Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko martxoaren 11koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko Garraio eta Herrilan Sailak kudeaturiko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak araupetzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2304
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/03/11
  • Argitaratze-data: 1996/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Datu pertsonalen tratamendu automatizatua araupetzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren 18. atalak ezartzen du datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuak sortu, aldatu edo ezabatzeko, xedapen orokor bat argitaratu beharko dela tokian tokiko aldizkari ofizialean eta sortu edo ezabatu nahi diren fitxategien edukia zehaztu beste lerroaldi batean.

Bestetik, Datuen Babeserako Agentziaren Estatutua onartzen duen martxoaren 26ko 428/1993 Errege Dekretuaren 24.1.e) atalak ezartzen du Autonomia Elkarteetako Administrazioen eta haiei atxikitako erakundeen ardurapeko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean jasoarazi beharko direla, horrek ezertan galarazi gabe 5/1992 Lege Organikoaren 40.2 atalean aipatutako gainontzeko erregistroetan ere inskribatzea.

Azkenik, 5/1992 Lege Organikoaren hainbat alderdi garatzen dituen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren 5. atalak ezartzen duenez, Administrazioak datu pertsonalen fitxategiak baditu, Administrazio horretako organo aginpidedunak Datuen Babeserako Agentziak horretarako ateratako eredu normalizatu baten bidez fitxategiak sortzeko xedapenaren kopia bat igorri eta fitxategi horien berri eman beharko dio Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskriba dezan.

Agindu honen bidez Garraio eta Herrilan Sailak, Agindua indarrean sartzen denean ardurapean dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak araupetzen ditu.

Ondorioz, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 atalak ematen dizkidan aginpideak erabiliz eta uztailaren 18ko 384/1995 Dekretuaren 3.1 atala kontutan izanik, eta herritarren eskubideak bermatu ahal izateko,

Atal bakarra.- Euskal Autonomia Elkartearen Garraio eta Herrilan Sailak kudeaturiko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak araupetzea, urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren 18. atalari jarraikiz. Fitxategien zerrenda eta haien deskribapena eraskinean dago jasota.

  1. atala.- Eraskinean jasotako fitxategiek, fitxategien gainean onartzen diren xedapen orokor eta bestelako aginduak betetzen jarraitu beharko dute eta, halakorik bada, jakina, baita maila altuagoko lege eta arauak ere.

  2. atala.- 1.- Agindu honen bidez araupetutako fitxategi automatizatuen erantzule kasuan kasuko organo titularra izango da, horrek ezertan galarazi gabe fitxategi hori kudeatu eta zaintzen duen langileen zuzeneko erantzukizuna.

  1. Fitxategi bakoitzaren ardura duen organoen titularrak, dituen aginpideen arabera, datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatu ahal izateko behar diren kudeaketa eta antolaketa neurriak hartu beharko ditu, bai eta, urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoak eta gai honi aplikatu beharreko gainontzeko xedapenetan onartzen dituen berme, betebehar eta eskubideak gauzatzeko behar direnak ere.

  1. atala.- Eraskinean jaso eta deskribaturiko fitxategiak eraskinean bertan adierazitakoei ez ezik, administrazio publikoetako estatistikako zerbitzuei ere utzi ahal izango zaie.

  2. atala.- Fitxategi automatizatuen arduradunek berariaz adierazi beharko diete datu pertsonalak erabiltzeko hartzen dutenei, utzi zaien horretarako soilik erabili ahal izango dituztela datuak, hala ezartzen baitu urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren 11.5 atalak, 4.2 atalari dagokionean.

  3. atala.- Fitxategi automatizatu horietan ageri diren pertsonek eskubidea izango dute datu horien berri izan eta, bidezkoa bada, zuzendu eta ezabatzeko, agindu honen eraskinean fitxategi bakoitzarentzako ezarritako organoaren titularrarengana jota.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 1996ko martxoaren 11.

    Garraio eta Herrilan sailburua,

    JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.

ZERBITZU ZUZENDARITZA

  1. Fitxategi: Erregistro liburua.

    1. Helburua:

      Posta eta agirien sarrera eta irteera erregistroan jasotzea.

    2. Erabilera:

      Saileko organoekin harremanak dituzten pertsona fisiko eta pribatuek hartu edo jaso beharreko idazkien sarrera eta irteerak jasoaraztea.

    3. Fitxategian ageri diren pertsona edo taldeak:

      Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Garraio eta Herrilan Sailaren organoek jaso beharreko idazkiak bidali edo haiek bidalitakoak jasotzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Interesatuen bidez.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Hartzaile mota (fisikoa edo juridikoa); nortasunaren gaineko bestelako xehetasunak; telekopia zenbakia; mail-a; bidalketa mota; hizkuntza; titulua; administrazioko organoaren datuak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aurrikusitakoei.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

    9. Fitxategia araupetzen duen araua:

      Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 37 eta 38. atalak eta xedapen gehigarritan bigarrena.

