992, de 16 de OCTUBRE RECARGO LEY 6/1992, de 16 de OCTUBRE