Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1996ko ekainaren 12koa, Osasun sailburuarena, Osakidetzaren oinarrizko laguntzako osasun eskualdeeetako farmazia batzordeak sortzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3137
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1996/06/12
- Argitaratze-data: 1996/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Testu legala
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Osasun Sailaren eta Osakidetzaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren 22. atalak oinarrizko laguntzako osasun eskualdeak arautzen ditu. Bertan xedatzen denez, eskualde hauek osasun barrutiaren administrazio periferikoko unitateak dira, oinarrizko laguntzako osasun-prestazioak eta zehazten diren gainerako prestazio komunitarioak bereganatuko dituztenak; eskualdeko zuzendariaren betebeharrak hauek dira, besteak beste: dagozkien zentroetara adskribatutako osasun-zerbitzuen eta administrazioko zerbitzuen antolakuntza, kudeaketa, ebaluazioa eta kontrola zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, eta esleitutako helburuak betetzen diren zaintzea.
Gainera, une honetan botika berri ugari merkaturatzen dira urtero, eta horrek zaildu egiten du hainbat alternatiba terapeutiko egoki aztertzea eta botiken erabilera arrazionala bultzatuko duten irizpide zuzenak eguneratzea. Horregatik ikusi zen, aspalditik, eremu honetan arituko diren oinarrizko laguntzako organo aholkuemaileak sortzeko beharra.
Sortu nahi diren Osakidetzaren oinarrizko laguntzako osasun eskualdeeetako farmazia batzordeen helburua hau izango da: eskualdeetako zuzendariek eskura izan dezatela, botiken erabilera zuzenaren inguruko gaietan, kontsultarako organo aholkuemaile baten laguntza.
Bestalde, lehen aipatutako 369/1995 Dekretuko 12. atalaren bukaeran ezartzen denez, Osasun sailburuaren aginduen bidez, Osakidetzan beharrezkotzat jotako organo aholkuemaileak eta partaidetzakoak eratu ahal izango dira.
Ondorioz, hau
atala.- Farmazia batzorde bana sortzen da Osakidetzako oinarrizko laguntzako osasun eskualdeeetan, botiken erabilera zuzenaren inguruko gaietan kontsultarako organo aholkuemaile gisa jarduteko; eskualdeetara atxikitako organoen izaera izango dute.
atala.- Honakoak dira farmazia batzordeen zereginak:
Oinarrizko laguntzako farmazia zerbitzuari aholkularitza lana eskaintzea botikak eta osasun gaiak hautatu, erosi, biltegiratu, zaindu, kontserbatu eta zentroetan banatzerakoan, apirilaren 25eko Osasuneko 14/1986 Lege Orokorraren 103. atalean xedatutakoarekin bat.
Osasun Eskualdean bereziki azpimarratzekoak diren gaixotasunak tratatzeko gomendatutako botiken zerrenda egitea.
Neurriak proposatzea, botiken zerrenda horrek ahalik eta onarpen zabalena izan dezan Osasun Eskualdeko profesional sanitarioen artean.
Botikek sortutako kontrako erreakzioen berri EAEko SendagaiZaintzako Zentroari borondatez jakinaraztea bultzatzea.
Jarduerak proposatzea, Osasun Eskualdean botikak ahalik eta zuzenen erabil daitezen.
Koordinatzea lekuan lekuko ospitaleko farmazia batzordearekin.
Farmazia batzordeen lana ebaluatzea.
atala.- Farmazia batzordeek euren araudi berezkoa izango dute eta, horren faltan, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko zaie.
atala.- Farmazia batzordeek lehendakari bat eta zortzi bokal, hauetako bat idazkari gisa jardungo dena, izango dituzte.
Horien izendapena egiteko irizpide hau hartuko da aintzat:
Lehendakaria: Eskualdeko zuzendaria.
8 bokalak:
Oinarrizko laguntzako Farmazia Zerbitzuko botikari bat, Eskualdeko zuzendariak izendatua.
Lau mediku, Eskualdeko mediku profesionalek proposatu eta Eskualde zuzendariak izendatuta.
OLT/EDU bat, Eskualdeko erizaintzako profesionalek proposatuta eta Eskualdeko zuzendariak izendatua.
Botika-bulegoa Osasun Eskualdean kokatua duen botikari bat, dagokion Botikarien Elkargo Ofizialak izendatua.
Erreferentziako ospitaleko Farmazia Zerbitzuko botikari bat, ospitaleko Farmazia Zerbitzuko arduradunak proposatuta eta zentroko kudeatzaileak izendatuta.
atala.- Farmazia batzordeak hilean behin bilduko dira, lehendakariak horretarako deialdia egin ondoren; salbuespenez, lehendakariak berak deituta edota edozein kidek eskatuta, ohiz kanpoko bilkurak egin ahalko dira.
atala.- Farmazia Batzordeak proposatuta eta egokia ikusten denean, bileretan aztertu beharreko gaietan adituak diren profesionalak gonbidatuko dira parte hartzera, bai bileretan, bai batzordearen jardueratan ere.
atala.- 1.- Lehendakariak, Batzordearen ordezkotza egiteaz gainera, honako funtzioak izango ditu:
bilkurak deitzea eta bertako gai-zerrenda taxutzea.
bilkuretako burua izatea eta eztabaidak bideratzea.
bozketetan berdinketa gertatzen denean, erabakia hartzea bere botoaren bitartez.
bere karguari dagozkion gainerako zereginak.
Idazkariak, berez dagozkion funtzioak betetzeaz gainera, honako zereginak izango ditu:
Farmazia Batzordearen helburuak lortzeko jarduerak bultzatzea.
Batzordeak hartutako erabakiak burutzea.
atala.- Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritako ordainsariak kenduta, farmazia batzordeetako kideek eta kolaboratzaileek ez dute bertan egindako lanagatik ordainketarik jasoko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 12a.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.