  2. Fitxategia: Hirugarrenen erregistroko fitxategi automatizatua.

    1. Helburua:

      Hirugarrenei egiten zaizkien ordainketen gestioa kontrolatzea.

    2. Erabilera:

      Sailarekin kontratuak sinatzen dituzten hirugarrenekiko betebeharren ondorioz aurrekontuetako II kapituluaren kontura ordaindu beharreko 250.000 PTA baino gutxiagoko zenbatekoak eta Sailaren zerbitzuko langileei eta kargudunei dagozkien kalteordainak ordaindu eta kontuhartzea, eta ordainketa transferentzia mekanizatu bidez egitea (17/1993 Dekretua).

    3. Fitxategian ageri diren pertsona edo taldeak:

      Euskal Autonomia Elkarteko Administrazioaren Garraio eta Herrilan Sailarekin kontratuak sinatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, eta Saileko kargudun eta langileak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Nortasun datuak eta bankukoak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Ogasun eta Herri Administrazio Sailari.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  3. Fitxategia: Kontratazio espedienteak kudeatzeko fitxategi automatizatuak.

    1. Helburua:

      Sailaren kontratuak gestionatzea.

    2. Erabilera:

      Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio unitateak burutu beharreko kontratuen gestioa erraztea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Euskal Autonomia Elkarteko Administrazioaren Garraio eta Herrilan Sailarekin kontratuak sinatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Kontratazio espedienteak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Kontratistaren izena, espediente kodea, esleipen urtea eta kontratu espedientearen izena.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Inori ez.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  4. Fitxategia: Langileen fitxategia.

    1. Helburua:

      Sailari atxikitako langileen gestioa.

    2. Erabilera:

      Saileko lan kontratupekoen eta funtzionarioen ohiko

      gestio-lana erraztea horren ardura duen Zerbitzu Zuzendaritzako unitateari.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Garraio eta Herrilan Sailean lan egiten duten lan kontratupekoen eta funtzionarioak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Langileen espedienteak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      • Lanpostuaren xehetasunak.

      • Langileen datuak:

      • Filiazioa eta lanpostuaren titularraren erregistro pertsonalaren zenbakia.

      • Filiazioa, egoera juridikoa eta lanpostua betetzen duenaren

        identifikazio txartel zenbakia.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Ogasun eta Herri Administrazio Sailari.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

      GARRAIO ZUZENDARITZA

  5. Fitxategia: Dirulaguntzak.

    1. Helburua:

      Garraioari emandako dirulaguntzen gestioa.

    2. Erabilera:

      Garraio Zuzendaritzak errepide bidezko merkatalgaien nahiz bidaiarien garraio alorra modernizatzeko itzuli beharrik gabe emandako dirulaguntzen edo interes puntutan emandako dirulaguntzen gestioa erraztea. Fitxategia laguntza deialdi bakoitzean emandako dirulaguntzen eta ukatutakoen jarraipena egin eta haiek kontrolatzeko erabiliko da.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Dirulaguntza eskatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Eskatzaileek aurkeztutako eskariak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Eskatzailearen nortasun datuak; dirulaguntza mota; banku edo kreditu erakundea;iharduera; enpresa; inbertitutako dirukopurua; eskatutako dirukopurua; dirulaguntza; urtea; faktura eta erretiratutako ibilgailu kopurua.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Ogasun eta Herri Administrazio Sailari.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  6. Fitxategia: Tituluak.

    1. Helburua:

      Garraio Zuzendaritzak garraiorako eta horren inguruko lanetarako lanbide gaikuntzako tituluak emateko lana, eta Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioarekin elkarlanean.

    2. Erabilera:

      Helbidea Euskal Autonomia Elkartean duten pertsona fisikoen lanbide gaikuntzako tituluak kontrolatzea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Kasuan kasuko tituluak antzinatasunagatik onar dakien edo azterketa gainditu dutelako lor dezaten, indarrean dagoen arautegian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Eskatzaileek aurkeztutako eskariak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Eskatzailearen nortasun datuak; enpresa; deialdia; azterketa mota; iharduera; kontzeptua; titulua izapidatzeko datuak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Sailari eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiei.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  7. Fitxategia: Eskabideak.

    1. Helburua:

      Garraio Zuzendaritzak garraiorako eta horren inguruko lanetarako lanbide gaikuntzako azterketak koordinatzea, eta Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioarekin elkarlanean.

    2. Erabilera:

      Helbidea Euskal Autonomia Elkartean duten pertsona fisikoek egiten dituzten garraiorako eta horren inguruko lanetarako lanbide gaikuntzako azterketetarako deialdietako eskabideak kontrolatzea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Azterketak egiteko indarrean dagoen arautegian ezarritako baldintzak bete eta eskabidea aurkezten duten pertsona fisikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Eskatzaileek aurkeztutako eskariak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Eskatzailearen nortasun datuak; azterketa mota; eskatzaileak aurkeztutako agiriak; azterketako nota; administrazio espedientearen kontrol datuak; oharrak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Sailari eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiei.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

      GARRAIO AZPIEGITURA ZUZENDARITZA

  8. Fitxategia: Desjabetzek ukitutakoak.

    1. Helburua:

      Bilbaoko Hiri Trenbideari eta Euskal Autonomi Elkartearen trenbideei dagozkien obrak egiteko desjabetzen gestioa erraztea.

