Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1996ko uztailaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontratazio mahaia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3332
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1996/07/12
- Argitaratze-data: 1996/07/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ogasun
Testu legala
Euskal Autonomi Elkarteko kontratazio arauei buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, 4. atalean, zehazten du sail bakoitzean kontratazio-mahai bakarra sortuko dela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta dagokion saileko sailburuak, batera, emandako agindu bidez.
Honenbestez, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordearen txostena aztertu ondoren,
Atal bakarra.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontratazio mahia.
Baliabide eta Kontratazio Zuzendaritzari atxikituta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontratazio mahaia sortzea; 136/1996 Dekretuaren 7. eta 5. ataletan aurrikusitako esparruan dagozkion iharduerak betetzeko.
Aipatutako mahaia honako kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria: Baliabide eta Kontratazio zuzendaria. Lanpostua bete gabe dagoenean, zuzendaria ez dagoenean, gaisorik dagoenean edo legezko beste arrazoi bat ematen denean, kontratazio gaiaren arabera, dagokion Baliabide eta Kontratazio Zuzendaritzako zerbitzu arduradunak ordezkatuko du.
Mahaikidea: Kontratazioa gauzatu nahi duen organoak izendatutako ordezkaria.
Hiru mahaikide: bat, Ekonomi Kontrolerako Bulegoaren ordezkaria; beste bat, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena; eta hirugarrena, Funtzio Publikoaren Sailordetzaren ordezkoa, azken hau, soil-soilik egongo da ondare eta informatika zerbitzuak kontratatzeko espedienteak izapidetuko direnean. Hirurak, ordezkatzen dituzten organoen titularrek izendatuko dituzte.
Mahikide-Idazkaria: Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzara atxikitutako teknikari bat, zuzenbidean lizentziatua, izango da idazkaritza eta lege aholkularitzaren ardura hartuko duena, boza eta botoarekin.
136/1996 Dekretuaren 6. ataleko bigarren pasartean ezarritakoaren arabera, Agindu honetan propio zehaztu ez diren izendapenak eta aurrikausi gabeko ordezkotzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak erabakiko ditu, beti ere, Agindu honetan besterik ezartzen ez bada. Izendapen hauek espedientean jasoko dira eta egiterakoan ahalik eta aldeketa gutxien egon dadin saiatu beharko da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1995eko urriaren 16an emandako Agindua (1995eko azaroaren 6ko EHAA) indargabetu eginten da.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 12a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2014 uztailaren 16koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de A
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1995eko urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, horniduren kontratazioak eta kontsultoria eta sorospen arloko kontratazio jakin batzuk egiteko mahai bakarra sortzen duena.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 19koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kontratazio Mahaia aldatzen da.