    2. Erabilera:

      Desjabetza horiek ukitutakoei jakinaraztea eta desjabetza espediente bakoitzaren kontrola eta jarraipena egitea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Desjabetza horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Obra proiektuak (Jabego Erregistro eta ukitutakoen ondasunak dauden udaletatik aterata) eta, ondoren, ondasunak okupatu aurreko aktak egitekoan ukitutakoek beraiek emanda.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      • Espedientearen izena; eskatzailearen nortasun datuak; desjabetza espedientetik ateratako datuak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Inori ez.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Garraio Azpiegitura Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

      PORTU ETA ITSAS ARAZOETARAKO ZUZENDARITZA

  9. Fitxategia: Emakidadunak.

    1. Helburua:

      Euskal Autonomi Elkartearen portuetan emandako emakida eta baimenen gestioa.

    2. Erabilera:

      Euskal Autonomi Elkartearen jabetza publikopeko portugunea, administrazio emakida eta baimenen bidez, norberarentzako okupatu edo haren probetxamendu berezia egiteari buruzko datuen kontrola

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Norberarentzako okupatu edo haren probetxamendu berezia egiteko administrazio emakida eta baimenak dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Interesatuek aurkeztutako eskariak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Eskatzailearen nortasun datuak; ordezkaria; banku datuak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Inori ez.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  10. Fitxategia: Ikasleen fitxategi automatizatuak.

    1. Helburua:

      Itsas Arduralaritzako Eskolak emandako ikastaroen gestioa.

    2. Erabilera:

      Itsas Arduralaritzako Eskolak antolatutako ikastaroak, eta irakasle eta ikasleak kontrolatzea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Eskolak antolatutako ikastaroetara joateko eskabidea aurkezten duten pertsona fisikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Interesatuek aurkeztutako eskariak edo haiek emandako bestelako informazioa.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Eskatzailearen nortasun datuak; jaioteguna; zein enpresatan lan egiten duen; enpresan duen kargua; titulazio akademiko eta profesionala; hizkuntzak; eskatutako ikastaroa; oharrak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Itsas alorreko enpresei; Zuzentza, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurtasunerako Sailari; Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  11. Fitxategia: Irakasleen fitxategi automatizatuak.

    1. Helburua:

      Itsas Arduralaritzako Eskolak emandako ikastaroen gestioa.

    2. Erabilera:

      Itsas Arduralaritzako Eskolak antolatutako ikastaroak, eta irakasle eta ikasleak kontrolatzea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Eskolak antolatutako ikastaroak ematen dituzten pertsona fisikoak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Interesatuek aurkeztutako inprimakiak edo haiek emandako bestelako informazioa.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Eskatzailearen nortasun datuak; telekopia zenbakia; enpresa; bankuko datuak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  12. Fitxategia: Untzijabeak.

    1. Helburua:

      Euskal Autonomi Elkartearen portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen fakturazioa erraztea.

    2. Erabilera:

      Euskal Autonomia Elkartearen portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen kitapena eta borondatezko bilketaren gestioa kontrolatzeko lana erraztea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Tasen sujetu pasiboak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Zerbitzuko portuak eskuratzeko eskabidea eta horrekin batera aurkeztutako agiriak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Untzijabearen nortasun datuak; bankuko datuak; ordezkariaren, kontsignatariaren, garraiariaren eta merkatalgaien jabearen nortasun datuak.

    6. Datu pertsonalak nori uzten zaizkion:

      Inori ez.

    7. Fitxategiaren ardura duen organoa:

      Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

    8. Zein organotara jo behar den daturen baten berri izan, aldatu edo ezabatuarazteko:

      Garraio eta Herrilan Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38-2. oina. 01004 - Vitoria-Gasteiz.

  13. Fitxategia: Untziak.

    1. Helburua:

      Euskal Autonomia Elkartearen portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen fakturazioa erraztea.

    2. Erabilera:

      Euskal Autonomia Elkartearen portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen kitapena eta borondatezko bilketaren gestioa kontrolatzeko lana erraztea.

    3. Fitxategietan ageri diren pertsona edo taldeak:

      Untzien jabeak.

    4. Datuak lortzeko bidea:

      Untzijabeak aurkeztutako agiriak.

    5. Fitxategien oinarrizko egitura:

      Matrikula edo ezaugarriak; izena; untziaren jabea; zertarako erabiltzen den; untziaren harmen gaitasuna Tn-tan; luzera (m); zabalera (m); bandera.